Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 1991ko irailaren 13a, ostirala


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Kultura eta Turismoa
2742

ERABAKIA, 1991.eko abuztuaren 19koa, HABEren Zuzendaritza-Batzordearena, Gasteizko HABE Euskaltegiko zuzendariaren, beronek eskatuta, karguuzteaz eta dagokion izendapen berria eginez.

Azaroaren 25eko 29/1983 Legearen 15-G atalaren arabera, HABEren Zuzendaritza-Batzordeari bakarrik dagokio Erakunde honi atxekitako Euskaltegietako zuzendariak izendatu eta kentzea,

HABEren Zuzendari Orokorrari entzun ondoren eta, izendapenei dagokienean, ikastetxeko irakaslegoaren proposamenez.

Gasteizko euskaltegiko zuzendariak, arrazoi pertsonalak direla eta, dimisioa eskatu duenez, HABEren Zuzendaritza-Batzordeak 1991eko uztailaren 11ko bileran honen kargua uzteko eskaria onartzea erabaki du eta, bertako irakaslegoaren proposamenez eta Zuzendari Orokorraren eritzia entzun ondoren, izendapen berria egitea.

Ondorioz, honako hau ERABAKI DUT:

Lehenengoa - Iñaki Irazabal Ellakuria jauna, Gasteizko HABE

Euskaltegian zuen zuzendari kargurik gabe uztea, berak hala eskatu duelako, Erakundeari eskainitako zerbitzuak eskertuz.

Bigarrena - Gasteizko HABE Euskaltegiko zuzendari Sabin Arana Bilbao jauna izendatzea.

Hirugarrena.- Kargu-uztea eta izendapen hau 1991eko irailaren lean jarriko dira indarrean ondorio guztietarako eta, izendapenak, ekainaren 12ko 188/1984 Dekretuak bere 9.2 atalean arautzen duenaren arabera, hiru urteko indarra izango du

Erabaki honen aurka administratiboaren liskarrauzi mailako errekurtsoa baino lehenago tartejarri behar den birraztertze-errekurtsoa sartu hala izango da, HABEren

Lehendakariaren aurrean egin behar dela hori hilabeteko epearen barruan.

Donostia-San Sebastián, 1991eko abuztuak 19. HABEren Lehendakaria,

JOSEBA ARREGI ARANBURU.


Azterketa dokumentala