199. zk., 1990eko urriaren 3a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak
Industria eta Merkataritza
2832
219/1990 DEKRETUA, uztailaren 30ekoa, beste batzuri saltzeko eta hornitzeko izan, norberarentzako diren eta Euskal Autonomi Elkarteko lurralde eremu barruan dauden instalazioetan errekai eta karburante likidoak almazenatzea arautzen duena eta horientzako baldintza teknikoak ezartzen dituena.
Ekainaren 24eko 645/88 Errege Dekretuz, automoziorako gasolina eta gasoleoen horniketa eta salmentari buruzko Arautegia onartu zen. «Sare ParaIeloa» edo Petroleoen Monopoliotik kanpo dagoen zerbitzuestazioen sarea arautzen da Arautegi horretan. Baimena dute edozein operadorerengandik eskuratutako produktuak sal ditzakete instaIazio horiek, eskatzen diren baldintzak beteko direla bermatu dadinaren baldintzapean.
Bestalde, estazioetik estaziora orain arte gorde behar ziren aldeak, erdira gutxitu ziren 4/88 Lege- Dekretu bidez.
Moeta honetako instalazioak jartzeko eskabideak asko gehituko direla dakar bi testuen edukinak. Industria arloan agintea duen administrazio-organuak emandako ihardun-akta eskuratu behar dute instalazio horiek, ihardunari ekin ahal izateko, 645/88 Dekretuko 13. atalean ezartzen denaren arabera. Euskal Autonomi Elkarteari dagozkionetan, Industriako Lurralde Ordezkaritzak dira agintedun organu horiek.
645/88 Dekretu horretan, ez dira zehazten, ez instalazio horiek bete beharreko baldintza teknikoak eta ez instalazioak osatzen dituzten materiale eta elementuenak ere.
Ondorioz, petroleo industriako instalazioak haren pean egon behar duteneko Arautegia onartzen duen 1936.eko urtarrilaren 25eko
Dekretura jo behar izaten da. Eta aspaldikoa denez, esperientziak eta gaurregungo aurrerapen tenikoek, instalazio hauetarako eta segurtasuna gehiagotu ahal izateko beharrezkotzat jotzen dituzten hainbat baldintza ez dira jasotzen bertan.
Horiek horrela, beharrezkotzat jotzen da arauteria-testu bat lantzea, honako hauek izango direla testu horren helburuak: Produktuen kalitatea segurtatzea, instalazioentzako administrazio-baimena emateko prozedura ezartzea, teknika mailako arauak dokumentu bakar batetan biltzea eta gasolina eta gasoleoak hornitzeko eta saltzeko instalazioentzako aldian-aldiko ikuskaketak ezartzea.
Horiek horrela, Industria eta Merkataritza Sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzako Kontseiluak 1990.eko uztailaren 30ean egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hau
XEDATU DUT: 1. atala.- Aplikazio eremua.
1. Euskal Autonomi Elkartean instalatuta dauden honako instalazio hauei aplikatuko zaizkie Dekretu honetan ezartzen diren arauak: Beste batzuk gasolina eta gasoleoz hornitzeko eta horiek saltzeko diren instalazioei eta bai errekai horiek gordetzeko izan eta etxekoaz besteko erabilpenetarako direnei ere.
2. Beste batzuk gasolina eta gasoleoz hornitzeko eta horiek saltzeko diren eta Dekretu hau indarrean jarri ondoren baimena eskuratu duten instalazioei aplikatuko zaie I. Eraskina.
3. Beste batzuk gasolina era gasoleoz hornitzeko eta horiek saltzeko izan, errekai horiek gordetzeko izan eta etxekoaz besteko erabilpenetarako diren eta Dekretu hau indarrean jarri ondoren baimena jaso duten instalazioei aplikatuko zaie Il. Eraskina.
4. Beste batzuk gasolina era gasoleoz hornitzeko eta horiek saltzeko izan, errekai horiek gordetzeko izan eta etxekoaz besteko erabilpenetarako diren instalazio guztiei izango zaizkie aplikagarri
IlI. eta IV. Eraskinak.
2. atala.- Eskeidazkiak eta proiektuak aurkeztea. 1. Aurreko atalean deskribatu diren instalaziotakoren bat eraikitze-obrei ekin baino lehen, eskeidazkia aurkeztu beharko du titularrak Industria eta
Merkataritza Saileko Industriako Lurralde Ordezkaritzan, bi kopiatan eta honako hauek jasoko direla bertan:
1.1. Instalazioaren eskegilearen izena.
1.2. Obra burutuko duen enpresa instalatzilea. 1.3. Obraren zuzendaritza egingo duen arduradunaren teknikari tituludunaren izena.
1.4. Proiektua egiteko baimen eskea eta onarpena. 2. Honako hauek aurkeztu beharko dira eskeidazkiarekin batera:
2.1. Erregistro Industrialean inskribatzeko eskabidea.
2.2. Automoziorako gasolinak eta gasoieoak gutxika saltzeko instalazioen Erregistroan aldibatez inskribatzeko eskabidearen ziurtagiria, ekainaren 24eko 645/88 Errege Dekretuz sortutako
Industria eta Energia Ministeritzak eman beharko duela ziurtagiri hori.
2.3. Horretarako gaitasuna duen tituludun teknikariak izenpetu eta dagokion Kolegio Ofizialak bisatutako instalazioari buruzko proipktu orokorra. Honako hauek jaso beharko dira bertan:
2.3.1. Azalpen memoria.
2.3.2. Honako hauei dagozkien eraskinak: - Errekaien almazenamendua. - Babesketa katodikoa. - Hoditeri sareak. - Elektra instalazioa. - Hornigailuak. - Suteen aurkako segurtasun sistemak.
2.3.3. Instalazioko elementu ezberdinen homologazioa, depositoetako materialeen kalitateari buruzko ziurtagiria eta depositoetan egin diren frogak.
2.3.4. Planoak, honako hauek jasoz gutxienez: - Kokaketa planoa. - Instalazio eta bere inguruei buruzko plano orokorra. - Eraskin bakoitzari buruzko plano zehatzak. 2.3.5. Aurrekontua.
2.3.6. Baldintza Plegua.
2.3.7. Erabilketarako eta funtzionamendurako argibideak.
3. Aurkezpenaren gai izan dadin proiektuaren kopiatako bat, itzuli egingo da aurkezpena egin dadin une berean, sarrera-erregistroko zigilu eta guzti. Eskegileak gorde egin behar du hori.
4. Baimen eta onarpena eskabideei, Industri Administrazioko
Zuzendaritzak emango die ebazpena. 3. atala.- Obrei ekitea eta burutzea.
1. Obrak egiteari ekin ahal izango dio eskegileak, proiektua aurkeztu zen egunetik hasi eta 60 eguneko gehienezko epearen barruan eta horretan agintea duen organuak uko-erabaki adierazirik ematen ez baldin badu edo akatsak zuzentzeko eskabiderik egiten ez baldin badu.
2. Obrak amaitu ondoren, arauzkoak diren frogak egingo diru enpresa instalatzaileak. Horien emaitza erasota utziko da, Obraren
Zuzendariak eta baimena eman zaion instalatzaileak izenpetuko duten aktan.
4. atala.- Instalazioa ihardunean jartzea.
1. Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira Industriako Lurralde
Ordezkaritzan, instalazioa ihardunean jarri ahal izateko:
- Ziurtagiri Orokorra eta 2. ataleko 2.3.2. apartaduan eskatzen diren eraskin bakoitzari buruzko eta Obrako Zuzendariak izenpetutako ziurtagiriak, honako hauek erasota utziko direla beroietan: Aurkeztu zen proiektuan ezartzen direnen arabera egin eta amaitu dela instalazioa eta, bai instalazioa, bai materialeak, bai osakiak eta bai ekipoak ere indarrean dauden xedapenei egokitzen zaizkiela. - Burutu diren froga eta entsaiuen emaitzak eta tankearen inguruko hondarra erabat ongi dagoenari buruzko ziurtagiria.
2. Agiri hauek aztertu eta lurralde organuak eraikitze garaian beharrezkotzat jo ditzan ikuskaketa guztiak egin ondoren, Industria eta Merkataritza Saileko Andustri Administrazioko Zuzendaritzak, instalazioa ihardunean jartzeko baimena izango den ihardunean jartze-akta emango du.
5. atala.- Ikuskaketak eta aldian-aldiko frogak. Ikuskatu egingo dira aldian-aldian Dekretu honen aplikazio eremuan sartzen diren instalazio guztiak, «Segurtasun eta Industri Zerbitzu Publikoak,
S.A.» izeneko Baltzuak egin beharko dituela ikuskaketa horiek apirilaren 10eko 106/90 Dekretuan ezartzen denaren arabera.
Ikuskaketak egiteko aldiak eta burutzeko moduak, Dekretu honetako IV. eraskinean zehazten dira.
Ill. Eraskinean zehazten denaren arabera gauzatu eta aldian-aldian egingo diren froga hidrostatikoak eginez, zainduko da depositoen estankeitatea.
6. atala.- Zerbitzu Estazioetako Liburua.
1. Dagokion Industriako Lurralde Ordezkaritzak erregistratutako
Zerbitzu Estazioetako Liburu bat izango dute errekai eta karburante likidoak saltzeko puntu guztiek, honako hauek jasoko dituztela
Petroleo Produktoekin lan egiteko baimena duten Instalatzaile guztiek: Gauzatu diren konponketak, instalazio horietan nabaritu den egoera orokorra eta egin diren ikuskaketen emaitzak.
2. Buzo-Hodian (ll. Eraskina) errekaia dagoela jakin dadinean, idatzi egingo da hori Liburuan, eguna aipatuz eta dagokion Lurralde
Ordezkaritzari horren berri emango zaiola lehenbaitlehen.
3. Instalazioaren titularra izango da Liburuaren arduraduna,
Industriako Lurralde Ordezkaritzako teknikarien eskuragarri egongo da
Liburu hori, hala eska dadinean.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenengoa.- Dekretu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Bigarrena.- Industria eta Merkataritza Sailari esku ematen zaio,
Dekretu honetan ezartzen dena garatzeko.
Hirugarrena.- Industria eta Merkataritza Sailburuari esku ematen zaio, Dekretu honetako Eraskinetako edukina aldatzeko.
Gasteiz, 1990.eko uztailak 30.
Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Industria eta Merkataritza Sailburua,
RICARDO GONZALEZ-ORUS MARCOS.
I. ERASKlNA SALMENTARAKO PUNTUEN SAILKAPENA
ETA HORIEK BETE BEHAR DITUZTEN BALDINTZAK 1. Honako ihardun hau jotzen da bezeroei saltzeekintzatzat, hau da, kontsumitzaileen alde, prezio baten trukean, baimena duten establezimenduetan egiten den gasolina eta gasoleoak askoka saltzea. Honako era honetan sailkatzen dira establezimenduak:
a) Zerbitzu Estazioak. b) Horniketa Unitateak. 2. Zerbitzu Estazioak.
Honako elementu hauek gutxienez izan eta gasolina, gasoleoak eta lubrikanteak saltzeko den instalazioa hartzen da zerbitzu-estaziotzat:
a) Automoziorako gasolina eta gasoleoak emateko hiru hornigailu izatea.
b) Airea eta ora emateko beharrezko diren gailuak izatea.
c-) Indarrean dauden arauei atxikitako eta suak itzaltzeko ekipoa izatea.
Ondasunak eta zerbitzuak bezeroei saltzeko eraikin eta instalazioak egon daitezke zerbitzu estazio hat eraikita dagoeneko lurretan.
Beharrezko diren haizugo eta baimenak izan beharko dituzte eraikin eta instalazio horiek.
3. Hornidura unitateak.
Gasolina, gasoleoak eta lubrikanteak bezeroei saltzeko izan, aurreko apartaduko a) eta b) letretan aipatzen diren elemento guztiak izan ez, gasolina edo gasoleoak emateko gailu bat baino gehiago dituen instalazioa jotzen de hornidura unitatetzat.
4. Zerbitzu estazioak eta hornidura unitateak, ezin jarri ahal izango dira lurrazpiko tegietan eta ez eraikin baten azpikaldean ere.
5. Depositoetako hormen eta eraikinen aneko aldeak. 5.1.
Instalazioaren eraikin propioak.
Horma, eraikin eta pilareekiko gutxienezko aldeak, m. lekoa izan beharko du, depositoek duten gaitasuna kontutan hartu gabe. Alde honek handiagoa izan beharko du, lurraren kargei buruzko ikerketak hala eskatzen baldin badu.
5.2. Instalazioez besteko eraikinak.
Instalazioez besteko eraikinekiko gutxienezko aldeak, honako metro hauek izan beharko ditu:
- Gehienera 20.000 litrotarako gaitasun nominala duten depositoetan, gutxienez 2 m. - 20.001-30.000 litrotarako gaitasun nominala duten depositoetan, gutxienez 5 m. - 30.001-50.000 litrotarako gaitasun nominala duten depositoetan, gutxienez 10 m.
6. Bide publikoekiko aldea.
Errekaiak gordetzeko instalazioko edozein elementuk bidearekiko izan behar duen gutxienezko aldeak, 2 metrokoa izan beharko du.
7. Errepide edo autopista berdineko alde ezberdine tan kokatuta dauden zerbitzu estazioak edo horniketa unitateak, instalazio independientetzat hartuko dira ondorio guztietarako.
Il. ERASKlNA INSTALAZIOEN EZAUGARRI TEKNIKOAK I. ATALBURUA
I.URRAZPIAN ALMAZENAMENDURAKO SARTUTA DAUDEN DEPOSITOAK
1. Altzairu xaflazko depositoak.
Generatriz horizontala, altzairuzkoak, horma bakarrekoak, giro-tenperaturaz eta atmosferako presioz likido erregarriak almazenatzeko diren eta 0,5tik 50 m3 arteko gaitasuna duten deposito zilindrikoak egiteko modua eta dituzten zernolakoak zehazten dira ondoren. Sekzio zirkularra duen eta abonbatutako bi fondoz itxitako gorputz zilindrikoz osatuta daude deposito horiek.
1.1 Materialeak.
Birolak, depositoaren fondoak eta giza-zuloaren xaflen altzairua,
36.011 UNE arauean edo antzeko arauean zehaztutakoari atxikiko zaizkio; xafla hauek, %0,06a baino azufre edo fosforo gehiago ez dute izango beren konposizioan, ez dute inpurezarik, koladako segregaziorik, eskamarik eta/edo pikadurarik izan behar eta ez dute izango beren zernolako mekanikoak urritu ditzaketen fabrikazio akatsik.
Depositoak egiteko erabili dadin xaflaren lodiera, ez da izango 4 eta
5 milimetro baino txikiagoa, ez biroletan eta ez fondoetan ere hurenez-hurren.
Neurketa ziriak haren gain eragina izan dezaneko depositoaren gunea indartuko da bereziki.
