Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 1991ko azaroaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
3560

3/1991 LEGEA, azaroaren 8koa, Euskadiko Autonomi Elkarteko Aurrezki Kutxena.

Eusko Legebiltzarrak ondoko Legea onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei:

AZAROAREN 8KO 3/1991 LEGEA, EUSKADIKO AUTONOMI ELKARTEKO AURREZKI KUTXENA

Zioen Adierazpena   <P ALIGN="JUSTIFY">Euskal finantz sistema antolatzeko, Euskadiko Autonomi

Elkarteko erakundeek hartu behar duten erabaki piloaren barruan, ezin ahaztu eta ez dugu ahaztu behar sistema horren funtsezko euskarri eta lagungarri diren erakundeen erregimena, aurrezki kutxena kasu, ongi ulertuta, hain helburu goresgarri horren nahia Euskal Herriaren ekonomi eta gizarte garapena soil-soilik izan ahal eta behar dela; eta hori, ez bakarrik erakunde horiek bere duten xedeagatik, baizik eta euren barne iharduerak izan behar duen jite demokratikoagatik beragatik ere; xede horiek, zalantzarik gabe, bete izaten eta geroan ere beteko dituzten garrantzizko zerbitzuetan isladatuko direnak.   Euskadiko Aurrezki Kutxen iharduera onerako beharrezkotzat jotzen diren alderdiei heltzeko nahia du lege honek bere sorburuan, beharrezko diren, eta beraz araupeketa bat bera behar duten batasunak bermatuz, eta

Aurrezki Kutxa deritzon erakunde bakoitzaren barne-legea diren Estatutu eta

Araudiak eskukotasunez erabili behar diren alderdiak adieraziz.   Alde honetatik, ataletan zehar egiten den araupeketarako zilegitasuna, Euskal Autonomi Elkarterako Autonomi Estatutuaren 10-26 atalean sendesten da, atal horrek erabateko aginpidea ematen bait du kreditu korporatibo, publiko eta lurraldezko erakundeen ta aurrezki kutxen gaietan,

Estatuak kreditu eta banka antolaketari buruz eman ditzan oinarrien eta moneta-politika orokorraren esparruaren barruan, alegia.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Goian adierazi den aginpidearen garapena dela eta, 1981etik aurrera arau-multzo ezberdinek, bat ere ez lege-mailakoa, ekin dieten euskal aurrezki kutxen arazo zehatzei, menpetasun erregimenetik antolakuntza eta baterakuntza prozesuekin loturiko alderdi zehatzetaraino; alderdi horiek guztiek aldian aldiko ikuspegi ezberdinak mugarritu dituzte, osotasun bakarra zer izan behar denari buruz bateratasun gehiegirik gabe, eta oraingoan ikusiz badela garaia finantz-gizarte erakunde horiekiko aginpide-araupeketari buruzko erabateko ikuspegi bat eskaintzeko.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Legea hiru izenburu, hamalau atalburu, lau aldi baterako erabaki, indargabetzeko erabaki bat eta bi azken erabakietan egituratzen da.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Erabaki Orokorrei buruzko I. Izenburuak 7 atalburu eskaintzen dizkie aurrezki kutxen izaera eta egitekoei, hots, beren sorkuntza, baterakuntza, deuseztapen eta erregistroa, koefizienteak, inbertsioak eta zabalkuntza, emaitzen banaketa, erakunde publikoei bidali beharreko argipideak, aginte publikoek aurrezki kutxekiko dituzten ikuskaritza, zigorpen eta kontuhartze ahalmenak eta partaidetza-kuoten erregimena ditu gai.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Lau atalburu ditu Jaurtze Organoei buruzko II. Izenburuak.

Bertan, modu zehatzean, Euskadiko Autonomi Elkarteko aurrezki kutxen alde organikoari heltzen zaio, antolakuntza erizpide orokorrak finkatuz eta euskal aurrezki kutxen jaurtze organo bakoitzari buruzko araupeketa emanez.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Beste Erabaki batzuk deritzan III. Izenburuak 3 atalburu ditu, Zuzendaritza Orokorrari, Goi-Kargudunen Erregistroari eta aurrezki kutxen elkartezko egiturari dagozkienak.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Aldi baterako erabakiek erraztu egin nahi dute Euskadiko

Autonomi Elkarteko aurrezki kutxen gaurko egitura, batipat antolakuntzazkoa, lege honetan agertzen diren arauei egokitzea, arian-arian eta gorabehera handirik gabe.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Ondorioz, oraingo araua legedian sartzeak garrantzizko aurrerapena dakar goren mailako arau-argiketan, bai eta honen moduko erakundeen beharrezko finantz profesionalkuntza ere, erakunde horiek, irabazte-xederik gabe bada ere, geroz lehiakorragoak diren merkatu erronkei aurre eman behar bait diete, bai eta gure herriaren ekonomi eta gizarte garapenerako erpina izango den Autonomi Estatutuko funtsezko aginpide baten erabilerari ere.  

  <P ALIGN=“JUSTIFY”>a) Ekonomi eta gizarte garapena haundiagotzera jo dezaten edonolako ihardunak egiteari laguntzea. <P ALIGN=“JUSTIFY”>b) Kutxen inbertsio-kudeaketa ikuskatzea, jarraibideak emanez, gizarte-onerako ekintza alorrean, beharrizan eta lehentasun nagusiei buruz. <P ALIGN=“JUSTIFY”>c) Aurrezki kutxen eskukotasun, itzal eta egonkortasuna zaintzea. <P ALIGN=“JUSTIFY”>d) Ekonomia eta gizarte arloan euren egitekoak betetzen dituztela ikuskatzea, aurrezkiaren eta gaindikinen administrazio eta inbertsio politika egokia egin dezaten. <P ALIGN=“JUSTIFY”>e) Kutxen eta erakunde publikoen arteko harremanak sustatzea, gizarte-ongintzazko eta kultur ekintzak sortu eta eusteko.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>2.- Lege honetan ohartemandakoa Estatuko Administraritzari dagozkion aginpideen kaltetan gabe izango dela ulertzen da.  

  <P ALIGN=“JUSTIFY”>1.- Aurrezki kutxa berriak sortzeko baimena ematea, beren estatutu eta araudien onarpenaz, eta indarreango arauak bete ondoren.

Honetarako, arauz adierazi daitezen agiriak aurkeztu egingo dira Sail horretan.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>2.- Batzar Orokorrak erabakitako estatutuen eta araudien ezein aldakuntza onartzea, indarrean dagoen legediari egokitzen ez zaizkion manuak aldatzea agindu dezakeelarik.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>3.- Aurrezki kutxek gizarte-onerako ekintzaren kudeaketa eta administrazioa egiteko, eurak bakarrik edo lankidetzarako erakundeekin elkartuta eratu ditzaketen iraskunde edo zaingo-batzordeen estatutuei buruzko baimenak ematea.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>5. Atala   <P ALIGN=“JUSTIFY”>1.- Estatutuak eta araudiak onartuta, baimena eman ondoren, erakundearen sorrera-agiria egingo da, Ogasun eta Finantza Sailean aurkeztuko dena. Sail honek agiri hori baimenaren edukiarekin bat datorrela eta xederako eskuarteen egokitasuna eta nahikotasuna ikuskatu ondoren, errolderatu egingo da kutxa berria Euskadiko Autonomi Elkarteko Aurrezki Kutxen Erregistroan.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>2.- Errolderapena egin dadinetik bertatik, kutxa horrek lege-nortasuna hartuko du eta bere ihardunetan hasi ahal izango.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>3.- Sortze-borondatea testamentuan jasota egonez gero, sortzaileak izendaturiko pertsonek burutuko dute, sorkuntzazko eskribau-agiria, esandako borondatea lege honek ohartarazten duen moduan osatuz, egiten dutenek.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>6. Atala   <P ALIGN=“JUSTIFY”>1.- Sorkuntza-agirian adieraziko dira erakundearen hasierako

Zaingo-Batzordea osatzen duten pertsonak, eta hauek, agiri horretan bertan,

Administrari Nagusia izendatuko dute, eratu dadin lehenengo Administrazio

Kontseiluak sendetsia izan beharko dena.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>2.- Erakundearen Zaingo-Batzordeak Administrazio

