Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 1993ko otsailaren 2a, asteartea


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hirigintza eta Etxebizitza
366

ERABAKIA, 1992ko abenduaren 30ekoa, Lurralde Antolaketa Zuzendariarena, lurralde antolaketari buruzko ikerketarako hamaika beka esleitzen dituena.

Batetik, Hirigintza eta Etxebizitza Sailburuak

1992ko uztailaren 23ko Aginduaz Hirigintza eta Etxebizitza

Saileko ikerketa-beketarako egindako deialdia dela eta izapidetutako espedientea ikusi da, zehazki

1992ko azaroaren 4ko 215 zenbakidun Euskal Herriko

Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako deialdia; bestalde, kontuan hartu da Lurralde eta Hiri-Ikasketetarako

Euskal Eskolako Kontseilu Zuzentzaileak osatutako epaimahaiaren proposamena ere eta, azkenik, deialdiko hamahirugarren oinarri-arauarekin bat etorriz, honako hau

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.- Jarraian aipatzen diren bekak esleitzen dira:

- Pedro José Huesa Otegui jaunari, gai honetarako:

«Hiri-garapenerako politika bateratzaileak Europan.

Hiri-garapen sozialerako frantses politika». - Juan Angel Portugal Ortega jaunari, gai honetarako:

«Hiri-ingurugiro gaietan lurralde administrazioek dituzten ahalmenak eta kudeaketa: hiri eta industriako hondakin eskonek lurraldean duten eragina Euskal Autonomi

Elkartean». - Victor Urrutia Abaigar jaunari, gai honetarako:

«1981-1991 aldian Nerbioi beherako eremuan gizartean eta hirigintzan izandako eraldaketak. Erkaketa analisia. 1981tik 1991ra etxebizitzetan izandako bilakaera.

Erkaketa analisia». - Cristina Lavia Martínez andreari, gai honetarako:

«1981-1991 aldian Nerbioi beherako eremuan gizartean eta hirigintzan izandako eraldaketak». - María Antonia Ispizua Uribarri andreari, gai honetarako:

«1981-1991 aldian Nerbioi beherako eremuan gizartean eta hirigintzan izandako eraldaketak. Erkaketa analisia: gizartearen eta espazioaren egiturari dagokionez

1981tik 1991ra hiri ekipamendu kolektikoek izandako bilakaera». - Eduardo Arroyo Muñoz jaunari, gai honetarako:

«Industriaren hutsarte berriak: hirirako hartu eta berriz erabiltzea». - Eduardo García-Tejedor Bidaurrazaga jaunari, gai honetarako: «Herritarren partaidetza lurralde antolaketan». - Miguel Angel Encinas Cañón jaunari, gai honetarako:

«Babespeko etxebizitzen sustapena Euskal

Herrian;hirigintzazko iharduerak etxebizitzen politikaren zerbitzurako». - Carmen Echevarría Miguel andreari, gai honetarako:

«Euskal Autonomi Elkartean lurralde ikuspuntua ezartzea erregio politika instrumentatzeko». - Blanca Baños Ollero andreari, gai honetarako:

«Euskal Autonomi Elkartean etxebizitzetarako lur eskaera neurtzeko jarraitu beharreko adierazleen eta jokaeren eredua». - Isabel Prieto de Blas andreari, gai honetarako:

«Lurralde antolaketan naturako gertaerek duten eragina».

Bigarrena.- Ordezkoak izendatzen dira jarraian aipatutako hurrenkeraren arabera izateko:

- M. Jesús García Miguel andrea, gai honetarako:

«Bilboko udalerrian hiri-banaketa sozialaren azterketarako

Ekologia Faktorialaren ezarpena». - José Ramón Uriarte Isacelaya jaunari, gai honetarako:

«Lurraren erabileretako plangintzan behar den informazio eta horren lanketa. Geografiako Informazio

Sistema bati jarraituz eskualdeko parke sortu eta kudeatzea».

Hirugarrena.- Erabaki honek ez du amaitzen Administrazio bidea eta hori jakinarazten zaie doakienei; horren aurka gorajotze errekurtsoa tartejarri ahal izango zaio Hirigintza eta Etxebizitza Saileko Sailburu jaun t. gorenari, Erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta hamabost eguneko epean.

Vitoria-Gasteiz, 1992ko abenduak 30.

Lurralde Antolaketa Zuzendaria,

PEDRO J. JAUREGUI FERNANDEZ.


Azterketa dokumentala