21. zk., 1993ko otsailaren 2a, asteartea
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Justizia
363
AGINDUA, 1992ko abenduaren 30ekoa, Zuzentza Sailburuarena, Bake Epaitegietan inbertsio gastuak egiteko Euskal Autonomi Elkarteko Udalei dirulaguntzak ematea erabaki dela eta argitaratu behar direla xedatzen duena.
Euskal Autonomi Elkarteko 1992rako Aurrekontu
Orokorrei buruzko urtarrilaren 28ko 1/1992 Legean ezarritakoarekin bat etorriz, Bake Epaitegietan inbertsio gastuak egiteko Euskal Autonomi Elkarteko Udalei dirulaguntzak emateko diruizendapena eginda dagoenez
Zuzentza Sailaren 7. atalburuan eta urriaren 13ko
278/1992 Dekretuarekin ados arituz (1992ko urriaren
30eko 212 zenbakidun EHAA), honako hau
XEDATU DUT:
1. atala.- Jasotako eskabideak ikusita, Bake Epaitegietan
Udal bakoitzak egin beharreko inbertsiogastuetarako lankidetza eskaintzeko honako dirulaguntzak eman dira:
Lanciego, Otxandio, Gaintza eta Legazpiako Udalei dirulaguntza hauek emateko baldintza bat jartzen zaie:
Agindu hau argitaratzen den egunetik hilabeteko epean, inbertsio horiek egitea euren gain hartzen dutela berretsiz Osoko Batzarrek lortutako akordioa bidali behar dute.
2. atala.- Urriaren 13ko 278/1992 Dekretuaren 4. ataleko 3. idazatian xedatzen denaren arabera, dirulaguntzaren onarpena erabakitzen denetik hilabeteko epean % 50a ordainduko da eta gainerako beste % 50a, onura jaso behar duen Udalak 1993ko martxoaren 31 baino lehenago honako agiriak aurkezten baditu:
a) Eskabidean proposatutako inbertsioari dagozkion jatorrizko faturak.
b) Onurak jaso dituen Udaleko Idazkariak egindako ziurtagiria, proposatutako obrak edo inbertsioak burutu direla egiaztatzeko.
Vitoria-Gasteiz, 1992ko abenduak 30.
Zuzentza Sailburua,
JOSE RAMON RECALDE DIEZ.