206. zk., 1991ko urriaren 11, ostirala
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Lana eta Gizarte Segurantza
3065
ERABAKlA, 1991ko irailaren 26koa, Lan Zuzendaritzarena, «Eusko Trenbideak Ferrocarriles Vascos-en 1991-1992rako Hitzarmen Kolektiboa·· erroldean sartu eta argitaratzea xedatzen duena. Espedientea: C.C.O.C. 93/91
«Eusko Trenbideak/Ferrocarriles Vascos-en 19911992rako Hitzarmen
Kolektiboa»ri buruz lehen aipatu den espedientea ikusita, eta
1991ko irailaren 13an sartu zen Lan Zuzendaritza honetan aipatutako
Hitzarmen Kolektiboaren testua, Hitzarmenaren Batzorde
Negoziatzaileak 1991 ko maiatzaren 22an izenpetua, bere lurralde eremua Euskal Autonomi Elkartea dela. Testu horrekin batera honako hauek sartu ziren: Mahai Negoziatzailearen eratze agiria, Hitzarmena izenpetzeko agiria eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Batzordeak 1991ko uztailaren 2an hartutako Erabakiaren egiaztagiria.
Langileen Estatutuari buruzko martxoaren 10eko 8/80 Legearen 90. atalean ezarritakoaren arauera, eta maiatzaren 22ko 1041/81 Errege
Dekretuari, Eusko
Jaurlaritzaren martxoaren 2ko 39/81 Dekretuari eta Dekretu hau garatzen duen 1982ko azaroaren 3ko Aginduari bai eta Lan eta Gizarte
Segurantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen maia tzaren 14eko 315/91 Dekretuari ere atxikiz, eta dagozkion izapideak bete ondoren, Hitzarmen Kolektibo hori errolderatu eta argitaratzea bidezko gertatzen dela kontutan izanik.
Aipatutako legezko manuak eta orohar erabilgarri diren gainontzekoak ere ikusita,
Lan Zuzendariak, bonako hau ERABAKI DU:
1.- Euskadiko Hitzarmen Kolektiboen Erroldeko Organu Nagusian sartzeko eta Batzorde Negoziatzaileari jakinarazteko agindua ematea.
2: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.
Vitoria-Gasteiz, 1991ko irailak 26. Lan Zuzendaria,
JOSE ANDRES BLASCO ALTUNA.
EUSKO TRENBIDEAK/FERROCARRILES VASCOS, S.A: REN HITZARMEN KOLEKTIBOA
1991 - 1992 Hitzarmen kolektibo hau Eusko Trenbideak/ Ferrocarriles
Vascos, S.A. (aurrerantzean ET/FV) Elkarte Publikoaren
Zuzendaritzaren ordezkariek, eta langileen aldetik, CC.OO, ELA/STV eta U.G.T. Zentral Sindikalen ordezkariek itundu dute.
LEHEN KAPTTULUA XEDAPEN OROKORRAK
1. atala: Lurralde-eremua.
Hitzarmen kolektibo hau ET-k Euskal Komunitate Autonomoan eratuta dituen eta aurrerantzean era litezen lan-zentru eta egoitza guztietan aplikatuko da.
2. atala.- Langilego-eremua.
Hitzarmen kolektibo hau I. Eranskinean biltzen diren lanbide-mailetako ET-ko langilego guztiari dagokio.
3. atala: Denbora-eremua emua.
Hitzarmen kolektibo honen iraupena 1991.eko urtarrilaren 1.etik
1992.eko abenduaren 31.ra artekoa izango da, sinatzen den data dadina delarik, bere atal edo kontzepturen batean beste erizpide berezirik ezartzen ez bada.
Hitzarmen kolektibo hau ordezko berri bat indarrean jarri arte luzatuko da, eta 1992.eko urriaren 1ean automatikoki salatua geratuko da.
4. atala.- Hitzarmenduriko baldintzen izaera eta nondik norakoa.
Hitzarmen kolektibo honetako arau eta erabakiek, dirauen artean, zerbitzuak ET-n betetzen dituen langilegoaren lan-harremanak arautuko dituzte.
Hitzarmen kolektibo honetako baldintzak multzo osoa izango dira, beraz, guztiak onartu ezean ez da bat ere indarrean egongo.
Finkatutako hobekuntza ekonomikoak legearen erabakizko ordain-igoerek xurgatu eta kitatuak izan litezke. Xurgapena kitatzeko Hitzarmenaren ondoriozko egoera eta beste edozein erabakiren ondoriozkoa orokorki erkatuko lirateke.
Administraritza Publikoak Hitzarmen Kolektibo hau onartuko ez balu edota klausularen bat aldatuko balu, Hitzarmen osoa bertan behera geratuko litzateke, eta Batzorde negoziatzaileak honen edukina berriz ere aztertu behar izango luke.
5. atala: Langilegoaren Konpromezuak.
Hitzarmen kolektibo honek, aurrekoen aldean, oro har dakartzan hobekuntzen truke, langilegoak ondorengo konpromezuak hartzen ditu:
1.- Ekoizkortasunaren igoera orokorra, lanaren antolamenduaren arauera.
2: Absentismoaren jaitsiera.
3.- Arautegi Nazionaleko 10.artikuluan (71-4-24 M.A.) eta Langileen
Estatutuko 23.artikuluan esaten dena betetzea.
6. atala.- Eskubide osagarria.
Hitzarmen honetako arauek lehentasun eta hobestasuna dute beste inolako arau edo legearen erabakiren aurrean.
Aipatzen ez diren kasuetan, Arauketa Nazioinala, Langileen Estatutua, eta Hitzarmen honen gainetik dagoen beste edozein arau aplikatuko da.
BIGARREN KAPITULUA BALDINTZA EKONOMIKOAK
7. atala: Printzipio orokorrak.
Kapitulu honen xedea ET-ko langileen baldintza ekonomikoak finkatzea da.
Ordainkera indarrean izango da Lanpsotuen Balorapena ezartzen den arte, aurrerantzean LB, eta dagokion kapituluan bilduko dira kalifikaziozko lan-sariak xurgatuko dituen eta beraz, aplikatzeko ezartzen den datatik hasita desagertuko diren kontzeptuak.
92.1.1etik hasita indarrean dauden kontzeptu guztien balioaren gebikuntza 5,5 % izango da, beroietako edozeinen kontrako aipu berezia egin ezean.
Soldaten Berrikuspena:
1991. urtea - Soldaten berrikuspena egingo da betiere INEk ezarritako
KPI erreala 91.12.31an 6% baino indize handiagokoa denean, eta soberakina berrikusiko da.
1992. urtea - Soldaten berrikuspena egingo da betiere INEk ezarritako
KPI erreala 91.12.31an 4,5% baino indize handiagokoa denean, eta soberakina berrikusiko da.
Berrikuspenak indarrean dauden kontzeptu guztiei aplikatuko zaie, beróietako edozeinetan kontrakorik esaten ez bada.
8. atala: Oinarrizko Soldata.
Soldata-maila ezberdinetarako oinarrizko soldataren hileroko ordaina ondorengoa izango da:
PTA E Maila ......................................................
91.960. D Maila ...................................................... 87.200. C
Maila ...................................................... 79.540.
B-3 Maila................................................... 71.335.
B-2 Maila................................................... 67.520.
B-1 Maila................................................... 65.540.
A-4 Maila................................................... '
63.430. A-3 Maila...................................................
61.825. A-2 Maila...................................................
60.250. A-1 Maila...................................................
58.660. 9. atala.- Laneko urteak.
ET-ko langileek Enpresan daramaten lau urteko bakoitzagatik ondoren zehazten den gehigarria jasoko dute, urtean hamabi hilekotan.
Aintzinakotasunaren gehigarri hau lau urte betetzen den aldi bakoitzeko seihilabeteko naturalaren lehen egunetik hasita ordainduko da.
Lau urtekoengatiko PTA E Maila ...................................................... 4.383. D Maila ...................................................... 4.156. C Maila ...................................................... 3.791. B-3
Maila................................................... 3.400. B-2
Maila................................................... 3,218. B-1
Maila... ............................................... 3.124. A-4
Maila. · ................................................ 3.023. A-3
Maila................................................... 2.947. A-2
Maila.................................................. 2.872. A-1
Maila................................................... 2.796. 10. atala: Soldata-osagarria.
Soldata-osagarria hamabi hilekotan ordaindnko da, ordain-sari hauexen arauera:
PTA E Maila ......................................................
74.850. D Maila ...................................................... 71.185. C
Maila ...................................................... 68.430.
B-3 Maila................................................... 67.520.
B-2 Maila................................................... 65.930.
B-1 Maila.............................................. 63.255. A-4
Maila.......................................... 60.410. A-3 Mail .................................................... 57.090. A-2
Maila................................................... 53.970. A-1
Maila................................................... 52.905. 11. atala: Aparteko Ordain-Saria.
Aparteko ordain-sari gisa ordainduko zaizkio langile bakoitzari soldata-mailen arauerako balore-taula honexetako hiruhileko gehi antzinakotasunezkoa, bi hilero ordaindurik. PTA
E Maila ......................................................
73.050. D Maila ...................................................... 69.265. C
Mail........................................................ 63.185.
B-3 Maila.................................................... 56.665.
B-2 Maila....................................................
53.635. B-1
Maila.................................................... 52.060.
A-4 Maila ................................................... 50.385.
A 3 Maila ...................................................
49.115. A 2 Maila ................................................... 47.860. A-1 Mail ..................................................... 46.600. 12. atala.- Ardura eta agintezko plusa eta saiame nezko prima.
Zuzendaritzak, Hitzarmen honeta koordainekiko arrazoitasun eta heintasun muga batzuren barruan, kontzeptu honen bidez langile zehatz batzuri ordainduko dizkie atsedenari, eta abarrei ebatzitako orduak, aparteko lanaldiaren saririk jaso gabe, ardura edodedikazio handiagoa izanagatik:
a) Ardura eta agintezko plusa.
Kontzeptu honek Zuzendaritzak E eta D mailetan sartzen diren langileei buruz egiten duen ebaluaketari erantzuten dio, jartzen diren xedeen betekuntz graduari, ekipoaren barnerapenari Enpresaren proiektuan, lortutako emaitzei, eta abarrei begiratuz.
b) Saiamenezko prima.
Saiamenezko prima soldatazko kitapenaren erizpideen ondoriozkoa da, eta horrexegatik, inoiz, beste maila batzutako langileei ere aplika dakieke, betiere alderdien arteko adostasunez baldin bada.
Bi kasuetan, aurrez jakin arazi beharko zaio Batzorde Iraunkorrari.
Kontzeptu horiekjasotzea ez du kentzen gaueko eta larunbat, igande eta jaiegunetako primak jasotzerik, zerbitzu-koadroaren arauera baldintza horietan lan egiten duten langileentzat, E mailakoentzat ezik.
13. atala.- Geltokien balorapeneko prima.
Geltokien balorapeneko prima jasoko dute geltokiko nagusi eta geralekuko arduradun funtzioak betetzen dituztenek, lan behar bezala egiten dutenean, artikulu honetan adierazten diren egoitzetan eta horietarako ezartzen diren zenbatekoekin.
Egoitza horiek lau mailatan sailkatzen dira, baina mailaz alda liteke, alderdien adostasunez, orain sailkatzeko izan diren baldintzak aldatuko balira. Gehien bat kontutan izango diren erizpideak hauexek dira:
- Tren eta maniobren maiztasuna. - Zirkulaziorako erantzunkizun zuzena. - Langileen gaineko agintezko erantzunkizuna. - Telemandoa. - Materialaren maniobrak, bazterketak eta sarrerairteerak. - A Maila : 511 pezeta agente eta laneguneko. Amorebieta-Etxano
Zirkulazioko Durangoko Aginte Postua Durango
Donostia-Amara Algorta
Larrabasterra - B Maila : 365 pezeta agente eta laneguneko Gernika
Bilbao-San Nikolas Areeta
Larrondo Eibar - C Maila : 218 pezeta agente eta laneguneko Bilóao-Atxuri
Ariz Lemoa Berriz Deba Zumaia Lasarte Renteria Bilbao-Kaltzadak Lutxana
D Maila : geltokien balorapeneko primarik ez dagoen gainerako geltokietarako.
Trenetako eta trakzioko langileak Sopelana-Tailerrera joaten direnean, egoitza horrek C maila hartuko du. Trenetako eta trakzioko langile guztiak SopelanaTailerrera joaten direnean, B maila hartuko du eta Areetak C maila.
Geltoki eta trenetako espezialisten funtzioak betetzen dituzten langileek prima hori jasoko dute beren lana ondorengo egoitzetan egiten dutenean:
Durango Zutmaia Donostia-Amara Gernika Lutxana Areeta
Algorta Prima horren zenbatekoa agente eta laneguneko 155 pezetatakoa izango da.
Prima hori jasotzeko eskubidea eta espezialisten baldintzaberdinak izango dute, halaber, Areetako, barrerazainak, Bilbao-San Nikolaseko atezainak eta Lutxanako tren-garbitzaileek.
14. atala.- Tren-orduen prima.
Tren-orduen prima zerbitzuen grafikoan finkatzen den treneko martxa-denbora efektiboari dagokio. Prima hori gidapen eta azterkaritzako funtziodun langileek (Treneko langilegoa) jasoko dute.
Tren-orduen primak ordaintzeko ondoko erizpideak jarraituko dira:
a) Gidarien kasuan, treneko martxa-denborari maniobratarako denbora gehituko zaio, zein normalean burutzen diren lekuetarako kalkulatuko den.
b) Langile horientzat ere, koadroen txandakako erregimenean lan egiten ez duten kasuan, 45 trenorduko hileko prima ordainduko zaie.
c) Trenetako langileek tren ez grafiatutan lan egiten dutenean, tren grafiatutan ari deneko lekuen arteko martxa-denborari dagokionajasoko dute.
Tren-orduen primaren zenbatekoak hauexek izango dira:
Gidapenekoak: 95 pezeta orduko Azterkaritzakoak: 54 pezeta orduko
1 15. atala.- Autobus-orduen prima.
Prima hau zerbitzu-grafikoan finkatutako autobusaren martxa-denborari dagokio.
