160. zk., 1991ko abuztuaren 9a, ostirala
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Ogasuna eta Finantzak
2452
438/1991 DEKRETUA, uztailaren 23koa, "ELKARGI, Elkarrekiko Garantia Elkartea"ren baltzu kapitalean Euskal Autonomi Elkarteak duen partaidetza gehitzeko baimena ematen diona.
Euskal Autonomi Elkartearen 1991rako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen maiatzaren 30eko 1/1991 Legeak 50.000.000 PTAraino gehitu daitekeen 25.000.000 PTAko aurrekontu izendapena barne hartzen du,
Autonomi Elkarteak, bazkide babesle bezala, Euskadin dagoen elkarrekiko garantia elkarte bakarreko kapitalean bere partaidetza gehitzeko, elkartearen finantzal egoera gotortzeko lagungarri izan dadin.
Elkarte honi laguntzearekin, enpresa txiki eta ertain guztiak indartzea eta finantzaketara iristeko beroiek dituzten baldintzak hobetzea lortu nahi da.
Euskadiko Ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legeak bere 44. atalean xedatuta uzten du, eduzein motako sozietateak sortzeko eta
Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak horietan partaidetza lortzeko baimenak
Jaurlaritzak emango dituela Dekretu bidez.
Horien indarrez, Ogasun eta Finantza Sailburuak proposatuta eta
Jaurlaritzaren Kontseiluak 1991ko uztailaren 23ko bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hau
XEDATU DUT:
/p>
Atal bakarra.- Euskal Autonomi Elkarteari, bazkide babesle bezala
ELKARGI, E.G.E.aren baltzu kapitalean duen partaidetza 24.500.000
PTAko kopuruan gehitzeko baimena ematen zaio.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenengoa. - Ogasun eta Finantza Saileko Ondare eta Kontratazio
Zuzendari J. T. Argiari baimena ematen zaio nahitaezko ekintzak burutu eta Eskribauaren aurrean beharrezko agiriak egiteko.
Bigarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean Dekretu hau.
Vitoria-Gasteiz, 1991ko uztailak 23.
Lehendakaria,
JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.
Ogasun eta Finantza Sailburua,
JOSE LUIS LARREA JIMENEZ DE VICUÑA.