Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 1991ko azaroaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Nekazaritza eta Arrantza
3565

636/1991 DEKRETUA, azaroaren 19koa, nekazaritzaarrantzako industriak eta merkatalbideak sustatzeko den ekainaren 11ko 172/1985 Dekretua aldatzen duena.

172/1985 Dekretuaren 3 atalak, Europako Elkarteko arauterian ezarritakoarekin bat etorriz, bere lehenengo idazatian ezartzen duenez, laguntza-eskabideak inbertsioa hasi baino lehen aurkeztu behar dira.

Kontseiluak nekazal produktuen eraldaketa eta merkatalbideak hobetzeari buruz eman zuen 1990eko martxoaren 29ko 866/1990 (EEE)

Arautegian, aurrekoekin alderatuz gero, beste era malguago batean hartzen da inbertsioen hasiera-egunaren ingurukoa, honez geroztik beraz finantzagai diren proiektuei buruzko azterlanak aldez aurretik has daitezke, laguntza-eskaera Batzordean jaso baino sei hilabete lehenago hain zuzen. Hortaz bidezkoa da bertako arauteria moldatzea, epe berri bat finkatuz, azterlanak hasteko dagoen epea eta administrazio-kontrola bateragarriak izan daitezen.

Horrez gain, aipaturiko Dekretuaren bidez, ezarritako laguntzez balia daitezkeen sektoreak Dekretu beraren I eraskinean zerrendatzen dira.

Esandako Dekretua indarrean sartu zenez geroztik, jaso den esperientzia kontutan izanda, ezarritako sustatze-neurriak beste sektore batzutara zabaltzea egokitzat jotzen da eta nekazariei, abeltzainei eta industriariei garrantzizkoa gerta dakieke, produktuen tratamendu eta eraldaketa arrazoibideratzeari dagokionez.

Ondorioz, Nekazaritza eta Arrantza Sailburuaren proposamenez eta

Jaurlaritzaren Kontseiluak 1991ko azaroaren 19an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATU DUT:

1. atala.- Nekazaritza-arrantzako industriak eta merkatalbideak sustatzeko den ekainaren 11ko 172/1985 Dekretuaren 3. atalaren lehenengo idazatia aldatzen da, aurrerantzean honela geratzen delarik:

Inbertsioei dagozkien lanak aurrekontu-ekitaldiaren urtarrilaren bata baino lehen hasi badira, ez da horietarako laguntza-eskaririk onartuko.

2. atala.- Nekazaritza-arrantzako industriak eta merkatalbideak sustatzeko den ekainaren 11ko 172/1985 Dekretua izango da aplikagarri

Dekretu beraren I eraskinean aipatzen diren sektoreetan eta ondoren zerrendatzen direnetan:

1.- Nekazal elikagaien azpiproduktu eta hondakinen aprobetxamendua.

2.- Arraultza eta horien eratorrien merkaturatze eta eraldaketa garatu eta arrazoibideratzea.

3.- Ur mineralak eta ontziratutakoak. 4.- Ezti eta argizariak.

5.-Ahuntzaren esnea.

GEHIGARRIZKO XEDAPENA

1991. urtean hasiera eman zitzaien inbertsioentzako, beste epealdi berri bati ematen zaio hasiera eskabideak aurkeztu ahal izateko, hamar egunekoa izango da eta Dekretu hau Euskal Herriko

Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunetik hasita kontatuko da epe hori.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra. Halere, mila bederatziehun eta larogeita hamaikako urtarrilaren lehenengotik hasita izango ditu bere ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 1991ko azaroak 19.

Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Nekazaritza eta Arrantza Sailburua,

JOSE MANUEL GOIKOETXEA ASKORBE.


Azterketa dokumentala