1.2 Depositoen gaitasuna.
Depositoen gaitasunak, %5ean gutxienez gainditu behar du gaitasun nominala, langileak sartzeko zuloaren birolaren gaitasuna alde batera utziz.
1.3. Egitea
a) Fondoak.
Prentsa bidezko enbutizioz egingo dira fondoak edo berme berdinak eskaini ditzan beste prozedura batez baliatuz.
Gaindura zilindrikoa fondoekin lotzeko lotura erradioa, 50 mm.koa izango da gutxienez, 50.000 litrotik behera edo litro horiek hartzeko gaitasuna duten depositoetan.
Fondoaren lodiera baino lau aldiz handiagoa izango da pestaina zuzenaren gutxienezko luzeera, gaindura zilindrikoarekin soldatu ahal izateko.
Pieza bakarrekoak izango dira fondoak. 1500 mm.ko diametrora arte.
Hortik gorako diametroetarako, depositoen goikaldean jarriko den soldadura bakarra onartuko da.
b) Obalizazioa.
Depositoa lurrazpian sartu ondoren, diametro nominalaren eta egiazko diametroaren arteko diferentzia, diametro nominalaz zatitzeak eman dezan emaitza da obalizazioa (hutsik dagoenean). Erlazio honek, ez du izan behar %2tik gorakoa. Hori gainditzea gertatuko balitz, eusketarako aniloak jarriko zaizkie depositoei, laminatutako altzairu perfilez edo antzekoz osatuta egongo direla perfil horiek, T itxuraz eta zirkulu eran okertuta.
Sarrerarik gabeko depositoek ez dute izango eusketarako kanpoko anilorik.
Birolaren barnekaldean jarriko dira barnekaldeko eusketa-aniloak, angeluetan etenduradun soldadurak egingo direla eta perfilaren bi aldeen gainean alternatiboki josiko. Beheko generatzizean etendura bat izango du aniloak likidoari pasa emateko eta, beste bat, guikaldean baporeentzako igarobide izan dadin.
Eusketarako aniloek, ez dituzte estaliko soldadurak, ez erabat rta ez zati batetan ere, soldadura longitudinalen gurutzegunean izan ezik.
c) Suldatzeko modua.
Soldatzaile hornologatuek egingo dituzte soldadura guztiak, arko elektrikoz baliatuz, homologatutako soldadura-prozeduraz.
d) Soldadura moetak.
Honako era honetan egingo dira soldadurak:
- Muturrez-muturrezkoa, gaindura eta fondoak josi ahal izateko. - Kanpotik osu-soan sartuz, barnekaldean sartzea ezinezkoa izan dadinean.
e) Soldaduren posizioa.
Biroletako soldadura longitudinalak alternatu egingo dira, bata bestearen ondoan egon ez daitezen eta elkarren artean 100mm.ko aldea izango dutela gutxienez.
Biralak pieza batekoak izatea ezinezkoa izan dadinean, depositoen erdigunetik gora jarriko dira soldadurak, simetrikaki eta sumetria-plano bertikalaren alde batean eta bestean. Birola bakoitzak, ez ditu izango soldatutako bi xafla baino gehiago.
Osakaien (tubuladurak, giza-zuloa, helgailuak, e.a.) soldadura bat bakarra ere ez da egongo beste soldadura batetik 50 mm.tara baino gutxiagora.
1.4 Depositoen kontrola, gainazala eda pintura eman baino lehen:
a) Kantrol dimensionala. Tolerantziak: - xaflen eta fondoen lodierari dagokionetan:
Euronorma 29-81 delakoaren arabera. - Longitudeei dagokienetan ................ +1 % -0 - Egiazko gaitasunari dagokienetan ... +1 % -0 b) Soldaduren eta onargarri dicen tolerantzien azterketa:
Deposito guztietako soldadura guztiak ikusmenez aztertuko dira, bai barnekaldekoak eta bai kanpokaldekoak ere.
Konponketaren bat egin beharra egotea gerta dadinean, ezinbestekoa da, presto hidrostatikazko froga berri bat egitea.
Muturrez-muturrezko edo baliokideko soldadurak: Ikusmenez aztertuko dira bai soldadura longitudinalak eta bai zirkularrak ere, agiango akatsak ikusi ahal izateko, ondoren zehazten diren mugak ezin gainditu ahal izango dituztela:
- Desnibela edo alineazio akatsa:
* soldadura longitudinalak: mm. 1 * soldadura zirkularrak: mm. 2 - toki mailako apurdura: h/1 ??? 1/5 - soldaduraren lodiera falta: 0 mm. - soldaduren lodiera soberakina: 1 mm. ??? S ??? L/10+ 2 mm. - gainaldera irteten duten pitzadurak, fusio falta, porositate bernikularra, sopladurak eta inklusioak: Akats hauek konponketak eskatzen dituzte beti. - mordedurak: gehienezko sakontasuna: 0,5 mm. gehienezko luzeera: 40 mm. Bi efekto hauek bananduta daudela jotzeko, alde sanoaren gutxienezko luzeerak, 6 aldiz akatsik txikienarena hainbatekoa izan beharko du.
Ezin daiteke fuga puntu bat edo aportazio-material baten falta konpondu, froga hidrostatikoa egiten den bitartean.
Angeluetako soldadurak.
Garganta altuera izango dute angeluetan egiten diren soldadurak eta soldaduraren gai izan den xaflarik finenaren lodiera, 0,7 aldiz izan beharko du gutxienera.
2. Indartutako plastikozko depositoak.
Deposito zilindrikoak egiteko modua eta dituzten zernolakoak zehazten dira ondoren: Indartutako plastikoz egingo dira horizontalki, horma bakarrekoak izango dira, errekai likidoak almazenatzeko, giro tenperaturaz eta atmosfera presioz, 1,5tik 50 m3tara arteko gaitasuna izango dutela. Sekzio zirkularra duen eta abonbatutako bi fondoz itxitako gorputz zilindrikoz osatutakoak dira deposito horiek.
2.1 Materialeak.
Saturatu gabeko poliesterrezko resina sintetikoak erabiliko dira depositoak egin ahal izateko edo, bestela, antzeko zernolakoak dituzten beste resina moeta batzuk, kasuari legokiokeen UNE arauean zehatzen denaren arabera edo ongi ihardun dezaIa bermatu dezan baliokideko beste arauren batetan ezarri dadinaren arabera.
Indarra emateko material gisa, bidriozko fibra edo baliokideko erresistentzia duen beste materialen bat erabiliko da, resinarekin nahastuko dela hori bere zernolakoak hobetu ahal izateko.
2.2 Depositoen gaitasuna.
Depositoen gaitasunak, %5ean gutxienez gainditu behar du gaitasun nominala, birolako giza-zuloaren gaitasuna alde batera utziz.
2.3 Egitea a) Fondoak.
Eskuzko prozeduraz, proiekzio moldeoz, injekzio moldeoz, konprensio moldeoz edo antzeko zernolako teknikoak eskaini ditzan beste prozedura batez baliatuz egingo dira fondoak.
Fondoek izan behar duten kurbatura erradioa ez da izango birolaren barne diametroa baino handiagoa eta, errebordearen erradioa, ez da izango ekipoaren barne diametroaren %10a baino txikiagoa.
b) Obalizazioa.
1.3 puntuko b) apartaduan definitu den bezala, obalizazioa ez da izango %2tik gorakoa. Hori gainditzea gertatzen baldin bada, indarremate aniloak instalatuko dira, birolaren kanpokaldean.
