Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

252. zk., 1992ko abenduaren 29a, asteartea


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapena
3757

ERABAKIA, 1992ko abenduaren l0ekoa, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendariarena, «Jesús María de Leizaola»1992 sariaren ebazpenaren berri ematen duena.

Deialdirako Erabakiaren bostgarren oinarrian (1992.eko apirilaren 8ko erabakia, E.H.A.A.ren 78 zkia., apirilaren 24koa) «Jesús María de

Leizaola» 1992 sariaren ebazpena E.H.A.A.n argitaratzea ohartematen zenez, ohartemate hori betetzeari ekin zaio.

Izendaturiko epaimahaiak, aho batez, honako ebazpen hau eman zuen

EBAZPENA

l.- «Jesús María de Leizaola» 1992 saria Iñaki Agirreazkuenaga

Zigorraga jaunak aurkeztutako lanari ematea, hau da, «Origen de los funcionarios locales de habilitación nacional: los cuerpos nacionales de la Administración Local·» izeneko ikerketari.

2.- Sari horren akzesita Virginia Tamayo Salaberria andreak aurkeztutako lanari ematea, hots, «Estudio histórico-político de la preautonomía vasca» izeneko ikerketari.

3.- Doakienei ebazpen horren berri ematea eta E.H.A.A.n argitaratzea egoki diren ondorioetarako eta deialdiko erabakiarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 1992ko abenduak 10.

Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendaria,

PERU BAZAKO ATUTXA.


Azterketa dokumentala