Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 1991ko irailaren 13a, ostirala


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
2749

AGINDUA, 1991ko irailaren 3koa, Hezkuntza, Uniber tsitate eta Ikerketa Sailarena, irakasmaila unibertsitarietarako liburuak argitaratzeko dirulaguntzetarako dei egiten duena.

Irakaskuntza unibertsitariak orokorrean, eta euskararen normalizazioak bereziki, unibertsitarientzako material bibliografiko egokiaren beharra daukate. Hasierako zikloetan eta kurtsoetan eskuzko testu moduko materiale bibliografikoa eta ikasleentzako helburu pedagogiko argia duten lanak behar-beharrezkotzat jotzen dira. Beraz, irakasleen aldetikako lan hauek bultzatzea komenigarria da, lan hauek sortzeak berez duten zailtasun intelektualaz gainera merkatuaren egitura komertzial eta finantzazkoak ere bai bait dituzte. Beraz, honako hau:

XEDATU DU:

/p>

Atal bakarra.- Irakasmaila unibertsitarien lehenengo eta bigarren zikloetarako liburuak, euskarazko eta gaz telaniazko modalitateetan, argitaratzeko laguntzetarako deialdia egitea, I. eta II. Eraskinetan ematen diren oinarrietan ezartzen denaren arabera.

XEDAPEN GEHIGARRlA

Lehenengoa.- Dirulaguntza hauetarako eskaerak aurkeztea deialdi honek aipatutakoak onartzea suposatzen du.

Bigarrena.- Deialdi honen baldintzak ez betetzeak, diru jasotzailearekin hitzegin eta gero, aitortutako laguntza kentzea eta jasotako dirua itzultzea ekar lezake.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau EHAA-n argitaratzen den egun berean sartuko da indarrean eta honen kontra birraztertze errekurtsoa tartejar dezakete interesatuek, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren aurrean, EHAA-n argitaratu eta hurrengo egunetik hasi eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 1991ko irailak 3. Hezkuntza, Unibertsitate eta

Ikerketa Sailburua, INAXIO OLIVERI ALBISU.

I. ERASKINA OINARRI ARAUAK EUSKARAZKO LIBURUEN ARGITALPENA

l. Oinarria: Dirulaguntzaren xedea.

Irakasmaila unibertsitarietako ikasleentzako eta euskaraz idatziriko liburuentzat zuzenduta dago deialdiatal hau, liburuok sail hauetako batean egon behar dutelarik:

a) Oinarrizko materiala: Testu-liburuak eta ikasmaterialak.

b) Material osagarria: Tesiak, tesinak, monografiak eta ikerketa-lanak

2. Ez zaie aplikatuko deialdi hau, honako argitalpen hauei:

a) Bibliofilo-liburuak.

b) Ente publikoek argitaraturiko idazlanak, Euskal Herriko

Unibertsitatekoak izan ezik.

c) Doan banatzekoak diren liburuak. d) Epekako salmentarakoak.

e) 1991. urtean argitaratu eta edozein Erakunde edo Izaiki Publikoren

Aurrekontuen pentzutan dirua eskuratu edo dirulaguntza izendatuta duten liburuak.

f) Fotokopia edo multikopia bidez prestaturiko argitalpenak.

8. Ikasliburu eta ikasmaterial didaktiko defizitarloei bakarrik eskaini ahal izango zaie dirulaguntza. Hots, lehen urtean prestakuntz kostuak salmenta bidez gainditu ezin dituzten ikasliburuei.

Defizitariotasun-gradua eta laguntzaren zenbatekoa izendatzeko kontutan hartuko diren gainontzeko fakto reak finkatzeko, 12. oinarrian ezarri denaren arabera jokatuko da.

2. Oinarria: l: Dirulaguntzaren gai izan daitezkeen liburu unibertsitariek, honako apartadu hauetakoren batetan sartuta egon behar dute:

a) Norberaren sorkuntza-lana. b) Bestetatiko egokitzapena. c)

Bestetatiko laburbilpena. d) Itzulpen zuzena. ' e) Itzulpen egokitua edo librea.

2: Lan originalak edota lehenengo edizioak bultzatuko dira nagusiki.

Itzulpenetarako, egile eta argitaletxeen baimenari dagozkien legezko bermeak eskatuko dira. Berragitalpen soil, birmoldatu edo osatuei, prestakuntz kostu berrituen araberako laguntzak eskainiko zaizkie soil-soilik.