Kontseiluaren egitekoak izango ditu, eta kutxaren barne araudiak onartuko.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>3.- Zaingo-Batzordea lehenengo Batzar Orokorraren erakuntza prozesuaz arduratu beharko da, kutxaren iharduna hasi eta sei hilabetetik gora gabeko epean.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>4.- Kutxaren lehenengo Administrazio Kontseiluan, hauta daitezen kontseilukideez gainera, sorkuntzazko Zaingo-batzordekideak egongo dira, hizpidez eta boto emateko eskubidedun, eta lehenengo Batzar Orokorra eratu eta bi urte igaro ondoren beren karguari utziko, kontseilukide hautatuak izateko aukeraren kaltetan gabe.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>7. Atala   <P ALIGN=“JUSTIFY”>1.- Irenspen eta baterakuntzak Ogasun eta Finantza Sailak onartuak izango dira, baterakuntza egin nahi duten erakundeen baterako eta arrazoidun eskabidea egin ondoren.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>2.- Honako baldintza hauek bete beharko dira:

  <P ALIGN=“JUSTIFY”>a) Erakunde irentsia edo bateratu nahi dutenak deuseztatze bidean ez egotea. <P ALIGN=“JUSTIFY”>b) Bateratu nahi duten aurrezki kutxen diru-ezarle edo hartzekodunen bermeetarako kalterik ez etortzea.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>3.- Onarpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian,

Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Kondaira Lurraldeko Aldizkari Ofizialean eta euren baltzu-egoitzako lurraldean hedapen gehien duten egunkarietan argitaratuko da.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>4.- Baterakuntzarako baimenetik hiru hilabeteko gehienezko epearen barruan, eratzen den erakundearen estatutuak eta araudiak aurkeztu egin beharko dira, Ogasun eta Finantza Sailak onar ditzan.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>8. Atala   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Baterakuntza irenspen-bidezkoa bada, kutxa irentsiaren jaurtze organoak ezabaturik geratuko dira, eta horren administrazio, kudeaketa, ordezkaritza eta kontrola aurrezki kutxa irenslearen jaurtze organoek hartuko dituzte.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>9. Atala   <P ALIGN=“JUSTIFY”>1.- Aurrezki kutxak, erakunde berria sortuz eta erakunde bateratuak ezabatuz, bateratzen badira, jaurtze organo berrien hautapena Ogasun eta Finantza Sailak estatutuak eta araudiak onartu ondorengo sei hilabeteko epean egingo da.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>2.- Jaurtze organo berriak hautatu arteko aldian, eta baterakuntza-itunetan kide gutxiago ohartematen badira salbu, erakunde bateratuen jaurtze organoetako kide guztiek osaturiko Batzar Orokor batek,

Administrazio Kontseilu batek eta Kontrol Batzorde batek osatuko dituzte erakunde berriaren jaurtze organoak.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Aurreko idazatian adierazten den epealdi iragankorra igarota, eta Batzar Orokor berria eratu ondorengo lehenengo urtebetean, beren kontseilukide karguan jarraituko du, Administrazio Kontseilu berriaren kide guztiekin batera, kutxa bateratuen kontseiluetako kideen laurdenak. Hauetako bi ordurako lehendakari eta idazkari kargua zutenak izango dira, eta gainerakoak zozketa bidez hautatuko dira, lege honetako 44. atalean jartzen diren heinak eta taldeak gordez.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>3.- Baterakuntzaren ondoriozko aurrezki kutxaren erakunde sortzaile eritziko zaie kutxa bateratuen estatutuetan horrelakotzat agertzen direnei. Pertsona edo erakunde sortzaileak batzuk izanez gero, bakoitzari dagokion ordezkaritza-heina zehazteko, baterakuntza-itunetan jarritakoari egongo zaio. Xehetasun hori adierazita ez badago, ordezkaritza banaketa hainbana egingo da.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>10. Atala   <P ALIGN=“JUSTIFY”>1.- Aurrezki kutxak ezabatzeko eta deuseztatzeko erabakiak

Ogasun eta Finantza Sailak sendetsiak izan beharko dira.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>2.- Ogasun eta Finantza Sailburuak izendaturiko Autonomi

Administrazioaren ordezkari batek kontrolatuko du, beti ere, deuseztapen prozesua.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>11. Atala   <P ALIGN=“JUSTIFY”>1.- Euskadiko Aurrezki Kutxen Erregistroa sortzen da, eta bertan honako hauek adierazi beharko dira, nahitaez:

  <P ALIGN=“JUSTIFY”>a) Erakundearen izena. <P ALIGN=“JUSTIFY”>b) Egoitza. <P ALIGN=“JUSTIFY”>c) Sortzaileak zeintzuk diren. <P ALIGN=“JUSTIFY”>d) Erakundeak araupide dituen estatutuak eta araudiak.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Arauaz zehaztu dadin eran honako hauek ere inskribatuko dira: estatutuen aldaketak, irenspenak eta baterakuntzak, ezabaketak eta deuseztaketak eta, kasua bada, jasotako zigorrak.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>2.- Euskadiko Aurrezki Kutxen Erregistroa agerikoa izango da. Nornahik jaso ahal izango ditu bertan dauden xehetasunei buruzko egiaztapenak.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>3.- Aurretik esandako inskribapenen ondorioak, indarrean dagoen ordenamendu juridikoaren arabera derrigorrezko diren beste inskribapen batzuetatik sortutakoen kaltetan gabe izango dira.  

Elkartean baltzu-egoitza duten aurrezki kutxek, indarreko legedian unean unean ohartematen diren inbertsio-betebeharrak gauzatzeko, erabili beharko dituzten aktiboak.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>13. Atala   <P ALIGN=“JUSTIFY”>1.- Eusko Jaurlaritzak, aurrezki kutxek bere dituzten eskuarteen edo guztien arabera, edo jakineko kopuru baten arabera, aldezaurretik onartuak izan beharra ezarri ahal izango du eraikin, akzio, partaidetza edo bestelako moneta-aktiboetako inbertsioetarako, kreditu haundiak emateko edo pertsona edo talde batean arriskuak biltzeko.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>2.- Onarpen horiek ematea Ogasun eta Finantza Sailari dagokio.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>14. Atala   <P ALIGN=“JUSTIFY”>1.- Aurrezki kutxek bulegoak ireki ahal izango dituzte

Euskal Autonomi Elkarteko lurraldean, Ogasun eta Finantza Sailak eman ditzan arauen eta erabilgarri izan daitezen gainerakoen arabera. Beti ere, ezein aurrezki kutxak Autonomi Elkarteko lurraldearen barruan egin dezan bulego-irekiera edo itxiera Ogasun eta Finantza Sailari jakinarazi beharko zaio.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>2.- Halaber, baltzu-egoitza Autonomi Elkartean duten aurrezki kutxek Autonomi Elkartetik kanpo egin ditzaten bulego-irekiera eta itxierak ere jakinarazi beharko zaizkio esandako Sailari.  

  <P ALIGN=“JUSTIFY”>a) Lehendik bazegoen gizarte-onerako ekintzari, berezko zein lankidetza bitartezkoari, eusteko urteko aurrekontu-horniketak. <P ALIGN=“JUSTIFY”>b) Gizarte-onerako ekintza berriak egiteko diru-izendapenak.

Honetarako, ekintza horien helburu, inbertsioaren zenbateko eta mantentzeko aurrikusten den urteko aurrekontu-gastuaren berri eman beharko zaio esandako

Sailari.  

Ogasun eta Finantza Sailari:

  <P ALIGN=“JUSTIFY”>a) Administrazio Kontseiluaren kudeaketaren analisia, eta, hala badagokio, Batzorde Egiteratzailearena, indarreango arauei, kutxaren estatutuei eta Batzar Orokorraren artezpide eta erabakiei egokitzen zaiela adieraziz. <P ALIGN=“JUSTIFY”>b) Ondorengo gaiekiko iharduketen analisia:

<P ALIGN=“JUSTIFY”>- Kutxaren ekonomi eta finantz kudeaketa. <P ALIGN=“JUSTIFY”>- Politika orokorra eragiketa aktibo eta pasiboetan. <P ALIGN=“JUSTIFY”>- Lanarigo kudeaketa. Langilegoaren bilakaera, zenbatekoz eta kosteetan. <P ALIGN=“JUSTIFY”>- Gizarte-onerako ekintzaren kudeaketa, horren aurrekontuen betetze neurria eta gastuen eta inbertsioen egokitzapena. <P ALIGN=“JUSTIFY”>- Arriskuekiko politika orokorra eta horiei erantzuteko eskuarte pasiboak. <P ALIGN=“JUSTIFY”>- Kontaduritza arauen betetzea, sar daitezen aldakuntzak adieraziz. <P ALIGN=“JUSTIFY”>- Beharrezko eritzitako beste ezein xehetasun.

c) Kanpoko kontu-ikuskaritzaren txostenak.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>18. Atala   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Aurrezki kutxek kanpoko kontu-ikuskaritzapean jarri beharko dituzte urte bakoitzeko finantz egoerak, Ogasun eta Finantza Sailak zehatz dezan helmen eta edukiaz.  