Saturatu gabeko poliesterrezko resina sintetikoz edo 2.1 puntuan zehazten diren beste resina moeta batzuez baliatuz egingo dira.
Indarremate aniloaren kanpokaldeak, depositoaren laminaketa konbentzionala hainbatekna edo handiagoa den erresistentzia kimikoa izan behar du kanpokoko eraginekiko.
c) Estekaketak.
Depositoaren alde ezberdinen arteko estekaketek, estekatu behar diren piezei, aplikagarri den UNE arauean, ezartzen zaizkien zeenolako mekaniko eta kimikoak izan beharko dituzte gutxienera edo balio berdineko segurtasuna eskaini dezaten zernolakoak.
Tubuladuren eta giza-zuloen taiuketa egiteko gauzatu diren zuloak, konpentsaziozko indargailuz hornitu beharko dira.
d) Moeta honetako deposito guztiek, lurrera elektra haria jartzeko bide emango duen metalezko anilo bat izan behar dute.
2.4 Frogak eta entsaioak.
UNE Arauean zehaztu eta bidezko izan daitezkeen entsaiuak egingo ditu fabrikanteak deposito guztietan.
3. Tubuladurak.
Depositoetako hormak edo giza- zuloak aldenikalde pasatzeko diren hodiak (barruko edo kanpoko erroskaz, edo bridaz) hartuko dira tubuladuratzat.
Altzairuzko depositoetan, altzairuzkoak izango dira tubuladoreak, ISO
65 arauaren edo nazioarte mailan izan handikoak diren beste arau batzuren arabera. Depositoetako hormetan edo gorputzetan finkatuko dira angeluan egingo diren barne eta kanpokaldeko soldaduren bidez eta 15 mm.z behintzat sartuko direla barnean.
Indartutako plastikozko depositoetan, indartutako edo altzairuzko poliesterrezko brida osoz edo higikorrez osatuta egongo dira tubuladoreak. Brida horiek ekipoari itsatsiko zaizkio. Altzairuzko roskadun matxoiez ere osatu ahal izango dira tubuladoreak.
Honako leku hauetan kokatuko dira sarrerazuloak:
- Giza-zuloen tapetan. - Depositoen goi-generatrizaren gainean, depositoaren gaitasuna 3.000
1. hartzeko hainbatekoa ez denean.
Honako tubuladura hauetaz hornituta egongo da depositoa:
a) Beteketa tubuladuraz. b) Aireketa tubuladuraz.
c) Aspirazio tubuladura batez edo gehiagoz.
d) Itzulpenetarako tubuladura batez edo gehiagoz. e) Nibela hartzeko tubuladura batez edo gehiagoz.
Erabiltzen ez diren tubuladurak tapoi hermetikoz itxiko dira.
4. Giza-zuloak.
3 m3tik gorako gaitasuna duten desposito guztiek izango dute giza-zuloa.
Giza-zulotik, 5 m.tara baino gehiagotara dagoen punturik ez da egongo depositoan. Ondorioz, bi izango ditu 10 m.tik gorako gaitasuna duen depositoak, horietatik batek ez duela izango hodirik.
Giza-zuloa edo zuloak, soldaduraren gai izan diren estekadurekiko behar hainbateko distantziara jarriko dira (giza-zuloa 50 mm.tara gutxienez, edozein eratako soldadura edo estekaduratik).
Giza-zuloak, 500 mm.ko diametroa izango du gutxienez.
Obalatutako giza-zuloaren diametrorik txikiena 450 mm.koa eta handiena 550 mm.koa izango dira gutxienez.
Giza-zuloaren lepoaren altzairuzko xaflaren lodiera, azaldura zilindrikoaren birolena hainbatekoa izango da gutxienez.
Giza-zuloaren lepoa osatzen duen xafla, 15 mm.z sartuko da gutxienez depositoaren barnean eta depositoaren azaldura zilindrikoaren birolako xaflari lotuta egongn da bai alde batetik eta bai bestetik ere, soldadura bidez.
Tapak, horien dimentsioak eta finkaketa-briden dimentsioak, itxuraz aldatu gabe eta fugarik gabe presio hidrostatikoaren frogari eusteko moduan egingo dira.
Hidrokarburuen eta izan ditzaketen osagarrien eragina hartzen ez dutenak izan behar dute estekadurek eta erabateko estankeitatea bermatu behar dute.
Korrosioaren eragina hartzen ez duten materialezkoak izan behar dute finkaketa torniloek eta erraz ordezkatzeko modukoak.
5. Helgailuak.
Deposito hutsen grabitate zentruarekiko simetrikoki egongo diren bi belgailu jarriko dira depositoen goialdeko generatrizean.
Deposito hutsaren pisua baino bi aldiz handiagoa den karga hartzeko gai izateko moduan egingo dira kalkuluak eta gaindura zilindrikoan tentsio anomaloak ez sortzeko moduan taiutuko dira.
Bata eta bestearen arteko aldea, depositoen luzeraren erdia hainbatekoa izango da gutxienez.
3 m3 baino gutxiagorako gaitasuna izan eta gizazuloa ez duten depositoetan, bakarra izango da helgailua eta goi aldeko generatrizaren erdian kokatuko da.
Depositoen materialeen kalitate berdineko xaflaz egindakoak eta moztutatakoak izango dira helgailuak altzairuzko depositoetan, inguru osoa soldatuta izango dute eta beste soldadura batekiko aldea 50 mm.tik gorakoa izango da.
6. Depositoak lurrazpian sartzea. 6.1 Altzairuzko depositoak.
Tankeak gordetzeko zuloan, erabat itxitako kubeto bat egingo da, lurraren agiango asentamenduak kontutan hartuko direla horiekiko kalkulua egiteko.
Hobi bakar batetan jarriko dira depositoak. Depositoen arteko aldea,
m. batekoa icango da gutxienera. Depositoak hartzeko hainbateko gaitasuna izango du hobiak, depositoen eta hormen arteko aldea 50 zm.takoa izango dela guxienera perimetro osoan zehar.
Kubetoaren fondoak %1eko aldapa izango du, deposito guztiek aldapa harantz duteneko alderantz. Ardatz longitudinaleraino inpermeabilizatuta egongo diren tabikeek bananduko dituzte depositoak. Zola inpermeagarria duen zama bat jarriko zaio azpian depositoari, depositoa hutsik dagoela ura sartzea gertatuko balitz gorantz egin ez dezaneko hainbatekoa pisua izan behar duela.
Gaina babestuko duenaren zeraren gain depositoak egingo duen presioak, gainazalari kalterik ez egiteko moduan egin beharko da depositoa zolari erastea.
Gutxienez 6 mm.ko lodiera duen altzairuzko pletinaz egingo dira beheko pisua lotzeko flexeak. Fieltro sintetikoa edo antzeko materiales jarriko da, depositoaren gainari flexeek kalterik egin ez diezaioten. Finkapen honen alde metalikoek, korrosioaren aurkako babesbideak izango dituzte.
Hobiak betetzeko erabiliko den hondarra, silizeskoa izango da, garbitutakoa, inertea eta, aleen neurria, 2 mm.takoa izango da gehienera.
Hondarrak, inguratu egingo du tankea alde guztietatik eta 50 zm.z.
Hondar beteketa egiterakoan, depositoaren gainjantziari kalterik ez egiteko bebarrezkoak diren neurriak hartuko dira eta zapaldu egingo da behar hainbat.
Pintura inpermeakaitzezko eta gorde behar diren agiango produktuek erasoko ez dioten kapa bakarrez estalita egongo da hobia barnekaldetik.