Prima hau gidari-kobratzaile mailako langileek jaso ahal izango dute.
Prima hau ondoko erizpideen arauera ordainduko da:
a) Ordezkoen txandak zerbitzu-grafikoan finkatzen diren martxa-ordu efektiboegaitik ordainduko dira.
b) Normalean txandaka (bidaiariak garraiatu ordez beste zerbait, gauez, etabar) lan egiten ez duten gidariek 40 autobus-orduko hilabeteko primajasoko dute.
Autobus-orduen primaren zenbatekoa,orduko 118 pezetatan finkatu da.
16. atala - Txartel-salmentaren prima.
Kontzeptu hau jasotako diruaren edo bidaian zehar saldutako txartelen arauera ordainduko da. Azterkatzaile edo gidari-kobratzaile mailetako langi leei dagokie, zeini prima ondorengo baldintzen arauera ordainduko zaien:
a) Trenetako azterkatzailea. - Bilbao-Plentzia trenbide eta adarretarako bidaian jasotako kopuruaren 15,18% izango da. - Bilbao-Hendaia trenbide eta adarretarako kopurua bereko 11,98%.
Hala ere, tarifa-igoerarik gertatuko balitz zenbateko horietan ere portzentaia jeitsiko litzateke langileek orain arteko kopuru berbera jaso dezaten portzentaia hori Hitzarmenaren igoeraz igo bait da.
b) Gidari-kobratzailea - Gidari-kobratzaileak saldutako txartel soileko l,57 pezeta jasoko du. - Leioako langileek saldutako bonobuseko zortzi txartel soilen balioko ordainajasoko dute. - Azpeitiako langilegoak saldutako txartel bikoitzeko bi txartel soilen balioko ordaina jasoko du.
Prima hau monetaren hausketaren ordezkoa da, eta txartel-salmenta ezezik aurreko eta ondorengo eragiketa osagarriak ere ordaintzen dituela uste.da.
17. atala: Trenbideko lantaldeen prima. Trenbideke lantaldeen prima eguríéro jasoku dalantaldeen ekintza betetzen deneko lekuetan emandako denbora efektiboaren kontzeptuan.
Prima hau, 252 pzta/egun, Arduradun, 1. mailako langile eta Langile berezilari mailetako mantenimenduko lantaldeko langileekjaso ahal izango dute.
Aplikatzeko erizpideak ondorengoak izango dira:
a) Oro har, Bilbao-Hendaia trenbide eta adarretan prima jaso ahal izateko eguneko 7 lanordu efektibo behar izango dira.
Bilbao-Plentzia Trenbide eta adarretan berriz, eguneko 7'5 lanordu efektibo behar dira.
b) Lanaldiaren hasieran eta amaieran egoitzatik taxura eta taxutik egoitzara joateko denbora. lanalditik kanpokoa, prorrata ordu gisa ordainduko dira.
c) Lanaldi efektiboaren noizbehinkako etenaldiak, lekualdaketengatik izan ez eta langileak eragiten ez dituenak, taxuko denbora efektibo gisa zenbatuko dira.
d) Arau horiek ez zaizkie premiazko konponketako lantaldeei aplikatuko, ezta trena bidetik irteten deneko edo istripuetako laguntzarako kasuetan, etabar, ere.
18. atala.- Gaueko ekoizkortasunaren prima. Prima hau gaueko lanaldi osoko jasotzen da. Instalazioen Saileko Trenbideko lantalde eta trenbi deko makinariako lantaldeetakoek bakarrik jaso dezakete.
Prima hau jasotzeak trenbideko lantaldearen prima jasotzea eragozten du.
Prima honen zenbatekoa lanaldiko 788 pezetatan finkatu da.
19. atala: Absentismoko osagarrien prima. Absentismoko osagarrien prima sortzen da lantxanda, betetzeko egoitza, zerbitzu-koadro eta halakoen zebazkabetasun egoera kitatzeko.
Prima hori jasoko dute gehienbat absentismo egoerak betetzen dituztenek, hots, teorian aldi zehatz batean lan egoera definitu ezin zaienek.
Zenbateko orokorra 1991.erako 3.000.000 pezetatan finkatzen da.
Primaren banakako zenbatekoa hileko 6.945 pezetatakoa izango da, urtean hamabi hilekotan jasoko dena.
Absentismoko osagarrien prima eta lantxandaren aldaketarena bateraezinak izango dira, eta baita norberaren kitapenerako inolako zenbatekoak ere.
20. atala: Gidatzeko baimentzearen prima. Mantenimendu saileka zenbait pertsonari traktoreak, tren-unitateak, lan-trenak, autobusak eta langileak garraiatzeko autobusak gidatzeko baimena eman ahal izango zaie.
Geltokiburuetako edota tren-egoitzetako langileei ere, gogozonartzen baldin badute, behar diren gidapen-lanetarako baimena emango zaie. geltokiaren esparruan.
Edonala ere baimenak aurrez prestakuntza eta gaitasun frogak eskatuko ditu.
Sail horretako pertsona mugikari horiek gidatzeko baimendunek, hilero
2.192 perzeta jasoko dute, baime nak indarrean dirauen artean, eta 368 pezeta gidapen efektiboa burutzen den lanaldi bakoitzeko.
21. atala: Gaukotasun, arriskutasun eta toxikotasunaren prima.
Gaueko hamarretatik goizeko seietara arteko lanorduek ordainketa berezia izango dute, eta baita arriskutasun zein toxikotasun balditzetan lan egndakoek ere.
Orduaren prezioa soldata-oinarriaren hileko zenbatekoa hamabi bider ezarritako urteko lanaldiaren artean zatituta ateratzen denaren ehuneko hogeitabosta izango da. Arrisku edo toxikotasunezko baldintzak biltzen direnean, 30% izango da aplikatuko den portzentaia. ,
PTA Orduko PTA Orduko PTA Orduko Arrisku edo Arrisku eta Gauekoak
Toxikotasun toxikotasun
D Maila 153 153 184 C Maila 140 140 167 B-3 Maila 125 125 150 B-2
Maila 118 118 142 B-1 Maila 115 115 138 A-4 Maila 111 111 134 A-3
Maila 108 108 130 A-2 Maila 106 106 127 A-1 Maila 103 103 123
22. ata.- Larunbat, igande etajaiegunen prima. Igande edo jaiegunetan lan egiten duten guztiek lanaldiko 1.750 pezeta jasoko dute. Era berean, larunbat edo jaizubietan egiten dutenek lanaldiko 875 pezeta.
Lanaldi osoa ez balitz, kopuru hori prorrateatuko litzateke.
23. atala: Lanaldien arteko denboraren prima. Prima honek lana amaitzetik hurrengo egunean berriz hasi arterako 10 orduen gutxitzea kitatuko du. Halakorik gertatzen den lanaldi bakoitzeko eta maila guztietarako, ondoko ordainketak egingo dira: Zenbatekoa Pezetatan
10 orduko atsedenaldia..................... 9 orduko atsedenaldia....................... 515 8 orduko atsedenaldia....................... 1.030 7 orduko atsedenaldia....................... 1.545 Halaber, prima hau 774 pezetakoa izango da, goizeko txandan egonda 15'30ak baino beranduago eta arratsaldekoan egonda 23'00ak baino beranduago etxeratzen diren tren eta autobusetako langileentzat.
24. atala.- Premiazko Konponketako Lantaldeak. Lantalde haucn xede nagusia da asteburuetan garraio zerbitzua ziurtatzea, hau da, ostiraleko zerbitzua amaitzen denetik astelehekoa hasten denera arte, eta jaiegun eta jaizubietan, normalean ez baitaizaten mantenimenduko zerbitzurik.
Beteko dituzten funtzioak ondorengoak izango dira: -
Garraio-zerbitzuan zehar, eskaintzen den zerbitzua eragotziko dituzten material eta instalazioen kalte eta matxurak konpondu eta aurrezaintzea. - Zorigaitz, istripu, trenbietik irtete eta halakoo gauza garrantzitsuak konpontzen laguntzea.
Premiazko Konponketako lantaldeak Mantenimendu Sailekolangile bolondresek osatuko dituzte, eta zuzendaritzak beharrezkotzat joko balu beste edozein sailetakoek. Langilerik izaterikez balego, bitarteko agintariek aukeratutako langileak txandaka arituko dira, langilegoaren 75% gutxienez, eta derrigorrezkoa izango da, behar den txandaketa gordez.
Langile horiek aukeratu egingo dira, eta finkatzen den sistemaren zonaldearen esparruan mezufonoaren bidez aurkitzeko moduan egon beharko dute. Trenbideen arabera, bonela banatuko lirateke:
- Bilbao-Plentzia eta adarrak · Seinaleztapena: 2 (A Maila) · Sopelako Tailerra: 3 (B Maila) ·
Instalazio Finkoak: 3 (B Maila) · Elektrifikazioa: 3 (B Maila) -
Bilbao-Hendaia eta adarrak · Seinaleztapena: 4 (A Maila) · Elektrifikazioa: 3 (B Maila) ·
Instalakuntza Finkoak: 3 (B Maila) · Durangoko Tailerra: 3 (B Maila) · Errenteriako Tailerra: 2 (B Maila) Urdainketak
Zerbitzu desberdinetarako bi maila bereizten dira, ezuste, trenen trafiko, etabarren arauerakoak. A:trkitzeko erraztasun edo gertutasunaren kontzeptuagaitik, lan efektiborik egin ez arren, eguneko kitapen hauek ordainduko dira: (pezetatan)
A Maila. B Maila. Larunbat etajaizubiak 3.165 2.335 Igande etajaiegunak 6.335 4.665 Premiazko Konponketako Lantaldekideek edozein lan moeta beteko dute, duten maila eta berezitasuna dadina delarik ere.
Larunbat, igande etajaiegunetako lanagatiko prima, halaber, 22. artikuluan ezarritakoaren arauera ordainduko da, lanaldi osotzat asteko batazbesteko lanaldia hartuta.
PKBetako kideei eta Enpresako Zuzendaritzak eskatutako langile laguntzaileei, zerbitzura doazenean, lanorduak aparteko ordu gisa,
2.055 pezetatan ordainduko zaizkie, lan denbora egoitzara heltzen direnetik itzultzen diren arte izanik.
26. artikuluan aparteko orduen trukeaz ezarritakoa aplikagarria izango da.
PKLetako kideek, lehen deskribatutako lehenengo funtzioa betetzen dutenean, lanera itzuliko dira PKLen lanak amaitu eta 7 ordutara, eta burutako lanalditzat hartuko da atsedeneko 7 orduak ohizko lanorduen berak direnean; lanaldien arteko denboraren primarekiko bateragarria izango da.
Bigarren funtzioa betetzen dutenean, egoitzare heldu diren ordutik hamabi ordutara itzuliko dira; itzulketa hori arratsaldean sartzeko orduaren ondoren gertatzen denean, arratsalde horretan atseden hartuko dute, aparteko orduekin kitagarria ez izanik.
25. atala.- Prorrata orduak.
Prorrata orduen zenbatekoak ondokoak izango dira: PTA D Maila ...................:................................. 490. C Maila ..................................................... 460. B-3 Maila ..................................................... 435. B-2 Maila ..................................................... 425. B-l Maila ..................................................... 405. A-4 Maila ..................................................... 375. A-3 Maila ..................................................... 370. A 2 Maila ..................................................... 360. A-1 Maila ..................................................... 350. 26. atala.-Aparteko orduak.
Aparteko orduen zenbatekoak ondokoak izango dira:
Agente bakarra 92.1.letik ezartzen (Agente Bakarra 91.1.letik denetik ezarrita badago)
D Maila 1.305 - 1.340.- 1.465: C Maila 1.215: 1.250.- 1.360.B-3 Maila
1.150: 1.185.- 1.290.B-2 Maila 1.040: 1.065.- 1.165.- B-1 Maila 975:
1.000: 1.090.A-4 Maila 950: 980.- 1.070.A-3 Maila 935 - 965.-
1.050.A-2 Maila 895.- 920: 1.000.A-1 Maila 875.- 904.- 985.
Atsedenaldiari kendutako lanorduak aparteko ordu normalaren prezioan ordainduko dira.
Ohizko zerbitzuak betetzeko atsedenaldiari orduak kentzen dizkion agenteak, ordu horiek esandako prezioan ordain diezaioten edo ondoren ordu horiek atseden gisa hartzko aukera du. Azken kasu horretan, trukea ordua orduko izango da, zerbitzuaren arauera, hiruhilabeteko batean gehienez pilatuz eta atsedena hurrengoan hartuz, udako hiruhilabetekoa salbuetsi ahalizanik.
Aparteko orduaren prezioa ez da soldataberrikuspenaren menpean izango inola ere.
Alderdien borondatea da aparteko orduak ezabatzeko ahalik eta gehien saiatzea.
27. atala.- Moneta-hausketa.
Kontzeptu hau hilean bildutako diruaren funtzioan eta geroago azaltzen den balore-taularen arauera ordainduko da.
Kontzeptu hau geltokiko nagusi, txartel-saltzaile zein bidexpress zerbitzuko funtzioak betetzen dituztenek jasoko dute.
Eskala hau finkatzen da :
25.000-tik 50.000-ra (pzta) ......... 405 pzta. 50.001-tik 100.000-ra " ......... 1.040 " 100.001-tik 200.000-ra ° ......... 1.250 "
200.001-tik 300.000-ra " ......... 1.940 " 300.001-tik 500.000-ra " ......... 2.825 "
500.001-tik 750.000-ra " ......... 3.295 " 750.001-tik 1.000.000-ra " ......... 3.765 "
1.000.001-tik 1.250.000-ra " ......... 4.235 " 1.250.001-tik
1.500.000-ra " ......... 4.710 " 1.500.001-tik 1.750.000-ra " ......... 5.180 " 1.750.0(11-tik 2.000.000-ra " ......... 5.645 "
2.000.001-tik 2.500.000-ra " ......... 6.585 " 2.500.001-tik
3.000.000-ra " ......... 7.520 " 3.000.001-tik aurrera " .........
8.465 " Aurreko baloreek ez dute aldaketarik izango 1992. urtean.
28. atala.- Dietak.
