237. zk., 1991ko azaroaren 25a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileak
Euskal Herriko Unibertsitatea
3571
ERABAKIA, 1991ko azaroaren 12koa, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearena, beronen bidez Unibertsitateko Irakaskuntz Kidegoen zenbait plaza hornitzeko lehiaketa publikorako deialdia egiten duena.
Abuztuaren 25eko 11/1983 Lege Organikoan, irailaren 26ko 1888/1984
Erret Dekretuan eta Unibertsitate honen Estatutuetan ezarririkoarekin bat etorriz, Errektorego honek, honako Erabaki honen I. Eraskinean aipatzen diren plazen lehiaketarako deialdia egitea erabaki du.
Lehenengoa.- Lehiaketa hau jarrain adierazten diren xedapenen arabera burutuko da: abuztuaren 25eko (irailaren 1eko Estatuaren Buletin
Ofiziala) 11/1983 Lege Organikoaz; irailaren 26ko (urriaren 26ko
Estatuaren Buletin Ofiziala) 1888/1984 Erret Dekretuaz; ekainaren
13ko (uztailaren 11ko Estatuaren Buletin Ofiziala) 1427/ 1986 Erret
Dekretuaz; 1984eko abenduaren 28ko (1985eko urtarrilaren 16ko
Estatuaren Buletin Ofiziala) Aginduaz; Universidad del País
Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Estatutuekin bat (1985eko martxoaren 21eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria eta 1985eko ekainaren 11ko Estatuaren Buletin Ofiziala), eta aipaturiko xedapenetan aurrikusten ez denean Estatuko Funtzionari Zibilen legeria orokorra aplikatuko da, deialdia eginiko plazak banan banan bideratuko direlarik.
Bigarrena.- Aipaturiko lehiaketetan onartua izateko ondoko baldintza orokorrok eskatzen dira:
a) Espainarra izatea.
b) Hamazortzi urte baino gehiago eta hirurogeitabost baino gutxiago izatea.
c) Diziplina-espedientearen bidez Estatuko Administrazio-Zerbitzutik edo Autonomi, Erakunde edo Herriko Administraziotik aldendua ez izatea, eta eginkizun publikoak betetzeko gaitua izatea.
d) Unibertsitateko Irakaslearen lanari dagozkion eginkizunak betetzea eragosten duen gaisotasunik eta akats fisiko edo psikikorik ez izatea.
Hirugarrena.- Eskatzaileek, halaber, plaza-mailaren arauera, irailaren 26ko 1888/1984 Erret Dekretuaren 4.1. artikuluan adieraziriko akademi baldintza zehatzak bete beharko dituzte.
Plaza elebidunetarako lehiaketan parte hartu ahal izateko, aurretik euskarazko irakaskuntz gaitasuna baieztatzeko proba zehata egin beharko da, honetarako ahozko azalpena eta idatzizko ariketa bat egin beharko direlarik Universidad del País Vasco/Euskal Herriko
Unibertsitateko Errektoreak izendaturiko Batzordearen aurrean.
Laugarrena.- Lehiaketan parte hartu nahi dutenek, 1958ko uztailaren
17ko (18ko Estatuaren Buletin Ofiziala) Administrazio-Ihardupiderako
Legean ezarririko edozein ihardupide erabiliz, eta Estatuaren Buletin
Ofizialean deialdi hau argitaratu eta hogei lanegunetako epean,
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Errektore jaunari hauexek bidaliko dizkiote: instantzia baten bidez, II.
Eraskineko ereduazen arauera behar bezala beteko dena, dagokion eskakizuna, eta lehiaketan parte hartzeko behar diren betekizunak betetzen dituela egiaztatzen duten dokumentuak. Instantziak
Unibertsitatearen Errektoregoan, Leioako Campusean (Bizkaia) kokaturikoan jaso daitezke, bai eta Gipuzkoako Errektorordetzan (Urbieta k/, 30) eta Arabakoan (Manuel Iradier k/, 6) ere.
Betekizun hauek guztiok, bai eta lehiaketan parte hartzeko beharrezko diren akademi baldintz zehatzak ere, lehiaketan parte hartzea eskatzeko ezarririko epea amaitu baino lehenagoko dataren bati egokiturik egon beharko dira.