8. Oinarria.- 1 - Sorkuntza-lana, bestetatiko egokitzapena edo bestetatiko laburbilpena denean, 1991 ko urtarrilaren letik 1992ko maiatzaren 31rartean argitaratu beharko dira liburuak.

Argitalpen-fetxa moduan honako hau hartuko da: Lege-gordailuaren errolda-eskabidea egindako eguna. 2.- Itzulpenak direnean, 1991ko urtarrilaren letik

1992ko irailaren 30rartean argitaratu beharko dira.

3.- Hala ere eta salbuespen gisa, Unibertsitate eta Ikerketa

Sailordetzak onarpena eman beharko dien eta justifikatutako arrazoiak eman daitezenean, data hori baino geroago argitaratuko diren liburuei dirulaguntza eman ahal izango zaie.

4. Oinarria: Dirulaguntzen hartzaileak Modalitate honetan baliatu ahal izango dira:

a) Beharrezko lege-nortasunez horniturik egonik euskal ikasmaterialak prestatzen dituzten argitaletxeak. b) Egile-editore modura beraien irakasmateriala argitaratzen duten irakasle unibertsitariak.

Deialdi honetako dirulaguntzez baliatu daitezen eskegileek, ezin eskuratu ahal izango dute dirulagun-' tzarik inolako Izaiki edo

Erakunde Publikotik, xede bererako. Baldintza hau bete dela kreditatu ahal izateko, dagokion deklarazioa izenpetu beharko da, laguntza eskabidea egiteko inprimakian jasotzen deneantxe.

5. Oinarria. Eskabideak eta laguntza eskeak aurkezteko epea.

Laguntza-deialdira bildu nahi duen orok honako helbide honetan jaso ahal izango du azalpen-fitxa teknikoa: Unibertsitate eta Ikerketa

Sailordetza, Wellington Dukearen kalea, 2, 01011 Vitoria-Gasteiz

Fitxa bete eta liburuaren egilearen adostasun-agiria izenpetu ondoren, eskabidearekin batera aurreko parrafoan aipaturiko helbidean aurkeztuko da berau.

Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunetik hasita kontatuko den hilbetekoa izango da eskabideak aurkezteko epea.

Baldintza orokorrak

6. Oinarria - Honako baldintza hauek bete beharko dira:

1.- ISBNa, lege-gordailua eta gainerako lege-eskakizunak behar bezala beteak egotea.

2.- Jabego intelektualari buruzko azaroaren 11ko 22/1987 Legea betetzea (BOE, 1987-11-17).

3. Laguntza-jasotzaileek dituzten zerga-obligazioak beteak dituztela egiaztatzea, Ekonomia eta Ogasun Sailaren 1986ko Otsailaren 28ko

Aginduan esan bezala (EHAA, 1986-3-18).

4. Hezkuntza Sailordetzak emandako baimena izan dezaten eskola liburuetan, honako epigrafe hau inprimatzea: <<Hezkuntza,

Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren dirulaguntza jaso du.>>·

Baldintra teknikoak

7. Oinarria.- Dirulaguntzaren gai izan daitezkeen material unibertsitariek, prestakerazko, salneurrizko eta tiradazko zenbait egokitasun-baldintza bete beharko dituzte, ondorengo oinarri-arauetan zehazten direla horiek.

8. Oinarria - Prestakerazko egokitasun maila. Prestakerazko egokitasun-maila neurtzerako, gaiaren edukia eta hizkuntzaren erabilera hartuko dira kontutan.

1. Edukinezko egokitasun-neurketarako Euskal Herriko Unibertsitatean indarrean dauden ikasketaprogramak hartuko dira kontutan, neurketa hori arlo bakoitzeko Saiharduradunek egingo dutelarik.

2. Hizkuntz erabilerazko egokitasun-neurketarako, bestalde,

Euskaltzaindiak onetsitako arauak hartuko dira kontutan; neurketa-lan hori Unibertsitate eta Ikeri keta Sailordetzak hautatutakojakitunek egingo dute.

3. Unibertsitate eta Ikerketa Sailordetzak aurkeztutako proiektuen neurketarako egoki derizkion jakitunen erizpenak eskatu ahal izango ditu.

