199. zk., 1990eko urriaren 3a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileak
Osasuna eta Kontsumoa
2833
987/90 ERABAKlA, irailaren 18koa, Osakidetzako Zuzendari Nagusiarena, Osakidetzako Osasun Instituzioetako Hierarkizatutako Zerbitzuetan, zenbait Espezialitate Arloko Sendagile Espezialisten arloan hutsik dauden lanpostuak betetzeko LehiaketaOposaketaren emaitzak argitara ematen dituena.
1989.eko azaroaren 22ko EHAAko 220. alean eta
1989.eko abenduaren 5eko EBOko 291. alean argita ratu zen Osakidetzako Zuzendari Nagusiaren 1989.eko azaroaren 10eko
Erabakiko VII. Oinarri- arauean ezartzen den hautaketa-prozedura amaitu denez eta Erabaki horretako I. Oinarri-arauean aipatzen diren lanpostuen esleipen proposamenak Epaiamahai ezberdinek egin dituztenez.
Deialdiko VlI. Oinarri-arauean ezartzen denaren arabera eta maiatzaren 19ko 10/1983 Legean eta irailaren 8ko 298/1987 Dekretuan ematen zaizkidan eskuduntzez baliatuz, honako hau
XEDATU DUT:
Lehenengoa.- Deialdiko I. Oinarri-arauean aipatzen diren zenbait
Espezialitate Arloko Sendagile Espezialisten lanpostuak, dagokien
Epaimahaiek proposatutako sendagileei esleitzea, lanpostuak kokatuta daudeneko herriak eta Osasun Arloa, bakoitzak lortu duen kalifikazioa zehaztuz, Erabaki honetako I.etik XVl.era arteko Eraskinetan ematen diren zerrenden arabera.
Bigarrena.- Aukeraketaren gai izan diren Sendagile Espezialistek,
Deialdiko IX. Oinarri-arauean zehazten diren agiriak aurkeztu beharko dituzte Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiaren aurrean, aukeratuak izan direnaren berri jaso dadin egunaren biharamunetik hasi eta hamabost asteguneko epearen barruan, eszedentzi egoeratik sartzen ez baldin badira behintzat.
Hirugarrena.- Erabaki honen aurka, Gorajotze Errekurtsoa tartejarri ahal izango da Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren aurrean eta
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo Estatuko Buletin
Ofizialean (hemen geroago egin dadinean) argitara dadin egunaren biharamunetik hasi eta hamabost eguneko epearen barruan,
Administrazio Prozedurari buruzko Legeko 122. atalean ezartzen denaren arabera.
Gasteiz, 1990.eko irailak 18. Osakidetzako Zuzendari Nagusia, MARIO
GONZALEZ ORTEGA.
XVI. ERASKlNA/ANEXO XVI
PSIKIATRIA ESPEZIALlTATE ARLOKO SENDAGILE ESPEZIALISTAK
FACULTATlVOS ESPECIALlSTAS DE AREA DE LA ESPECIALIDAD DE PSIQUIATRIA
TAULA