Eskatzaileek, lehiaketan parte hartzeko aurkeztuko den eskariari erantsiriko ordainagiri originalaren bitartez, kasu bakoitzerako, ondoren adierazten den zenbatekoa ordaindu dutela egiaztatu beharko dute:
Doktoreek: 1.580 PTA (480 PTA espedientea eratzeko eta 1.100 PTA examin eskubidearengatik) Lizentziatuek: 1.390 PTA (290 PTA espedientea eratzeko eta 1.100 PTA examin eskubidearengatik). Diplomatuek: 1.300
PTA (200 PTA espedientea eratzeko eta 1.100 PTA examin eskubidearengatik) .
Eskubideen ordainketa, Bilbao Bizkaia Kutxaren (lehen Bilboko
Aurrezki-Kutxa Munizipala) 2095.02608 sukurtsalean horretarako irekiriko 32.3900223-3 kontu-korronteari eginiko sarrera edo transferentziaren bidez burutuko da, «UPV/Euskal Herriko
Unibertsitatea Irakaslegorako Errektorordetza» tituluarekin, bertan izena eta deiturak, nortasun agiriaren zenbakia eta aurkezten deneko plaza, zenbakia adieraziz, zehaztuko direlarik; edo bestela,
Administrazio-Ihardupiderako Legearen 66.5 artikuluaren bigarren paragrafuan ezarririko edozein prozedura erabiliz.
Bostgarrena.- Eskakizunak aurkezteko epea amaitu ondoren, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Errektore jaunak, Administrazio-Ihardupiderako
Legean ezarririko edozein prozedura erabiliz, gurako guztiei onartu eta ez onartuen zerrenda osoa bidaliko die, bertan ez onartzearen zergatia azalduko delarik. Interesatuek, onartu eta ez onartuen zerrenda onesten duen Erabaki honen aurka, eta onartu eta ez onartuen zerrenda jakin erazi eta hurrengo egunean hasi eta ondoko hamabost lanegunetako epean, Errektoreari erreklamazioa bidal diezaiokete.
Seigarrena.- Ekainaren 13ko 1427/1986 Erret Dekretuaren 9. eta 10. artikuluez bat etorriz, curriculum vitae-aren eredua eransten da (III. Eraskina). Interesatuek, curriculum vitae-a (bost ale), eta bertan adierazirikoa egiaztatzen duten dokumentuak eta argitarapenen ale bat, lehiaketaren aurkezpen-ekitaldian eman beharko dituzte, bai eta irakaskuntz projektua ere (bost ale).
Zazpigarrena.- Batzorde-Mahaiburuak, berau osatzeko arauak ezarririko epearen barruan, ondoko hauek konbokatu ahal izateko, erabakia diktatuko du, berau interesatu guztiak deitzen direneko egintzaren data baino gutxien dela hamabost egun lehenago haiei guztiei jakin erazi beharko zaielarik:
a) Batzordekide titular guztiak eta, behar izanez gero, berau osatu ahal izateko beharrezkoak diren ordezkoak, berori eratzeko egintza burutu ahal izateko, egintza hau egiteko aurrikusiriko eguna, ordua eta lekua adieraziz.
b) Lehiaketan parte hartzeko onarturiko gurako guztiak, lehiakideen aurkezpen-egintza burutu ahal izateko, egintza honen eguna, ordua eta lekua adieraziz.
Zortzigarrena.- Plazak hornitzeko proposaturiko gurakoek,
Batzordearen ihardunaldia amaitu ondoko hamabost lanegunen epean, eta
Administrazio Ihardupiderako legearen 66. artikuluan adieraziriko edozein bide erabiliz, Unibertsitateko Idazkaritza Orokorrean ondoko dokumentuok aurkeztu beharko dituzte:
a) Dagokion Hiritar Erregistroak emaniko Jaiotze-Ziurtagiria.
b) Osasun gaian konpetentziak dituzten Probintzi Zuzendaritzak edo
Kontseilularitzak, kasuen arauera, emaniko Mediku-Ziurtagiri
Ofiziala, bertan Unibertsitate-Irakaslearen lanari dagozkion eginkizunak betetzea eragozten duen gaisotasunik eta akats fisiko edo psikikorik ez duela adierazten delarik.
c) Diziplina-espedientearen bidez Estatuko Administrazio-Zerbitzutik edo Autonomi, Erakunde eta Herriko Administraziokotik aldendua ez dela izan, eta eginkizun publikoak betetzeko gaitua dela dioen zinpeko aitorpena.
d) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia. Karreradun funtzionari publikoak dokumentu eta betekizun hauek egiaztatzetik salbuetsirik daude («d»a izan ezik), eta berauek loturik daudeneko Ministraritza edo Organismoaren ziurtagiria aurkeztu behar dute, bertan beraiek funtzionari direla egiaztatu eta zerbitzu-orrian azaltzen diren ohar guztiak ageri direlarik.
