185. zk., 1991ko irailaren 13a, ostirala
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapena
2747
ERABAKIA, 1991ko irailaren 6koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearena, Itsas Arduralaritzako Eskolaren 1991rako beka-egitarauari buruzkoa.
Urtero kaleratzen da Itsas Arduralaritzako Eskolaren beka-egitaraua.
Itsas-zuzenbideko edo itsas-ekonomiako masterren beharrei erantzuteko, beka-egitarauak zenbait aldaketa izan ditu urtetan zehar.
Hori kontutan izanda, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak Erabaki honen bidez dei egiten dituen bekak 2 eratakoak dira; batzuk aurreko egitarauetatik datozenak, hiru urterako bait ziren beka haiek, eta beste batzuk berriak.
Erabaki honen bidez, Itsas Arduralaritzako Eskolaren 1989ko egitaraueko beken 3. aldiari ekiten zaio, baina berrikuntza nabarmena sartzen da. Eskolak urte horietan kaleratu dituen bekei esker bekari ugari prestatu dira eta Eskolako Aholku-Batzordearen eritziz ez da beharrezkoa aipaturiko egitarauaren ezaugarriak dituen bekarik ateratzea, jendeak ez bait ditu eskatzen.
Hori dela eta, kontutan izanik Administrazioaren jardueraren arau nagusia den lege-segurtasunari eutsi beharrak 1989ko beka-egitarauarekin jarraitzea daka rrela, IAE/EAMko
Aholku-Batzordeko kideen eritziz interesgarri diren ikasketak gehituz, ikerketa-arloa beste era batera egituratzeko aldaketa egitearekin batera 1989ko egitaraueko bekak berriro ateratzen ditu
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak deialdi honetako atalen bidez, IAE/EAMko koordinatzaileak aldeko erizpena eman ondoren.
3. zikloan, Erresuma Batuan 2. ikasketa-zikloa gainditu ondoren, itsas-enpresetan edo itsas arloari loturikoetan praktikaldia egin behar da, koordinatzaileak egokitzat jotzen badu. Horrezaz gain, aurten Autonomi Elkarteko itsas arlorako interesgarri izan daitezkeen azterketetan bekariek parte har dezaten nahi da.
Aitzitik, dagoeneko 1990eko egitarauean iragarri diren mota berriko beken asmoa itsas arloan jendea prestatzea da. Horretarako, itsas arlorako interesgarria izango den eta IAE/EAMko Aholku-Batzordeak zehaztutako azterketa jakinen bat egin beharko dute.
Beraz, Erabaki honen bidez esleipen berriko bekak nahiz hirugarren zikloa egitekoak ateratzen dira. Berritze-bekak emateko bi baldintza bete behar dira, behar beste diru izatea eta Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak berritze-erabakia hartzea, horretarako aurreko zikloa gaindituta izan beharko dela.
Horiek horrela, honako hau, ERABAKI DUT:
1. atala.- Erabaki honen bidez Itsas Arduralaritzako Eskolaren «E» motako 3 beketarako dei egiten da. Halaber, Herri-Arduralaritzaren
Euskal Erakundeko zuzendariari ahalmena ematen zaio, Itsas
Arduralaritzako Eskolaren 1989ko egitaraueko «D>> motako bekak, dagokion erabakiaren bitartez, berriro ateratzeko, beka horietarako dei egiten zuen Aginduak ezarri bezala.
2. atala.- Erabaki honetan adierazitako bekek honako ezaugarriok dituzte:
a) Helburuak.
Beka horiek itsas-zuzenbidearen edo itsas-ekonomiaren arlo zehatz batzutan adituak prestatzea dute helburu, aditu horiek Eskolako ikertzaile edo irakasleen taldeetako kide izan edo Eskolarekin lankidetzan aritu daitezen irakaskuntza, zabalkunde edo ikerkuntza-lanetan.
b) Bi beka-moten iraupena eta edukia. - 1989ko beka-egitaraueko hirugarren zikloa urtebeterako planen aurrikusitako ekintzen arabera garatuko da. Ekintza horien artean, dagokion ikasturtean zehar Itsas Arduralaritzako Eskolan burutuko liratekeen ikerkuntza eta irakas-entrenamendua sartzen dira. Ziklo hori amaitutakoan deialdia egiten zuen Aginduan ezarritako helburua, iraupena eta edukia betetzat joko dira; - aldi berean, «E» motako 3 beketarako dei egiten da. Bekaldian,
Aholku-Batzordearen eritziz itsas arlorako interesgarri izan dadin gairen bati buruzko lan berezia eta zehatza egin beharko da.
3. atala.- Esleipen berriko «E>>motako hiru beketarako dei eiten da ondoko eskemaren arabera:
E., E.2 eta E.3mota.
Tokia- Itsas Arduralaritzako Eskola.
Lana.- Ontzietan eta, ondorioz, ontzi-enpresetan informatika erabiltzeko posibilitateei buruzko azterketa egin beharko da bekaldian; erabilpen bakoitza garatu beharko da gero informatika bidez lantzeko. Hona hemen, adibide modura, langai batzuk:
- Itsasketari buruzko kalkuluak - Ontzi-zamaketa - Agonkortasuna - Indarrak - Portura sartzeko agiriak - Hornien kontrola -Abiadura ekonomikoa - Energia-kontsumoa
Beka-ikerketa hori nola egin azalduko duen txostena aurkeztu beharko du eskatza:leak.
Betebeharrak: Goimailako titulua. Marina Zibileko lizentziaduna edo
Merkataritza-Marinako kapitaina. Informatikako ezagupenak. Titulu horien jabe izatea eskabideak aurkezteko epearen barruan egiaztatu beharko da.
Iraupena: 10 hilabete.