6.2 Indartutako plastikozko depositoak. Altzairuzko depositoentzako bezalako kubeto bat egingo da.
Zola lauan jarriko da depositoa eta ez da egongo bertan azaldurari kalte egin diezaiokeen harririk edo objetorik.
Ez da sekula beteko hobia, induskaketa lanez ateratako hondarrez edo lurrez. Grabazko partikula borobilez hornitutako nahasdura batetan datzan erreIleno egokiz ordezkatuko da indusketa bidez ateratako lurra, partikula horien neurriak 3,2 eta 20 mm.ren artekoak izango direla eta, hotz dagoenean, lehorra eta izotzik gabe egon behar duela grabak. Borobilak ez diren harriak erabiltzen baldin badira, 3,2 eta
10 mm.ren artekoak izango dira tamainuak.
Hondarrak inguratu egingo du tankea alde guztietatik eta 50 zm.z.
Ainguratu egin beharko dira depositoak, agiango uriturriek (ur freatikoen maila, euri urak, e.a.) beharrezko bilaka dezatenean.
7. Buzo hodia.
Hobiaren fondoan errekairik edo urik bildu den jakin ahal izateko, hobiaren alde batean eta beheneko aldean, buzo-hodi bat jarriko da deposito bakoitzean. Bere barne-diametroa 20 zm.koa izango da, materiale porotsuz egindakoa, gasolina edo gasoleon eraginik jasaten ez duena eta fondoraino heltzen dena.
10 zm.ko gutxienezko lodiera izango duen materiale inertez inguratuko da buzo-hodi hori eta depositoa inguratzen duen hondarra baino tamainu handiagokoa izango da.
Zolaren nibelean egongo da buzo-hodia, erabat itxitako tapa izango du eta erabilgarria izango da tapa hori.
8. Babesketa paisboa.
8.1. Altzairuzko depositoak
Bereziki ikertuko da depositoen kanpokaldearen babesketa, ur seleniotsuak, korrosiboak edo beste elementu erasotzaileak hobiaren gertuan egotea gerta dadinean. Eta, ingurua erasokorra ez baldin bada ere, honako sistema hau erabiliko da gaina babestu ahal izateko:
- Kanpokaldea garbitzea txorreaketa bidez, ISO 8503-3/88 arauaren arabera edo nazioarte mailan izen handia duen beste arauren baten arabera. - Zn. ugari (zinka %93an, pingmentoaren gain) duen pinturazko bi kapa. Kapa lehoarraren lodiera 75-80 mikretakoa izango da. - Brea-epoxizko kapa bat, 100 mikretakoa izango dela pelikularen lodiera.
Brotxaz, rodiloz edo pastola aerografikoz aplika daiteke, erabateko homogeneitatea izan beharko duela pinturak erabili baino lehen.
Kanpokalde osoari eman beharko zaio babesketa pintura, tubuladurak eta giza-zuloa barne.
Eskobilatu egingo dira depositoen barnekaldeak eskuz edo makinabidez, koipedun olioak, e.a. kendu ahal izateko, metal briloa hartu arte.
Dena dela, hemen aipatu diren prozedimenduez bestekoak aplikatu ahal izango dira aitortutako eta izan handia duten arauek prozedimendua babestu dezatenaren baldintzapean.
8.2 Idartutako plastikozko depoistoak.
Indartutako plastikozko depositoek, ez dute beharko, berez, korrosioaren aurkako babes gehigarririk, izan ere, materiale horien laminaketaren egiturak, UNE Arauean definitzen den bezala, kanpotikako agiango erasoetatik behar bezala babesteko eta korrosioaren aurkako barne eta kanpo barrera izango bait du.
9. Katodobidezko Babesketa.
Altzairuzko lurpeko depositoak, obligaziozkoa den gainjanzkiaren osagarri gisa, katodobidezko babesketa sistemaz hornituta egongo dira, bebarrezkoa ez dela justifika dadinean izan ezik.
Sakrifizio-anodoak jarriz edo depositoaren eta lurraren arteko potentziala bermatuko duen katodobidezko babesketa aktiboz egin ahal izango da katodobidezko babesketa. -0,85 V. bainbatekoa edo txikiagoa izan behar du potentzial horrek, kobre-kobrezko sulfatozko elektrodoarekiko. -0,95 V.koa izango da gehienera potentzial hori, bakteria sulfatoreduktorak direla medio, korrosio arriskua egon dadinean.
Trenbideren bat gertuan dagoelako edo beste arrazoi batzuk direla medio, handik hona dabiltzan korronteak egotea gerta dadinean, neurri bereziak hartu beharko dira katodobidezko babesketa egin ahal izateko, kasu baknitzak izan ditzan eskakizunen arabera.
Harahonako korronteek babesketa-potentzialean aldaketak sortzeko arriskua ematen baldin bada, aipatu direnak baino balore handiagotara heldu ahal izango da potentziala, baloreek mugak galdu ditzaketela bapateko muturrekiko 5 minutuko gehienezko iraupenez, honako baldintza honen pean, hau da, 24 ordutan zehar mutur horietan guztira eman daitezen iraupen-orduek, ez dezatela ordubetetik gorakoak izan.
Aspirazio lineetan eta tubuladura guztietan, brida aislatzaileak jarri beharko dira.
10. Lurrerako elektra haria.
Katodobidezko babesbidez hornituta ez dauden altzairuzko depositoetan, 5 mm.ko lodiera duen alrzairuzko xatlazko helgailu bat jarri beharko da, gizazuloaren lepoari soldatuko zaiola eta, era honetan, lurrerako elektra haria edo katodobidezko babesa estekatu ahal izango da torniloz edo soldadura aluminio-termiko sistemaz. 20 ohmioko gehienezko erresistentzia bermaru beharko da. Babestu egin beharko da estekaketa eta, pasta epoxidikoz eta zinta aislantez, aislatu.
Errekaiaren lurrerako haria bermatzeko moduan jarri beharko dira plastikozko depositoak.
11. Presio hidrostatikozko frogak.
11.1. Altzairuzko xaflazko depositoetan. Giza-zuloak eta tubuladurak itxita dituela, 200 kPa-ko edo 2 bar-eko presio manometikopean jarriko du fabrikanteak urez betetako depositoa.
8.1 apartaduan deskribatzen diren pintura eta brea-epoxi kapak depositoari aplikatu baino lehen egin beharko da froga hori.
Froga hidrostatikoaren gutxienezko iraupena, 1/2 koa izango da eta ontzat emango da, ixuririk ez baletin badago.
11.2. lndartutako plastikozko depositoetan. Bidezko izan dadin UNE
Araua aplikatuko zaie plastikozko depositoei.
Edozein eratako konponketak, froga berri bat eskatzen du.
12. Taiuketa plaka.
Deposito guztiek plaka bat izango dute, fabrikantearen izena, erregistro zenbakia eta lehenengo froga eta ondorengoak egin zireneko eguna grabatuko direla bertan.
Industriako dagokion Lurralde Ordezkaritzak emango ditu taiuketa plakak.
13. Jarritako Depositoak Konpontzea.
13.1. Errekaien depositoak konpondu ahal izateko, Industriako dagokion Lurralde Ordezkaritzari eskatu beharko dio baimena instalazioaren titularrak, aitua den teknikari batek bisatutako konponketa-prozedura aurkeztu beharko duela.
13.2. Aipatu teknikari horrek izango du konponketa ongi egingo denaren ardura, horrekiko adostasuna jasoko duen ziurtagiria egin beharko duela.