Bederatzigarrena.- Izendapena jakin erazi eta hurrengo egunean hasi, eta gehienez ondoko hilabetearen epean, proposaturiko gurakoak bere igorlekuaren jabetza hartu beharko du, eta data honetatik aurrera ondorioak izanez, funtzionaria izango da.
Leioa, 1991ko azaroak 12. Errektorea,
JUAN JOSE GOIRIENA DE GANDARIAS.
I. ERASKINA UNIBERTSITATEKO KATEDRADUNAK
1.- Jakintz Arloa: Farmakologia. Saila: Farmakologia. Plaza lortuko duenak egin beharreko iharduerak: Farmakologia.
2.- Jakintz Arloa: Ingeles Filologia. Saila: Ingeles eta Aleman
Filologia. Plaza lortuko duenak egin beharreko iharduerak: Ingeles Literatura.
3.- Jakintz Arloa: Filosofia. Saila: Filosofia. Plaza lortuko duenak egin beharreko iharduerak: Egungo Filosofiaren Historia. Elebiduna (gaztelania-euskara).
4.- Jakintz Arloa: Zuzenbide, Moral eta Politikaren Filosofia. Saila:
Balioen Filosofia eta Antropologia. Plaza lortuko duenak egin beharreko iharduerak: Zuzenbidearen Filosofia.
5.- Jakintz Arloa: Hezkuntzaren Teoria eta Historia.
Saila: Hezkuntzaren Teoria eta Historia. Plaza lortuko duenak egin beharreko iharduerak: Pedagogiarako Sarrera. Elebiduna (gaztelania-euskara).
UNIBERTSITATEKO IRAKASLE TITULARRAK
6.- Jakintz Arloa: Animali Biologia. Saila: Animali Biologia eta
Genetika. Plaza lortuko duenak egin beharreko iharduerak:
Antropologia. Zientzi Fakultatea (Leioa).
7.- Jakintz Arloa: Animali Biologia. Saila: Animali Biologia eta
Genetika. Plaza lortuko duenak egin beharreko iharduerak: Animali
Fisiologia. Zientzi Fakultatea (Leioa).
8.- Jakintz Arloa: Ekologia. Saila: Landare-Biologia eta Ekologia.
Plaza lortuko duenak egin beharreko iharduerak: Ekologia. Zientzi
Fakultatea (Leioa).
9.- Jakintz Arloa: Ekonomia Aplikatua. Saila: Ekonomia Aplikatua.
Plaza lortuko duenak egin beharreko iharduerak: Ekonomi Politika eta
Lurraldeko Ekonomi Egitura. Ekonomi eta Enpresa-Zientzien Fakultatea (Bilbo).
10.- Jakintz Arloa: Ekonomia Aplikatua. Saila: Ekonomia Aplikatua.
Plaza lortuko duenak egin beharreko iharduerak: Ekonomi Egitura.
Ekonomi eta Enpresa-Zientzien
Fakultatea (Bilbo).
11.- Jakintz Arloa: Finantz Ekonomia eta Kontabilitatea. Saila:
Finantz Ekonomia I. Plaza lortuko duenak egin beharreko iharduerak:
Finantz eta Elkarteen Kontabilitatea. Ekonomi eta Enpresa-Zientzien
Fakultatea (Bilbo).
12.- Jakintz Arloa: Aintzinaroaren Historia. Saila: Ikasketa
Klasikoak. Plaza lortuko duenak egin beharreko iharduerak:
Aintzinaroaren Historia II. Filologi, Geografi eta Histori Fakultatea (Gasteiz).