Ogasun eta Finantza Sailak erabiliko ditu indarreango legedian ohartematen diren ikuskaritza, zigor eta kontuhartze ahalmenak.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>20. Atala   <P ALIGN=“JUSTIFY”>1.- Euskadiko Autonomi Elkarteko eremuan, lege honek aipatzen dituen aurrezki kutxak nahiz, bertan, administrazio, kontrol eta zuzendaritza kargudun direnak zigortuak izan ahal izango dira, egin ditzaten arau-hauspenengatik, lege honetan eta indarrean dagoen oinarrizko legedian jasotzen diren arauen arabera.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Alde honetatik, administrazio-kargudun erizten zaie aurrezki kutxetako administrazio-organoetako administrari edo kideei, zuzendari nagusi edo parekideei eta Kontrol Batzordeko kideei.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>2.- Zigorpide espedienteen izapidea Ogasun eta Finantza

Sailak egingo du. Espedientea bideratzerakoan hizpidea emango zaie doakienei.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>21. Atala   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Honako hauek dira arau-hauspen oso larriak:

  <P ALIGN=“JUSTIFY”>a) Baterakuntza, irenspen, zatiketa, 13. atala ezargarria izan dadin kasuan beste kreditu erakunde batzuk erostea eta erreserba-banaketak egitea, beharrezko administrazio-baimenik gabe, edo baimen horretan finkatutako oinarrizko baldintzak bete gabe. <P ALIGN=“JUSTIFY”>b) Aurrezki kutxa moduan iharduteko baimena lortzeko beharrezko diren berezko eskuarteak baino gutxiago edukitzea sei hilabetetan zehar. <P ALIGN=“JUSTIFY”>c) Berezko eskuarteen koefizientea nahitaezko gutxienezkoaren 100eko 80tik behera edukitzea sei hilabetetik gora. <P ALIGN=“JUSTIFY”>d) Kutxaren baltzu-xedeaz besteko ihardunetan aritzea iraunkorki. <P ALIGN=“JUSTIFY”>e) Beharrezko kontaduritza ez edukitzea, edo kutxaren egoera ezin antzemateko moduan eramatea, bai eta lege honen 18. atalean eskatzen den kanpoko kontu-ikuskaritza ez egitea ere. <P ALIGN=“JUSTIFY”>f) Ikuskaritza ihardunari jarki edo uko egitea, horretarako berarizko eta idatzizko agindeia dagoela. <P ALIGN=“JUSTIFY”>g) Ogasun eta Finantza Sailari bidali beharreko agiriak edo honek eskatutako xehetasunak ez bidaltzea, behin eta berriz eskatuak izan ondoren, bai eta horiekiko egiatasunik eza ere. <P ALIGN=“JUSTIFY”>h) Bezeroentzako eta, oro har, jendearentzako argipideekiko egiatasun-beharra ez betetzea, honen eraginen garrantziagatik oso larritzat joko balitz. <P ALIGN=“JUSTIFY”>i) Antolaketa eta zentzapide-arauak debekaturiko ekintzak eta eragiketak behin eta berriz egitea. <P ALIGN=“JUSTIFY”>j) Iruzurkeriazko ekintzak egitea edo apropos jarritako pertsona fisiko edo juridikoez baliatzea emaitza bat lortzeko, hori zuzenean lortuko balitz arau-hauspen larri lez hartuko litzatekeena baldin bada. <P ALIGN=“JUSTIFY”>k) Mota berdineko arau-hauspen larri baten berriz erortzea, aurreko zigor tinkoa hartzetik bost urte igaro baino lehen baldin bada.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>22. Atala   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Honako hauek dira arau-hauspen larriak:

  <P ALIGN=“JUSTIFY”>a) Ekintzak edo eragiketak egitea beharrezko administrazio baimenik gabe edo baimen horretan finkatutako oinarrizko baldintzak bete gabe, arau-hauspen oso larria denean salbu. <P ALIGN=“JUSTIFY”>b) Kutxaren zuzentze-organoen osaketaren jakinarazpena ez egitea. <P ALIGN=“JUSTIFY”>c) Kutxaren baltzu-xedeaz kanpoko ihardunetan inoizko aritzea. <P ALIGN=“JUSTIFY”>d) Koefiziente, inbertsio eta arrisku-mugei buruzko arauak ez betetzea. <P ALIGN=“JUSTIFY”>e) Indarreango legeen arabera berezko eskuarteen nahikotasunik eza, egoera horretan sei hilabetetik gora dirautela, beti ere arau-hauspen oso larria ez bada. <P ALIGN=“JUSTIFY”>f) Dagozkien arauek laguntza publikoak dituzten kreditu eragiketetarako eskatzen dituzten baldintzak eta betebeharrak ez betetzea. <P ALIGN=“JUSTIFY”>g) Nahitaezko erreserben eta ordain-gaieztasunetarako emendioen horniketa askieza. <P ALIGN=“JUSTIFY”>h) Ogasun eta Finantza Sailari bidali beharreko agiriak edo berak bere eginkizunak betetzean eskatutako xehetasunak, eskaera egiterakoan emandako epearen barruan, ez bidaltzea. <P ALIGN=“JUSTIFY”>i) Administrazio Kontseiluak Batzar Orokorrari, horretarako agintedun administrazio-organoak agindutako egintzen jakinarazpena ez egitea. <P ALIGN=“JUSTIFY”>j) Argipideekiko egiatasun-beharra ez betetzea, beti ere arau-hauspen oso larria ez bada, eta isilpean gorde beharra eskatzen duten arazoetan isilpekotasuna ez gordetzea. <P ALIGN=“JUSTIFY”>k) Kontaduritzazko arauak eta Ogasun eta Finantza Sailari bidali beharreko finantz egoerei buruzkoak ez betetzea. <P ALIGN=“JUSTIFY”>l) Lege-mailako antolaketa eta zentzapide-arauek debekaturiko ekintzak inoizka egitea, edo antolaketa eta zentzapidezko araudi-arauek debekaturiko ekintzak edo eragiketak egitea, inoizka edo gutxitan eginak badira salbu. <P ALIGN=“JUSTIFY”>m) Mota berdineko arau-hauspen arin baten berriz erortzea, aurreko zigor tinkoa hartzetik bi urte igaro baino lehen baldin bada.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>23. Atala   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Arau-hauspen arin eritziko zaie, lege honek dioenaren arabera, arau-hauspen larri edo oso larri izan ez daitezen antolaketa eta zentzapide arauen hauspenei.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>24. Atala   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Aurreko ataletan aipatzen diren kasuetan, honako zigor hauek ezarri ahal izango zaizkio arau-hauspena egin dezan kutxari:

  <P ALIGN=“JUSTIFY”>1.- Arau-hauspen oso larrietarako:

<P ALIGN=“JUSTIFY”>a) Bere dituen eskuarteen 100ko 1erainoko isuna edo bost miloi pezetarainokoa ehuneko hori kopuru hau baino txikiagoa bada. <P ALIGN=“JUSTIFY”>b) Erakundearen baimena indargabetzea, Euskadiko Aurrezki

Kutxen Erregistrotik kenduz. <P ALIGN=“JUSTIFY”>2.- Arau-hauspen larrietarako:

<P ALIGN=“JUSTIFY”>a) Bere dituen eskuarteen 100eko 0,5erainoko isuna edo

2.500.000 pezetarainokoa ehuneko hori kopuru hau baino txikiagoa bada. <P ALIGN=“JUSTIFY”>b) Abisu publikoa. <P ALIGN=“JUSTIFY”>3.- Arau-hauspen arinetarako:

<P ALIGN=“JUSTIFY”>a) Abisu pribatua. <P ALIGN=“JUSTIFY”>b) Miloi pezetarainoko isuna.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>25. Atala   <P ALIGN=“JUSTIFY”>1.- Kutxari ezarri behar zaizkion aurreko atalean ohartemandako zigorrez gain, jarraian aipatzen diren zigorretako bat ezarriko zaie administrazio edo zuzendaritza karguak betetzen dihardutenei, arau-hauspenen baten erantzunkizundun baldin badira euren aritze-modu maltzur edo axolagabeagatik:

  <P ALIGN=“JUSTIFY”>1.- Arau-hauspen oso larriak egiteagatik:

