21. zk., 1993ko otsailaren 2a, asteartea
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Kultura
364
ERABAKIA, 1992ko abenduaren 30ean, Kirol eta Gazteria Sailburuordeak, hartua eta Enpresak eratzeko Gazteentzako VII. Ideia-Lehiaketaz Epaimahai Kalifikatzaileak ebatsi duenaren berri ematen duena.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Lan eta
GizarteSegurantzaSailak 1992.eko ekainaren 16an hartutako
Erabakiaren bitartez (1992.eko uztailaren 27k0 145.
E.H.A.A.) Lehiaketa horretarako deialdia egin zen eta, aipatutako Erabakiaren 10. artikuluan adierazitakoari jarraituz, honako pertsona hauek izan dira Epaimahaia osatu dutenak:
Jose Luis Madrazo Juanes, Kultura Saileko GizarteIharduera eta Gazteria Zuzendari Jaun Txit Argia.
Francisco Javier Iñiguez del Val, Lan eta GizarteSegurantza
Saileko Enplegu-Zuzendari Jaun Txit Argia.
Felipe Yarritu Diez, Lan eta Gizarte-Segurantza Saileko
Gizarte-Ekonomia Zuzendari Jaun Txit Argia.
Jesús Alvarez Galdós, Bizkaiko Sagazde-ko
ZuzendariGerentea.Gerentea.
José Nestor Arana Arabaolaza, Kultura Saileko
GizarteIhardueraeta Gazteria Zuzendaritzako Teknikaria.
Alfredo Ispizua Zuazua, Lan eta GizarteSegurantza
Saileko Gizarte-Ekonomia Zuzendaritzako Teknikaria.
Mikel Santa Cruz Salcedo, Lan eta GizarteSegurantza
Saileko Enplegu-Zuzendaritzako Teknikaria.
Francisco Javier Gutierrez Páramo, Kultura Saileko
Teknikaria, Kultura Saileko Zerbitzu-Zuzendari Andere
Txit Argiak izendatuta idazkari lanak egiten dituena.
Aipatutako Aginduaren 13. artikuluak dioena aintzat hartuta, Kirol eta Gazteria Sailburuordetzak Epamahai
Kalifikatzailearen ebatsiaren berri ematea erabaki du.
Horrenbestez, 4. artikuluan zehaztutako sariak honako proiektu hauei ematen zaizkiela jakinarazten da:
1. Saria.- «Repostería Dietética», María del Mar Ibañez
Araicok aurkeztua.
2. Saria.- «Autodomo 2.000», Francisco Jesús Aloa
Salazarrek aurkeztua.
3. Saria.- «Traperos de Emaús. Empresa Social», Mireya
Navarro Etxezarrak aurkeztua.
4. Saria.- «Evaluación, Contaminación y Mejora de
Suelos», Agustín Merino Garcíak aurkeztua.
Era berean, bi aipamen berezi ere egin nahi ditu eta hori dela eta bi proiektu hauek 150.000na pezeta jasoko dituzte:
«Formair, S.L. (Foto Video Aereo)», Juan Martinez
Ferrerasek aurkeztua. «Adirondak, S.L.», Alberto Sierra Barriok aurkeztua.
Hautatutako 1., 2., 3. eta 4. sariak Enpresa bilakatzen badira gainera, bakoitzak 1.850.000 pezetako dirukopuru gehigarria jasoko du.
Aipatutako proiektuon bultzatzaileek Enpresa eratu behar badute, Gizarte-Iharduera eta Gazteria Zuzendaritzari eman beharko diote horren berri, Erabaki hau argitaratu eta hamabost eguneko epean; horrela egin ezean, Enpresarik eratuko ez dutela ulertuko da eta beraz, diru-kopuru gehigarria galduko lukete, Lehiaketaren
Deialdirako Erabakiaren 14. artikuluan adierazten denez.
Eta hori dena argitaratzen da, guztiek horren berri izan dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 1992ko abenduak 30.
Kirol eta Gazteria Sailburuordea,
JAVIER ZURIARRAIN AZAGRA.