Soldataren Ordenamenduariburuzko 2.380/73 Dekretuaren eta horren garapenerako 73-11-22.eko 2211-73.eko aginduaren arauera, dieta gastu-kitapena izango da, eta beraz, ez da legez soldatatzat hartuko.
Kontzeptu hau ondoko baldintzak kontutan izanik ordainduko da:
1.- Dietaren zenbatekoak horrela finkatzen dira: a) Bizilekutik 6 km. baino gehiagotara joatea....................................... 760 PTA
b) Bizilekutik 12 km. baino gehiagotara joatea....................................... 1.520 PTA c)
Bizilekutik 24 km. baino gehiagotara joatea....................................... 3.040 PTA
d) Bizilekutik 48 km. baino gehiagotara joatea...................................... 4.560 PTA
c) eta d) ataletako dietak, halaber, bidaiaren erdiko atsedenaldietan ordainduko dira.
2: Mantenimendu eta Zerbitzu Nagusietako langileek 1 puntuan (a)n finkatutako dieta jasoko dute, 4 km. baino gehiagotara egoniketxera bazkaltzera ez doazenean, eta beraz, eguerdian amaitzeko ordura arte lanean aritu eta arratsalderako orduan lanean dagoen tokian jarraitzen dutenean.
3.- Bidaietarako eta itxaronaldietarako lanorduetatik kanpo denborak prorrata-lanaldi gisa zenbatuko dira, km. edo frakzioko 5'tan, bidaiaren luzera bizitokitik lantokirainoko distantzia ofzialaren bidez neurtuaz.
Zenbaketa atalka egingo da, atal bakoitza aparte zenbatuko delarik, eta beren artean bateraezinak izango direlarik, horrela:
· 0-tik 6 km-ra · 6 km. baino gehiagotik 12 km.-ra · 12 km. baino gehiagotik 24 km.-ra · 24 km. baino gehiagotik 48 km.-ra beti ere gehienez 3 ordu prorratara.
4: 48 km. baino gehiagoko bidaiak 15 egunez segidan egindakoan, soldatapeko lizentzi egun bat hartzeko eskubidea izango da, asteko atsedenaldiaz gain.
Lizentzia horren ordez ez da kitapen ekonomikorik jasotzerik egongo.
5.- Egoera berezitan dieta kontzeptua gastu ordainduenagaitik alda liteke.
6: Edozein dieta edo destakamendu gurutzatu edo biziozkoa ezabatuta geratzen da.
7: Mantenimendu eta Zerbitzu Nagusietako langileek, Enpresak eskeinitako garraiabideez baliatzen direnean, bidaiaren distantzia dadina delarik, bazkaltzeko 760 pztako eta afaltzeko 760 pztatako dietajasoko dute, bizilekutik kanpo denean, hala behar delako, beraz, ez dute c) eta d) ataletako dietarik jasoko.
8.- Langileak eskatuta edo langile eta zerbitzuaren adostasunez egoitzara hurbilduko balute ez da artikulu honetan aurrikusitako inolako dietarikjasoko.
29. atala.- Pertsonarentzako Kitapena.
Kontzeptu hau orain dagoen zenbatekoan jasoko da, eta indarrean dagoen artean finko eta aldaezin iraungo du.
Kontzeptu honen ordainketa eragin zuen hasierako arrazoia desagertzean, jasotzeko eskubidea ere desagertuko da.
Hala ere, autobusetako langileei lanean emandako urteen gehiketa eransten segituko zaie, errepide eta trenetako gainontzeko langileen laurteko sistemaren arauera, laurte berria osatzen dutenean.
Pertsonaren kitapena geltoki, tren-ordu, autobusordu, trenbideko lantalde, eta absentismoen osagarrien balorapenaren primekin bateraezina izango da. Prima horiei eutsi eta pertsonaren kitapenaren kontzeptua jasotzen duten langileek, 91 / 10/31ra arte, aukeratu ahal izango dute kontzeptu horri 24 hilabetez jasotzea eta ondoren eskubide hori iraungiko da. Mailaz igo, jubilatu edo halakoren batengatik aukera horri eutsi zitzaionetik eskubide hori 24 hileakbaino lehenago iraungiko balitz, jasotako zenbatekoaren soberakinaren deskontua egingo litzateke. Aukera bera izango dute, denagatik delarik ere, pertsonaren kitapenari eusten dioten langileek.
HIRUGARREN KAPlTULUA LAN-BALDINTZAK 30. atala.- Lanaldia.
Urteko lanaldia ondoko terminoetan finkatzen da: 1.710 ordu 1991.ean
1.700 ordu 1992.ean 1.690 ordu 1993.ean
Aipatu lanaldia ez zaie bereziki administraritzako langileei, ordenantzei eta telefonariei aplikatzen, lehenagoko baldintza hobeengaitik, eta 1.575 ordutan finkatzen da.
Zuzendaritzaren menpeko langileek (Idazkariak eta Txoferra) behar den ordutegi eta lanaldia beteko dute, indarreandagoen legediaren arauera, beraz, inoiz gutxi aplikatu ahal izango zaie saiamenezko prima.
Koadroei ez lotutako langiléek, astelehenetik ostiralera egingo dute lan, bete beharreko ordutegia urteko lan-egutegiaren bitartez finkatuz.
31. atala.- Oporrak.
Oro har, ET/FV ko langile guztiek, lanean emandako urteak eta maila daitezenak direla, 27 laneguneko oporraldia hartzeko eskubidea izango dute.
31.l: Koadroei ez lotutako langileentzako oporraldia hartzeko modua urteko lan-egutegietan garatuko da, langile guztiek astelehenetik ostiralerako lanegun kopuru bera izango dutelarik.
Oporretako Burtsa sortu eta beraz ordainduko da, Enpresak oporrak urriaren 1etik maiatzaren 31ra bitartean hartzeko eskatzen badu bakarrik. Opor horiek gutxienez astebeteko zatitan har litezke, zerbitzuen beharrek aukera eman ezkero. Oporraldia lanaldiaren berreskuraketaren (uda, jaiarteak, etabar) garaian suertatzen badira, berreskuraketa lehenagoedo beranduago burutu beharko da, Enpresaren eskaria ez bada, zeren orduan bere kontura izango bait da.
31.2: Roadroeilotutako langileen urteko lanaldia honelaxe burutuko da:
a) 1991 eta 1992. urteetan, 45 astetan zehar. Gainontzekoan, 5 aste segidan oporretarako izango dira, eta beste bi aste dataz aldaturiko jaiegunetarako. Geratzen diren egun edo egunak berreskuratutzat hartzen dira, urtean zehar langileak eta dagokion zerbitzuak noiz hartu erabakiko dutelarik.
b) 1993.ean, 44 astetan zehar.
Gainontzekoan, 5 aste segidan oporretarako izango dira, eta beste hiru aste urteko zenbaketa soberakoari eta dataz aldaturiko jaiegunei dagozkie. Geratzen diren egun edo egunak berreskuratutzat hartzen dira, urtean zehar langileak eta dagokion zerbitzuak noiz hartu erabakiko dutelarik.
Oporrak edo dataz aldatutako jaiegunak hartu baino lehen I.L.T. egoera suertatuko balitz, atsedenaldiaren hastapena bertan behera geldituko litzateke, atzeratuz. I.L.T. egoera behin oporrak hasita suertatuko balitz, I.L.T. egoera-egunak opor-egun bezala hartuko dira.
Urriaren letik maiatzaren 31ra artean oporrak hartzen dituzten koadroei lotutako langileek «Oporretako Boltsa>> kontzeptuan 18.820 pezetako kitapen ekonomikoajasoko dute.
31.3.- Langile guztienoporren ordainketa egitean, Kontzeptu finkoez gain, ondoko kontzeptu aldakorren batazbestekoa sartuko da,
OPORRETAKO PWMAn: geltokien balorapenezko prima, tren-orduen prima, autobus-orduen prima; txartel-salmentaren prima, trenbide-lantaldeen prima; gaueko ekoizkortasunaren prima, larunbat, igande eta jaiegunetako prima eta lanaldien arteko denboraren prima.
Kargu-ezberdintasuna ez da oporretan ordainduko, zeren urteko lanaldiaren gaine- an maila nagusiagoan efektiboki lan egindako ordutan neurtzen bait da.
Aurreko lerroaldeak dioen batazbestekoa oporrak hasi baino lehenagoko hamabi hilabete naturalak zenbatuz egingo da, aurreko urteari dagozkion zenbatekoak arautuz.
31.4.- Oporren egutegiak azaroanerabakitzen dira, zerbitzu-mailan,
Batzorde Iraunkorrak bertan parte hartuko duelarik, txandakako erizpide batez, langile guztiek, langilegoa gehitu gabe, bi urtez behin, gutxienez, oporrak ekainean, uztailean, abuztuan edo irailean hartu ahal izan ditzaten.
31.5.- Sartu berriak diren langileek, lanean hasi ziren dataren araueradagozkien egunak hartzeko eskubidea izango dute.
32. atala: Langilegoa.
ET/FV ko langilegoari dagokionez, hauxe ezartzen da:
ET-ko langilegoa, langilego teoriko eta errealaren artean desfaserik izan ez dadin, dinamikoa izango da eta unean unean teknologia berriei, antolabideei, ustiapen eredue berriei, zerbitzuen eskaintzaren ondorizko aldaketei egokitu ahal izan dakion. Hori dela eta, erreferentziazko langilegoa negoziatu den azkena izango da eta gertatako aldaketak eta garapena baloratu beharko dira unean dagoen langilegoa erabakitzeko.
Aurrekoa dena delarik ere, urtean behin langilegoaren izariak berrikusiko dira, eta itundutako lanaldiari eta kalkulatzeko parte hartzen duten gainerako kontuei egokituko zaizkio. Garapen naturalaren ondoriozkoa izango den gutxieneko langilego-izari bat mantenduko da. - Koadroen menpeko langilegoa izango da, unean unean, zerbitzuaren beharren arauera, Batzorde Iraunkorraren ordezkari osoa den Koadroen
Batzak erabaki eta onartzen duena, lan baldintzek izan ditzaketen aldaketak barne. - Koadroen menpe ez dagoen langilegoa une bakoitzeko beharren arauera definituko da eta Batzorde Iraunkorrak onarutko du. - Inbertsioak onartzean, eta behin teknologia edo ustirakuntza bide berrien eranspenerako beharrezko azterketak burututa,
Lan-Instrumentapenerako Batzordeak langilegoan izan ditzakeen oihartzunak estudiatuko ditu, ukitzen dituen langileak prestatzeko planak erabakiz. - Hitzarmena izenpetzerakoan, bi aldetakoek hitza ematen dute norbere eskuarteak erabiliz lan subkontratatuak burutzeko bidezkotasunari buruzko azterlanak egiteko, eta bat etortzea gertatuz gero, epeak, beharrezko eskuarteak eta baldintzak zehaztuko dira lan horiek egin ahal izateko.
Soberako langilerik izatekotan, langilegoan sartzeko biderik gabe, lehentasuna izango du ET-n egiten diren langile-kontratazioetan edota zerbitzuen azpikontratazioetan. - Aurrekoan esandakoa hala bada ere, 30 sarrera berri izango dira, aurrez hartutako konpromezuen ondorioz. Hitzarmen hau sinatzean, 5 gehiago ere izango dira, efektibotasuna izango dutenak Agente Bakarra ezarri eta Bilbao-Donostia zerbitzu berria indarrean dagoeneán (neguko grafikorako aurrikusia), beranduenez 92.1.1.an. Beste 30ak erabakitako datetan sartuko dira.
Halaber, aplikatzeko orduan dagoen salmentarako azpikontratazioa ordeztuko da langileen kontratazioez, prestabidean edo antzeko egoeran, orain indarrean daudenak.
33. atala: Soberazkotzat dagoen langilegoaren baldintzak.
1.- Soberazko langileen zehaztapena.
Aurreko artikuluan esandakoaren arauera, Enpresak langileak dagoen tokian bere maila edo berezitasunerako langilegoan plazarik ez balu, soberazkotzat emango luke, bai bere lanpostuaren ezabaketagaitik, bai bere mailaren funtzioen ezeztapenagaitik.
Langileen legezko ordezkariek onartu ezean, hamabost (15) egunetako epea emango da negoziatzeko, eta ondoren apirilaren 14.eko 696/ 1980
Errege Dekretuan aurrikusten diren tramiteak burutuko dira.
2: Soberazkotzat hartutako langileen betebehar eta eskubideak.
Soberazkotzat hartutako langilegoa bere mailan sortzen diren lanpostuen eskatzaile argia izango da. Bere mailako lanposturik bete behar ez balitz, bere soldata-mailako edo gutxiagokoak eskeiniko litzaizkioke.
Leku ezberdinetan betetzeko lanposturik sortuko balitz, destino berria aukeratzea izango luke, bere bizilekutik gertuen dagoen lanpostua lekualdaketazko kalteordain-efektu bezala hartuko litzatekeelarik.
Era berean, soldata-maila ezberdinetako lanpostuak sortuko balira, maila berria aukera liteke. Aukeratzean jatorrizko mailatik gertuena hartuko balitz, jatorrizko maila horretako ordain-kontzeptu finkoak mantenduko lirateke. Baina ordain-maila gertuena hartuko ez balitz, soldata-kontzeptu guztiak barne daudela, eskalarteko diferentziaren berdian den kopurua gehituz eta eskala berriaren arauerako soldata jasoko du, diferntzia hori betiko izanik, mailaz igotzen ez bada, zeren ordua, kopuru hori dagokion zenbatekoan murriztuko baita.
Langileak bete beharreko lanposturik aukeratuko ez balu, Enpresak dagoen batera bidal lezake, aurreko lerroaldeko tratamendu ekonomikoaz.
Moldaketa horiek beti izango dute lehentasuna gogozko lekualdaketen eta maila-igoeren aldean, eta dagokien lanbide-birmoldaketaren bidez burutuko dira.
Horretarako dagokion prestakuntza aldiaren ondoren bere gaitasuna azaldu beharko du. Gaitasunik azaldu ezean, bere fakultateen arauerako maila batean sartuko dute beste inon baino lehen, eta lehentasun berbera mantenduko da bere aurreko maila edo egoitzara itzultzeko.