13.3. Industria eta Merkataritza Saileko Zerbitzu Teknikoek, «Errekai depositoak konpontzeko proze dura» delakoan ezartzen dena egiaztatu ahal izateko, beharrezkotzat jo ditzaten gainbegiraketak eta ziurtapenak gauzatu beharko dituzte.
13.4. Depositoa berriro ihardunean jarri baino lehen, estankeitate froga gauzatu beharko da, 1,75 bar-eko presio absolutupean.
II. ATALBURUA HODITERIA SAREAK 14. Materialeak eta neurriak.
14.1. Hoditeria eta osakiak.
Hidrokarburuak eramateko hodiak, altzairuzkoak izango dira ahal den zatirik luzeenean, muturrez- muturreko soldaduraz edo bridak erabiliz lotuko direla.
Roskadun estekaketak, balbuletan Pta/edo ekipoetan bakarrik egingo dira. Bridazko edo erroskadun estekaketak ez dira onartuko, begiz ikuskatzeko modukoak ez baldin badira.
Hodien eta elementu osakaien diametroa, likido- etorriaren eta hodiaren luzeeraren arabera kalkulatuko da eta bai beheneko tenperaturaren eraginez likidoak har dezakeen biskositatea kontutan hartuz ere.
Erabili daitezen materialeak eta hodien eta osakaien neurriak, ISO 65
Araueko zehaztasunei atxikiko zaizkie gutxienez edo nazioarte mailan izan ona izan eta indarrean dauden legeetan onartuta dauden beste arau batzuri.
Hodiak giza zuloan kokatuta dauden tubuladurekin lotzea gerta dadinean, horiek desmuntatzeak honako hauetarako bide emateko moduan egin beharko dira estekaketak:
- Giza zuloa erabat libre uzteko moduan. - Handik hodiak pasatzen direneko gertueneko hormatik hodiak atera gabe desmuntaketa egiteko moduan.
Baldintza hauek batetzea, ezinezkoa baldin bada, giza-zulotik aparte dauden tubuladuren gain egingo dira estekaketak, 4. apartaduan ezartzen dena beti bete beharko dela.
Lurrazpian dauden hodiak, nahiz enkamisatura, nahiz gainazalez babestuta egon, %1eko eta etenik gabeko aldapa izan behar du gutxienez, sartu ezinezko lekuren batetan likidorik gelditu ez dadin.
Erreten berean hodi guztiak egon daitezen egin behar dira ahaleginak.
14.2. Balbulak.
Hermetikoki itxita egon behar dute eta korrosioaren eta hidrokarburuen eraginari aurre egingo duteneko materialeez eginda.
Elektra-indarra hodietatik igaro dadin bermatuko dute. Hori horrela ezean, zubitatik pasatu beharko dira elektra-indarra bermatu ahal izateko.
14.3. Estekaketak.
Arko elektrikoz burutuko den muturrez-muturreko soldaduraz estekatuko dira hodiak eta horien osakiak, homologatuta dagoen soldadura-prozeduraz baliatuz egingo direla eta homologatuta dauden soldatzaileek burutuko dituztela.
Erabil dadin prozedurak, metodoak eta ertzak ger tatzeak, soldadura on bat junta osoan eta lodiera osoan zehar lortzeko bideak eskaini behar dituzte. 15. Konexioak.
15.1. Betetzea xedetzat duten konexioak.
Arin egin, sistema zabal erako eta bata harra eta bestea emea diren bi akoplamenduz osatutako konexioak dira kargakrtarakoak, horietaz baliatuz, petroIeo-produktu likidoen transferentzia egingo dela estankoki eta segurtasunez.
Sistema arineko entxufeen erakoak izango dira, kamioi zizternak duen akoplamenduak eta depositoak betetzeko ahoak duen akoplamenduak, konpatibleak izan behar dutela. Sistema arineko konexioak egiteko erabili diren materialeek, beste materiale batzurekin tupust egitean txisparik ez sortzeko modukoak izan behar dute.
Deskarga-mangerak eta karga-mangerak, elkarrengandik banatzean hermetikoki isteko sistemaz hornituta egon behar dute, beteketarako segurtasun-muga bat izango dutela.
Finkatuta geldituko dela eta ustekabean ez dela soltatuko bermatu behar du akoplamenduak.
Bai arketako tapak eta bai karga ahoak ere, identitikatuta egon behar dute, hara bota behar den produktuaren izena erraz irakurtzeko moduko inskribapen baten bidez.
Elektra indarra etengabe igaroko dela bermatu behar dute akoplamenduek.
Karga hodia, fondotik 15 zm.tara arte sartuko da depositoan.
Karga puntu hauek eta depositoen konexioa-puntuak aparte egon daitezenean, 80 mm.ko diametroa izan beharko dute gutxienez estekaketa lineek, %5eko aldapa izango dutela depositorantz.
Arau honetan ez da onartzen, depositoa presioz betetzeko bide emango duen sistemarik.
15.2. Aireztaketa hoditeria.
Kanpora irtengo duen eta 2" gutxienezko diametroko aireztaketa hodiak izango dituzte depositoek. Kanporatutako baporeak gora bidaliko dituzte, baina ez gertuko tegietan sartzeko moduan. Baporeek ez dute elkartu behar erregai-iturriekin, bestela sua sor bait daiteke.
Babestu egin beharko da hodia, kanpotikako gorputzak bertan sar ez daitezen. (Gutxienezko altuera, 2,5 m.koa eta, estazioa dagoeneko lekuan bertan baldin badago, markesinen gainetik).
Gar-itzalgailu batez babestuko da irteera-ahoa. Hodiak, %1eko aldapa izan behar du gutxienez depositorantz, agian sor daitezkeen kondentsatuak hustu daitezen.
15.3. Aspirazio hodia.
1 1/2" gutxienezko diametroa izango du aspirazio hodiak eta retentzio balbulaz hornituta egongo da. Aspirazioak duen beheneko puntua, depositoaren fondotik hasi eta 15 zm.tara egongo da kokatuta. Hodiak, %1eko aldapa izan behar du gutxienez depositorantz, sifoirik edo beheko punturik ez dela onartuko hodiak egiten duen bide osoan zehar.
16. Babesketa.
16.1. Babesketa pasiboa.
Lurrak duen agresibitateak eta hezetasunak sortzen duten korrosioaren aurka babestu egin beharko dira hodiak, oxidoaren aurkako inprimazio-kapa bat emango zaiela eta lurrarekiko 5 kv.ko gogortasun dielektrikoa aseguratuko duten zinta aislante berezizko autoitsasgaiez gainjantzita egongo direla.
Aldetikako eta erraz ikuskatzekoak diren hodiak, horiek kokatuta daudeneko inguruari egokitutako zernolakoak dituzten eta oxidoaren aurkako pinturez babestuko dira.
16.2 Lurrerako elektra haria.
Hodi guztiak eta metalezko elementu osakaiak, lurrazpiko elektra sare nagusiarekin estekatuko dira, 20 ohmioko gehienezko erresistentzia bermatuko dela. Deskonexiorako giltzadun elektra-hartoki bat egongo da beti, kamioiko elektra estatikoa, deszamaketa egiten ari denean, lurreratu ahal izateko.
Hodietan soldatuko diren pletinen bidez eta hariaren eta pletinaren arrean egingo den soldadura aluminiotermikoz egingo da hodietako elektra-indarra lurreratzea. Babestu egin behar da estekaketa hau eta pasta epoxidikoz eta zinta aislantez aislatuko da. 17. Estankeitate froga.
Hodiak pintatu edo zintaz bildu baino lehen, 200 kPa edo 2 bar-eko presio manometrikoaren estankeitate-froga egingo zaio instalazioari.