9. Oinarria: Prezioaren egokitasun maila

Liburuen salneurria ezin izango da, antzeko maila eta gaiak dituzten erdal liburu unibertsitarien orrialdekako salnueurri standarraren %

25etik gorakoa, BEZa barne, I. Eraskinean ematen diren zehaztasunen arabera.

Aurreko parrafoan finkatu den goreneko prezioa salneurriak gainditzea gerta dadinean, Unibertsitate eta Ikerketa Sailordetzak emango du dirulaguntza ematea bidezkoa denari ala ezari buruzko ebazpena, argitaratzaileak gorakada hori justifikatzeko eman ditzan arrazoiak entzun oridoren.

10. Oinarria: Tiradaren egokitasuna

Argitaratzear dauden liburugaien tirada-kopurua, ikasturteko bezeria potentzialari eta 1994-95 ikasturterarte, hau barne dela, aurrikusitako salmenta-kopuruari egokitu beharko zaie.

11. Oinarria.- Argitaraturiko ikasliburuak behar adinbateko adoatasuna agertu beharko du azalpen-fitxa teknikoarekin.

Ondoko puntu hauek, zaindu beharrekoak izango dira:

1. Salneurria: Inolako aldaketarik egin ahal izateko egoki arrazoituriko azalpena aurkeztuko beharko zaio Unibertsitate eta

Ikerketa Sailordetzari eta honen baimen eapresuajaso beharko da.

2. Argitalpen-data: Azalpen-fitxa teknikoan adierazitakotik hilabetez gorako atzerapena lekarkeen edozein ikasliburuk, esleipenaren gai izan den dirulaguntza galdu egin lezake, behar hainbateko arrazoiak eman daitezenean izan ezik. Unibertsitate eta Ikerketa Sailordetzak eman beharko die onarpena.

3. Lan-bolumena: Eskabide fitxa teknikoan adierazitako bolumenari eutsi beharko zaio; + % 15etik gorako perdoiakjustifikatu egin beharko dira behar bezala.

4. Obraren xedea eta hastapenetan aurrikusitako edukia: Argitara emaniko ikasliburuak bat etorri beharko du jakintzagaiaz, kurtsoz, ikasliburu-motaz eta abarreko ezaugarri teknikoz azalpen-fitxa teknikoan iragarritakoarekin.

Inolako salbuespenik egin ahal izateko, egoki arrazoituriko eskaera aurkeztu beharko zaio Unibertsitate eta Ikerketa Sailordetzan. eta honen baimena jaso liburua argitaratu baino lehen.

5. Tirada: Agiribidez justifikatu beharko dute argitaratzaileek eskabide-orrian aditzera emandako tirada, Unibertsitate eta Ikerta

Sailordetzak egoki baleritzo.

6. Prestakuntz kostuak: Unibertsitate eta Ikerketa Sailordetzak hala eskatuz gero, argitaratzaileek agiribidez justifikatu beharko dituzte eskabide-orrian adierazitako kostuak.

Dirulaguntzaren zenbatekoa finkatuko duten faktoreak

12. Oinarria: Lehen aipatu diren baldintzak bete ditzaten liburuei emango zaizkien dirulaguntzen zenbatekoa finkatzeko, honako faktore,hauek hartuko dira kontutan:

1.- Defizitariotasungradua (X1).

1.1. Honako datu hauek kontutan hartuz finkatuko da defizitariotasun gradua:

- Guztirako kostea (Ko) - Koste mekaniko ponderatua (Km) - Dirusarrerak (Ds) - Banaketa prezioa (Mp) - Aurrikusitako salmentak (Sk) - Eskabide inprimakian horretarako ematen den apartaduan zehaztu beharko da guztirako kostea (Ko). Dirulaguntzaren zenbatekoa finkatzerakoan, «koste mekanikoa. delakoaren epigrafearen barruan sartzen diren apartaduak kontutan izango ditu Unibertsitate eta

Ikerketa Sailordetzak. - Guztirako kosteak hartzen ditu koste mekanikoak (Km), tema, idazketa, ilustrazio, itzulpen eta/edo egokitzapen, zuzenketa eta egilearen eskubiáeei dagozkien gastuak ez dira horretan jasotzen.

Apartadu honi eta, zehazki, koste finkoei dagozkienetan, argitaratzaile ezberdinek eskaini ditzaten datuak ikertuko ditu Sailak. - 1991-92 ikasturtean zehar, Iiburu salketak emango duen diru zenbatekoa hartzen du ·dirusarrerak· (Ds) espresioak.