13.- Jakintz Arloa: Adierazpen Grafikoa Ingeniaritzan. Saila:
Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzaren Proiektuak. Plaza lortuko duenak egin beharreko iharduerak: Irudigintza Teknikoa I. Irudigintza
II. Irudikatzeko Teknikak. Industri eta Telekomunikazio-Ingeniarien
G.E.T. (Bilbo).
14.- Jakintz Arloa: Adierazpen Grafikoa Ingeniaritzan. Saila:
Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzaren Proiektuak. Plaza lortuko duenak egin beharreko iharduerak: Irudigintza Teknikoa I eta II.
Industri eta Telekomunikazio-Ingeniarien G.E.T. (Bilbo).
15.- Jakintz Arloa: Ingeniaritza Kimikoa. Saila: Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurugiroarena. Plaza lortuko duenak egin beharreko iharduerak:
Kimika. Industri eta Telekomunikazio-Ingeniarien G.E.T. (Bilbo).
16.- Jakintz Arloa: Enpresen Antolakuntza. Saila: Enpresen
Antolakuntza. Plaza lortuko duenak egin beharreko iharduerak: Ekonomi
Teoria eta Erakundeak. Industri eta Telekomunikazio-Ingeniarien
G.E.T. (Bilbo).
17.- Jakintz Arloa: Hezkuntzarako Ikerkuntz eta Diagnosi-Metodoak.
Saila: Hizkuntzaren Pedagogia eta Hezkuntzarako Ikerkuntz eta
Diagnosi-Metodoak. Plaza lortuko duenak egin beharreko iharduerak:
Ikerkuntza Ebaluatiboa Goi Hezkuntzan. Hezkuntz Zientzien Institutua.
18 - Jakintz Arloa: Hezkuntzarako Ikerkuntz eta Diagnosi-Metodoak.
Saila: Hizkuntzaren Pedagogia eta Hezkuntzarako Ikerkuntz eta
Diagnosi-Metodoak. Plaza lortuko duenak egin beharreko iharduerak:
Giza Zientziei Aplikaturiko Estatitiska. Filosofiaren eta Hezkuntz
Zientzien Fakultatea (Donostia).
19.- Jakintz Arloa: Hezkuntzaren Teoria eta Historia. Saila:
Hezkuntzaren Teoria eta Historia. Plaza lortuko duenak egin beharreko iharduerak: Hezkuntzaren Soziologia. Hezkuntz Zientzien Institutua.
UNIBERTSITATE-ESKOLAKO KATEDRADUNAK
20.- Jakintz Arloa: Adierazpen Grafikoa Ingeniaritzan. Saila:
Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzaren Proiektuak. Plaza lortuko duenak egin beharreko iharduerak: Industri Irudigintza eta Bulego
Teknikoa eta Proiektuak.
21.- Jakintz Arloa: Ingeles Filologia. Saila: Ingeles eta Aleman
Filologia. Plaza lortuko duenak egin beharreko iharduerak: Ingelesa.
22.- Jakintz Arloa: Matematika Aplikatua. Saila: Matematika
Aplikatua. Plaza lortuko duenak egin beharreko iharduerak: Aljebra Lineala.
UNIBERTSITATE-ESKOLAKO IRAKASLE TITULARRAK 23.- Jakintz Arloa:
Ekonomia Aplikatua. Saila: Ekonomia Aplikatua. Plaza lortuko duenak egin beharreko iharduerak: Ekonomilarientzako Matematika I eta II.
Ekonomi eta Enpresa-Zientzien Fakultatea (Bilbo). 24.- Jakintz Arloa:
Ekonomia Aplikatua. Saila: Ekonomia Aplikatua. Plaza lortuko duenak egin beharreko iharduerak: Enpresa-Estatistika. Enpresa-Ikasketen
U.E. (Donostia) .
25.- Jakintz Arloa: Finantz Ekonomia eta Kontabilitatea. Saila:
Finantz Ekonomia I. Plaza lortuko duenak egin beharreko iharduerak:
Kostuen Kontabilitatea. Enpresa-Ikasketen U.E. (Donostia).
26.- Jakintz Arloa: Finantz Ekonomia eta Kontabilitatea. Saila:
Finantz Ekonomia l. Plaza lortuko duenak egin beharreko iharduerak:
Ekonomilarientzako Matematika I. Enpresa-Ikasketen U.E. (Bilbo).
