185. zk., 1991ko irailaren 13a, ostirala
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
2748
AGINDUA, 1991ko abuztuaren 9koa, Hezkuntza, Uni bertsitate eta Ikerketa Sailburuarena, 1991/92 ikasturtean zehar kurrikulum berrikuntzarako proiektuak gauzatzen dituzten ekainaren 29ko 10/1988 Legean adierazitako hitzarmen partikularrak izenpetu zituzten ikastolentzako eta unibertsitate maila ez duten Euskal Autonomi Elkarteko ikastetxe kontzertatuentzako ekonomi laguntzetarako deialdia erabakitzeko dena.
1991ko maiatzaren 15eko aginduz (maiatzaren 16ko EHAA), Sail honek
1991/92 ikasturtean zehar kurrikulum berrikuntzarako proiektuak gauzatzen dituzten ekainaren 29ko 10/1988 Legean adierazitako hitzarmen partikularrak izenpetu zituzten ikastolentzako eta unibertsitate maila ez duten Euskal Autonomi Elkarteko ikastetxe kontzertatuentzako ekonomi laguntzetarako deialdia egin zuen.
Eskabideak aurkezteko aldia amaitu ondoren, eskabide horiek aztertu eta gero, aipatu deialko 8.2 atalarekin bat eginik eta Pedagogi
Berrikuntzarako Zuzendaritzaren proposamenez, hau
ERABAKI DUT:
1. atala.- Dirulaguntzak, eraskinean adierazten diren diruzenbatekoz,
1991/92 ikasturterako onartutako kurrikulum berrikuntzarako proiektuei esleitzea.
2. atala.- Agindu honen aurka, EHAAn argitara dadineko egunaren biharamunetik aurrera kontatuko den hilabeteko epearen barruan berraztertze errekurtsoa tartejarri haal izango da Hezkuntza,
Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren aurrean.
Vitoria-Gasteiz, 1991ko abuztuak 9. Hezkuntza, Unibertsitate eta
Ikerketa Sailburua, INAXlO OLIVERI ALBISU.
ERASKINA/ANEXO