<P ALIGN=“JUSTIFY”>a) Hamar miloi pezetarainoko isuna. <P ALIGN=“JUSTIFY”>b) Karguan aritzetik kentzea, hiru urte baino luzeago ez den denborarako. <P ALIGN=“JUSTIFY”>c) Kargutik kentzea, kutxa berean administrazio edo zuzendaritzako beste kargu batzutarako gaitasungabetuz, bost urte baino luzeago ez den denborarako. <P ALIGN=“JUSTIFY”>d) Kargutik kentzea, edozein kutxatan administrazio edo zuzendaritzako beste kargu batzutarako gaitasungabetuz, hamar urte baino luzeago ez den denborarako. <P ALIGN=“JUSTIFY”>2.- Arau-hauspen larriak egiteagatik:

<P ALIGN=“JUSTIFY”>a) Bost miloi pezetarainoko isuna. <P ALIGN=“JUSTIFY”>b) Karguan aritzetik aldi baterako kentzea, urtebete baino luzeago ez den denborarako. <P ALIGN=“JUSTIFY”>c) Abisu publikoa. <P ALIGN=“JUSTIFY”>d) Abisu pribatua.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>2.- Lehenengo apartaduko b), c) eta d) hizkietan eta bigarren apartaduko b) hizkian ohartemandako zigorrak, bi apartaduotako a) hizkian ohartemandako zigorrekin batera ezarri ahal izango dira.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>3.- Kutxetako administrazio edo zuzendaritza organuak ez dira hartuko kutxek egindako arau-hauspen oso larrien edo larrien erantzuletzat, honako kasuetan:

  <P ALIGN=“JUSTIFY”>a) Aurkako botoa eman badute edo arau-hauspenak sortarazi dituzten erabaki edo akordioei buruzko botoa askatu badute, edo dagozkien bileretara bidezko arrazoiengatik bertara joan gabe gelditu badira. <P ALIGN=“JUSTIFY”>b) Arau-hauspen horiek kutxan eginkizun ejekutiboak dituzten pertsonei bakarrik egoztekoak direnean.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>26. Atala   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Dagozkien zigorrak ezartzerakoan, moneta-alorreko arauetan edo kreditu-sistemaren egonkortasunean eragina izan dezatenak salbu, honako aginpide-arauei jarraituko zaie:

  <P ALIGN=“JUSTIFY”>a) Jaurlaritza-Batzarrari dagokio arau-hauspen oso larrietarako zigorrak ezartzea. <P ALIGN=“JUSTIFY”>b) Ogasun eta Finantza Sailari dagokio arau-hauspen larri eta arinetarako zigorrak ezartzea.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>27. Atala   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Espedienteari hasiera emateko erabakian edo horren biderapenean, Ogasun eta Finantza Sailak baliogabetu ahal izango ditu, behin-behingoz, aurrezki kutxaren administrazio edo zuzendaritza kargudun izan eta arau-hauspen larri edo oso larrien ustezko erantzunkizundun ager daitezenak, finantz sistema eta doakien ekonomi zuduak babesteko komenigarria izan dadin guztietan. Baliogabetze horren iraunaldia, gehienez, sei hilabetekoa izango da.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>28. Atala   <P ALIGN=“JUSTIFY”>1.- Ogasun eta Finantza Sailak bost miloi pezetarainoko zigorra jarriko die, beharrezko baimenik gabe eta Euskadiko Aurrezki Kutxen

Erregistroan edo Herri Aurrezkiko Kutxa Orokorren Erregistroan aurrezki kutxa bezala errolderatuak izan gabe, Autonomi Elkarteko lurraldean moeta horretako erakundeei dagozkien eragiketak egin, edo baimendun aurrezki kutxen ihardunarekin nahasgarri izan daitezkeen izenak edo zabalkunde nahiz irakarguntzazko bestelako ezaugarriak erabil ditzaten pertsona edo erakundeei.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>2.- Aurreko zenbakian adierazten diren pertsona edo erakundeek, izen horiek erabiltzeari edo ekintzak egiteari uzteko eskatuta, erabiltzen edo egiten jarraitzen badute, hamabost milioi pezetarainoko isunaz zigortuko dira.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>29. Atala   <P ALIGN=“JUSTIFY”>1.- Eusko Jaurlaritzak, Ogasun eta Finantza Sailaren proposamenez, aginduko du administrazio organoen behin-behingo ordezkaketa eta kontuhartzea egitea, euren egonkortasuna arriskuan jartzen duten administrazio-araugabetasunezko egoera larriek horrela aholka dezatenetan.

Premiatasun arrazoiengatik, Ogasun eta Finantza Sailburuak eman ahal izango du, agindu hori, gero Eusko Jaurlaritzari aurkeztu beharko dio, honek sendetsi dezan.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>2.- Kutxaren jaurtze organoek arrazoidun eskaeraren bitartez ere agindu ahal izango da kontuhartzea.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>3.- Kontuhartze edo ordezkatze erabakia Euskal Herriko

Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta dagozkion erregistroetan errolderatuko da.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>4.- Kontuhartzea eginez gero, horretatik eratorritako gastuak doazkion kutxaren kontura izango dira.  

Orokorrak egonkortasun-dirutza bat sortu ahal izango du, kuoten ordainetan gorabeherak galerazteko asmotan.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>2.- Halaber, Batzar Orokorrari dagokio Ogasun eta Finantza

Sailak aurrez onetsi ditzan partaidetza-kuoten ordainketak zehaztea.  

Orokor, Administrazio Kontseilu eta Kontrol Batzordeari.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>2.- Aurrezki kutxa baten jaurtze organoetako kideek ez dute, aldi berean, ihardute-alor bereko beste finantz erakunde baten organoetako kide izaterik izango, kutxaren beraren izenean denean salbu. Ez dute, halaber, kutxaren jaurtze organoetako kide izaterik haren menpeko ez diren beste finantz erakunde batzuetan lan harremana dutenek.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>3.- Jaurtze organoetako kideek, beren egitekoetan, ez dute bertaratze eta joanetorri egunsariez bestelako ordainik jasotzerik izango.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Hala ere, bete-beteko iharduna edukiz gero, lehendakari karguan aritzea behar bezala ordaindu ahal izango da. Ordain hori bateraezina izango da ordainpeko beste ezein ihardun publiko zein pribaturekin, norbere ondarearen administrazioarekin eta kutxaren izenean egin daitezen ihardunekin salbu. Azken kasu honetan, lor daitezen Administrazio Kontseilu edo antzekoetara agertzeagatiko egunsariez bestelako dirusarrerak kutxari eman beharko zaizkio, egindako ihardun edo ordezkaritza zein kutxaren pentzutan egin diren harexeri emanez.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>4.- Administrazio Kontseilu eta Kontrol Batzordearen eztabaidaketak eta erabakiak isilpean gorde beharrekoak izango dira, eta hori ez betetzea lege honen 22. ataleko j) zatian adierazten direnetako arau-hauspen larritzat joko da eta lege honen 40. ataleko A) idazatian ohartarazten den bateraezintasunaren zio izango.  

  <P ALIGN=“JUSTIFY”>a) Erakunde sortzaileak, ordezkarien 100eko 22 dutela. <P ALIGN=“JUSTIFY”>b) Aurrezki kutxaren diru-ezarleak, ordezkarien 100eko 41 dutela. <P ALIGN=“JUSTIFY”>c) Aurrezki kutxaren langileak, ordezkarien 100eko 5 dutela. <P ALIGN=“JUSTIFY”>d) Erakundeak bulegoak ditueneko udalak, ordezkarien 100eko

32 dutela.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Aurreko zatian adierazten diren ehunekoak aplikatuz hamarrendun kopurua ateratzen bada, bostetik gorako hamarrenak dituen zenbatekoa goitik eta bostetik beherakoak dituena behetik borobildua hartuko da.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Kutxa bakoitzaren estatutuek berariz zehaztuko dute zein taldetan jokatu beharko den, bere ordezkaritza gehituz edo gutxituz, borobilketaren ondoriozko doiketa lortzeko.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>2.- Erakunde sortzaileek izendatu ahal izango diete beste aurrezki kutxen sortzaile izan ez daitezen gizarte-onerako erakundeei edo udalei aurreko zatian adierazi den euren ordezkaritza-heinaren 100eko

21erainokoa. Ahalmen hori erabili ahal izateko, sortzaileek ordezkaritza uzteko prozedura eta baldintzak, bai eta baliogabetzeko baldintzak ere, ezarri beharko dituzte beren jaurtze organoen bitartez. Horretaz har dadin erabakia Euskal

Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Alde honetatik, gizarte-onerako erakunde eritziko zaie