27.-Jakintz Arloa: Erizantza. Saila: Erizantza. Plaza lortuko duenak egin beharreko iharduerak: Erizantza Geriatrikoa. Erizantza U.E. (Leioa).
28.- Jakintz Arloa: Ingeles Filologia. Saila: Ingeles eta Aleman
Filologia. Plaza lortuko duenak egin beharreko iharduerak: Ingelesa.
Enpresa-Ikasketen U.E. (Bilbo). 29.- Jakintz Arloa: Garaiko Historia.
Saila: Garaiko Historia. Plaza lortuko duenak egin beharreko iharduerak: Garaiko Historia. Hezkuntz Zientzien Institutua.
30.- Jakintz Arloa: Ingeniaritza Kimikoa. Saila: Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurugiroarena. Plaza lortuko duenak egin beharreko iharduerak:
Kimika. Industri Ingeniaritza Teknikorako U.E. (Donostia).
31.- Jakintz Arloa: Matematika Aplikatua. Saila: Matematika
Aplikatua. Plaza lortuko duenak egin beharreko iharduerak: Aljebra
Lineala eta Kalkulu Infinitesimala. Bilingüe (gaztelania-euskera)
Industri Ingeniaritza Teknikorako U.E. (Bilbo) .
32.- Jakintz Arloa: Hezkuntzarako Ikerkuntz eta Diagnosi-Metodoak.
Saila: Hizkuntzaren Pedagogia eta Hezkunuarako Ikerkuntz eta
Diagnosi-Metodoak. Plaza lortuko duenak egin beharreko iharduerak:
Bigarren Mailarako Irakaslegoaren Heziketa. Hezkuntz Zientzien Institutua.
33.- Jakintz Arloa: Hezkuntzarako Ikerkuntz eta Diagnosi-Metodoak.
Saila: Hizkuntzaren Pedagogia eta Hezkuntzarako Ikerkuntz eta
Diagnosi-Metodoak. Plaza lortuko duenak egin beharreko iharduerak:
Ikerkuntza Kualitatiboaren Metodologia. Hezkuntz Zientzien Institutua.
34.- Jakintz Arloa: Hezkuntzarako Ikerkuntz eta Diagnosi-Metodoak.
Saila: Hizkuntzaren Pedagogia eta Hezkuntzarako Ikerkuntz eta
Diagnosi-Metodoak. Plaza lortuko duenak egin beharreko iharduerak:
Irakaskuntz Funtzioaren Balioespena eta Orientabidea Goi Hezkuntzan.
Hezkuntz Zientzien Institutua.
III. ERASKINA
1. Akademi Tituluak (Mota, Luzatu d(it)uen Organismo edo Ikastegia, luzatze-data, kalifikazioa, egonez gero).
2. Izandako irakaskuntz postuak (Maila, Organismo edo Ikastegia, arduraldi-erregimena, izendapen edo kontratu-data, uzte edo amaitze-data).
3. Izandako irakaskuntz iharduera (Irakasgaia, Organismoa, Ikastegia eta data) .
4. Izandako Ikerkuntz iharduera (Programak eta postuak).
5. Argitarapenak-Liburuak (Izenburua, argitaratzedata, argitaratzailea).
6. Argitarapenak-Artikuluak(*) (Izenburua, aldizkaria, argitaratze-data, orrialde-kopurua) .
7. Bestelako argitarapenak. 8. Bestelako ikerlanak.
9. Ikerkuntz projektu subentzionatuak.
10. Kongresuetara aurkezturiko adierazpen eta txostenak (Jar itzazu izenburua, lekua, data, erakunde antolatzailea eta izaera nazionala edo nazioartekoa).
11. Patenteak.
12. Emandako Ikastaro eta Mintegiak. (Ikastegia, Organismoa, gaia, buruturiko iharduera eta data ezarriz). 13. Harturiko Ikastaro eta
Mintegiak (Ikastegia edo
Organismoa, gaia eta egite-data ezarriz).
14. Jasoriko Bekak, Laguntzak eta Sariak (Lizentziaturaz gerokoak).
15. Enpresetan eta Lanbide-Askean izandako iharduera.
16. Irakaskuntz edo ikerkuntz arloko bestelako merituak.
17. Bestelako merituak. (*): Moldiztegian diren lanak aipatzen direnean, beraiek argitaratzen dituen aldizkariaren aldetiko onespena ere jarri beharko da.