160. zk., 1991ko abuztuaren 9a, ostirala
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak
Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
2448
AGINDUA, 1991ko uztailaren 23koa, Hezkuntza, Uni bertsitate eta Ikerketa Sailburuarena, Sail honen 1986ko ekainaren 6ko eta 1988ko maiatzaren 23ko Aginduak, BBB, UBI, LH eta Batxilergo Orokor eta Goi-mailakoan Euskal Hizkuntza eta Literatura arautzen zutenak, eguneratuz.
Euskal Hizkuntza eta Literaturaren irakaskuntza, BBB, UBI eta LH mailan, lege-araubideari dagokionez honako aginduotan oinarritzen da:
1982ko abuztuaren 10eko agindua (EHAA, irailak 10), 1985eko ekainaren
27ko agindua (EHAA, abuztuak 1) eta 1985eko azaroaren 25eko agindua (EHAA, abenduak 23).
Arauzko erabakiotan maila desberdinak ezartzen dira ikasle erdaldunentzako programetan. Errazenetik zailenera jarriak daude euskara-mailok, eta ikasturte bakoitzean maila bana gainditzeko pentsatuak.
Ezaguna da, bestalde, irakasmaila ertainetan ari diren neska-mutil erdaldunen hizkuntz egoera: aski euskara-maila desberdina dute ikasleok, segun etxetik zenbat euskara zekiten eta ordurainoko ikasketetan zenbateko aurrerabidea izan duten, irakasmaila ertainetara iristean. Hori dela-eta, pausoz pausoko ezarpen-bidea erabili nahi izan da, hobe beharrez, ahalik eta ikasle guztien maila-bateratasun batera iritsi arte.
Asmo horren ildotik, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren
1986ko ekainaren 6ko aginduak gutxienezko euskara-maila batzu ezarri zituen; 1988ko maiatzaren 23ko aginduak, bestalde, maila-igoera ekarri zuen. Bai agindu batean eta bai bestean gutxienezko maila horiek euskararen irakaskuntza normalduz joan ahala egokitu egin beharko zirela adierazten zen, ihasle erdaldunentzako Euskal
Hizkuntza eta Literaturako programa bere neurri betean garatzera iritsi arte.
Honako agindu honek hurrengo bi ikasturteoi begira kontuan hartu beharreko euskara-mailak ezarri nahi ditu.
Horregatik, honako hau XEDATU DUT:
1. atala.- 1988ko maiatzaren 23ko Agindua eguneratzen da, honela idatzirik gelditzen delarik:
Euskal Autonomi Elkartean euskaraz ez dakitenen programa jarraiturik
1991/92 eta 1992/93 ikasturteetan BBB, UBI, 1. edo 2. graduko LH,
Batxilergo Orokorra edo Goi Mailakoa (Experimentalak) egingo duten ikasleek lortu behar dituzten maila ofizialak Agindu honen Eraskinean ezartzen direnak izango dira.
2. atala.- 1986ko ekainaren óko Aginduan Eraskinari dagozkion aipamenak aurrerantzen Agindu honetakoari dagozkio.
3. atala.- Agindu honetan ezarritako programak bere horretan aplikatuko dira, beti ere Ikuskaritza
Teknikoari, indarrean dagoen lege-araubidearen ildotik, beharrezkoak lerizkiokeen aldaketak egiteko esku ematen zaiolarik (exentzioak eta hezkuntza-beharrizan bereziko ikasleak).
Vitoria-Gasteiz, 1991ko uztailak 23. Hezkuntza, Unibertsitate eta
Ikerketa Sailburua, INAXIO OLIVERI ALBISU.
ERASKINA Euskal Hizkuntza eta Literatura 1991/92 ikasturtea
III. Maila: BBBko l. maila, Batxilergo Orokor Esperimentaleko (IEE)
l. maila eta LHko l. graduko l. mailako ikasleak.
IV Maila: BBBko 2. maila, Batxiler Orokorreko (IEE) 2. maila, LHko 1. graduko 2. maila, LHko 1. gradutik 2.era pasatzeko Ikaskuntza
Osagarriak, LHko 2. graduko (Erregimen Orokorra) 1. maila eta LHko 2. graduko (lrakaskuntza Espezializatuen Erregimena) 1. eta 2. mailako ikasleak.
V Maila: BBBko 3. maila, UBI, Goi-mailako batxilergoko (lEE) 1. eta
2. maila, LHko 2. graduko (Erregimen Orokorra) 2. maila eta LHko 2. graduko (lrakaskuntza Espezializatuen Erregimena) 3. mailako ikasleak.
1992/93 ikasturtea
III. Maila: BBBko l. maila, Batxilergo Orokor Esperimentaleko (IEE)
l. maila eta LHko 1. graduko l. mailako ikasleak.
IV Maila: BBBko 2. maila, Batxilergo Orokor Esperimentaleko (IEE) 2. maila eta LHko 1. graduko 2. mailako ikasleak.
V Maila: BBBko 3. maila, Goi mailako Batxilergoko (IEE) 1. maila,
LHko 1. gradutik 2.era pasatzeko Ikaskuntza Osagarriak, LHko 2.
Graduko 1. eta 2. mailak (Erregimen Orokorra) eta LHko 2. graduko (Irakaskuntza Espezializatuen Erregimena) 1., 2. eta 3. mailako ikasleak.
Vl. Maila: UBI eta Goi-mailako Batxilergoko 2. mailako ikasleak.
III., IV , V eta VI. mailak 1982ko abuztuaren 10eko eta 1985eko azaroaren 25eko Aginduetan zehazten den Euskal Hizkuntza eta
Literatura programa ofizialean adierazitakoak berak dira.