Euskal Herri mailan errotze nabaria duten zientzia, kultura edo ongintzazkoei, izaera hori Ogasun eta Finantza Sailak onetsia izan behar dela.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>3.- Batzar Orokorreko kide kopurua kutxa bakoitzaren estatutuek, nahi bezala, bere ekonomi handitasunaren arabera finka dezatena izango da, gutxienez 60 eta gehienez 120 izango direla.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>4.- Batzar Orokorreko lehendakari Administrazio Kontseiluko lehendakaria izango da, lehendariordea eta idazkaria Kontseilukoak izango direla.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Lehendakaria eta lehendakariordea bertan ez badira,

Batzarrak bere kideetako bat izendatuko du lehendakari-baiteango, dagokion batzarra zuzen dezan.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>35. Atala   <P ALIGN=“JUSTIFY”>1.- Erakunde sortzaileen ordezko izan daitezen kontseilari nagusiak haiek izendatuak izango dira. Erakunde sortzaile batek ere ez du kontseilari nagusirik izendatzerik izango Euskal Autonomi Elkarteko lurraldean dihardutenetako beste kutxa baten.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>2.- Aurrezki kutxa baten sortzaile izan daitezen udalek erakunde sortzaile direnez dagokien ordezkaritza izango dute bertan, ezin dutela, aldi berean, udalen taldean ordezkaririk eduki, azken ordezkaritza honengatik kontseilari nagusi gehiago lor dezatenean salbu, kasu horretan, dagokion ordezkaritzaren gaindikakoa soilik ahal izango dute aldi berean erabili.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>36. Atala   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Aurrezki kutxaren diru-ezarleen izeneko kontseilari nagusiak eta hauen ordezkoak kopuru berean, mandatariek hautatuak izango dira haien artetik.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Kontseilari batek bere karguari uzten badio, ordezko batek beteko du.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Mandatariak hautatzeko, ezarleak zerrenda bakarrean, edo kondaira lurraldeka, eskualdeka edo hiriburuen barrutikako zerrenda bakarretan adieraziko dira, behin bakarrik zerrendatuta agertu ahal izango direla, eduki dezaten kontu kopurua gorabehera. Kondaira lurralde, eskualde edo hiriburuen barrutikako zerrenda bakarrak egiten badira, ezarleen eta mandatarien arteko heintasuna gorde beharko da. Hautapena eskribau aurrean egingo da, ageriko zozketa bidez.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>37. Atala   <P ALIGN=“JUSTIFY”>1.- Langileen izeneko kontseilari nagusiak langileen lege-ordezkariek izendatuak izango dira, heintasun sistemaren bitartez, lan-maila guztiak ordezkaturik izateko ahalegina eginez. Hautagaiek hiru urteko aintzinatasuna izan beharko dute, gutxienez, erakundearen langilegoan.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Langileak langileen ordezkaritza taldearen bidez baino ezingo dira Batzar Orokorrera agertu, baina salbuespenez, udalen ordezkari-talde lez sartu ahal izango dira, langilegoaren ordezko kontseilari nagusien 100eko 50etik beherako heinean; hala ere, inola ere ez dute sartzerik izango erakunde sortzailearen edo ezarleen ordezkotza eginez.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Salbuespenezko izendapen proposamena salbuespena zuritzen duen arrazoidun txostenarekin batera aurkeztu beharko zaio, Kontrol

Batzordearen bitartez, Ogasun eta Finantza Sailari, eta honek aztertu egingo du izendapen horretarako arrazoizko ziorik dagoenentz.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>2.- Langilegoaren ordezko kontseilari nagusiek Langileen

Estatutuaren 68. c) atalean hauen legezko ordezkarientzat jartzen diren bermeak eurak izango dituzte.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>38. Atala   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Udalen ordezko kontseilari nagusiak haiek zuzenean izendatuak izango dira.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Kontseilari nagusi izateko ez da nahitaez ordezkatzen duen udalean biztanle izan behar.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Kontseilari nagusi hauek hautatzeko, kutxak bulegoak ditueneko udalen zerrenda egingo da.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Udalen zerrenda hori haundienetik txikienerako hurrenkeran egongo da, bertan irekita dauden bulego kopuruaren arabera. Berdintasuna gertatuz gero, ezarle kopuruaren arabera zerrendatuko dira.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Udalei dagozkien kontseilari nagusien 100eko 50 txanda hurrenkeran beteko da, haundienetik txikienera, aurreko zatian esandakoari jarraituz.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Gainontzeko 100eko 50 udal bakoitzean irekitako bulego kopuruaren heinean bananduko da. Honetarako, multzokatu ahal izango dira udal batzuei dagozkien bulegoak. Banaketa hori hurrengo prozedurari jarraituz egingo da:

  <P ALIGN=“JUSTIFY”>1.- Hurrengo kalkulua egingo da:

 

Ai

Xi = ---------- . R, zera dugula:

A   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Xi, i udalari izendatu beharreko ordezkari kopurua. <P ALIGN=“JUSTIFY”>Ai, i udalean aurrezki kutxak irekitako bulego kopurua. <P ALIGN=“JUSTIFY”>A, banaketaren gai diren udaletan aurrezki kutxak irekitako bulego kopurua. <P ALIGN=“JUSTIFY”>R, banaketa horen arabera izendatu beharreko ordezkari kopurua.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>2.- Udal bakoitzari, hasieran, Xi-n dagoen zati beteari dagokion ordezkari kopuru bera izendatuko zaio.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>3.- Banatu beharreko kopurua osatzeraino gainontzeko ordezkariak Xi-n dagoen zati hamarrendunaren arabera, haundienetik txikienera, izendatuko da. Bi udal edo gehiagori zati hamarrendun bera badagokie, aurreko beheranzko hurrenkeran dagokien lekua aurrezki kutxa bakoitzaren ezarle kopuruaren arabera zehaztuko da, halaber haundienetik txikienera.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Lege honek dioenaren arauera, Batzar Orokorrean ordezkari izendatzeko eskubidea duten udalen kopurua udal-taldeari dagokion ordezkari kopurua baino txikiagoa bada, bi kopuruon arteko aldea erakunde sortzaileari dagozkion ordezkari kopuruari gehituko zaio.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>39. Atala   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Indarreango legedian ohartematen diren eskakizun pertsonalak betetzeaz gainera, ezarleen zuzeneko ordezko mandatari edo kontseilari nagusi hautatua izateko, bi urteko aintzinatasundun ezarle izan beharko da hautapena dagokion aurrezki kutxan, bai eta egun horren aurreko seihilabetekoan hirurogeitamabost mila pezetatik behera gabeko batazbesteko saldoa eduki izana kontuetan. Gutxienezko hori birraztertu ahal izango da aldian aldian, diruaren balioaren arabera eta estatutuek ezar dezaten moduan.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>40. Atala   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Hurrengoak ez dira mandatari edo kontseilari nagusi izateko gai izango:

  <P ALIGN=“JUSTIFY”>A) Porrot egindakoak eta birgaitu gabeko konkurtsatuak, kargu publikoetan iharduteko ezintasuna berekin daramaten zigorren gai izandakoak eta arau-hauspen larriengatik zigortuak. <P ALIGN=“JUSTIFY”>Alde honetatik, arau-hauspen larri eritziko zaie lege-antolaketan izaera horrekin agertu eta epaitegiek edo agintedun administrazio-organoek horrelakotzat jotakoei. <P ALIGN=“JUSTIFY”>B) Ezein moetatako beste finantz establezimendu edo erakunde bateko lehendakari, kontseilari, administrari, zuzendari, aholkulariak edo parekideak, edo beste kreditu edo finantz erakunde zein establezimendu batzuk bultzatu, mantendu edo bermatu ditzaten erakunde edo izaikietakoak. <P ALIGN=“JUSTIFY”>C) Estatuko edo Autonomi Elkarteko Administrazioaren zerbitzupean egon eta aurrezki kutxen ihardunekin zuzenean loturik dauden eginkizunak dituztenak. <P ALIGN=“JUSTIFY”>D) Lan, zerbitzu, zuzkiketa-hitzarmen edo ordainpeko lanen bitartez, aurrezki kutxari edo honek kapitalaren 100eko 20tik gorako partaidetza dueneko elkarteari loturik daudenak. Bateraezintasun horrek harreman hori duten bitartean iraungo du, eta bi urte geroago ere, harreman hori amai dadinetik kontatzen hasita, 37. ataleko 1 zatian ohartarazten diren kasuetan harreman hori lan-alorrekoa denean salbu. <P ALIGN=“JUSTIFY”>E) Berez edo beste inoren edo erakunderen baten izenean, honako hauek:

<P ALIGN=“JUSTIFY”>a) Karguak hautatuak izaterakoan, aurrezki kutxarekin ezein moetatako zor epez galduak eta eskagarriak dituztenak. <P ALIGN=“JUSTIFY”>b) Kontseilari karguan ihardun bitartean, kreditu edo maileguengatik edo erakundearekiko ezein moetatako zorrak ez ordaintzeagatik, kutxarekiko hartutako betebeharrak bete ez dituztenak.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>41. Atala   <P ALIGN=“JUSTIFY”>1.- Kontseilari nagusiak lau urteko epealdirako izendatuko dira, iraupen bereko epealdietarako birrautatuak izan daitezkeela, 39. atalean adierazten diren eskakizunak betetzen jarraituz gero eta kutxa bakoitzaren estatutu edo araudietan jarritakoaren arabera.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Kontseilari nagusien berriztapena erdizka egingo da, 34. atalean ohartematen diren ordezkaritza-heinak gordez.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Kontseilari nagusien berriztapen, berrautapen eta kargu hutsak betetzeko prozedura eta baldintzak aurrezki kutxa bakoitzaren estatutu edo araudietan zehaztuko dira.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>2.- Kontseilari nagusiek hurrengo kasuetan utziko diote beren karguari:

  <P ALIGN=“JUSTIFY”>a) Hautatuak izan zireneko epealdia bukatzeagatik. <P ALIGN=“JUSTIFY”>b) Utzipenagatik. <P ALIGN=“JUSTIFY”>c) Heriotzagatik. <P ALIGN=“JUSTIFY”>d) Hori dela eta hautatuak izan zireneko hautagaitasun edo ordezkaritasunaren baldintzetakoren bat galdu izanagatik. <P ALIGN=“JUSTIFY”>e) Lege honetan araupetzen diren bateraezintasun zehatzetakoren batean sartzeagatik.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Aurrezki kutxa baten jaurtze organo bateko kide izandakoek ezingo dute kutxa horrekin ez eta kutxa hori partaide deneko baterakuntza prozesu baten ondoriozkoarekin, lan, zuzkiketa, zerbitzu hitzarmenik edo ordainpeko lanik egin, dagokion jaurtze organoa utzi eta bi urteko gutxienezko epean, kutxaren langileen lan-harremana salbu.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>42. Atala   <P ALIGN=“JUSTIFY”>1.- Kutxaren jaurtze organo gorenekoa denez iharduteko ahalmen orokorraren kaltetan gabe, Batzarraren ahalmenak izango dira lege honetan eta horren garapen-arauetan ohartaraz daitezenak, bai eta estatutuek berariz eman diezazkiotenak ere.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>2.- Honako hauek dagozkio, zehazki, Batzar Orokorrari:

  <P ALIGN=“JUSTIFY”>a) Administrazio Kontseiluko kideak eta haren agintepeko

Kontrol Batzordeko kideak izendatzea, eta beren manualdia bukatu gabe kentzea ere. <P ALIGN=“JUSTIFY”>b) Estatutuak eta araudiak onartu eta aldatzea. <P ALIGN=“JUSTIFY”>c) Erakundea ezabatzea eta deuseztatzea edo beste batzurekin bateratzea. <P ALIGN=“JUSTIFY”>d) Erakundearen iharduera plangintzako jokabide orokorrak urtero finkatzea, Administrazio Kontseiluaren eta Kontrol Batzordearen lanaren oinarri izan dadin. <P ALIGN=“JUSTIFY”>e) Administrazio Kontseiluaren kudeaketa, hala badagokio, txostena, urteko kontugarbiketa eta emaitzen kontua onartzea, bai eta emaitza horiek aurrezki kutxak bere dituen xedeetarako erabiltzea ere. <P ALIGN=“JUSTIFY”>f) Gizarte ongintzazko obrak sortu eta deuseztatzea, bai eta dagozkien urte-aurrekontuak eta hauen kudeaketa eta garbiketa onartzea ere. <P ALIGN=“JUSTIFY”>g) Partaidetza-kuotak jaulkitzea, lege honen 30. atalean jarritakoaren arabera, eta haien ordaina urtero finkatzea. <P ALIGN=“JUSTIFY”>h) Horretarako gaitasundun izan daitezen organoek aurrean jarri diezaieten beste edozein gai.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>3.- Batzarraren erabakiak batzar-agirian jasoko dira.

Batzar-agiri hori lehendakariak eta bi kontuhartzailek, Batzarrak berak horretarako izendatuta, onartu beharko dute 15 eguneko gehienezko epean,

Batzarrak zuzenean onartu ez bazuen bileraren amaieran.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Onartutako batzar-agiria Kontrol Batzordeburuari bidaliko zaio.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>43. Atala   <P ALIGN=“JUSTIFY”>1.- Batzar Orokorrak ohizkoak eta ezohizkoak izan daitezke.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Ohizko batzarrak urtean birritan egingo dira, urteko seihilabeteko bakoitzaren barruan.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Ezohizko batzarrak berariz deituak izan daitezen guztietan egingo dira, baina, bertan, batzarrerako deiaren gai izan den zertarakoa baino ezin aztertuko da.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Administrazio Kontseiluak egingo du Batzar Orokorrerako deia, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Estatuko Aldizkari Ofizialean eta aurrezki kutxak dihardueneko Kondaira Lurraldeko Aldizkari Ofizialean eta alde horretako egunkaririk hedatuenetan argitaratuko da, gutxienez hamabost eguneko aitzintasunaz. Deialdian eguna, lekua eta gai-zerrenda adieraziko da, bai eta bigarren deialdiko bileraren eguna eta ordua ere.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Batzar Orokorra, lehenengo deian balio osoz eraturik egoteko, gehiengoak bertan izan beharko du. Eraketa, bigarren deian, baliozkoa izango da bileran daudenen kopurua dena dela. Ez da onargarri izango beste kontseilari batek edo beste inork, norbanako zein lege nortasundun, ordezkaturik egotea.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>2.- Batzar Orokorraren erabakiak bertan daudenen boto gehiengo soilaz onartuko dira, 42. ataleko 2. idazatiaren b) eta c) txataletan ohartarazten diren kasuetan salbu, horietan, beti ere, kideen gehiengoa egotea beharrezko izango bait da, beharrezko dela gainera, gutxienez, daudenen bi herenen baiezko botoa.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Kontseilari nagusi bakoitzak boto baterako eskubidea izango du, bileraren buru denak ebazte-indarreko botoa duela, botoa emateko eskubiderik baldin badauka. Balioz hartutako erabakiak bete beharrekoak dira kontseilari nagusi guztientzat, bat ez datozenak eta egon ez direnak barne.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Hizpidea bai baina botoa emateko eskubiderik gabe joango dira Batzarretara, kontseilu-kide nagusi ez diren Administrazio Kontseilukideak.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>3.- Deialdiaren eta Batzar Orokorraren ihardute moduaren gainerako baldintzak kutxa bakoitzaren estatutu eta araudietan zehaztuko dira.  

Kontseilua.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Kutxaren ihardun onerako beharrezko izan daitezen guztietan eta, gutxienez, bi hilabetez behin bilduko da.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>2.- Administrazio Kontseilua, gutxienez 11, eta gehienez 17 kontseilukidek osatzen dute, gorde beharrekoak direla, beti ere, lege honetako

34. atalean finkatzen diren heinak. Behar izanez gero, atal horretan adierazitako borobiltze neurriak erabiliko dira.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Kontseilukide batek, bere manualdia bukatu gabe, karguari utzi edo kargutik kendua izanez gero, dagokion ordezkoak beteko du geratzen den aldia. Ordezkari talde bakoitzean kontseilukideak adina ordezko izendatuko dira horretarakoxe, ez beste ezertarako, eta haientzako prozedura bera erabiliz.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>3.- Administrazio Kontseilua erakundearen ordezkari izango da beronen garazpide eta merkatal ihardunen alorreko arazo guztietan, bai eta auzietakoetan ere.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Bere ahalmenen erabileran estatutuetan eta Batzar