Honako era honetan zehaztuko dira dirusarrera horiek, hau da, saldu behar diren ale kopurua, banaketa prezioaz biderkatuz hain zuzen. - Argitaratzaileak, banatzailearengandik ale bakoitzeko eskuratzen duenari esaten zaio banaketa prezioa (MP)

1.2.- Datu horien konbinaketa eginez lortuko da defizitariotasun gradua:

X1 =Km-Da.

X1 = Km - (Mp . Sk).

2.- Indikatzaile funtzionala (X2). Hezkuntza, Unibertsitate eta

Ikerketa Sailak liburu bakoitzari ematen dion garrantzia finkatzeko,

Agindu honetako III. Eraskinean eskaintzen den lehentasun-indizea hartuko da kontutan.

3. - Oso garrantzi handiduna

2 - Nahiko garrantzi handiduna 1 - Komenigarritasunduna

3.- Salneurria (X3). <<Salneurria orrialdeko» zenbatekoa eta «antzeko gaztelerazkoaren salneurri estandarra orrialdeko· zenbatekoa banatzeak eman dezan kozientea (a3) erabiliko da parametrotzat.

Agindu honetaku I. Eraskinean kasu bakoitzerakti ematen dena izango da salneurri estandard hori.

4.- Berme gradua (X4). Liburuak duen interes zientifikoa dela eta,

Unibertsitateetan izan duen onarpen gradua hartuko da erreferentziatzat, berme gradua finkatu ahal izateko.

Zenbatekoa finkatzea

13. Oinarria: Aurreko atalean aipatu diren lau faktore horietako bakoitzaren zenbakizko konkretapena, honako indize hauek kontutan hartuz egingo da:

PARAMETROAK PONDERAZIO INDIZEAK

Lehen aipatu diren faktore bakoitzari dagozkion «ni»ak, ponderazio indizeak dira.

Faktore horiek konbinatuz, KZ zenbakia aterako da, hau da, liburu eta/edo materiale didaktikoetariko bakoitzari dagokiona:

KZ = X1 (X2 n2 +X3 n3 +X4 n4 ) , Unibertsitate eta Ikerketa

Sailordetzak modalitate honetarako jarri dezan aurrekontu partida (LP), dirulaguntzaren gai izango diren liburu eta materiale didaktikoetariko bakoitzaren KZ zenbatekoak artezko heinean banatuz, finkatuko da dirulaguntza (DL) :

KZi DLi=LP.

KZi-ren emaitza

Izenda dadin dirulaguntza ezin izango da finkatu den defizitariotasun gradua baino goragokoa. Dirulaguntzak esleitzea eta ordaintzea

14. Oinarria.- Sailburuak izendatutako Jarraipen Batzordeak dioena entzun ondoren, Unibertsitate eta Ikerketa Sailordetzak deialdi honen erabakia hartuko du eta 1991ko azaroaren 10a baino lehen Euskal

Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila aginduko du.

15. Oinarria.- 1. Bidezko den erabakia argitaratu ondoren eta 1991ko abenduaren 31a. baino lehen, honako izapide hauek bete daitezenaren baldintzapean geldituko da dirulaguntza eskuratzea:

a) Liburua bukatu ondoren, eta inprimatu aurretik, prestakerazko egokitasun-maila eta hizkuntz erabilerazko egokitasuna neurtzen duten organuei bi kopia bidali.

b) Liburugaiaren egokitasun-maila osatzeko Unibertaitate eta Ikerketa

Sailordetzak zuzenketa- edota osaketa oharrik proposatuko balu, inprimatu aurretik aldaketok egin.

c) Ikasliburuek ondoko esaldi hau eramango dute: «Hezkuritza,

Unibertaitate eta Ikerketa Sailaren dirulaguntzajaso du.·

d) Liburua argitaratutakoan, bi ale bidaliko dira Unibertsitate eta

Ikerketa Sailordetzara. Argitaraberri den Iiburuarekin batera aalmenta-prezioa eta tirada adierazi beharko ditu hartarako prestatutako idazki batean.

Ale horiek jasotakoan eta Agindu honetan adierazitako baldintzapenak behar bezala beteak izan badira, agindutako dirulaguntza luzatuko zaio diru-adjudikatariari.

2. Itzulpenak: Liburuen argitaratzea 1991 urterakoa baldin bada

Unibertsitate eta Ikerketa Sailordetzak, egindako lanaren egokitasuna aztertu eta gero, subentzioa partez ordaindu ahal izango du; kopuru honek ezin izango du kopuru osoaren %30a gainditu.