Langilea bere maila edo bereiztasuna aldatuz beste leku batean sartua izan denean, jatorrizko lekuan sortzen diren lehen lanpostuetan aurreko egoerara itzul'tzeko eskubidea izango du.
Bost urte baino gehiago emango balu itzuli baino lehen, lanpostua betetzeko gai dela frogatu beharko du gaitasun-froga bat gaindituz.
3.- Lehentasuna.
Soberazkotzat jotzeko edo lekuz aldatzeko, maila, berezitasun eta bizilekuaren barruan ondoko lehentasun-ordena, eta honako ordenean hartuko da kontutan:
- Hautatu sindikalak. - Famili baldintzak, erabakiko den balorapen-prozeduraz. - Maila horretan daramatzaten urteak. - Enpresan daramatzaten urteak. - Adina.
4.-Kalteordainak.
Derrigorrez lekuz aldatutako langileek, aldaketa horrek lekarzkien gastu eta kalteak kitatzeko dagokien kalteordaina jasotzeko eskubidea izango dute.
Lekualdaketagaitiko kalteordain horretarako eskubidea gauzatzeko, aurreko lan-egoitzaren eta bere etxetik gertuen dagoenaren arteko distantzia azken honen eta lan-egoitza berriaren artean dagoena erkatuko dita.
Erabakitzen den indemnizazioa 136.050 pezetakoa izango da, aipaturiko distantzien erkaketaz gutxienez 4 km. urruntzen denean, eta 27.175 pezeta gehiago km.ko edo frakzioko gehiena 747.600 pezeta izango delarik.
Inoiz, horrela zenbatutako urrunketa 4 Km baino gutxiagokoa izan arren, kalteordainerako eskubidea izan liteke, lekualdaketarekin batera langileari kalte objetiborik eragitekotan, eta kalteordainaren zenbatekoa lehen aurrikusitako kalteordainekiko berdintasun eta heintasun erizpidez finaktuko litzateke, edonola ere gehieneko muga 4
Km.tarako aurrikusia izanik.
Desadostasunik balego, erabakia Gatazka Kolektiboen ebaspeneí-ako borondatezko bideen gaineko Konfederazioarteko Akoi'dioan neurbidea ezarriko litzateke (PRECO Il- 1990.eko ekainak 22).
Lekualdaketaketxebizitzaren aldaketa dakarrenean, Enpresak, aurreko atalean esandakoaz gain, kokapen eta bizitzeko egokitasunerako beharrezko baldintzak izango dituen etxebizitza bat debalde ipiniko du.
Etxebizitzarikezean, Enpresak 1.359.400 pezetako kalteordaina luzatuko du lekualdaketa 40 km. baino gehiagotakoa bada, eta 679.700 pezetakoa, 20 eta 40 km. arteko distantzia bada.
Lekualdaketak etxebizitzaren aldaketa dakarrenerako zenbatekoak mantendu behar duen familiako bakoitzagaitik 20% igoko dira, gehienez
100% izanik. Era berean, altzariak, erropa eta gainontzekoa garraiatzeko eskubidea izango dute, nola eta zenbatetan Enpresak onartu eta gero, eta gastuok ziurtagirien bidez aurkezten badira.
Aurreko gehikuntzak ordainduko dira famili unitatearen etxebizita aldaketa ziurtatzen bada bakarrik.
Egoitza bereko 25 langile baino gehiagoren leku aldaketak, beraiek lanpostu guztiak beste egoitza batera aldatzean destino berririk aukeratzerik izan gabe, leku aldaketa kolektibotzat hartuak izango dira. Beraz, tratamendu berezi bat emango zaie, eta aurrez Batzorde
Iraunkorrarekin negoziatu beharko da, zeinek arti kulu honetan biltzen diren baldintza ekonomikoak - izango dituen erreferentzi barruti.
Soberazkotzat jotako langileak artikulu honetan emandako baldintzetan mihiztadurarik onartuko ez balu, Langileen Estatutuko 51. artikuluan eta hurrengoetan esaten den moduan jokatuko da.
Aurreko atalean adierazian eta leku aldaketak onartzen diren kasuetan ere, apirilaren 14ko 696/80 Errege Dekretuan esaten denaren arauera jokatuko da.
34. atala: Sarrerak.
ET-n sartzea, 1971.eko apirilaren 24ko M.A. z, Tren Españolen Sare
Nazionalean ez dauden erabilera publikozko Trenetarako Lan-Araudi
Nazionalean ezartzen diren mailen bitartez burutuko dira, harik eta
ET-k arlo horretarako bere araudia onartu arte.
35. atala: Igoerak.
Oro har, beste lanbide-maila bat lehiaketa-aurkaritza sistemaren bidez lortuko da.
Ezein lehiaketa-aurkaritzan parte hartzeko Enpresako langilego finkokoa izan behar da, Bialderditar Batzordeak kontrakoa erabakitzen ez badu.
E Mailako Lanbide-mailetako betetzeko lanpostuak Enpresako
Zuzendaritzak nahi duena izendatuz beteko dira. D Mailako lanbide-mailetakoak alternatiboki beteko dira, 50%ean, izendapen librez eta lehiaketa-aurkaritzaz, berezitasuna dadina delarik.
Hitzarmen honen II Eranskin gisa arlo horri buruz iritsi den akordioa sartu da, dagokion Arautegian garatuko dena.
Erakundeak prestakuntza eta gaitasun-ikastaroak antolatuko ditu igoera-prozesuetan.
36. atala: Zerbitzu-koadroak.
Zerbitzu-koadroek langileen lana arautuko dute beti. Koadroak ondoko printzipioen arauera egingo dira:
1.- Lanaldiaren zenbaketa astekoa izango da, bi astekoa, hiru astekoa, lau astekoa, baita hilabetekoa ere izan litekeelarik koadroei lotutako langileentzat.
2.- Eguneko lanaldi arruntak gehienez 9 ordu eta gutxienez 6 iraungo du. Azken hau txikiagoa ere izan liteke, beti ere ondoko erizpideen arauera erabiliko balitz:
- Astean bat bakarrik erabiltzea. - Lanaldi horrek asteko bi atsedenaldi grafiatu, gutxienez, izan ditzala. - Atsedenaldien ondoan grafiatua izan dadila, aurrean goizez bada, atzean arratsaldez bada. - Txanda horiek lanaldi jarraietako atsedenaldietarako beharrezkoa denean luza litezkeela.
3.- Zerbitzua hasteko, lan osagarrietarako, zerbitzua amaitzeko aurreko eragiketetan eman beharreko denbora, Arauketa Nazionalak definituaren arauera, lanaldi bezala hartua izango da efektu guztietan.
Denbora horren finkapena aldebien adostasunez, arrazionalitatezko erizpidez, egingo da; ezadostasunik balego Lan-Autoritateak erabakiko du.
4.- Lanaldi jarraian ari diren langile guztiek, urtean 1.575 orduko lanaldia dutenak salbu, atsedenaldi bat hartuko dute, 3. eta 6. orduen artean ahal dela, zein 15-30 minutukoa izango den. Atsedenaldi hori lan-denbora efektibo bezala hartuko da. Tren eta autobusetako langileentzat, lanaldi jarraiko atsedenaldia koadroan grafiatuta egongo da, bataz beste 20 minututakoa izango delarik.
Geltokietako langileek, treneta autobusetako langileentzat grafiatutako atsedenaldia hartu ahal izango dute, baina kasu honetan ez da grafiatuta egongo, eta edozein momentutan zerbitzurako erabat prest egon beharko duelarik.
Ustekabean zerbitzuak atsedenaldi partzial edo osoa eragotziko balu, ez litzateke inolako kitapen ekonomikorik jasoko.
5.- Astean egun t'erdi jarraiko atsedenaldia bermatzen da, eta lanaldien arteko 12 ordukoa; edozergatik ez balitz aurrekoa beteko lanadien arteko denboraren priman aurrikusia aplikattiko da.
Zenbaketari buruz, uztailaren 28ko 2001 / 1983 Errege Dekretuko eta
Langileen Estatutuko erizpideak aplikatuko dira.
Atsedenaldi efektiboa ahalik eta gehienetan lortzeko, asteko txanda-aldaketa larunbatetik igandera egingo da, eta bestela, egunik aproposenean.
6.- Urteko zenbaketan, asteko atsedenaldia bermatuko da, hirutik bat gutxienez asteburuan izango delarik. Asteburua esatean igande osoa eta larunbat arratsaldea edo astelehen goiza esan nahi da.
7.- Absentismoa betetzeko langile-aurrikuspenak eta zerbitzurako ordezkoak izateakkoadrotan horrela arautuko dira:
- Absentismoko aste osoen aurrikuspenetan, asteen kopurua finkatuko da. - Absentismoko lanaldi bakanetan, zenbaketa borobiltzeko, iraupena finkatuko da. - Zerbitzuaren fidagarritasunerako ordezko-lanaldietan, zerbitzu-moeta (goiz/arratsalde)eta gutxi gorabeherako iraupena.
Langile-aurrikuspen hauen garapena lan-zentruetan ostiraleko 14 orduak baino lehenago emango da aditzera. Lanaldi bakoitza definitu eta gero, eta huts egitearen hetereogeneotasunagaitik, txanda-aldaketarik gertatuko balitz, atsedenaldiaren, goizeko, arratsaldeko, gaueko edo lanaldi ebakiko lanaldien aldaketa, hain zuzen, 788 pezetako prima batez kitatuko da, txandaaldaketa dadina delarik.
Zerbitzu-koadroetarako Batzordeak ahalik eta eperik laburrenean ibilbide ezberdinetarako aplikapenaraudi bat burutuko du.
8.- Emandako zerbitzua ez duela beteko uste duen langileak, edo absentismoaren ondoriozko atsedenaldiaren ondoren laneratzen denak, dagokion Agintegunera derrigorrez deitu beharko du, zerbitzuan sartuko ez den berri emateko, edo bete behar duen lanaldia ezagutzeko, kasu bakoitzean.
Betebehar hori betetzeko zailtasun baundia dagoenean, eta beti ere dagokion zerbitzua aurrez jakinaren gainean jarri ezkero, ordezko prozedura bat .ezarriko da.
9.- Bidaiak, zerbitzurik gabe, lanalditik kanpo, prorrata eran ordainduko dira.
10.- Ordezko eta itxaroteko denbora efektu guztietarako lanaldi normala izango da, beraz, txanda hoietako langilea zerbitzurako prest egongo da lanaldi horretan.
Ordezko lantaldeen kopurua aurreko urteko absentismo-indizearen arauerakoa izango da, eta ordezkapena eragiten duten arrazoi guztien arauerakoa.
11.- Koadroak sarrera eta irteerako ordu-muga hauek kontutan hartuta burutuko dira:
a) Arau orokorra Sarrera Irteera
Goiza ................................... 5'00 0. 15'00 0.
Arratsaldea .......................... 13'00 0. 23' 30 0.
b) a) ataleko arau orokorreko salbuespen bezala, muga hoiek gaindi
Iitezke Bilbao-Areeta-Pleritzia Ibilbideko tren-txandetako 20%ra arteko mailan honako ordutegiekin:
Sarrera Irteera
Goiza ................................... 4'35 0. 15'25 0.
Arratsaldea.......................... 12'35 0. 0'55 0. Salbuespen hau
ET-ko gainontzeko langileei aplika lekieke, koadroei lotutakoei, horren aldeko antolamenduzko, ekoizkortasunezko edo teknikazko arrazoi frogatuak daudenean, dagokien koadroak egitean bere aplikapena negoziatuko litzatekeelarik.
Puntu honetan adostasunik ez balego, dagokion Lan-Autoritateari bidaliko litzaioke, zeinen eskuetan egongo litzatekeen onartzea apirilaren 14ko Errege 696/ 1980 Dekretuaren arauera.
Salbuespen honen barruan dauden ordu-mugetan sartzen diren txandetan lan egiten duten guztiek, eta Areetako trenetako zerbitzu-koadroetan adierazitako gaueko txandetakoek ere, 774 pezeta jasoko dituzte, zein lanaldien arteko denboraren primaren kontzeptuan ordainduko diren.
12.- Koadroak aparteko orduak kentzeko helburuaz osatuko dira, zerbitzua betetzeko edo lanaldia «borobiltzeko» behar direnak salbu.
37. atala.-Txandakaketa.
Lan-txandak, oporrak, etabar banatzeko txandakako erizpidea erabiliko da, denboraldi zehatz batean lan moeta berdineko langile guztiak egoera antzekotan egonak izan daitezen.
38. atala: Treneko Agentea / Agente bakarra. Treneko agentearen maila berria sortzen da, gaur eguneko makinari eta treneko nagusiaren mailen funtzioak hartuz, eta lanean ari den bitartean bidaia eta linea bakoitzerako dauden teknologi medioak eta arauak erabiliko dituena. Horretarako, dagokionerako, Zirkulazio-Araudia aldatuko da.
Ezarritako frogak gainditzen ez dituzten langileak makinari-motorista edo treneko nagusi gisa geratuko dira, pertsona mailan.
Zirkulazioko segurtasuna bermatzeko beharrezko medioak jartzen direneko linea eta bidaietan trenetako zerbitzua treneko agentearen lanbide-mailako AGENTE BAKAR baten bidez eskainiko da.
Horretarako ezinbesteko bitartekoak hauexek lirateke:
Trena-lurra edo beste segurtasun biderik Gizon-hila, efektu bikoitza
Atzeranzkoak materialean
Ateen ixtearen jartokiaren frogatzea Barne megafonia
Alarma indargetuak
Atzerantzko izpiluak edo TB kamarak bihurgunetan Fraudearen kontrako sistemak
Maila berri honen aplikapen praktikoa ezberdina izango da linea bakoitzerako, behar diren teknologi medioen eta bakoitzak duen problematikaren arauera.
Bilbao-Plentzia Trenbidean agente bakarraren ezarpena treneko agentearen mailara iristeko prozesuaren amaierarekin batera emango da.
Gainontzeko ibilbideetan, behin maila horretara iristeko prozesua amaituta, zerbitzu-koadroak egoera berriari egokituko zaizkio.
Treneko agenteak agente bakarraren lana egiten duenean lanaldiko 294 pezeta jasoko du.
