185. zk., 1991ko irailaren 13a, ostirala
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileak
Osasuna
2745
1086/91 ERABAKIA, uztailaren 24ekoa, Osakidetzako Zuzendari Nagusiarena, zeinen bidez Erakunde Autonomoan, Barne Medikuntzako Endokrinologia eta Nutrizioa espezialitatean, hutsik dauden Alorreko fakultatibo espezialistentzako zenbait lanpostu betetzeko lekualdatze-lehiaketako eta aukeraketa saioetako Epaimahaiek, puntuen hurrenkeraren arabera, lehiatzaileei buruz bidali duten behin-betiko zerrenda onartzen bait da.
1990eko uztailaren 12ko EHAAko 139. zenbakian argitaratu zen
Osakidetzako Zuzendari Nagusiaren ekainaren 28ko 103/1990 Erabakiz,
Erakunde Autonomoan, hainbat espezialitatetako Alorreko Fakultatibo
Espezialistentzako hutsik zeuden 239 lanpostu betetzeko Lekualdatze
Lehiaketarako eta Hautaketa Saioetarako deialdia egin zen.
Deialdi horretako 8.8 eta 9.5 Oinarri-arauetan ezartzen denaren arabera, lehiatzaileen behin-behineko zerrenda, puntuen hurrenkeraren arabera, behin-betikoratuz Epaimahaiek aurkeztu dituzten proposamenak ikusi ondoren, eta Osakidetzari buruzko maiatzaren 19ko 10/1983
Legean eta langilegoaren arloan eskuduntzak emateari buruzko otsailaren 20ko 36/ 1990 Dekretuko ( 1990eko martxoaren 8ko EHAA-ren
139 zk.) 3. atalean ematen zaizkidan ahalmenez baliatuz, honako hau
ERABAKI DUT:
Lehenengoa.- Barne Medikuntzako Endokrinologia eta Nutrizioa espezialitatean Alorreko Fakultatibo Espezialistentzat hutsik dauden lanpostuak betetzeko egin diren hautaketa saioen Epaimahaiek egin duten eta bete beharrekoa den proposamenez onartzea lehiatzaileek lortutako puntuen hurrenkerri jarraituz osatutako behin-betiko zerrenda, Erabaki honen I. Eraskinaren bidez jendaurrean argitaratua.
Bigarrena.- Ondoren agertzen diren zerrendatik, honako Fakultatibo
Espezialista hauek aukeratuak izan direla deklaratzea:
Goena Iglesias, Miguel Ma.
Ruiz de Gordejuela Sáez de Navarrete, Julio Hirugarrena: Aukeratutako izangaiei dei egitea lanpostua aukera dezaten, bata bestearen ondoren eta puntuen hurrenkeraren arabera. Irailaren 24ean egingo da,
10:30etan, Osakidetzak Bilbon duen Alorreko Zuzendaritzan (Gran Vía
81, Bilbao).
Pertsonalki edo ahaldun baten bidez azaldu ahal izango dira, ahalduntza eman izana behar bezala kreditatu beharko dela azken kasu honetan.
Honako baldintzapean egiten da deialdi hau: lehen adierazitako ekintzara ez azaltzeak, aurreko lerroaldiko moduez baliatu gabe, edo azaldu baino lanposturik ez aukeratzeak berekin dakar prozedura honen arabera doakionari legozkiokeen eskubide guztiei uko egitea.
Laugarrena.- Erabaki honen aurka Gorajotze Errekurtsoa sartu ahal izango da Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren aurrean, Erabaki hau EHAAn argita ra dadin egunaren biharamunetik hasita kontatuko den 15 asteguneko epearen barruan, Osakidetzari buruzko maiatzaren 19ko 10/1983
Legearen 10. atalean eta Administrazio Prozeduraren Legearen 122. atalean ezarritakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 1991ko uztailak 24. Osakidetzako Zuzendari Nagusia,
JAVIER VERGARA ORUE-ECHEVARRIA.
I. ERASKINA/ANEXO I