21. zk., 1993ko otsailaren 2a, asteartea
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Industria eta Enerjia
359
ERABAKIA, 1992ko urriaren 7koa, Industriako Arabako Lurralde Ordezkariarena, 13,2 KVko elektrabidea jartzeko baimena eman eta onura publikorakotzat deklaratzen duena.
Vitoria-Gasteizko Urartea kaleko 2.ean bere egoitza duen Vitoriana de Electricidad, S.A. enpresak, ondoren zehazten den elektrabidea jartzeko baimena eta, zehazki, onurako publikorakotzat deklara dadila eskatuz,
Lurralde Ordezkaritza honetan hasiarazi duen
67/15647 zenbakidun espedientea ikusita:
13,2 KVko eta lurrazpitikako eta Francia izeneko aldagailutegirako elektrabidea. Elektra instalazioen baimenei buruzko 2617/1966 Dekretuko III. Atalburuan eta elektra instalazioen Nahitaezko Desjabetzapen eta
Zigorrei buruzko 2619/1966 Dekretuz onartutako
Arautegiko III. Atalburuan ezartzen diren arauzko izapideak bete dira.
Lurralde Ordezkaritza honek, honako hau
ERABAKI DU:
13,2 KVko eta lurrazpitikako elektrabidea jartzeko,
Vitoriana de Electricidad, S.A. enpresari baimena ematea.
Hona hemen bere ezaugarririk nagusienak:
13,2 KVko eta lurrazpitikako elektrabidea. 240 mm.
2 ko aluminiozko hariak izango ditu. Hodia: PVC. Porlanezko erretena. Luzeera: 260,40 m.
Lekua: Vitoria-Gasteiz, Francia k.
Helburua: Vitoria-Gasteizko udalak egindako eskabideari erantzutea.
Hasiera: Jesús Obrero izeneko atan.0
Bukaera: Francia izeneko atan.
Baimenaren gai den elektrabidea jartzearen onurakortasuna deklaratzea, elektra instalazioen Nahitaezko
Desjabetzapen eta Zigorrei buruzko 10/1966 Legean eta 1966ko urriaren 20ko aplikazio-arautegian aipatzen diren ondorioetarako.
Urriaren 20ko 2617/1966 Dekretuko IV. atalburuan finkatzen diren izapideak bete ondoren, proiektuaren onarpena eta instalazioa ihardunean jartzeko bidezkoa den baimena eskegileak izan ez dezan bitartean, ezin jarri ahal izango da instalazioa ihardunean.
Vitoria-Gasteiz, 1992ko urriak 7.
Lurralde Ordezkaria,
EUSEBIO GAINZA LAFUENTE.