3. Adjudikazioa egiterakoan, dirulaguntzetara bildutako ikaslibururen batjadanik argitaraturik balego hartarako esku duten organoen onespen-agiria beharko du.

4. Edozein liburu tomo batean edo gehiagotan kaleratu ahal izango da.

Azken kasu honetan, ordainbidearen mamikuntza tomoz tomo burutuko da, ale bakoitzari dagokion zati proportzionalaren arabera.

5. Argitaletxeek kaleratzekoak dituzten ikasliburuen konposizioa informatizazio bidez egina badago, testu idatziaren euskarriaren kopia bat helaraziko diote Unibertsitate eta Ikerketa Sailordetzari, beronek hala eskatuko balie. Sailordetzak Euskaltzaindiari eskainiko dio kopia hori, Hizkuntz Akademiak egungo euskararen bilketa-lan sistematikoa aurrera eraman ahal izan dezan.

II. ERASKINA GAZTELANIAZKO LIBURUEN ARGITALPENA

1. Oinarria.- Lehenengo eta bigarren zikloetako ikasle unibertsitarientzat egindako eta gaztelaniaz idatziriko ikasliburuei zuzendua dago modalitate hau.

2. Oinarria: Euskal Autonomi Elkarteko ikastetxe unibersitarietako irakasleek parte hartu ahal izango dute horretan, egile-editore modura beraien irakasmateriala argitaratzen baldin badute.

3. Oinarria: Eskabide-orriak eta aurkezteko epea. Modalitate honetan parte hartu nahi lukeen orok honako helbide honetan egingo du eskaera: Unibertsitate eta Ikerketa Sailordetza, Wellington Dukearen kalea, 2, 01011 vtoria-Gasteiz.

Eskabideok aurkezteko epea, hilabetekoa izango da, deialdia EHAAn argitara dadin egunaren biharamunetik hasita kontatuko dela epe hori.

4. Oinarria: Eskabidearekin batera ondoko informazio eta dokumentuak aurkeztuko dira:

1. Proiektuaren azalpenerako memoria, honetan edukinaren aurkibidea, deskribapen laburra eta autore edo autoreen biografia laburra doazelarik.

2. liburugaiak zenbat mekanografi tarte edo matrize izango dituen.

3. Proiektuaren aurrekontua.

4. Tiradaren kopurua eta argitalpen-data.

5. Dirulaguntza hau kontuan hartu gabeko liburuaren salneurria.

5. Oinarria.- Laguntza-deialdira bil daitezkeen ikasmeterial unibertsitarioak, beren orijinaltasun-mailari dagokionez, honako hauek izan daitezke:

a) Norbere sorkuntza-lanak. b) Bestetatiko egokitzapenak. c)

Bestetatiko laburbilpenak.

6. Oinarria: Liburuak 1991ko urtarrilaren letik abenduaren 31rartean argitaratu beharko dira. Honako esaldi hau jarri beharko da bertan:

«Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren dirulaguntza jaso du argitalpen honek.·

Argitalpen-fetxa moduan ondoko hau hartuko da: Lege-gordailuaren errolda-eskabidea egindako eguna. 7. Oinarria: Lan originalak edota lehenengo edi zioak bultzatuko dira nagusiki. Berragitapen soil, birmoldatu edo osatuei dagokienez, prestakuntz kostu berrituen araberako laguntzak eskainiko zaizkie soilsoilik.

8. Oinarria: Diru-laguntza emateko, ondoko ezaugarriok hartuko dira kontutan:

1. Argitaratzea nai den lanaren berezko interesa. 2. Edizioaren kostuak.

3. Komertzializatzeko zailtasunak.

4. Lanak amaitzerakoan izango duen bezeria potentziala.

9. Oinarria: Diru-laguntza honen kopurua, gehienez jota, konposizio-kostuarena izango da. Unibertsitate eta Ikerketa

Sailordetzak horretako ezarriko duen tarifa baten arabera egingo da kopuru-neurketa hori.