Jarraipena.- Hilabetero burututako jardueren txostena aurkeztuko zaio
IAE/EAMko Aholku-Batzordekideen artean HAEEko zuzendariaren Erabakiz bekak esleitzerakoan izendatutako tutore-taldeari.
Bekaldian egindako lanen jabegoa bekariak izango du eta Itsas
Arduralaritzako Eskolaren bidez HAEEk egin ditzan argitalpen guztietan bere izena agertuko da. Argitalpen-eskubideak HAEErenak izango dira eta beretzat gordetzen du lan horiek argitaratzeko eskubidea. '
Bekariak bere prestakuntza hobetzeko ikastaroak egin ahal izango ditu itsas arloan interesgarriak diren nazioarteko ikastegietan.
E.4 mota
Tokia: Itsas Arduralaritzako Eskola.
Lana: E.2 eta E.3 beketako bekariek egindako iker keten hizkuntza informatikoaren bidezko tratamendua. Eskatzaileak txostena aurkeztu beharko du arlo horretan zernolako esperientzia duen edo, epaimahaikideek elkarrizketa egin diezaioten, lana nola burutuko duen azalduz.
Betebeharrak.- Goimalako titulua. Informatikako lizentziaduna. Titulu horien jabe izatea eskabideak aurkezteko epearen barruan egiaztatu beharko da. Iraupena: 10 hilabete.
Jarraipena.-. Hilabetero burututako jardueren txostena aurkeztuko zaio IAE/EAMko Aholku-Batzordekideen artean HAEEko zuzendariaren
Erabakiz bekak esleitzerakoan izendatutako tutore-taldeari.
Bekaldian egindako lanen jabegoa bekariak izango du eta Itsas
Arduralaritzako Eskolaren bidez HAEEk egin ditzan argitalpen guztietan bere izena agertuko da. Argitalpen-eskubideak HAEErenak izango dira eta beretzat gordetzen du lan horiek argitaratzeko eskubidea.
Bekariak bere prestakuntza hobetzeko ikastaroak egin ahal izango ditu itsas arloan interesgarriak diren nazioarteko ikastegietan.
E2, E3 eta E4 bekak 1.000.000: pezetakoak izango dira. Ordainketa 10 zati berdinetan egingo da hila amaitu eta gero.
4. atala.- 1989 beka-egitaraueko D-17, D-18, D-19, D20 eta D-21 bekak, bigarren zikloa bukatu eta ziklo horretako edukia gaindituz gero, hirugarren zikloa egiteko, hau da, arlorako interesgarriak diren azterketak burutzeko, luzatuko dira Herri Arduralaritzaren
Euskal Erakundeko zuzendariaren Erabakiz.
Beka horiek 1.250.000 PTAkoak izango dira. Lehenengo ordainketa
150.000 PTAkoa izango da eta 100.000 PTAko beste 11 ordainketa, hila amaitu eta gero.
5. atala.- Honako hauek dira esleipen berriko bekak eskatzeko oinarrizko baldintzak: - Goimailako titulua izatea - Ohizko bizilekua Euskal Herrian izatea - Gizonezkoa izanez gero, soldadutza egina izatea edo jare egotea
6. atala.- Bekariak aukeratzeko, Itsas Arduralaritzako Eskolako
Aholku-Batzordeko kideek osatu eta HerriArduralaritzaren Euskal
Erakundeko zuzendariaren Erabaki bidez izendatutako Beketarako
Epaimahaiak merezimenduak balioetsiko ditu. Eskatutako bekarako pertsona egokia zein den jakiteko elkarrizketa egin ahal izango zaie eskatzaileei.
7. atala.- Beka-eskabideak araututako inprimakian aurkeztu beharko dira. Hona hemen eskabideak jasotzeko tokiak:
Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundea: Bilbao. Errekalde Zumardia,
18-1.a. 48009 Bilbao Vitoria-Gasteiz. Adriano VI, 20-2.a. 01008 VitoriaGasteiz
Oñati. Unibertsitate Zaharra. Oñati;
Donostia-San Sebastián. Iztueta ibilbidea, 7 behea. 8. atala.-
Eskabideak, eskura edo posta egiaztatuz, Herri-Arduralaritzaren
Euskal Erakundera bidali behar dira. Helbidea: Errekalde Zumardia,
18-1.a; 48009 Bilbo.
9. atala.-Eskabideak aurkezteko epea 1991ko Irailaren 30ean bukatzen da.
10. atala.- IAE/EAMko Aholku-Batzordeko kideen artean osatutako
Epaimahaiak proposatuta, HerriArduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren Erabaki bidez egingo da beken esleipena.
11. atala.- Itsas Arduralaritzako Eskolako bekaldiak dirauen bitartean ezin izango da soldatadun lanik egin ezta beste laguntza edo bekarik izan ere, hori dela eta, bi kasu horietan ez egotea agertzen duen zinpeko aitorpena aurkeztu baharko dute eskegileek.
12. atala.-Aginpidedun agintaritzari ahalmena ematen zaio, ezarritako diru-kopuruetatik, bekariren baten prestakuntza-lana osatzeko aukera eman dezaten biltzar eta mintegietako egonaldiak Erabaki bidez ordaintzeko. Horretarako Itsas Arduralaritzako Eskolako koordinatzailearen aldeko erizpena beharko da.
13. atala.- Beka-esleipendunak aseguru-etxe edo mutuaren batean egin beharko du izan ditzakeen erantzukizun edo osasun-zerbitzuak berma ditzan asegurua.
AZKEN ERABAKIA
Honako Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 1991ko irailak 6. Herri-Arduralaritzaren Euskal
Erakundeko jarduneango Zuzendaria,
PERU BAZAKO ATUTXA.