Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

160. zk., 1991ko abuztuaren 9a, ostirala


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria eta Merkataritza
2450

AGINDUA, 1991ko abuztuaren 1ekoa, Industria eta Merkataritza Sailburuarena, Kontsumitzailea Informatzeko Udal Bulegoak jartzeko eta mantentzeko dirulaguntzetarako eta Kontsumitzaileen Elkarteei eusteko jarritako dirulaguntzetarako eske-idazkiak aurkezteko epea luzatzen duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 1991ko uztailaren 24eko

150. alean, besteak beste, 1991ko uztailaren 9eko Agindu bi argitaratu ziren. Batean, Kontsumitzailea Informatzeko Udal Bulegoak jarri eta mantentzeko dirulaguntzetarako deia egiten zen, eta, bestean, Kontsumitzaileen Elkarteei eusteko ditulaguntzak araupetu ziren.

Argitaratu ziren egunerako, eske-idazkiak aurkezteko aginduetan zehaztu zen epea laburra gelditu da doakienek dirulaguntza horiek eskatu ahal izateko.

Gorabehera horiek kontsumitzaileen eskubideak eta interesak babesteko politika egokia ez galerazteko eta dirulaguntza horietan gauzatzen den sustapen ekintzari bidea emateko, bidezko eritzi zaio dirulaguntza horietarako eske-idazkiak aurketeko epea luzatzeari.

Horren ondorioz, honako hau XEDATZEN DUT:

/p>

Atal bakarra.- Kontsumitzailea Informatzeko Udal Bulegoak jartzeko eta mantentzeko dirulaguntzetarako eta Kontsumitzaileen Elkarteei eusteko jarritako dirulaguntzetarako eske-idazkiak aurkezteko epea

1991ko irailaren 15era arte luzatzea.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamonean hartuko du indarra Agindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 1991ko abuztuak 1. Industria eta Merkataritza Sailburua,

JON IMANOL AZUA MENDIA.


Azterketa dokumentala