39. ata. - Prestakuntza. <<PRESTAKUNTZAREN FILOSOFIA» dokumentuaren erreferentziatik hasita,
URTEKO ETA LAURTEKO PLAN bat burutuko da, Enpresaren Sail bakoitzeko beharrak somatu ondoren, eta zentral sindikalen parte hartzearekin,
Lan-lnstrumentasiorako Batzordearen bidez.
Langile eta urte bakoitzeke 10 ordu emango dira, zenbaketa osoan
Planean azaltzen diren prestakuntza ekintzen eraginpean dauden langile-kolektiboen artean banatuak, ahal den neurrian lanorduen barruan.
Lanalditik kanpo ematen diren prestakuntza orduak, eta igotzeko arrazoia ez direnak, aparteko ordu bezala ordainduko dira.
40. atala.- Lanpostuen balorapena.
ET-ko lanpostuen balorapen-prozesua 1991.ean zehar amaituko da, eta emaitzak Hitzarmen honen Ill. Eranskin gisa sartzen diren ezarpenerako arauak betez aplikatuko dira.
LBaren ondoriozko soldaten birmoldaketa baloratu diren lanpostuetako berdintasun eta heintasun erizpidez burutiko dira, eta 1990.ean aplikatuaz gain, beste 35 milioi izango dira 1991.ean, eta 40
1992.ean; horrekin esandako soldata-birmoldaketa hori burutzat jotzen da.
LBetik sortzen den soldata-egitura berrian, kalifikazio edo balorazio soldata berrian sartutzat jotzen dira komtzeptu hauexek:
soldata-oinarria, soldata-osagarria, aparteko ordainsaria (aintzitasunekoa ezik), saiamenezko prima, geltokien balorapeneko prima, tren orduen prima, autobus-orduen prima, trenbideko. lantaldeen prima, gaueko ekoizkortasunaren prima eta toxikotasun edota arriskutasunaren prima.
41. atala.- Lan-Osasuna.
Osasunaren problematikari lanean aurre egiteko aurrekontu bat egingo da, inbertsiotarako erregulatuaren barruan, zein zuzendaritzak eta ordezkari sindikalek batera banatuko dituzten helburu nagusiak erabaki ondoren, Lan-Osasunerako Batzordearen bitartez.
Langileek urtean azterketa mediko baterako eskubidea izango dute.
Azterketa hori lanalditik kanpo egingo da, horren truke 3.654 pezeta ordainduko zaizkielarik langileei, eta azterketarako eguna alde bien adostaunez jarriko da. ,
Era berean, aurrezaintzeko azterketak egingo dira, ikusmenaren kontrol bereziz, alkoholemia, entzumena, bizkarrezurra etabar, beren nahietara egin ahal izango direlarik.
Azterketa horien ondorioz, Lan-Osasunaren Sailak zirkulazioaren segurtasunari ukitzen dion ezgaitasunen bat somatzen badu,
Lan-Osasunerako Arautegian aurrikusten dena aplikatuko da. Tratamendu hori eskatu ahal izango dute, aldi baterako, haurdun dauden emakumeek.
Enpresako Zerbitzu Medikoei, errezetak eta mediko berezilariengana joateko bolanteak luzatzeko ahalmena ematen zaie, Enpresetako
Zerbitzu Medikoen Araudiko 53. artikuluak esaten duenaren arauera.
42. atala: Egiturazko aparteko orduak eta egonaldiak.
A) Egiturazko orduak
Egiturazko aparteko orduak, urtarrilaren 19ko 92/1983 Errege
Dekretuak eta berau garatzeko 1983.eko martxoaren 1eko Ministeritza
Aginduak xedatzen dutenaren efektuetarako, ondoren zehazten direnak lirateke:
a) Ustegabeko eskabideak zein garraio bereziak betetzeko behar direnak.
b) Ekoizpen-puntako aldien ondoriozkoak.
c) Ustegabeko ausentziak betetzekó behar direnak. d) Zerbitzuan zehar gertatu eta ukitzen duten zerbitzua betetzea eragozten duten material eta instalazioetako kalte eta aberiak aurrezaindu zein konpontzeko sortzen direnak.
e) Atzerapenen edo halakoen ondorioz sortzen direnak.
f) Txanda aldaketen ondorioz sortzen direnak. g) Zerbitzurik gabeko bidaien ondorioz sortzen direnak.
h) Eta, orohar, ET-ren ihardueraren izaeraren ondorioz, egiturazko inguramenek sortarazten dituzten aparteko ordu guztiak.
B) Egonaldia
Uztailaren 28ko 2001/1983 Dekretuak ezartzen duenaren arauera eta bertan zehazten diren efektu eta mugekin, egonalditzat hartzen dira honako arrazoi hauek:
a) Zain eta itxaroten egoteko denborak. b) Goardiako zerbitzuak.
c) Zerbitzurik gabeko bidaiak. d) Aberiak eta ezusteak.
e) Bidaian zebarreko otorduak.
f) Langilea Enpresaren esanetara dagoeneko beste halakorik.
Egonaldiko orduak ez dira zenbatuko aparteko orduen legezko mugako efektuetarako, beraien ordainketa aparteko orduena bezalakoa izan, zerbitzurik gabeko bidaiak ezik, zein prorrata ordu gisa ordainduko diren.
LAUGARREN KAPITULUA GIZARTE-LAGUNTZAK . 43. atala.- Eskola-laguntza.
Ikasketa edo eskola-laguntzetarako fondorako 6.163.735 pezeta ematen dira, Gizarte-Laguntzetarako Balzordeak erabakiaren arauera.
44. atala.- Ezinduentzako laguntza.
Gizarte Asegurantzak langileari duenseme/alaba ezindu bakoitzagaitik edo kartilan agertzen direnegaitik ordaindu arren, Enpresak hilero
10.745 pezetako gehigarri finko bat ordainduko du.
45. atala.- Ezintasun fisiko psikiknegaitiko lanpostuen egokipena.
Enpresak ezindu fisiko eta psikikoak beraien gaitasunaren arauerako lanpostuetan jarriko ditu, eta lanpostu berriaren soldata-eskalaren arauera ordainduko zaie. Edozein egokipen aurrera eramateko dagokion erakunde ofizialak ezintasuna baieztatu beharko du.
Langile bati betiko ezintasun absolutua adierazten zaionean, lan-kontratua iraungiko da, inolako kitapenik gabe.
55 urte edo gehiagoko langile bati betiko ezintasun osoa adierazten zaionean, lan-kontratua iraungiko da, eta 60 urtekoadinerako gogoko jubilazkoagatik ematen den kalteordaina emango zaio, hala gertatzen deneko aintzinakotasunarekin.
Langileren bati gida-baimena aldi batez, hiru hilabete baino gutxiago, kenduko balitzaio, bere aldetiko axolagabekeria edo arau hausterik izan ezbada, eta Enpresaren kontura eta aginduz Enpresako ibilgailu bat gidatzearen ondorioz izan bada, zuen lanpostuaren maila bereko edo gutxiagoko batean jarriko dute, eta epe horretan hitzarmeneko kontzeptu finkoak eta enpresan daramatzan urteak ordainduko zaizkio.
Edonola ere, gida-baimenik ez duen lehen 21 egun naturaletan, langileak dagozkion oporren zati bat hartuko du.
46. atala.- Absentismoa. Gaisotasun eta istripuen ondoriozko laguntzaren osagarria.
46.1.- Hitzarmen kolektibo honetako 5. artikuluan eta langileen
Estatutuaren 20.4.ean adierazia betetzeko, ondoko bideak jartzen dira:
a) Gaisotasun edo istripu-egoera egiaztatzea: Egiaztapena Enpresaren
Zerbitzu Medikoak edo
Zerbitzu Mediko kontratatuak egingo du, ET-ren egoitzetan edo langilearen etxean, ILT egoera ezagutu edo baieztatzen denetik 48 orduko epearen barruan.
Langilea Zerbitzu Medikoaren aurrera azaldu beharko da, honek eskatu eta egoerak bide ematen duenean. Sortzen diren bidaia gastuak kitatzeko 28.1.a artikuluko dieta ordainduko da.
b) Zerbitzu Medikoak dioena betetzea:
/p>
I.L.T.an dagoen langileak zerbitzu Medikoak erabakitako txekeo eta azterketak bete beharko ditu, zerbitzu Medikoak berak edo
Berezilariek egingo dizkiotelarik.
Langileak Zerbitzu Medikoak agindutakoa kontutan izateko konpromezua hartuko du.
c) Enpresaren osagarriaren galera:
Arrazoirik gabe Enpresaren Zerbitzu Medikoaren aurrera azaltzeko ezezkoak eta, Zerbitzu Medikoaren esanak ez bete eta azterketa
Medikoa ukatzeak, osagarri hori ezjasotzea eragiten du.
d) Zerbitzu Medikoari buruz egindako aipamenak, Enpresako Zerbitzu
Medikuari nahiz kontratatuari egindakotzat ulertu behar izangodira beti.
46.2.- Gaisotasun eta istripuengaitiko laguntza osagarria ondoko zenbatekoetaraino eta ondoko eretan ordainduko da:
1.- Gaisotasuna:
a) Joaten ez den lehen 10 egunetan: 75% b) 11. eta 20. egunen artekoetan: 90%
c) 21. egunetik aurrera: 100%
d) Ospitalera eramatekotan, 100%, ospitalean dagoen bitartean.
2.- Istripua:
Enpresak 100%raino osatuko du bajaren 1. egunetik hasita.
3: Aurreko ataletarako amankomuneko arauak: Portzentaiak dagozkien kotizazioeñ legezko oinarrien gainean aplikatuko dira.
Ordainketak legeak jartzen dituen erizpideen arauera egingo dira.
47. atala: Zerbitzu Militarra.
Zerbitzu Militarra egitera joan baino lehen Enpresan 18 hilabete daramatzaten langileek, zerbitzua betetzen ari diren bitartean urteen eta oinarrizko soldataren 50% jasotzeko eskubidea izango dute, ezkongabeak baldin badira, eta 100% ezkonduak baldin badira. Gauza bera zerbitzu zibilak betetzen dituzten kontzientzi eragozleen kasurako.
48. atala: Euskararen eragintza
a) Enpresaren erabaki eta argitarapenak Euskal Autonomi Elkarteko bi hizkuntza ofizialetan egingo dira.
Piskanaka Enpresa barruan erabiltzen diren inprimaki, formulario, agiri eta abarrak bi hizkuntza ofizialetan egingo dira.
b) Jendearekin harreman zuzeneko mailetarako igoeretan, euskararen jakiteak gaindiketaren 20% puntuatuko du.
Efektu horietarako, jendearekin harreman zuzeneko kategoriak ondokoak dira orain:
«G.I.U.» ikuskatzailea eta azterkatzailea Geltokiko Nagusia
Treneko Nagusia, Trenko Agentea, Gidari-kobratzailea .
Geralekuko arduraduna
Atezaina, txartel-saltzailea, G.T.etako espezialista Giltzazaina ·
Telefonaria Ordenantza Diruzaintza eta Rontuhartlailetza Zerbitzuko langi leak Merkatal Paketeriako Zerbitzuko langileak
c) Enpresak lanean ari diren langileen euskara-ikaskuntzarako diru-laguntza emango du, klaseetara doazela ziurtatzen badute, eta etekina ona baldin bada.
d) Ikastaro trinkoak egin nahi dituzten langileek baimen berezia eskatu ahal izango dute. Baimen hori Enpresaren Zuzendaritzak emán edo ukatuko du zerbitzuaren beharren arauera eta
Gizarte-Laguntzetarako Batzordearen hitza entzun eta gero. Baimen berezi horren ukapena ezin izango da bi eskaldi edo oraingo urte beteko bere baliokidea baino gehiagoz luzatu.
Baimen berezi horietan soldata-oinarriaren, soldataosagarriaren eta aintzinakotasunaren 100% ordainketa jasoko da.
Ikastaro trinkoetara joan daitezkeen langileak 12 izango dira urtean.
Dataz aldaturiko jaiegunei dagokionean I.L.T. egoera gertatzen deneko erizpide bera aplikatuko da, 31. artikuluan esaten denaren arauera.
49. atala.- Bidaia karnetak.
Dohako karneta izateko eskubidea lanean ari diren langileek etajubilatuek, eta beren ezkonkideek (frogatutako elkarbizitza ere onartzen da) eta 18 urtera arteko seme-alabek izango dute. 18 urteik aurrera, langilearen seme-alabek karneta izaten jarraitu ahal izango dute, gurasoekin, eta haien kontura bizi direla ziurtatzen baldin badute. Era berean, langilearen gizarte asegurantzako kartilaren barruan dauden pertsonek ere karnet hori euki ahal izango dute.
Datuak faltsuak baldin badira, langilearen familiako guztiei kenduko zaie karneta.
50. atala.- Beste tren-enpresa batzuekiko bidai elkartrukea.
Dagoeneko dohako elkartrukea duten enpresekikoa mantentzen da, oraingo baldintzetan, eta, ahalik eta azkarren, beste enpresekikoa lortzeko gestioak egingo dira, bi Erakundeentzat onak izango diren akordioak lortzeko.
51. atala.- Jantokiak.
Jantoki-zerbitzua mantentzen da, gaur egun Sopelana, Atxuri, Durango eta Renterian dagoena.
Langileen ordezkariek Gizarte-Laguntzetarako Batzordearen bitartez jantokien funtzionamenduaren arauketan parte hartuko dute, ondoko erizpideen arauera:
a) Enpresak janarien 50% ordainduko du.
b) Eguerdiko atsedenaldia ordu betera murriztuko da, janaldia lehenago amaitzeko.
c) Jantoki-zerbitzu hau lanaldi etenean lan egiten dutenek, aurrez esanda, erabili ahal izango dute, dieta jasotzen ez bada.
d) Sopelako jantokira joatea erraztuko zaie lanean ari diren langile guztiei, honoko baldintzetan: -Janariaren 100% langilearen kontura izango da. - Jantokira joan ahal izateko erabakitzen den epeaz abisatu beharko da, jatordua jantoki-zerbitzurako jartzen dena izango delarik. - Edozein arrazoigaitik jantoki-zerbitzua desagertuko balitz, langile horiek ez dute inolako kitapen edo ordezko eskubiderik izateko eskubiderik izango, beraz, ezin izango dute inolako galdapenik luzatu.
