252. zk., 1992ko abenduaren 29a, asteartea
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hirigintza eta Etxebizitza
3760
338/1992 DEKRETUA, abenduaren 15ekoa, Zegama Udalak, jabetza nahitaez kentzeko, «2a. alorreko bidea zabaltzeko egitasmoa» gauzatzeko beharrezko diren ondasun eta eskubideak berehala hartu hehar dituela aldarrikatzen duena.
Zegamako Udalak, 1992ko irailaren 10ean egindako osoko bilkuran hartutako erabakiz, «2a. alorreko bidea zabaltzeko egitasmo» gauzatzeko beharrezko diren ondasun eta eskubideakjendearen agerianjarri zituen, horien jabetza nahitaez kentzeko. Horren ostean, jabeeza nahitaez kentzearen eraginpean dauden ondasun eta eskubideak berehala hartu beharrekoak direla Eusko Jaurlaritzari aldarrikatzeko eskatzea erabaki zuen, Jabetza Nahitaez Kentzeari buruzko Legearen
52. atalean ezarritakoaren arabera.
Berehala hartu beharreko ondasun eta eskubideak zeintzuk diren jakiteko, behar beste xehapenez zehaztu eta banakatu dira horretarako egin den eta espedientean dagoen zerrendan. Zerrenda hori jendearen agerian jarri zen zegokion garaian eta ez zen arrazoibideidazkirik aurkeztu.
Hirigintza eta Etxebizitza Saileke zerbitzu teknikoek aldeko erizpena eman dute, aukeratutako lurren erabilpenak eta hirigintzaren arloan indarrean dauden legeak bat datozela adieraziz.
Lur horiek hartzea ezin atzera daiteke, bihurgunea ireki behar baita dagoen zati estuari aterabidea emateko.
Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990
Legearen 26.1.f) atalak dioenez, lurraldearen hirigintza-antolaketako sistema orokorretan edo sistema horien elementuren batean nahitaezko jabegokentzea ezartzearen ondorioz eragindako ondasun eta eskubideak berehala hartu beharrekoak direla aldarrikatzea Eusko Jaurlaritzaren eginkizuna da eta, lege horrek 26.2 atalean xedatzen duenari jarraituz, Hirigintza eta Etxebizitza Sailburuari dagokio aldarrikapen horretarako proposamena Jaurlaritzaren Kontseiluari aurkeztea.
Horiek horrela, Hirigintza eta Etxebizitza Sailburuaren proposamenaz eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1992ko abenduaren 15ean egindako bileran aztertu ondoren, honako hau
XEDATU DUT
Atal bakarra.- Jabetza Nahitaez Kentzeari buruzko Legearen 52. atalean eta Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko Legearen
26.ean xedatutakoaren arabera, «2a. alorreko bidea zabaltzeko egitasmoa» egiteratzeko izapidatutako espedientean zehaztu eta banakatu diren ondasun eta eskubideak Zegamako Udalak berehala hartu behar dituela aldarrikatzen da.
Vitoria-Gasteiz, 1992ko abenduak 15.
Lehendakaria,
JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.
Hirigintza eta Etxebizitza Sailburua,
JOSE ANTONIO MATURANA PLAZA.