Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 1991ko irailaren 13a, ostirala


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapena
2743

AGINDUA, 1991ko irailaren 2koa, Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autónomi Garapenerako Sailburuarena, Sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen iarez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.

Sail honetan Goi Kargudunen Idazkari postu bat hutsik dagoenez,

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2

c) atalean xedatutakoarekin bat eginik (28ko EHAA) eta Funtzio

Publikorako Zuzendaritzaren aldezko informea jaso ondoren, Agindu honen Eraskinean zehazten den lanpostua izendapen iarez betetzeko iragarpena egiten da, honakoak izango direla

OlNARRl-ARAUAK: Lehenengoa.- Agindu honen Eraskinean ezartzen diren eginkizunak betetzeko eskatzen diren eskakizunak bete ditzaten karrerako funtzionariek eska ditzakete Agindu honen bidez egiten den deiaren xedeko lanpostua, zerbitzu aldian edo zerbitzu berezietan egon eta C1 edo D1 Kidegoetakoak baldin badira.

Era berean, C1 edo D1 Kidegoetakoak izan eta nahitaezko eszedentzian, borondatezko eszedentzian, bertan egoteko gutxienezko denboraldia beteta badute behintzat, edo beste Administrazio Publiko batzutan zerbitzu aldian daudenek parte har dezakete lehiaketan, horrela zerbitzu aldira itzuliko balira, Aginduaren Eraskinean ageri diren lanpostuak betetzeko ezarritako betebeharrak ere bete beharko dituztelarik.

Bigarrena.- Eskeak Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi

Garapenerako Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara bidaliko dituzte interesatuek, Agindu hau Euskal He.rriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunaren biharamurietik aurrera 15 asteguneko epearen barruan.

Hirugarrena.- Euren datu pertsonalak eta gaurregungo destinoaz gain, curriculum vitae gehituko diote idazkiari, honaka hauek adieraziz:

a) Titulu akademikoak.

b) Bete izan dituen lanpostuak, bai administrazio publikoan eta bai, hala gertatuz gero, enpresa pribatuan ere.

c) Burututako ikasketa eta ikastaroak, dakizkien hizkuntzak eta izangaiaren ustez agertzeko egokitzat jo ditzan beste merezimendu guztiak.

Izangaiek, eskatu zaizkien betekizunen eta alegatutako merezimenduen agiri egiaztagarriak ere erantsi beharko dizkiote eskabideari.

Halaber, argitalpenak, informeak edo bidezkotzat jo dezaten beste edozein agiri ere aurkeztu ahal izango dituzte izangaiek.

Laugarrena.- Lehendakaritza, Lege Araubide eta

Autonomi Garapenerako Sailburu J. T. Gorenaren Aginduz erabakiko da deialdi hau eta, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatu beharreko hilabeteko gehienerako epe barruan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Agindu honen aurka, administrazioarekiko liskarrauzi errekurtsoaren aurretiko berraztertze errekurtsoa tartejarri ahal ixango zaio

Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailburuari,

Agindu hau Euskai Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hilabeteko epean.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan jarriko da indarrean Agindu hau.

Vitoria-Gasteiz, 1991ko irailak 2.

Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailburua,

JOSEBA M. DE ZUBIA ATXAERANDIO. ERASKINA Deialdiko lanpostua:

- Kodea: 022002 - Izena: Goi Kargudunen Idazkaria. - Non: Lege Araubideko Zuzendaritza. - Destinoa dagoeneko herria: Vitoria-Gasteiz. - Kidegoa: C1/D1. - Maila: 17. - Osagarri espezifikoa: 404.499. - Hizkuntza eskakizuna: 2

Hori betetzeko eskakizunak:

- Batxiler titulua, 2. graduko Lanbide Hezkuntza, Eskola-graduduna,

1. graduko Lanbide Hezkuntza edo baliokidea. - C1 edo D1 Kidegoei dagozkien lanpostuetan karrerako funtzionari gisa Autonomi Elkarteko Administrazioan zerbitzu aldian edo zerbitzu berezietan egotea. - Lanpostua adskribaturik dagoeneko Kidegoarenak edo Kidegoenak diren lanak betetzen urtebeteko esperientzia.


Azterketa dokumentala