52. atala.- Uniformeak eta lanerako erropa.
Langile guztiek uniformes edo lanerako erropa eukiko dute beren funtzioak normal betetzeko, indarrean dagoen uniforme, lanerako erropa eta norberaren babeserako elementuetarako Araudiak dioenaren arauera.
53. atala: Lanerako materiala.
Enpresak langileek beren funtzioak betetzeko behar dituzten lanabes eta tresna guztiak ipiniko ditu.
Era berean, gidari-kobratzaileen gida-baimenen berritzeak sortutako gastuak Enpresaren kontura joango dira.
54. atala.- Iraupen-saria.
Kontzeptu honen zenbatekoak ondokoak izango dira:
a) Urteen eta oinarrizko soldataren bi hilabeteko 35 urte iritsi gabe
30 urte lanean eman duten langileentzat.
b) Urteen eta oinarrizko soldataren hiru hilabeteko 40 urte iritsi gabe 35 urte lanean ematen direnean, a) atalean esandakoa jaso ezean, bestela diferentzia bakarrik ordainduko da.
c) Urteen eta oinarrizko soldataren lau hilabeteko 40 urte lanean betetzean, Aurreko ataletan esandako zenbatekoak jaso izan balira, diferentzia bakarrik ordainduko da.
Sariok dagokion langilearen eskariz jasoko dira, edo jubilazio edo heriotz kasuetan.
40 urte iraun izanagatikako saria, langileak eskatuta kobratzen bada, jubilatzerakoan edo eriotza gertatuz gero arautuko dira.
55. atala: Jubilazioak.
a) Derrigorrezko jubilazioa maila guztientzakoa izango da 64 urte betetzerakoan, utzailaren 17ko Erregeren 1194/85 Dekretuaren arauera, inolako indemni zazioaren eskubiderik gabe, legearen aldaketarik ez baldin badago behintzat.
b) Nahitako jubilazioa 60 urtetik aurrerakoa izango da. Behin urte horiek beteta, jubilatu nahi duten langileek sei hilabeteko aurrerapenez iragarri lieharko dute.
Kasu honetan lanean daramatzan hilabeteen zenbatekoa bider 64 urte betetzeko geratzen zaizkion hilabeteen besteko indemnizazioa ordainduko da, aparteko ordainsariak dagokion proportzioan lanean emandako denboraren kalkuluan sartuko direlarik. Hala ere, 60 urte betetzen dituzten hilabete naturalean jubilatzen direnak aintzinakotasunaren 105 hilabeteko jasoko dituzte.
Enpresan 1982.eko urtarrilareq la baino lehenago sartu diren langileei zerbitzuko 25 urteko aldia bermatuko zaie.
56. atala: Heriotz eta hiltzeagaitiko gastuak. Lanean ari diren langileen heriotze eta hiltzeagaitiko indemnizazioa 4 hilabetekotan finkatzen da, hilabeteko bakoitza heriotzearen aurreko 12 hilabeteetan kontzeptu guztiegaitik jasotakoaren bataz bestekoa izango délarik.
FEVE-ren Barne Erregimenaren Araudiko 329. Artikuluak finkatutako indcmnizazioa, agente pasiboentzat, 1986.eko urtarrilaren 1.etik baliogabetua izan zen Hitzarmen Kolektiboz.
Kalteordainak jasotzeko eskubidea. duten senideen zerrenda, eskubidedunen bateratasuna eta prozedura, FEVEren Barne
Erregimenerako 1973ko martxoan emandako Araudiaren 331. atalean eta hurrengoetan ezarritakoari atxikiko zaizkio.
57. atala.- Maileguak.
ET/FV-ko langileei maileguak emateko urte bakoitzeko Aurrekontu ofizialean agertzen den «Ordain eta Soldatak» kontuaren 2,5%eko fondoa sortzen da.
Fondo horren eta Hitzarmen Kolektiboari heldutako langileen prestamenen kontuak ematen duen saldoaren arteko diferentzia, hiru hilabetetik hiru hilabetera banatuko da.
Banatzeko zenbatekoaren 65% etxebizitzak erosteko izango da, zeinen bakoitzeko zenbateko gehienezkoa 750.000 pezetakoa izango den, bost urtetan amortizagarriak. Gainerako 35% famili beharretarako izango da, zeinen gehienezko zenbatekoa 175.000 izango den, hiru urtetan amortizagarriak. Banatu gabekorik geratuko balitz, bere atalean pilatuko da.
Mailegu horietarako korritua urteko 5% izango da. Etxebizitza erosteko maileguetarako lanean 18 hilabete eman izana eskatzen dira, eta 12 hilabete famili beharretarakorako.
58. atala.- Aurrerapenak.
Aurreko artikuluan deskribatutako prestamen moetez gain, Enpresaren
Zuzendaritzak erabat berezitzat jotako egoeretan, langileei kontuzko aurrerapenak eman ahal izango zaizkio, zuzendaritzak kasu bakoitzean finkatuko dituen itzultze-baldintzetan.
59. atala.- Etxebizitza.
Debaldeko etxebizitza izateko eskubidea izango dute Enpresak, zerbitzuaren funtzionamendu onerako, ibilbideko puntu zehatzen baten bizitzera behartzen dituen langileak.
81/6/25.ean Erakundearen etxebizitzetan bizi ziren guztiak, lanbide-maila eta lan-egoitza berberean mantentzen diren bitartean bertan jarraitzeko eskubidea izango dute.
FEVE-ren Barne Erregimenaren Araudiko 217, 218 eta 226-2. artikuluetan eta Arauketa Nazionaleko 122 eta 123. artikuluetan etxebizitzaren eskubideari buruz esaten zena baliorik gabe geratu zen
1981.eko Hitzarmen Kolektiboan, indarrean 81/6/25.etik.
60. atala: Istripu-Asegurua.
Istripu-Aseguruaren kalteordainak ET/FV-ko langileentzat ondokoak izango dira:
a) Heriotza: 2.500.000 pezeta.
b) Ezintasun absolutoa: 5.000.000 pezeta.
Primaren zenbatekoaren ordaina Enpresak eta Langileek erdibana ordainduko dute.
61. atala.- Umezurtzen kolegioa.
Bi alderdiek Umezurtzen Kolegioari eutsi edo gogoko
Aurrikuspen-Erakunde baten bitartez beste bide bategatik ordezteko gestioekin jarraitzeko erabakia hartu dute.
BOSTGARREN KAPITULUA ESKUBIDE SINDIKALAK
62. atala: Enpresa-Batzordeak.
Enpresa-komiteak Enpresako langileen organo ordezkari eta kolegiatuak dira Lurralde Historiko bakoitzean, non Enpresak bere garraio-zerbitzuak eskeintzen dituen.
Enpresa-batzordekideen kopurua langileen Estatutuko 66. artikuluan esaten denaren arauerakoa da.
63. atala: Eskumenak
Enpresa-Batzordeek ondoko eskumenak izango dituzte:
a) Seguritate eta Higieneari buruzko arauetan esaten dena betetzen dela kontrolatzea, eta baita arlo horretan hartzen diren akordio guztiak ere.
b) Batzorde Iraunkorreko Idazkaritzaren bitartez ondoko informazioajasotzea:
1: Espedienteak zabaldu eta zigorrak ezartzea.
2.- Langileen Estatutuko 64. artikuluan adierazten diren guztiak.
64. atala.- Zentruarteko Batzordea edo Batzorde Iraunkorra.
Zentruarteko komitea edo komite Iraunkorra Enpresako langile guztien organo ordezkari nagusia da, langileen kezka, helburu eta iradokizun guztiak bideratzeko arduraduna, parte hartze, elkarlan eta kontrol horren bidez giza eta lan-girorik onena eta zerbitzu publikoaren efikazia haundiago eta emaitza hobeak lortzeko.
65. atala.- Osaketa eta funtzionamendua.
Batzorde Iraunkorraren osaketa eta barne funtzionamendua Hitzarmen honi IV.Eranskin gisa erantsi zaion arautegian ezartzen dira.
66. atala.- Eskumenak.
a) Sartzeko eta igotzeko programen eta etsamin ereduen egintzan parte hartzea.
b) Zerbitzu-koadroen onartzea.
c) Hitzarmen kolektiboen negoziaketa.
d) Oro hiar, langileen Estatutuko 41 eta 64. artikuluetan esaten direnak, eta Hitzarmenez Enpresa-Batzordeei jarri zaizkienak.
67. atala.- Batzordekideen bermak. Enpresa-Batzorde desberdinetako kideek beren funtzioa betetzeko ordu-kredito bat izango dute, langileen Estatutuko 68. Artikuluak dioenaren arauera.
Enpresa-batzordeko eta era berean komite Iraunkorreko kide direnei asteko 40 ordutako kreditoa bermatzen zaie.
Batzordekide desberdinen orduak beraietariko bat edo batzurentzat izan daitezke, gutxienez 6 hilabetez. Orduen pilaketa burutzeko, ezinbesteko izango da, Enpresa-Batzorde kideen idatzizko ordu horien ukoa, eta baita Enpresaren zuzendaritzari berri ematea.
Kasu berezietan denboraldi txikiagorako ere egin liteke.
Bestalde, Enpresak Batzordeen Osoko Bilkuretara edo Batzorde
Iraunkorraren bileratara joateko herrialde batetik beste batera mugitu behar diren ordezkari sindikalei bidaia ordainduko die.
Era berean, batzar hoien ondorioz, goiz eta arratsaldez luzatzean, etxetik kanpo bazkaldu behar duten ordezkari sindikalei Enpresak 28.1
a) dieta ordainduko die. Horretarako, dagokion Idazkariak Enpresaren
Zuzendaritzari dietarako eskubidea daukatenen zerrenda aurkeztuko dio, Lehendakariaren oneritziz.
Herrialde batetik beste baterajoaten direnei 28.1 a) dieta ordainduko zaie, batzarra egun erdikoa izan arren ere.
68. atala.- Sekzio Sindikalak.
Sekzio sindikalak beren interesen defentsarako sindikatu batean kidetutako langileen organu ordezkariak dira.
69. atala.- Onarpenerako baldintzak.
Enpresa mailan egitura hori onartzen da, orokorrean.
Onarpenerako baldintzak:
1a) Legez osatutako sindikatu batekoa izatea.
2a) Den sindikatuko Estatutuen arauera osatzea, sindikatu beraren ordezkaritzak argi eta garbi horrela zihurtatu beharko duelarik.
Sindikatu bakoitzeko Sekzio Sindikal bakarra onartuko da.
70. atala.- Eskumenak.
Sekzio sindikalen eskumen dira:
a) Enpresaren Zuzendaritzaren aurrean bere Sindikatuaren interesen ordezkari izatea, eta Enpresarekiko harremanak bideratzea.
b) Lan-zentruetako iragarki-tauletan propaganda jartzea, beti lanari buruzkoak eta legearen kontra ez doazenak izango direlarik.
c) Enpresaren problematikari buruzko inormazioa jaso eta ematea.
d) Enpresako langileen artean propaganda eta kideen erakarpena aurrera eramatea.
e) Garapen eta hedakuntzarako behar diren medioak erabiltzea.
f) Beharrezkotzat jotzen denean kanpoko aholkulariak eskatzea.
71. atala.- Sekzio Sindikalen bermak.
Sekzio Sindikal bakoitzak ordu-kredito bat izango du, langile guztietatik zenbat boto jaso dituzten funtzioan:
50 ordu/hile izandako botuen % 10agaitik 75 ordu/hile izandako botuen %12'5agaitik 100 ordu/hile izandako botuen % 15agaitik 125 ordu/hile izandako botuen %17'5agaitik 150 ordu/hile izandako botuen %20agaitik
175 ordu/hile izandako botuen %22'5agaitik 200 ordu/hile izandako botuen %25agaitik 225 ordu/hile izandako botuen %27'5agaitik
Era berean, Sekzio Sindikalek langile guztietatiko % 10eko kidetasunagaitik kide bat bere mailako lanfuntzioetatik liberatu eta
Delegatu Sindikalaren funtzioak betetzekohartzea daukate, kide horiek
EnpresaBatzordeko edo Administraritza kontseiluko kide izan beharko duelarik.
Enpresa-Batzordekideen orduen 75% Sekzio Sindikaletan pila daitezke, interesdunek aurrez uko egin eta onartu behar dutelarik, eta
Enpresaren Zuzendaritzari berri eman.
Liberatu Sindikalek beren mailako soldata-kontzeptuez gain, hileko
21.930 pezetako kitapenajasoko dute, beren lan sindikala egiteagaitik bereizkeria ekonomikorik gerta ez dakien, langileen Estatutuko 68. artikuluaren arauera.
72. rctala.- Ordezkari Sindikalak.
Sekzio Sindikalak Enpresako afiliatuen artean aukeratutako
UrdezkariSindikalek ordezkatuko dituzte efektu guztietarako, izendapenak, efektibitate osorako, Enpresako Zuzendaritzari adierazi beharko zaizkiolarik.
Enpresa-Batzordeetarako hauteskundeetan gutxienez 10% lortu duten sindikatuen Sekzio Sindikal bakoitzeko Ordezkari Sindikalen kopurua bikoa izango da.
10% lortu ez duten Sindikatuen Sekzio Sindikalek, Ordezkari Sindikal bakarra izango dute.
73. atala.- Ordezkari Sindikalen Bermak.
Ordezkari Sindikalek, Enpresa-batzordekide ez diren kasuetan ere, berma berak izango dituzte, eta baita L.O.L.S.-ko 10-3 artikuluak ematen dizkien Eskubideak ere.
Hala ere, ordu-kreditua aurreko artikuluetan liberatu eta sekzio sindikaletarako ezartzen den ordu-kreditua gainditzen ez denean bakarrik erabili ahal izango da.
74. atala.- Herrialde edo Estatu mailako kargu Sindikalak.
Zentral Sindikal baten barruan herrialde edo gehiagoko mailako kargu bat duten langileei hilero 24 orduko lizentzia ordaindua onartzen zaie, zentral sindikal bakoitzeko gehienez bi langile izango direlarik.
75. atala.- Ordu sindikalen eskaera.
