252. zk., 1992ko abenduaren 29a, asteartea
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Kultura
3759
312/1992 DEKRETUA, azaroaren 24koa, «Federación Alavesa de Motociclismo» delakoa Herri-onurakoa dela aitortzen duena
«Federación Alavesa de Motociclismo» delakoak -Ramiro de Maeztu kalea, 4. Gasteiz- garatu dituen iharduerak kontutan harturik, aipaturiko entitatea Herrionurakoa dela aitortu behar dela uste du
Eusko Jaurlaritzak, Kirolaren alorrean Euskadiko jendearen interesei laguntzen dielako.
Klub eta Kirol Federakundeak Herri-onurakoak direla aitortzerakoan jarraitu beharreko betekizun eta izapideak zehazten dituen azaroaren
28ko 282/ 1989 Dekretuan adierazitakoarekin bat etorriz eta Kirol
Zuzendaritzak aldeko eritzia eman duelarik.
Ondorioz, Kultura Sailburuak proposatuta eta Jaurlaritzaren
Kontseiluak 1992eko azaroaren 24an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hau.
XEDATU DUT:
/p>
Atal bakarra.- Gasteizko «Federación Alavesa de Motociclismo» delakoa
Nerri-onurakoa dela aitortzen da, bere ihardueren garapenaren bitartez Euskadiko jendearen interesei laguntzen diela erizten baita.
Euskal Herriko Elkarte eta Kirol Federakundcen Erroldan 61. zenbakiarekin agertzen da bere izena. Horrela, bada, Kultura
Fisikoaren eta Kirol Kulturaren 5/1988 Legearen 47.2 atalean ezarritako onurez eta zerga mota bakoitzaren arauetan ezarritako onura fiskalez baliatzeko eskubidea izango du elkarteak.
AZKEN XEDAPENA
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean Dekretu hau.
Vitoria-Gasteiz, 1992ko azaroak 24.
Lehendakaria,
JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO
Kultura Sailhurua,
JOSEBA ARREGI ARANBURU.