III. ATALBURUA ELEKTRA INSTALAZIOA
18. Volt maila Apaleko Arautegi Elektroteknikoan eta IC-MIE-BT-026
Instrukzio Teknikoan ezartzen denaren arabera egingo da elektra instalazioa.
Zehaztasun honek, hornigailuetako elektra elementuak edo zerbitzu-estazioan egon daitekeen edozein gailu hartzen ditu.
IV. ATALBURUA HORNIGAILUAK 19. Materialeak.
Hornigailu bat egiteko erabil daitezen materiale guztiek, erabiltzen deneko likido errekaietatikako korrosioari eta horiek sortzen dituzten baporeei aurre egiteko gai direnak izan behar dute.
Bokerelaren elementu metalikoek, beste materiale batzurekin tupust egin arren txisparik sortzen ez dutenak izan behar dute.
Babesketa karkasak, mm. 1eko gutxienezko lodiera duten karbonozko altzairu-xaflazkoak izan daitezke, 5 mm.ko gutxienezko lodierako altzairu oxidakaitzezkoak edo plastikozkoak.
20. Instalazioa.
Zerupean jarriko dira hornigailuak, hala ere, egon daitezke boladizo eta markesina baten pean. Zintzilikatuta edo zutabe gainean egon daitezke; kasu honetan, 10 zm.ko altuera duen isleta baten gainean kokatuko dira, hórniketa zerbitzu edo unitateko estazioko zolaren gainean.
Anklajez hornituta egongo dira hornigailuak, behekaldeetan ongi lotu ahal izateko. Errekaia hartze ko gelditzen diren autoek sor ditzaketen kalteen aurkako babesgailua izango dute.
Auto-zerbitzua egiteko hornigailuak izan ditzaten zerbitzu edo unitate-estazioetan, erabiltzeko argibideak jarriko dira erraz ikusteko moduko eta behar bezalako argia duen leku batetan.
Auto-zerbitzurako hornigailuek, 90 litro karburante hartzeko edo 3 minutuz gehiera iharduteko muga jarriko duen gailu bat izango dute.
21. Elektra ekipamendua.
Hornigailua osatzen duten elektra gailuen taiuketa, 20-322-86 UNE eta
Volt maila apalei buruzko Arautegi Elektronikoko IC-MlE-BT-026 arauen arabera sailkatutako eremuan lan egiteko, egongo da gertatuta.
22. Segurtasun Gailuak.
Honako segurtasun gailu hauek izango dituzte gutxienez hornigailuek:
- Bonba gelditzeko gailua, bokerala jaso eta minutu bat barru zerbitzeko eskabiderik ez baldin badago. - Zerora jartzeko sistema, konputagailuan. - Zerbitzua etenarazteko gailua, bezeroaren autoaren depositoko maila oso altua izan dadinean. - Elektra konputagailua duten hornigailuetan, likido urri emateko balbula, konputagailuak, inpulsoen transmitigailuak, e.a. matxuraren bat izatea gerta dadinean, erregistratu gabe gelditzen denik eman ez dezan hornigailuak. - Gailu giztiek, lurrerako haria izan dezatela. - Elektra indarra etengabe izan dezala mangerak. 23. Homologazioak.
Gai honi buruz indarrean dauden arautegi ezberdinrtan ezartzen diren metrologia-ziurtagiriak eta homologazioak ezarriko zaizkie hornigailuei.
V. ATALBURUA
SUTEEN AURKAKO BABESGAILUAK 24. Itzalketarako ekipo mugikorrak.
Honako elementu hauek izango dituzte horniketa instalazioek:
24.1. Likidoa emateko eremua. - Likidoa emateko isleta bakoitzeko, hauts lehordun 12 kg.ko suhilgailua, 21A eta 144B mailako (UNE araua) itzalketa indarra izan beharko duela. - Hornigailu bakoitzeko, halondun 2,5 kg.ko suhilgailua, 21B mailako (UNE araua) itzalketa indarra izan beharko duela. - Hauts lehordun 50 kg.ko suhilgailua karro gainean jartzekoa, 89A eta 610B mailako itzalketa indarra izan beharko duela eta zisterna-kamioak deszamaketa egingo duen lekuan jarriko dela.
Suhilgailuaren eta hornigailuaren arteko aldea, ez da izango 10 m.tik gorakoa. Ez dira sekula jarriko hornigailuaren ondoren eta erraz sartzeko moduko lekuan jarriko dira.
24.2. Zerbitzuetarako eraikina. - Halondun 2,5 kg.ko suhilgailua, 21B mailako itzalketa indarra izan beharko duela, aire konprensorearentzako gelan jarriko dela. - Halondun 2,5 kg.ko suhilgailua, 21B mailako itzalketa indarra izan beharko duela, elektra kuadroentzako gelan jarriko dela.
25. Ur instalazioak.
Automoziorako gasolina eta gasoleoak zerbitzeko instalazioak, sistema arineko akoplamendu elementuak izan behar dituzte, 5 bar-eko presioz instalazioko edozein puntutara ura emateko moduan, 150 litro minutuko gutxienez.
Ur mangerak eta beren akoplamendu rakorrak, 23-. 091-81 eta 23-400-82
Une arauei atxiki zaizkie.
Bi efektokoak izango dira ur jaurtigailuak, txorroka eta haustuta botako dute ura. Jabetzapeko lurren mugetatik gertueneko eremuan jarriko dira jaurtigailu horiek. Babestea nahi deneko elementuen gain ihardun ahal izatea bermatu behar dute.
Kanpotik ura emateko instalaziorik izan ez dezaten estazioek, almazenamendu eta bonbeo baliabideez hornituta egon beharko dute, sareak ordu t'erdiz eta ezarrita dauden presioz eta ur kopuruz iharduteko bideak eskaini behar dituztela.
Lehen deskribatu den ur-instalazioa egitea ezinezkoa den kasu berezietan eta aurrez justifikatu ondoren, itzalgaia eduki beharko da
1. apartaduan aipatzen den kopurua bi bider.
26. Elementu osakaiak.
Honako materiale hauek izan beharko dituzte instalazio guztiek:
- Guante pare bat, sutatik babesteko. - Linterna antideflagrante higikor bat, erabiltzeko moduan. - Amianto fibrarik ez duten hiru manta ignifugo. - Esplosimetro bat. - Bi kasko, sutara gerturatzeko pantailaz hornituta. - Aurpegirako plomozko bi kareta, bapore organikoentzako filtroz hornituta. - Sutara gerturatzeko traje bat.
Materiale hauek erosteko epea, urtebetekoa izango da, Agindu hau indarrean jarri dadin egunetik hasita. 27. Saneamendu sareak.
Drenaia sareek, bidrokarburoz kutsatutako edo kutsa daitezkeen urak eta ur garbiak bananduko dituzte. Kutsatutakoak, garbitu egin behar dira, olioak eta grasak banantzeko sistema bidez.
Hidrokarburoak direla eta, kutsadura izan dezaketen sumideroak, gasak ez irtetzeko edo ez biltzeko moduan egin beharko dira eta hidrokarburuen eraginez aldatzen ez direnak, aurre egiten dietenak eta inpermeableak izango dira.
28. Depositoak betetzea.
Depositoak hidrokarburoz betetzeko estekaketak, arketa estankoen barnean instalatuko dira, eman dai tezkeen isurketak geldiaraz ditzaten. Horiek jasotzeko sistema izan behar dute.