Aurreko artikuluetan esandako ordu-kredituak hartu ahal izateko
Antolakuntza eta Giza-baliabideetarako Zuzendariordetzari berri eman behar izango zaio idatziz, orduak hartuko direneko data baino hiru lanegun lehenago. Ordu-kreditua agortua dagoenean bakarrik ukatu ahal izango da. Eskakizunak ezarritako epearen barruan erantzunikjasoko ez balu, baimena emana dagoela ulertuko da.
76. atala.- Sindikatuen eskuhartzea.
Sindikatuek Enpresaren martxan duten eskuhartzea ondoko batzordeen bidez burutuko da:
1.- Lan-instrumentaziorako Batzordea eta Zirkulapeneko Seguritaterako
Batzordea. Lan-instrumentaziorako Batzordea, zein lehengo
T an-Harremanetarako Batzordearen ordezkoa den, eta Zirkulapeneko
Seguritaterako Batzordea, Zuzendaritzaren ordezkaritza batek eta dagokien Zentral Sindikalek horretarako izendatuko duten
Administraritza Kontseiluan ordezkatutako Zentral Sindikal bakoitzeko kide batek osatuko dituzte.
Batzorde horiek Enpresaren problematika kontsulta eta informazio hutserako aztertuko dute, bakoitzak bere alorrean, eta bereziki sail ezberdinen antolakuntzari ET/FV-ri emandako dirulaguntzei, Enpresaren
Lanbide-prestakuntzarako planei eta ET/FV-n teknologi berrikuntzak ezartzeari buruzko gaietan, behin dagokion estudioa egin eta gero, egokia balitz, txosten ez lotgarria argitara ateratzeko.
2.- Zerbitzu-koadroetarako Batzordea Zerbitzu-koadroetarako
Batzordeak komite Iraunkorrak duen kide-kopuru eta ordezkaritza bera izango du, zein dagokion Sekzio-Sindikalak eta Zuzendaritzaren ordezkaritza batek izendatuko dituen.
Koadroen Batzordeak Batzorde Iraukorraren ordezkaria da efektu guztietarako.
Batzorde honek langileen lana erregulatzen duten zerbitzu-koadroen negoziaketa bete behar izango du. Elkartearen martxarako
Zerbitzu-koadroek duten garrantzia kontutan harturik, Batzordeak hilabetez gutxienez negoziatuko du, bereziki zailak diren koadroen kasuan bi hilabetez negoziatzera iritsiko delarik.
Batzordeak hartzen dituen erabakiek, langilegoaren nola lan-baldintzen aldaketei dagozkienek, Batzorde Iraunkorraren oneritzia jaso behar izango dute.
3: Gizarte-Laguntzetarako Batzordea. Gizarte-Laguntzetarako Batzordea osatzen da, zein Batzorde Iraunkorrean ordezkatutako eta bertan duen ordezkaritzaren neurrian zentral sindikal bakoitzeko kide finko batek, berak izendatua, eta Enpresaren Zuzendaritzaren ordezkari kopuru berberek osatuko duten.
Batzorde honen funtzio nagusia da maileguei, jantokiei, eskola-laguntzei, euskararen eragintzari eta, orohar gizarte-laguntza gisa hartzen den edozein kontzepturi buruzkoa tratatzea.
4.- Lanpostuen Balorapenerako Batzordea Lanpostuen Balorapenerako
Batzordea eratzen da, bi alderdien ordezkaritzaz, Zuzendaritzak eta
Batzorde Iraunkorrak izendatuta, launa ordezkariz.
Bere betebeharra izango da Lanpostuen Balorapenaren sistema mantentzea eta horretarako, lehen bileran, behar diren prozedura-arauak egin eta hartuko ditu.
5.- Lan-Osasunerako Batzordea.
Erdibanako ordezkaritzadun Lan-Osasunerako Batzordeak, zein
Zuzendaritzak eta Batzrode Iraunkorrean duen ordezkaritzaren arauera
Zentral Sindikalek izendatuko duten, Ordenantza Orokorrean eta indarrean dauden gainontzeko erabakietan erregulatzen diren seguritate eta Higienerako Batzordearen legezko funtzioak hartzen ditu, eta baita Huts-egiteetarako Batzordearenak ere, zeinen ordezkoa den.
Lan-Osasunerako Batzordeak, bere funtzionamenduarautegian zehazten direnez gain, beste betebehar hauek ere izango ditu:
- Lanbidearen ondoriozko gaisotasun eta istripuen zergatiak ikertzea. - Segurtasun Planen egintzan eskuhartzea. - Arrisku adierazi eta balizkoen maparen egintzan esku hartzea. - Langile guztiek Osasun eta Segurtasunari buruzko ezagutza egokia izan dezaten arduratzea. - Mediku arakaketak egiteko ardurajartzea.
Komite hau lan orduetan edo eragina izan dezaketen aurreko orduetan droga eta alkoholdun edariak hartzeari buruzko araudi bat garatzeko arduratuko da, jarraipenerako hilero batzar bat egingo delarik.
ERABAKI GEHIGARRIA
ARAUDI OROKORRA
Hitzarmen hau sinatzen denean, Batzorde bat eratuko da ahalik eta langileen ordezkari eta Enpresako Zuzendaritzaren ordezkari gutxien izango dituena, gai hauei buruzko arauak ezartzeko:
- Sarrerak - Sustapena - Prestakuntza
Permutak, zerrenda hau oraindik ET-ko harrema nak arautzen dituzten Arautegietan biltzen diren xedapenez zabal daitekeelarik, eta Arautegi Orokorrean sartu, Batzordean hartzen diren erabakien arauera.
Halaber, Batzorde hori, 89j 90 Hitzarmenean onartutako Arautegi
Orokorra dela-eta bizi diren esperientziek agertzen dutenez, esperientzia horiek gaurkotzeari ekingo zaio bidezko eritzitako gaiei dagozkienetan eta, horretarako, beharrezko berriztapenak sartuko dira.
Batzordearen eginkizuna bukatu ondoren, Bateratutako Testua egingo da, arau guztiak hartzen dituena, eta <<Arautegi Orokorra>> izena jarriko zaio. Arautegi honek Langileen Estatutoaren Aldibaterako
Xedapenetatik Bigarrenean aurrikusitako ordezkatze ondorioak izango ditu.
LEHEN AZKEN ERABAKIA BATZORDE PAREKIUEA
Hitzarmenaren interpretazio, indarraldi eta aplikapenetik sor litezkeen arazo guztiak aztertu eta konpontzeko, Batzorde
Bialderdikoa sortzen da. Bialderdikoa Hitzarmen hau sinatzen duten
Zentral Sindikal bakoitzak izendatzen duen kide banak, eta Enpresako
Zuzendaritzaren aldetiko kide kopuru berak osatuko dute, guztiak mahai negoziatzailearen partaideen artekoak izango direlarik.
Lehen atalean deskribatutako kuestio guztiak, beste neurri batzu hartu baino lehen, Batzorde Bialderdikoaren eskuetatik igaroko dira.
Batzorde Bialderdikoaren erabakiek, adostasuna iritsi ezkero, bete beharrekoak izango dira.
Batzorde Bialderdikoaren barnean adostasunik iristen ez bada, Gatazka
Kolektiboen Ebazpenerako nahitako prozedurako Konfederazioarteko
Akordioan ezartzen denaren menpe jarriko da, ezein presiobide, gatazka, administrazioko edo legezko prozedurari ekin baino bost egun lehenagoko epearen barruan. BIGARREN AZKEN ERABAKIA
ATZERAPENAK Ekaineko nominaren ordainketarekin batera atzerapenen zenbateko hauen kontuko ordainketaren aurrerapena egingo da: E eta D
Mailak, 45.000 PTA; C Maila, 40.000 PTA.; B Maila, 36.000 PTA.; A
Maila, 32.000 PTA., eta zenbateko horiek erregularizatuko zaizkie ezarritako mugara iristen ez diren langileei, bai ILT egoeran egoteagatik. bai urtean zehar sartu direlako, bai mailaz aldatu direlako, eta abar.
Hitzarmena sinatzen denetik hamabost egunerako epean, Batzorde
Bialderdikoak erabakiko du sortzen diren prima berrien eta lehenagotikoen aldaketen aplikazioa, berauek banakoka aplikatzeak dakartzan zailtasunen arauera.
I. ERASKINA LANBIDE-MAILEN ZERRENDA, SOLDATA-MAILATAN BANATUTA
E Maila: Zerbitzuburua Plantaburua Aztertzailea
D Maila: Sekzioburua Tailerburua Azterkatzailea Maila ertaineko teknikaria Aztertzaile/Programatzailea Euskara-Itzul-tzailea Admisnitrazio-kudeatzailea
C Maila: Mantenimenduko ikuskatzailea Negoziatu-burua Delineatzaile
Projektugilea Idazkaria
B3 Maila: Programatzailea Geltokiko nagusia Lan talde-burua Biltegiko arduraduna Bidai-burua Mantenimenduko teknikaria Gidari-Robratzailea
Treneko Agentea
GIU Ikuskatzailea
Trenbide eta lanetako Kapataza Elektrifikazioko kapataza Txoferra
B2 Maila:. Makinari-Motorlaria Trenbide-Makinako Operar:-Gidaria
Treneko nagusia
1. mailako ofiziozko ofiziala Ofizial administraria Delineatzailea
B1 Maila: Plantako laguntzailea Paketeri laguntzailea
2. mailako ofiziozko ofiziala Elektrifikazioko Jagolea Kontserjea
Adminis-Mantenimenduko Teknikaria B1 Maila: Ibilbideko agentea
1. mailako Langilea Lanbideko laguntzailea Banatzailea
Zentraleko operadorea Tailerreko laguntzailea Telefonari-Hartzailea
Reprografiako operadorea Geralekuko arduraduna
A3 Maila: Ordenantza-Atezaina A2 Maila: Txartel-saltzailea
Espezialista Langile berezilaria Barrerazaina Zaintzailea Atezaina
Al Maila: Garbitzailea Merkatal agentea
LB sistemaren ezarpenarekin, sailkapen honek indarra galduko du, eta orduan argitaratuko dira ordainmaila desberdinetan sartzen diren lanpostuen zerrenda.
II. ERASKINA
HUTSIK GERATZEN DIREN LANPOSTUAK BETETZEKO BIDEA
PROZEDURA BERRIAREN EZAUGARRIAK
Prozedura berriaren bidez itxaroteko barne zerrendak.jartzen dira (plazarik gabeko onartuak) eta kanpoko langileen zerrendak, lanpostu huts amortizaezin bat sortzen denean, berehala bete ahal izateko, eta baita betetzen duen pertsonak uzten duten lanpostua ere.
Kanpoko langileen zerrendak ere izango dira, aldi baterako kontratazio zuzenak egin ahal izateko, unean uneko beharren arauera.
JARRATTZEKO ERIZPIDEAK
Prozedura horretarako arautegia garatu gabe, ondoren azaltzen dira jarraitzeko oinarrizko erizpideak, indarreko arautegiaren gainetik egongo direnak.
Beharrezkoa da honela ekitea, zeren LB aplikatzen denean baliteke beste aldaketa batzu gertatzea. Ordutik aurrera arautegiaren osoa garatzeko beharrezko argibideak izango dira.
Lehen esandako oinarriko erizpideak hauexek dira: 1.- Datozen bi urteetan behar izango direla aurri kusten den lanpostuetarako deialdiak argitaratuko dira, lanpostu hutsik izan beharrik gabe.
Lanpostu hutsak egoteak eragingo du, orohar, plazak betetzeko deialdiak argitaratzea, lehiaketaaurkaritzazkoak izango ez direnak ezinbestean, langilegoaren egoeraren balorapena eta geroko lanpostuen bilakaera erkatuta, ez argitaratzea erabakitzen denean ezik.
2.- Deialdi bakoitzeko azterketak egin ondoren, emaitzak argitaratuko dira, hasiera batean PLAZARIK GABEKO ONARTU gisa. Egoera horrek bi urteko indarra izango du, argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita.
Epe hori igarotzen denean, deialdi berrietara aurkeztu behar izango da.
3.- Sortuz doazen lanpostuen betekuntza, oraingo arautegiak biltzen duen lehentasunen erizpideen arauerakoa izango da,eta ondoren plazarik gabeko gaindituak hartuko dira, argitarapen ordenaren arauera, zein azterketa guztietan lortutako emaitzen ondoriozkoa izango den.
Plazarik gabeko onarturen batek oraingo egoitza duen herrialde bereko lanpostu huts bat onartuko ez balu, UKAPEN gisa hartuko da. Aurrez plazarik gabeko onatuei eskainiko zaie aukera, baina hautespen lehentasun gutxiagoz, UKAPEN adierazpena ekiditeko.
Behin-behinean maila altuagoko funtzioak egin behar diren lanpostu hutsetan, ahal dela plaiarik gabeko onartuak hartuko dira.
4.- Plazarik gabeko onartuaren egoera indarrean dagoen artean,
Lan-Osasunaren Sailak itxaroten dauden zerrendetakoen osasun-gaitasunak egiaztu ahal izango ditu.
Onartu baldintzatua balitz, 3 hilabeteko epea ezarriko da, beste hiru hilbetetara luza litekeena, egoera hori gainditzeko.
Epe horretan zehar, ezin izango dira lanpostu hutsak bete.
Baldintzapekotasun hori gainditzen bada, agenteak zerrendako ordenari eutsiko dio. Ezezkoan, itxaroten daudenen zerrendatik kenduko da.
5.- Plazarik gabeko gaindituen zerrenda bi urte baino lehenago agortuko balitz, lanpostu hutsak itxaroten daudenen zerrendako sarrera berriko langileekin bete iitezke.
6: Orain kategoria berean dauden lanpostu bi, LB ondoren, ordain-maila desberdinetan geratuko balira, kategoria desberdinak bailiran hartuko lirateke. Hau da, ordain-maila batetik altuago batera igarotzea lehiaketa-aurkaritza bidez egingo da.
Ordain-maila txikiago batera nahita igarotzea, eusten zaion mailari dagozkion ordain-roailarekin egingo da.
Nahitako aldaketa kategoria eta ordain-maila bereko lanpostuen artean bakarrik egin ahal izango da.
