Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 1990eko urriaren 3a, asteazkena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapen, Erabaki eta Akordioak

Nekazaritza eta Arrantza
2836

AGINDUA, 1990.eko irailaren 25ekoa, Nekazaritza eta Arrantza Sailburuarena, Euskal Autonomi Elkarteko lur-eremuan edozein motako ibai-karramarroa bizirik saltzea debekatzen duena.

Euskal Autonomi Elkarteko ibaietan dagoen bertoko karramarroaren egoera, dagoeneko larria dena orain dela urte batzuk sortutako afanomikosia dela eta, larriagotu egin da kanpoko espezieak, karramarro gorria esaterako, iruzurkeriaz sartu direlako; espezie hauek gaitzadunak izateaz gain, ezin dira bertoko espeziarekin elkartu. Halaber, ibai-karramarro gorriaren agerpenak Erakundeek hasitako birpopulaketalanak eragozten ditu. Horregatik behar-beharrezkoa dugu, ihardute-sail aginpidedunak baimendu edo kontrolatu gabeko birpopulaketei aurrea hartzeko, merkatuetan edozein motako ibai-karramarroa bizirik sal-erostea debekatzea.

Ondorioz, honako hau

XEDATU DUT:

1 artikulua.- Debekatuta dago Euskal Autonomi Elkarteko lur-eremuan edozein motako ibai-karramarroak bizirk sal-erostea.

2 artikulua.- Agindu honetan erabakitakoa ez betetzeak, apirilaren

13ko 1/1989 legean ezarritakoaren araberako zigorra ekarriko du.

3 artikulua.- Xedapen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako egunetik basita hogei egutegi-egun betetzerakoan sartuko da indarrean.

Gasteiz, 1990.eko Irailak 25. Nekazaritza eta Arrantza Sailburua,

JOSE MANUEL GOIKOETXEA ASKORBE.


Azterketa dokumentala