185. zk., 1991ko irailaren 13a, ostirala
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileak
Osasuna
2746
1.089/91 ERABAKIA, uztailaren 30ekoa, Osakidetzako Zuzendari Nagusiarena, zeinen bidez Erakunde Autonomoan, Epidemiologia Klinikoa eta Ikerketa Espezialitatean hutsik dauden Alorreko fakultatibo espezialistentzako zenbait lanpostu betetzeko lekualdatze-lehiaketako eta aukeraketa saioetako Epaimahaiak, puntuen hurrenkeraren arabera, lehiatzaileei buruz bidali duen behin-behineko zerrenda onartzen bait da.
1990eko uztailaren 12ko 139 zk. duen EHAAn argitaratutako
Osakidetzako Zuzendari Nagusiaren ekainaren 28ko 703/90 Erabakiaren bidez, Erakunde Autonomoan Espezialitate zenbaitetan hutsik zeuden
Alorreko fakultatibo espezialistentzako 239 lanpostu betetzeko lekualdatze-lehiaketarako eta aukeraketa saioetarako deia egin zen.
Deialdi horretako oinarri-arauekin bat eginik, Osakidetzari buruzko maiatzaren 10eko 10/ 1983 Legean eta langilegoaren gaietan eskuduntzak aitortzeari buruzko otsailaren 20ko 36/ 1990 Dekretuko 3. atalean (1990eko martxoaren 8ko 49. zk. duen EHAA) ematen zaizkidan eskudunaez baliatuz, honako hau
ERABAKI DUT:
Lehenengoa: Zenbait espezialitatetan hutsik dauden lanpostuak betetzeko lekualdatze-lehiaketako eta aukeraketa saioetako
Epaimahaiak, puntuen hurrenkeraren arabera, lehiatzaileei buruz bidali duen behin-behineko zerrenda onartzea eta Erabaki honen I.
Eraskinaren arauera EHAAn argitaratzea.
Bigarrena.- Deialdiaren 8.7 oinarri-arauean xedatutakoaz baliatuz, erabaki hau EHAAn argitara dadineko egunaren biharamunetik aurrera kontatuko diren 15 asteguneko epe bat ematen zaie interesatuei eta epe horrek dirauen bitartean, balorazio espedienteak aztertu ahal izango dituzte eta erabaki honen aurka murtziloak egin ere bai.
Vitoria-Gasteiz, 1991ko uztailak 30. Osakidetzako Zuzendari Nagusia,
JAVIER VERGARA ORUE-ECHEVARRIA.
I. ERASKINA/ANEXO I