29. Seinalizazioa.
Legez onartuta dauden eta ziurtapenetarako diren neurriak, bezeroen eskuragarri izango dituzte instalazio guztiek. Eta bai erreklamazioetarako orriak ere, aplika daitezkeen arauen arabera.
Honako hauek jasoko dituen iragarki hau jarriko da erraz ikusteko moduko leku batetan: Egon badaudeIa ziurtapen gailuak eta erreklamazio orriak bezeroen eskuragarri; erretzea, sua piztea debekatuta dagoela, eta argiak piztuta edo motorra martxan dela ezin daitekeela likidoa hartu.
III. ERASKlNA
ALDIAN ALDIKO ESTANKEITATE-FROGAK 1. Egingo diren frogak.
Honako hauetan datzan estankeitate froga egingo zaie depositoei aldian-aldian:
a) Ikusmenezko barne ikuskaketa.
b) Altzairuzko depositoetan, lodiera kontrola, depositoaren azalera osoan zehar apurketarako ez diren saioak egingo direla.
c) Presio manometrikozko eta 0,75 kg/zm2ko froga hidrostatikoa, orduerdiz gutxienera.
d) Depositoa garbitu eta desgasifikatuko duten eta horretan aituak diren langileek egingo dute froga hori, indarrean dauden segurtasun-arauean arabera, deposito hori han kokatuta dagoeneko instalazioak ihardun dezan debekatzen dela froga horiek egiten diren bitartean.
Frogaren emaitza, negatiboa dela ulertuko da, presio hidraulikoa galdu egiten dela gerta dadinean edo, hasieran zuen lodiera, %50a baino gehiago gutxitu dela eman dezanean frogak.
2. Frogen sarritasuna.
Honako aldizkatasun hauen arabera egingo dira estankeitate frogak:
2.1. Instalazio berrietan: 12 urtetik 12 urtera.
2.2. Lehendik dauden instalazioetan: 2.2.1. Kubetoa eta buzo-hodia dutenetan: 12 urtetik 12 urtera, berrietan bezalaxe. 2.2.2. Gainontzekoa.
Urtebete barruan, kubetoa eta buzo-hodia jarri ahal izango dira,
2.2.1. apartaduan aipatzen diren instalazioen maila hartuko dutela kasu horretan.
Horrela jokatzen ez baldin bada, honako aldikatasun hauen arabera egingo dira frogak:
- Gasolina-depositoetan, 4 urtetik 4 urtera hirietakoetan eta 6 urtetik 6 urtera landalur eskualdeetakoetan. - Gasoleo-depositoetan, 6 urtetik 6 urtera hirietakoetan eta 8 urtetik 8 urtera landalur eskualdeetakoetan.
Eusko Jaurlaritzako Industriako Lurralde Ordez karitzei dagokie egon dauden depositoen lehenengo ikuskaketa egiteko eguna finkatzea.
Lehenengo ikuskaketa hau, Dekretu hau indarrean jarri dadin egunetik hasi eta 2 urtetako epearen barruan egin beharko da eta hiriguneetan kokatuta egon eta Industriako Lurralde Ordezkaritzetan antzinakoentzat jotzen direnek izango dute lehentasuna. 3. Erantzukizuna.
Aldian-aldiko ikuskaketa arauz ezarrita dagoen epe barruan egin dadinaren erantzukizuna, instalazio bakoitzeko titularrak izango du, estankeitate froga ezarrita dagoen epealdiaren barruan egin ez deneko depositoetara likidoa ekartzea debekatu egiten zaiola operatoreari.
IV. ERASKlNA INSTALAZIOEN IKUSKAKETA NEURRIA
1. Automoziorako gasolina eta gasoleoa saltzeko diren zerbitzu eta unitateetako estazioetako hornigailu guztietan, horien neurriaren gehienezko akatsak legez ezarrita dagoena ez duela gainditzen ziurtatu beharko da, 3 hilabetetik 3 hilabetera.
2. Akatsaren berri artez jakin daitekeeneko dekalitro 1eko gaiatasun-nuerriz baliatuz egingo da ziurtapen hori. Ontzi horrek, kalibratuta egon behar du eta agintea duen erakundearen seinalea izan behar du.
3. Ziurtapena egiteak, legez ezarritakoa baino goragokoa dela akatsa aditzera emango balu. ajustatu egin beharko da hornigailua akatsa desagertu dadin arte.
Legez ezarritakoa baino handiagoa izango balitz akatsa, espedienteari emangu litzaioke hasiera, zigor ziorik dagoen ala ez jakin ahal izateko.
4. Operatoreak egin dezan deskarga kontrolatu ahal izateko, kaudala neurtzeko xedez Industriak homologatutako kontagailuak instalatuta egotea gertatuko balitz, Industria Sailari atxikitako zerbitzu teknikoek egingo lukete ikuskaritza.
5. Dekretu honetako I. Eraskineko 2. puntuan aipatu eta airea eta ura emateko gailuek, erabiltzeko oso egoera onean egon beharko dute eta
Industria Saileko zerbitzu teknikoek ikuskatu beharko dituzte, neurketa ongi egin dezaten.
PRODUKTOAREN EGOERA
6. Horniketaren gai izan diren produktuek, indarrean dauden arauek ezartzen dituzten baldintzak ikuskaketa egiten den unean betetzen dituzten ala ez jakin ahal izateko, ziurtapena egin beharko da 3 hilabetetik 3 hilabetera.
7. Ziurtapen hori egiteko, hiru lekuko hartuko dira errekaia almazenatzen deneko deposito bakoitzetik salmenta egiten den lekuan bertan, horien kalitatea aztertuko dela legeetan ezartzen diren zehaztasunen arabera.
8. Entsaiuren batek, emaitz negatiboa ematea gertatuz gero, kontraentsaiu bat egingo da. Eta honek ere emaitz negatiboa ematea gertatuz gero, prezintatu egingo dira deposito horretatik likidoa hartzen duten hornigailuak, ez dabil idazkera duen iragarkia jarriko dela bertan eta espedienteari hasera emango zaiola zigor ziorik dagoen ala ez jakin ahal izateko.
9. Errekaia aldatu ondoren, produktuari buruzko entsaiu berri bat egingo da hornigailuak ihardunean jarri ahal izateko. Entsaiu horrek, emaitz positiboa eman behar du.
BABESKETA KATODIKOA
10. Depositoen babesketa katodikoaren potentziala, legeek ezartzen dituzten mugen barruan dagoen ala ez ziurtatu beharko da 6 hilabetetik 6 hilabetera.
11. 24 orduz egingo da kontrola, epealdi horretan zehar potentzilak erregistratuko dituen elementu bat erabiliko dela horretarako eta 15 minutuko gehienezko etenaldiak egingo direla.
12. Frogaren emaitza, negatiboa izango balitz, hilabeteko epea emango litzateke babesketa ongi jartzeko. Epe hori igaro eta zuzenketa ez baldin bada egin, instalazioak ez duela babesketarik ulertuko da, aldian- aldiko frogen ondorioetarako.
ISURKETAK 13. Kubeto bakoitzaren barnean sartuta dagoen buzo- hodian errekai-hondakinik dagoen ala ez ziurtatuko da 6 hilabetetik 6 hilabetera.
14. Errekaia egotea gertatuko balitz, prezintatu egingo da depositoa, horretarako, dagokion Industria Ordezkaritzari horren berri emango zaiola lehenbaitlehen.
15. Depositoa berriro ere ihardunean jarri ahal izateko, froga hidraulikoa burutuko da, IlI. Eraskineko 1. puntuan ezartzen diren baldintzen arabera.