10. Oinarria: Honako baldintza hauek bete beharrekoak izango dira:

1. ISBNa, Lege-gordailua eta gainerako lege-eskakizunak behar bezala beteta egotea.

2. Jabego intelektualari buruzko azaroaren 11ko 22/1987 Legea betetzea (BOE, 1987-11-17).

3. Laguntzajasotzaileek dituzten zerga-obligazioak beteak dituztela egiaztatzea, Ekonomia eta Hazienda Sailaren 1986ko otsailaren 28ko

Aginduan esan bezala (E.H.A.A., 1986-3-18).

4. Ikasliburu batek ezingo du Herri-erakundeetatik ordainketa bikoitzik (edo areagokorik) jaso. Horren aitormen espresua egin beharko du laguntza-jasotzaile orok.

11. Oinarria. - Argitaratutako liburuaren ezaugarriak eta 4.1. oinarri-arauean aipatutako memorian azaldutakoak bat etorri beharko dute. Horretarako ondoko hauek hartuko dira kontutan:

1. Salneurria: Inolako salneurri-aldaketarik egin ahal izateko egoki arrazoituriko azalpena aurkeztuko beharko zaio Unibertsitate eta

Ikerketa Sailordetzari, eta honen baimen espresua jaso beharko da,

Sailordetza, hori bait dagokio salneurriaren kontrola.

2. Argitalpen-data: Azalpen-fitxa teknikoan adierazitakotik hilabetez gorako atzerapena lekarkeen edozein ikasliburuk Unibertsitate eta

Ikerketa Sailordetzak hitzemandako laguntza galdu egin lezake, partez edo osoz.

Hala ere, eta arrazoi bereziak direla-eta, Unibertsitate eta Ikerketa

Sailordetzak laguntza ematearen egokitasuna erabaki ahal izango du azalpen-fitxa teknikoan adierazitakotik hilabetez gorako atzerapena duten liburuentzat.

3. Lanaren orrialde kopurua: Eskegileak, 4.2 oinarri-arauean ezarritakoaren arabera, azalpen-fitxa teknikoan adierazitakoari eutsi beharko zaio; + %15etik gorako perdoiak justifikatu egin beharko dira behar den bezala.

4. Xedea eta obraren jatorrizko edukia: Argitara emaniko ikasliburuak bat etorri beharko du jakintzagaiaz, kurtsoz, ikasliburu-motaz eta abarreko ezaugarri teknikoz azalpen-fitxa teknikoan iragarritakoarekin.

Inolako salbuespenik egin ahal izateko, egoki arrazoituriko eskaera aurkeztu beharko zaio Unibertsitate eta Ikerketa Sailordetzari liburua argitara aurretik. Sailordetza honen baimenajaso beharko da.

5. Tirada: Eskabide-orrian aipatutako tiradaren azalpen justifikatu eta dokumentatua aurkeztu beharko du laguntza-jasotzaileak,

Unibertsitate eta Ikerta Sailordetzak egoki baleritzo.

6. Prestakuntz kostuak: Unibertsitate eta Ikerketa Sailordetzak hala eskatuz gero, laguntza-jasotzaileak eskabide-orrian adierazitako prestakuntz kostuen azalpen justifikatu eta dokumentatua aurkeztu beharko du.

12. Oinarria: Sailburuak izendatutako Jarraipen Batzordea entzun ondoren Unibertsitate eta Ikerketa sailordetzak deialdi honen erabakia hartuko du eta 1991ko azaroaren 10a baino lehen Euskal

Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila aginduko du.

Unibertsitate eta Ikerketa Sailordetzak, aurkeztutako proiektuen kalitatea neurtzeko, egoki derizkion jakitunen ebazpena har dezake kontuan.

13. Oinarria: Ebazpena argitaratu ondoren, honako izapide hauek egin daitezenaren baldintzapean geldituko da dirulaguntza eskuratzea:

a) Liburua argitaratu ondoren eta 1992ko martxoaren 31a baino lehen,

Unibertsitate eta Ikerketa Sailordetzara bi ale bidali. Honekin batera salneurria eta tirada-kopurua adieraziko dituen idazki bat aurkeztu behar da.

Aleak Sailean jaso eta Agindu honetan ezartzen diren baldintzak behar bezala betetzen direla ziurtatu ondoren, dirulaguntzaren ordainketa egingo da.

b) Bolumen batetan edo gehiagotan argitara daitezke liburuak; bolumen batetan baino gehiagotan argita ratzea gerta dadinean, tomoka egingo da ordainketa, bakoitzari dagokionaren ordainketa eginez.

III. ERASKINA/ANEXO III


Azterketa dokumentala