Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 1991ko azaroaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
3567

AGINDUA, 1991ko azaroaren 5ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuarena, Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikoko Zerbitzu Nagusiko Mailako Ikuskari Koordinatzaileak beren karguetatik kentzea xedatzen duena.

Euskal Autonomi Elkarteko Hezkuntza-Ikuskaritza Antolatzeari buruzko ekainaren 28ko 173/ 1988 Dekretuan (uztailaren 9ko EHAA) jasotzen den arauketa ikusi ondoren eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 50.2 atalean ezartzen denaren arabera, honako hau

XEDATU DUT:

Lehenengoa.-Juana Lopez de Munain Martin de Balmaseda andrea, Victor

Bergaretxe Zurimendi jauna eta Antxon Arsuaga Etxebeste jauna, hurrenez-hurren, Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko Mailako Ikuskari

Koordinatzailea, Lanbide Hezkuntzako Mailako Ikuskari Koordinatzailea eta Batxilergoko Mailako Ikuskari Koordinatzailea direnak beren karkuetatik kentzea.

Bigarrena.- Karguzte hauek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara daitezen egunetik hasita ekarriko dituzte ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.- Ondoren zehazten diren lanpostuei atxikita geldituko dira funtzionari horiek:

Juana Lopez de Munain Martin de Balmaseda andrea

Lanpostua: Ikuskaria Espezialitatea: Euskera Hizkuntza: Euskera

Barrutia: Arabako 1 zenbakiduna. (Vitoria-Gasteiz). Victor Bergaretxe

Zurimendi jauna

Lanpostua: Ikuskaria Espezialitatea: Dibujoa Hizkuntza: Gaztelera

Barrutia: Bizkaiko 1 zenbakiduna.(Durango). Antxon Arsuaga Etxebeste jauna

Lanpostua: Ikuskaria

Espezialitatea: Euskara eta Euskal Literatura Hizkuntza: Euskera

Barrutia: Bizkaiko 3 zenbakiduna. (Bilbao). Laugarrena.- Agindu honen aurka birraztertze errekurtsoa tartejarri ahal izango dute interesdunek. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburu Jn. T.

Gorenaren aurrean egin beharko da hori eta Agindu hau Euskal Herriko

Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 1991ko azaroak 5. Hezkuntza, Unibertsitate eta

Ikerketa Sailburua, FERNANDO BUESA BLANCO.


Azterketa dokumentala