21. zk., 1993ko otsailaren 2a, asteartea
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
361
ERABAKIA, 1992ko abenduaren 30ekoa, Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendariarena, 1992-93 ikasturtean zehar haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako lehenengo ziklorako material kurrikularrei sariak emateko deialdiaren ebazpena emateko dena.
Haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako lehenengo zikloko etapetarako izango diren material kurrikularretarako sarietarako 1992-93 ikasturterako deia egin zen sail honen 1992ko maiatzaren 27ko Aginduz (1992ko ekainaren 4ko EHAA).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren eta eskabide horiek aztertu eta ausnartu ondoren eta aipatutako deialdi horretako zazpigarren atalarekin bat eginik, hau
ERABAKI DUT:
1. atala.- 1992-93 ikasturtean onartutako material kurrikularrei sariak esleitzea, eraskinean zehazten diren diruzenbatekoz.
Vitoria-Gasteiz, 1992ko abenduak 30.
Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaria,
M. ANTONIA OZCARIZ RUBIO.