Orokorraren erabakietan jarritakoa izango du araupide.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>45. Atala   <P ALIGN=“JUSTIFY”>1.- Batzar Orokorrak izendatuko ditu erakunde sortzaileen izeneko kide ordezkariak, haien ordezkari diren kontseilari nagusien artetik.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>2.- Batzar Orokorrak egingo du ezarleen ordezko kideen izendapena, euren artetik.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Ezarleen ordezkaritarako, hautagai proposatu ahal izango dira talde haren guztirako kopurua hamarretan banatuta ateratzen den zenbatekotik behera gabeko kontseilari nagusi kopuru bat.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Alabaina, bi pertsona, gehienez, izendatu ahal izango dira profesionaltasun eskakizunak bete eta kontseilari nagusi ez direnak.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>3.- Batzar Orokorrak egingo du aurrezki kutxaren langileen ordezko kidearen izendapena, talde honen kontseilari nagusiek proposaturik eta berauen artetik.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>4.- Batzar Orokorrak egingo du udalen kide ordezkarien izendapena, euren artetik. Hala ere, bestelako batzuk, bi gehienez, izendatu ahal izango dira beharrezko teknika gaitasun eta prestakuntza dutenak.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Udalen ordezkaritarako, hautagai proposatu ahal izango dira talde honen guztirako kopurua hamarretan banatuta ateratzen den zenbatekotik behera gabeko kontseilari nagusi kopuru bat.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>46. Atala   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Administrazio Kontseiluko kideek lege honetan kontseilari nagusientzako jartzen diren eskakizunak eurak bete beharko dituzte, 70 urteko adinetik edo estatutuek jar dezaten gehienezko adinetik, hura baino txikiagoa beti, beherakoak izateaz gainera.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>47. Atala   <P ALIGN=“JUSTIFY”>1.- Ondorengo hauek izango dira izendatua izateko

hautaezintasun eta Administrazio Kontseilukide karguan iharduteko bateraezintasun zio:

  <P ALIGN=“JUSTIFY”>a) Mandatarientzat eta kontseilari nagusientzat, 40. atalean jarritakoak. <P ALIGN=“JUSTIFY”>b) Lau merkatal baltzu edo kooperatiba erakunde baino gehiagoko Administrazio Kontseilukoa edo organo baliokidekoa izatea. Alde honetatik, ez dira kontatuko Administrazio Kontseilu edo organo baliokide batean izandako karguak, doakionak, bere ezkontidea, asaba zein ondorengoa, batera zein banaka, baltzu-kapitala Administrazio Kontseilukideen artean banatu ondorengo kozientetik behera gabeko akzio-kopuruaren jabe baldin badira. Arau berori erabiliko da adingabeen, ez daudenen eta ezinduen lege-ordezkotzarakoetan. Nolanahi ere, Kontseiluen guztirako kopurua ez da zortzitik gorako izango.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>2.- Administrazio Kontseiluetako kideek, ez eta euren ezkontide, asaba edo ondorengoek eta, kapitalaren gehiengoa dutela, banaka zein batera, eskuhartzen duteneko baltzuek edo lehendakari, kontseilari, administrari, gerente, zuzendari nagusi edo parekide direnekoek, ez dute dagokien kutxarengandik kreditu, berme edo gaudimenik lortzerik izango, edo kutxa horri euren jabetzapeko ogasun edo balorean edo erakunde horiek jaulkitakoak saltzerik ere, ez badago kutxaren Administrazio Kontseiluaren akordiorik eta Ogasun eta Finantza Sailaren berarizko baimenik. Debeku hori ez da erabilgarri izango kutxak emandako eta etxebizitza erosteko diren kreditu, berme edo gaudimenekin, titularrak gauzazko gaudimen nahikoa eskaintzen badu, eta erabili egingo da, beti ere, ez bakarrik aipaturiko pertsonek edo erakundeek zuzenean egin ditzaten eragiketekin, bai eta norbanako zein lege-nortasundun bat edo batzuk tartean agertzen direneko haiekin.

Langilegoaren ordezkariekin ere ez da erabiliko, hauentzat, kreditu emateak lan-ituneak izango bait ditu araupide, Kontrol Batzordeak bere erizpena eman ondoren. Ogasun eta Finantza Sailak berak ezar dezake Sailaren baimen adierazirik behar ez izatea kreditu, berme edo gaudimen kopuru zehatz bateraino.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>48. Atala   <P ALIGN=“JUSTIFY”>1.- Administrazio Kontseilukide karguaren iraunaldia estatutuetan jarritakoa izango da, ez duela lau urtetik gorakoa izaterik.

Estatutuetan ohartarazi ahal izango da beste horrenbeste iraunalditarako birrautatua izateko aukera, baldin eta izendapenerako bete behar ziren baldintzak, eskakizunak eta biderapenak eurak betetzen badira.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>2.- Administrazio Kontseilukideen berriztapena erdizka egingo da, beti ere, Kontseilu hori osatzen duten ordezkaritza heinak gordez.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>3.- Kutxaren estatutuetan zehaztuko dira kontseilukideen kargu hutsak berriztatzeko, birrautatzeko eta betetzeko prozedura eta baldintzak, behin-behingo izendapenik ezin egin daitekeela.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>4.- Administrazio Kontseilukideek beren karguei uzteko zioak

41. ataleko 2. zatian kontseilari nagusientzat jartzen direnak eurak izango dira, bai eta 40. eta 47. ataletan ohartarazten diren bateraezintasun zioak ere.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>49. Atala   <P ALIGN=“JUSTIFY”>1.- Administrazio Kontseiluak berak egingo du bere lehendakari, lehendakariorde eta idazkari karguen izendapena. Horrela izendaturiko lehendakaria, lehendakariordea eta idazkaria erakundeko eta Batzar

Orokorreko lehendakari, lehendakariorde eta idazkari ere izango da.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>2.- Administrazio Kontseiluak osoko bilkuran edo Batzorde

Egiteratzaile, lehendakari edo zuzendari nagusiari egitekoetarako esku emanez ihardun ahal izango du, Batzar Orokorrari proposamenak bidaltzeko egitekoetan edo Kontseiluari berariz esku emandako ahalmenetan salbu, horretarako berarizko baimena ematen ez bazaio salbu.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Erabakiak bertan dauden kontseilukideen gehiengoz hartuko dira.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>3.- Foru Aldundi edo Udal batek sorturiko kutxen kasuan, erakunde sortzailearen lehendakariak ez du inoiz ere horien lehendakaria ere izaterik.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>4.- Kontseiluaren erabakiak eta, hala izanez gero, Batzorde

Egiteratzailearenak batzar-agirian jasoko dira, horren aldakia bidaliz Kontrol

Batzordeburuari.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>50. Atala   <P ALIGN=“JUSTIFY”>1.- Kutxaren jakineko alorren kudeaketa eta administraziorako, Administrazio Konseiluak Batzorde Egiteratzaile bat sortu ahal izango du bere kideen artetik, hark esku emanda eta haren aurrean erantzun beharrez ihardungo duena. Kontseilua osatzen duten talde guztiak egongo dira

Batzorde honetan ordezkaturik.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>2.- Batzorde Egiteratzailearen osakera, egitekoak, eraketa eta ihardute-modua estatutuetan jar daitezenak izango dira.  

Kontseiluaren eta Batzorde Egiteratzailearen iharduna ikuskatu eta zaintzen duena.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Bere ahalmenen barruan, beharrezkotzat jo ditzan xehetasun eta argipide guztiak eskatu ahal izango dizkie ikuskaturiko organoei.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>2.- Kontrol Batzordeak ikuskatu eta kontrolatzen dituen organoetako kideek ez dute Batzorde horretako kide izaterik. Zazpi batzordekidek osatuko dute, bik erakunde sortzaileen izenean, bik ezarleen izenean, batek kutxaren langilegoaren izenean eta bik udalen izenean.

Hautagaien aurkezpena Administrazio Kontseilukideentzat ezarritakoaren arabera egingo da.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Ogasun eta Finantza Sailak, aurrekoez gainera, beste ordezkari bat izendatu ahal izango du, bileretan hizpidea bai baina boto-eskubiderik izango ez duena.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>3.- Aurreko idazatian adierazi den Autonomi Elkartearen ordezkaria salbu, batzordekide batek, bere manualdia bukatu gabe, bere karguari utzi edo kargutik kendua izanez gero, dagokion ordezkoak beteko du geratzen den aldia. Idazati honetan adierazten denaren ondorioetarako, ez beste ezertarako, batzordekideak aina ordezko izendatuko dira ordezkaritza talde bakoitzeko, batzordekideentzako prozedura bera erabiliz.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>4.- Batzordeak izendatuko ditu, bere kideen artetik, lehendakaria, ebazte-indarreko botoa izango duena, lehendakariordea eta idazkaria.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Batzordearen erabakiak edo akordioak erabateko gehiengoz hartuko dira, eta lehendakariak eta idazkariak izenpeturiko batzar-agirian jasoko.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>52. Atala   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Batzordekideen eskakizunak, bateraezinak eta mugapenak

