160. zk., 1991ko abuztuaren 9a, ostirala
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Herrizaingoa
2451
AGINDUA, 1991ko uztailaren 18koa, Herrizaingo Sailburuarena, Nekazal Ikerketa eta Hobekuntzarako Zerbitzuari (NIHZ) Lidia-abereen Adarren Analisia eta Araketa egiteko zentru ofiziala izateko baimena ematen diona.
Zezenketen arloan eskurantzak banatzen dituen apirilaren 4eko 10/1991
Legearen indarrez eta Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 10-38. atalean xedatutakoaren arabera, honako hau
XEDATU DUT:
/p>
Atal bakarra.- Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailaren
Nekazal Ikerketa eta Hobekuntzarako Zerbitzuari (NIHZ) baimena ematen zaio Euskal Autonomi Elkarteko Lurraldearen eremuan Lidiaabereen
Adarren Analisia eta Araketa lanak egiteko, Euskal Autonomi Elkartean lidia-abereen adarren araketari buruzko Herrizaingo Sailburuaren eta
Nekazaritza eta Arrantza Sailburuaren 1991ko uztailaren 18ko Aginduan xedatutakoarekin bat etorriz.
AZKEN XEDAPENA
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean Agindu hau.
Vitoria-Gasteiz, 1991ko uztailak 18. Herrizaingo Sailburua,
JUAN MARIA ATUTXA MENDIOLA.