252. zk., 1992ko abenduaren 29a, asteartea
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak
Ogasuna eta Finantzak
3754
314/1992 DEKRETUA, abenduaren 1ekoa, Euskal Autonomi Elkarteko Herri-Zorra, barnerakoa, amortizagarria eta bonotan eratua, hamabi mila milioi ( 12.000.000.000 PTA) pezetako diruzenbatekoz, hamalau mila eta bostehun milioi ( 14.500.000.000 PTA) pezetara zabaldu daitekeena, jaulkitzea xedatzen duena.
Euskal Autonomi Elkartearen 1992rako Aurrekontu Orokorrak onartzeari buruzko urtarrilaren 28ko 1/1992 Legearen 8. ataleko 1. idazatiak,
Euskal Autonomi Elkarteko Herri-Zorra jaulkitzeko baimena eman zion
Eusko Jaurlaritzari, 51.812.000.000 PTAko diruzenbatekorarte, Ogasun eta Finantza Sailaren proposamenaz eta inbertsioei erantzun ahal izateko.
Baimen horretaz baliatuz, bidezkoa da, Euskal Autonomi Elkarteko
Herri-Zorraren laugarren jaulkipena egitea, barnekoa, amortizagarria eta bonotan eratua izango dena; horren diruzenbatekoa hamabi mila milioi (12.000.000.000 PTA) pezetakoa da, hamalau mila eta bostehun milioi (14.500.000.000 PTA) pezetara zabaldu daitekeena; behin koordinaketa lanak burutu eta gero.
Horien indarrez, Ogasun eta Finantza Sailburuaren proposamenez, Eusko
Jaurlaritzaren Kontseiluak 1992ko abenduaren leko bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hau
XEDATU DUT:
1. atala.-Jaulkipenaren diruzenbatekoa.
Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Orokorrak onartzeari buruzko
1/1992 Legeko 8. ataleko 1. idazatian Jaurlaritzari ematen zaion baimenaz baliatuz, Euskal Autonomi Elkarteko Herri-Zorra, barnerakoa, amortizagarria eta bonotan eratua, hamabi mila milioi pezetakoa, hamalau mila eta bostehun milioi pezetara zabaldu daitekeena, jaulkitzen da.
2. atala.-Jaulkipenaren harpidedunak.
Dekretu honen bidez baimendutako jaulkipena harpidetza publikorako da.
3. atala.- Herri-Zorraren gauzatze modua. Herri-Zorra bonotan gauzatuko da, bakoitza 10.000 PTAko balio izendatuaz; kontuan egindako oharterazpenetan ordezkatu ahal izango dira.
4. atala.- Jaulkipenaren ezaugarriak.
4.1.- Izendatutako interes-tasa.
Jaulkitako Herri-Zorrak ehuneko hamahiruko interesa izango du.
4.2.- Harpidetza egiteko aldia eta lagapen-prezioa. Harpidetza aldia
1992ko abenduaren 10ean hasiko da eta 1992ko abenduaren 28an amaituko da.
Bonoak parean jaulkiko dira.
4.3.- Jaulkipen eguna.
Jaulkipen egun 1ez eta jaulkipena ezagutzeko ondarioetarako, 1992ko abenduaren 28ko data eramango dute. bonoek.
4.4.- Interesen zordunketa eta ordainketa. Interesak zordundu eta ordaindu, jaulkipen egunean kontatzen hasi eta seihilabeteka egingo dira, epea bete eta gero, urte bakoitzeko ekainaren 28an eta abenduaren 28an.
4.5.- Amortizazioa.
Jaulkipen egunetik lau eta bost urtera amortizatuko dira bonoak, laugarren urte bukaeran titulu bakoitzaren izendatua erdira ekarriaz.
4.6.- Onura fiskalak.
Bonotan eratutako Euskal Autonomi Elkarteko Herri-Zorra sortzeko ekintza eta ondorengo transmisioa, kostuzko transmisioetan ezartzen den zergatik salbuetsita egongo da, indarrean dagoen zerga-arauekin bat etorriz.
Dekretu honen bidez jaulkitako bonoak jaraunspenez edo legatuz hartzen direnean, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren zerga-oinarrian, zerga hori arautzen duten arauetan ohartemandako murrizketa izango dute.
Ezargarri diren arauek aipatutako murrizketa ohartematen badute, baina haren ezaugarriak zehazki ezartzen ez badituzte eta murrizketa izateko eskubidea duten herri-zorren jaulkipen baldintzetara bidaltzen badute, ehuneko 90ekoa izango da portzentaia: beti ere, esandako bonoak ondarearen kausatzailearen jabetzan egon badira bere heriotza izan baino urtebete lehenagotik gutxienez.
4.7.- Konputagarritasuna.
Dekretu honen bidez baimentzen den Herri-Zorraren jaulkipeneko bonoek, elkarrenganako bermedun sozietateen, aseguru pribatuetarako entitateen, borondatezko gizarte-aurrezaintzako entitateen eta
Estatuko Herri-Zorraren konputagarritasuna automatikoki aitortua izan dezaten antzeko beste entitateen koefizienteetan, inbertsio-ondorioetarako beharrezko den gaitasundun baloreen aitorpena izango dute.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenengoa.- Garatzeko baimena.
Baimena ematen zaio Ogasun eta Finantza Sailburuari, dekretu honek agintzen duena betetzeko beharrezko izan daitezen xedapenak eman eta erabakiak hartzeko.
Bigarrena.- Indarrean jartzea.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean dekretu hau. Vitoria-Gasteiz, 1992ko abenduak 1.
Lehendakaria,
JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.
Ogasun eta Fiaantza Sailburua,
JOSE LUIS LARREA JIMENEZ DE VICUÑA