Atal hau kategoria horietan LB ondoren sartzen diren langileei aplikatuko zaie. Beraz, lanpostu horietan orain daudenek, beste egoitzetan kategoria berekoak álren lanpostuei libreki eutsi ahal izango diete, eta ordain-mailak bartzen den mailarenak izango dira.
III. ERASKINA
LANPOSTUEN BALORAPENAREN EZARPENERAKO ARAUAK
I - ERABILTTAKO SlSTEMA ETA ESKULIBURUAK DIRELA ETA
Kanpoko etxe abolkulari batek ET-rentzat diseinatu dituen analisi eta kalifikazioko gidaliburuek lanpostuak kalifikatzeko agiri orokor baten atal dira.
ET-ko lanpostuetan betezen diren kualidadeei buruzkoak atera dira.
Gidaliburu horiek etxe aholkulariarenak dira, eta ET-ren eskuetan uzten ditu, baina ezin dira kopiatu ezta hirugarren eskuetara igaro, jabeen baimen idatzirik gabe.
Bildutako izariek eta erabili den faktoreen neurbideak egileen baimenik gabe alda ezin daitekeen osotasun baten atal dira.
Berauen aplikazioaren irakurketatik gatazkarik sor baledi, eta LBaren bialderdiko batzordearen barruan konpondu ezin balitz, alderdietako edozeinek, konpontzeko, etxe aholkulariarenganajoko du.
2: SISTEMA ERABILTZEN DUEN LANGILEGOA DELA ETA
Langilego hori behar bezala prestatuta eta gaituta egongo da erabilpenean, ondo aplikatzea bermatzeko. Horregatik, balorapenerako batzorde bialderdikoaren kideak aukeratu ondoren, LB sistema erabiltzeko ikastaro bat hartuko dute.
Hori dela eta, ez da komeni kide horiek aldatzerik langileen ordezakarien bi hauteskunderen artean, aginduzko erizpide bat da berau.
3: LANPOSTUEN ESPARRUA - BETEBEHAR BALORATUAK
Lanpostu baten behin-betiko balorapena, egin ahal izango da benetan zer lan egiten ari den ezagutu eta baieztatzen direnean, eta bakoitzean zenbat denbora ematen den jakiten denean.
Lan horiek, lanpostuaren berrikuspenaren ondorioz aldatzen ez diren artean, gerora sor litezkeen birsailkapenareko galdapenei erantzun ahal izateko erreferentzi gisa erabiliko dira.
Hori dela eta, ET-ko lanpostu guztien hasierako balorapenak balioa izan dezan, balorapen prozesuan batzorde bialderdikoak kontutan izan dituen lanak bildu beharko dira.
Horretarako, batzorde bialderdikoak lanpostu bakoitzaren lanen zerrenda aurkeztuko dio Batzorde Iraunkorrari. Honek oneritzia emango dio, eta horrela gaurkotuko da ET-n dauden lanpostuen definizioa, eta ondorioz, orain arte indarrean dauden arautegi desberdinek jasotzen duten definizio atzeratuak ez du baliorik izango, eta askotan, zaharkitua izango da.
4: LANPOSTU BATI EGOTZITAKO LANEN ALDAKETARENGATIKO BALORAPENAREN
BERRIKUSPENA. LANPOSTU SERRIAREN SORKUNTZA ERE SARTZEN DA.
4.1.-Kalifikazioaren berrikuspena
Lanpostuen bilakabide naturala eta unean uneko lanaren baldintzetara egoikitzeak, edukinean aldatzea dakar, normalean garrantzi handirik gabeko aldaketak izan arren.
Edukin aldakorren piskanakako gaurkotzea lortzeko, lanpostu bereko titularrak zein titularrek, egiten dituzten lanek aldaketan izan dituztela uste dutenean, idatzizko eskabide bat aurkeztuko dute indarreko beren kalifikzaioa berrikusteko.
Horrela, ez da lanpostu guztien berrikuspen orokorrik egin bebarrik izango, lehengo sisteman bezala, kategorietan oinarritzen baitzen.
Lanpostuaren berrikuspena eskatu ahal izango duten ere, saileko bitarteko buruek eta ET-ko lanaren antolakuntzako arduradunak.
Eskabideak lanpostuaren berrikusteko arrazoiak azaldu beharko ditu, eta aldaketa jasan duten lanak, lan baldintzak, bitartekoak eta urteko heineko dedikazioa zein diren adierazi beharko da.
Idazki horri, erantsi beharko zaio buruaren txostena, berretsi, zuzendu edo zehazten duena jatorrizko idazkiak dioena, edukinik aldatu gabe.
Lanpostua aztertuko da, eta adierazitako aldaketan egiaztuko dira, beste balorapen bat egiteko behar den informazio guztia bilduta.
Berrikuspen eskabidea Langilego Rudeaketa Sailera bidaliko da, eta horrek aztertuko ditu azaltzen diren aldaketak eta erabakiko du eskabidea beste kalifikazio bat izateko bestekoa den, eta beraz, bide emango zaion ala ez. Ezezkoa balitz, hala jakin araziko litzaioke eskatzaileari, eta beronek bertan utzi ala eutsiko dion erabakiko du.
Eusteko erabakia hartuez gero, LBko batzordeko erabakia Langilego
Kudeaketako Sailarenaren berbera baldin bada, edota titular edo talde batek bide ematen ez zaien bi eskabide aurkezten baditu, ezin izango du bi urtez beste eskabiderik aurkeztu.
Seihilabetero, ohizko gisa, bilduko da LB batzordea, eta egiten dituen berrikuspenen txosten bat luzatuko du, interesatuei bidaltzeko.
4.2: Lanpostu berriaren sorkuntza / Dagoen baten aldaketa
Oraingo soberakoen, eta abarren izarian sor litekeen oihartzuna dena delarik ere, itundutako bidetik arautuko baita, lanpostu berriaren edukinaren definizioari dagokionez, eta behar duen soldatamaila aplikatzeari ere, honelaxe jokatuko da:
Langilego Kudeaketaren arduradunak lanpostuaren «behin-behineko balorapena>> egingodu antolakuntzak ezartzen dituen funtzioetan oinarrituz. Giza baliabideen Sailak garatuko du lanpostuarenizaera, deialdia argitaratu eta lanpostuak betetzeari ekingo dio epaimahaiarekin batera.
Batzorde Iraunkorrak egiten duen lehen bileran edota aurrez batzorde horretako idazkariari, jakin araziko zaizkie funtzioak, lan-baldintzak, zenbat langile diren eta zein diren egoitzak, eta behin-behineko balorapena zein den.
Lanpostu edo lanpostuak bete direnean, eta funtzioak ahalik eta ondoen betetzeko finkapena eta garapena burutzeko epea igaro ondoren, egiaztuko da, antolakuntzaren aldetik, ea benetan erantzuten dieten jatorrizko diseinuei. Denboraren erreferentzia gisa, benetan egin diren lanen «behin-betiko balorapena>> LBeko batzordearen bilerarik hurbilenean egingo da, frogaldiaren bikoitza igaro eta gero.
Horrela jokatuko da oraingo funtzioen edukina zati batean aldatzen bada.
Deskribatu diren bi kasuetan, hala nola lanpostu berrien sorkuntza eta daudenen aldaketa, Langileen Estatutuko 41. artikuluan ezartzeri dena beteko da.
5: LANPOSTUEN BALORAPENEKO EMAITZEN EGOKIPENA ORDAIN-POLITIKAN
Ordainketei dagokienez, LB aplikatzeak eskatuko du kalifikazioaren soldatak ordain-kontzeptu guztiak hartzea, orain aplikatu izanik, lanpostuak eskatzen duen kualifikazioarengatik soldata-kitapen bat dakartenak.
Zenbateko handiagoedo txikiagoa izateko, lortutako ekoizpenaren kopuruarengatik izan eta lanpostuan dagoenaren borondatezkoak diren pizgarriak·bakarrik salbuetsiko dira. Era berean, norbererarenak direnak, hala nola, lanpostuko aintzinakotasuna, baina ez lanpostu egokipenaren ondoriozkoak, bai gaitasunaren murrizketagatik bai soberako izatetik datozenak, zeren azken batean halakoetan soldata-kitapena ematen baita.
Balorapenaren emaitzei aplikatu behar zaien mailaketa zehaztu eta ordain-politika egokiena erabaki ondoren, horretarako zuzen iitekeen diruaren kopurual mugatuta egonik (89/90 hitzarmenetik birbanatzeko geratzen den kopurua ere barne), diferentzia hau lor liteke:
Oraingo soldata erreala = Soldata berria Lanpostuen Balorapena
Izanik: Oraingo soldata erreal = oraingo ordain-kontzeptuen izarien batuketa (kalifikazio-soldata gisa definitzen denean sartzen dena soilik)
Soldata berria LB = ordain-politika berriaren ondorioz lortzen den izaria - Diferentzia negatiboa denean, egoera horretara zuzenduko da LBaren kontzeptuagatik banatu beharreko izaria - Diferentzia positiboa denean, berau xurgatuz joango da urteko soldata-igoeretan, eta urtean aplikatzeko izaria eta gainerako beharkizunak erabaki beharko da. Halaber, diferentzia hori xurgatuko da lanpostu horiek betetzen dituztenen igoeretan. LBren kargura ematen den kopuruak aplikazio bera izango du norberaren kitapena denenan edo igoerak gertatzen direnean.
6.- ORDAIN KONTZEPTU BERRIEN GEROKO SORKUNTZA
Aurreko atalak dioena kontutan izanik, non agertu den kontzeptiiz, ordaiketei dagokienez, zer hartzen duen LB aplikatuak, ezin izango ,da lanpostuak eskatzen duen kualitatezko balditzaren batengatik soldatakitapenik sortu. Ekoizpeneko pizgarriak bakarrik hartu ahal izango dira kontutan.
Ordain kontzeptu berririk sortzeko beharra dagoenean, aginduzkoa izango da, ahal dela, LBaren adosta- suna, eta horren ezean, desadostasunaren txostena, etxe aholkulariaren erabakira utziko dena, aplikatutako sistemaren jabea berau.
7.- ORAINGO EGOERATIK EGITEKO IHARDUERAK, LANPOSTUEN BALORAPENAREN
SISTEMA EZARTZEKO LB dela eta orain arte egin den guztia onartutzat jota, hauexek dira hurrengoak: .
1.- Batzorde bialderdikoak, lanpostu guztiak baloratzen amaitzea.
2: Lehen doiketa horizontala egitea, graduka, lanpostu guztiena.
3.- Sistemaren aplikazioaren funtzionamendulko arauak erabakitzea=erabiliko diren agiriak, fluxuak eta abar.
4: Mailaketa sistema erabakitzea, etxe aholkulariak proposatzen duenaren arauera.
5: Lanpostuen banaketa, erabakitako mailaketaren arauera.
6.- Behin-behineko emaitzak argitaratzea, galdapenakjasotzeko zentzuzko epea utziaz.
7: Galdapenei erantzutea eta behin-betiko emaitza argitaratzea, lanpostu bakoitzeko puntuaketak ezagutuz.
8.- Oraingo ordain-politika egokitzea, sistemaren ezarpenaren emaitzaren ondorioz erabakitzeñ denera. Erregularpena Hitzarmen
Kolektiboko ordainketan gaurkotzearekin batera egingo da.
IV. ERASKINA
BATZORDE IRAUNKORRAREN BARNE FUNTZIONAMENDUKO ARAUAK
1.- Sarrera
Batzorde Iraunkorra ET-ko langileak Enpresako Zuzendaritzaren aurrean ordezkatzen dituena da, eta beste edozein Erakunde eta Organismoren aurrean ere.
2.- Eraketa
Batzorde Iraunkorra eskubide osoko 12 kidek osatuko dute.
Ezinbestekoa izango da bertako kide izateko, Enpresako Batzordeko kide izatea.
Batzorde Iraunkorreko kide izango dira, halaber, hitza bai baina boturik gabe, batzorde horretan eskubide osoko ordezkaririk ez duten aukeretako kideak.
Kideak hautagai bakoitzak hauteskunde sindikaletan lortutako botuen heinean banatuko dira (sindikatuak, koalizioak, eat abar).
Ordezkaritza hori ez da aldatuko hurrengo hauteskunde sindikalak izan arte.
Hautagai bakoitzari dagozkion kideen banaketa egin eta gero, Sekzio
Sindikalak izango dira Batzorde Iraunkorrerako beren ordezkariak hautatuko dituztenak.
Batzorde Iraunkorreko kideen artean Idazkari bat hautatuko da gehiegoaren botuekin eta halakorik lortuko ez balitz, boturik gehiena jasotzen duena izango da. Berdinketarik lortuko balitz, beste bozketa bat egingo litzateke berdinketarik izan ez dadin. Eta berdinketak badirau, Idazkari izango da boturik gehien izan duen hautagai-zerrendak aurkezten duena.
3: Deialdia
Batzorde Iraunkorra Idazkariak deituko du premiazko gai bat dagoenean, aurrez Zentral Sindikal guztiei jakin araziz, edota kideen herenak Idazkariari deitzeko eskatzen dionean.
Batzorde Iraunkorra deituko da langileen herenak eskatzen badu,
Idazkariari esan eta berak deituko duelarik.
Idazkariak, ohizko deiladia izanez gero, 7 egun lehenago jakinaraziko die Sekzio Sindikalei, gai zerrenda eta guzti.
Aparteko deialdia edota premiazkoa bada, telefonoz esango da deialdiaren zergatia, data eta ordua.
4: Futzionamendua
Batzorde Iraunkorra eratzeko quoruma beharko da, hots, kide erdiak gehi baten adostasuna.
Erabakiak gehiengoak hartuko ditu. Idazkariakjakinaraziko dizkio
Zuzendaritzari batzordeko bileretara joaten direnen izenak, dietak, lizentziak eta abarrak bideratzeko.
Idazkaria izango da aktak sinatuko dituena, eta Batzordeari buruzko agiri ofizialak zaindu eta artxibatuko dituena.
5 - Arautegiaren aldaketa
Arautegi hau aldatzeko, punturen batean, alderdiren batean, edota gehikuntzarik egiteko, Batzorde Iraunkorreko kide guztien botuen 75 % behar da.