Administrazio Kontseilukide-entzakoak eurak izango dira, Autonomi Elkartearen ordezkariak salbu, honek bateraezin eta mugapen berak izango bait ditu, lege honen 40. C) atalean adierazten den bateraezintasuna kenduta.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>53. Atala   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Honako hauek izango dira Kontrol Batzordearen egitekoak:

  <P ALIGN=“JUSTIFY”>a) Erakundearen ekonomi eta finantz kudeaketa aztertzea, sei hilabetez behin, gutxienez, lege honen 17. atalak aipatzen duen txostena Ogasun eta Finantza Sailari aurkeztuz. <P ALIGN=“JUSTIFY”>b) Kutxaren barne kontuhartze eta kontrol taldeen iharduera ikuskatzea. <P ALIGN=“JUSTIFY”>c) Kontu-garbiketa, emaitzen kontua, eta hauen banaketa proposamena aztertu eta kanpoko kontu-ikuskaritzaren txostenak eta kontu-ikuskatzaileen gomendioak ezagutzea, beharrezko eritzitako oharpenak

Batzarrari eginez. <P ALIGN=“JUSTIFY”>d) Bere ihardunari buruzko txostena Batzarrari aurkeztea, bere ikuskaritzapean dituen organoen ihardunari buruzko eritzia emanez. <P ALIGN=“JUSTIFY”>e) Lehendakariari ezohizko Batzar Orokorrerako deia eskatzea, indarreango arauetan ohartarazten diren kasuetan. <P ALIGN=“JUSTIFY”>f) Batzar Orokorrari eta Ogasun eta Finantza Sailari aurrekontuei buruz eta gizarte-onerako ekintzarako diru horniketari buruzko erizpena ematea, bai eta bete dadila zaintzea ere. <P ALIGN=“JUSTIFY”>g) Jaurtze organoen hautapen eta izendapen prozesuak kontrolatzea, hauteskunde ihardespen eta galdapenekiko hasierako erantzunkizuna duela. <P ALIGN=“JUSTIFY”>h) Geroago bidezko izan daitezen ekintzen kaltetan gabe, araudi edo estatutuetan jarritako kasuetan bere ikuskaritzapean dauden organoen erabakien eginkortasuna geldiaraztea proposatzea Ogasun eta Finantza Sailari, honek behin-betiko erabaki dezan. <P ALIGN=“JUSTIFY”>i) Zuzendaritza Nagusiaren izendapen, kargu uzte eta berrautapen erabakien berri Ogasun eta Finantza Sailari ematea. <P ALIGN=“JUSTIFY”>j) Indarreango arauetan edo estatutuetan, edo Batzar

Orokorrak aginduta, eman dakion beste edozein.  

  <P ALIGN=“JUSTIFY”>a) Administrazio Kontseiluaren erabakia, Ogasun eta Finantza

Sailari jakinaraziko zaiona. <P ALIGN=“JUSTIFY”>b) Autonomi Elkarteko Administrazioak hasiera emandako zentzapide-espedientea.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>2.- Aurrezki kutxa baten zuzendari nagusi edo baliokide izateak beharrezko izango du bete-beteko iharduna, eta, ondorioz, bateraezina izango da ordainpeko beste ezein ihardun publiko zein pribaturekin, norbere ondarearen administrazioarekin eta kutxaren izenean egin ditzan ihardunekin salbu. Azken kasu honetan, Administrazio Kontseiluetara edo antzekoetara agertzeagatikako egunsariez beste lor ditzan irabaziak ihardun edo ordezkaritza hori bere izenean egin dueneko kutxari utzi beharko dizkio.  

Finantza Sailari, hamabost eguneko epearen barruan, bere jaurtze organoetako eta Zuzendaritza Nagusiko kide guztien izendapenak, uzteak eta berrautapenak.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>2.- Sail horretan Euskal Autonomi Elkarteko Aurrezki

Kutxetako Goi-Kargudunen Erregistro bat egongo da, eta errolderapenak egiteko beharrezko jakinarazpenak indarreango arauetan ohartarazten den modu eta epean egingo dira.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>3.- Lege honetako 11. atalean ohartemandakoak izango dira horren ondorioak.  

  <P ALIGN=“JUSTIFY”>a) Kutxa federatuen izenean ihardutea, banaka zein talde mailan, herri aginteen aurrean, hauekiko lankidetza bateratuz. <P ALIGN=“JUSTIFY”>b) Aurrezkia erakartzen, babesten eta zabaltzen saiatzea, eta kutxa federatuen inbertsioak dagokien lurralde-ihardute eremura arteztea. <P ALIGN=“JUSTIFY”>c) Teknika eta finantz zerbitzuak suztatu eta koordinatzea. <P ALIGN=“JUSTIFY”>d) Kutxa federatuen baterako ekintza suztatu eta bultzatzea, beren eskuarteak hoberentzeko, kosteak gutxitzeko eta finantz zerbitzuen eskaintza hobetzeko.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>2.- Federakundeak Kontseilu Nagusi bat izango du buru, kutxa federatu bakoitzaren bi ordezkarik, dagozkion estatutuetan jarritakoaren arabera izendatuta, eta Euskal Herriko Autonomi Elkartearen bi ordezkarik osatua. Eusko Jaurlaritzak, Ogasun eta Finantza Sailaren bitartez, Autonomi

Elkartearen ordezkariak izendatu ahal izango ditu, Kontseilu Nagusi bakotzekoak, hala gertatuz gero, izendatze modua eta baldintzak emanez.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>3.- Erabakiak behartze-indarrekoak izango dira eta boto gehiengoz hartuko, federakundearen estatutuek jarri dezaten moduan, ahobatezko botoaren beharra ezar daitekeela jakineko gaietan.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>4.- Ez da kutxa federatuek ekonomi betebeharrak hartzea dakarren erabakirik egongo, dagokion jaurtze organoak berariz sendesten ez badu.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>5.- Federakundearen estatutuak Autonomi Elkarteko

Administrazioak onartuak izan beharko dira.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>6.- Kontseiluaren jarraipideak betearaztea leporatua duen organo iraunkorra da idazkaritza nagusia, bai eta estatutuetan edo indarreango arauetan eman dakion beste ezein egiteko ere.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>7.- Euskadiko aurrezki kutxak, indarrean dagoen legediaren xedapenen arabera, Autonomi Elkartea baino lurralde eremu zabalagoko federakuntzen barnean sar daitezke.  

Orokorraren eraketa, Ogasun eta Finantza Sailak aurrezki kutxen estatutu eta araudiak onartu ondorengo sei hilabeteren barruan egingo da. Eraketa Batzar horretan bertan izendatuko dira Administrazio Kontseiluko kontseilukideak eta

Kontrol Batzordeko kideak.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Hirugarrena   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Batzar Orokor berria eratu ez dadin artean, aurrezki kutxen jaurtze, ordezkaritza eta administrazioak gaurko jaurtze organoei dagokiela jarraituko du, eta hauek, ondorioz, lege honetan ematen diren arauak egiteratzeko eta betetzeko beharrezko izan daitezen erabakiak hartuko dituzte.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Laugarrena   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Aurrezki kutxen gaurko jaurtze organoetako kideek beren karguei utziko diete lege honetan ematen diren arauen araberako organo berriak eratu daitezenean bertan.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Alabaina, Batzar Orokor berria eratu eta lehenengo urtean, gaurko Administrazio Kontseilukideen laurdenak bere kontseilukide karguan jarraituko du Administrazio Kontseilu berriaren kide guztiekin batera. Kide haietarik bi ordurarte lehendakari eta idazkari zirenak izango dira, eta gainontzekoak zozketa bidez hautatuko dira beren karguan zortzi urtetik gora gabe daramatenen artetik, lege honen 44. atalean ezarritako heinei eta taldeei eutsiz.  

Elkarteko aurrezki kutxen menpetasun jaurpideari buruzko martxoaren 16ko

45/1981 Dekretua; Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Aurrezki Kutxen

Antolakuntzari buruzko otsailaren 11ko 38/1986 Dekretua; 38/1986 Dekretua aldatzezko ekainaren 21eko 156/1988 Dekretua; 156/1988 Dekretua aldatzezko uztailaren 19ko 180/1988 Dekretua, eta 38/1986 Dekretua aldatzezko abenduaren

29ko 281/1989 Dekretua, lege honetan esaten denaren aurka egon daitezen guztian.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>AZKEN ERABAKIAK   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Lehenengoa   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Esku ematen zaio Eusko Jaurlaritzari lege hau garatzeko beharrezko izan daitezen neurriak eta erabakiak hartzeko.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Bigarrena   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean sartuko da indarrean.


Azterketa dokumentala