Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 1990eko urriaren 3a, asteazkena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Kultura eta Turismoa
2831

DEKRETUA 121/1990, maiatzaren 2koa, establezimendu turistikoen titularrak diren Euskal Autonomi Elkarteko entrepresetan egindako inbertsioei laguntzak emateko arauak ezartzen dituena.

Euskal Autonomi Elkartean izugarri igo da turismoa azken aldi honetan. Gaur egun, ostatutegien azpisektorea da Autonomi Elkarteko eskaintza turistikoaren oinarrizko elementua. Hori dela eta, turismo- politika aurrera eramateko eskumena duen organuak beharrezko bideak jarri behar ditu bisitariei, gutxienez, ezaugarri turistiko berdintsuak dituzten aldeetan ematen zaien baldintza berean, ostatutegi zerbitzuak ematen dizkieten euskal enpresen konpetibitatea bermatzeko.

Adierazitakoa dela medio, dauden turismo ostatutegi establezimenduetako instalakuntzak etengabe berritu beharra dagoela esan genezake, eta bestalde, Euskal Autonomi Elkarteko ostatutegi-plazen eskaintza haundiagotu eta hemengo eske turistikoaren gehikuntza xurgatu dezaten kategoria desberdinetako establezimentu berriak sortzen lagundu beharra dago.

Horretarako egituratzen da, hain zuzen ere, inbertsioak egiteko laguntzabide hau. Languntza horiek, hotel eta turismo kanpamendu berriak eraikitzeko eta dauden ostatutegietan aktibo finko materialak erosteko dira.

Aipaturiko ibertsioei aurre egiteko enpresak baliatu daitezen maileguen finantza-kostua merketzean dautza laguntzak. Horrekin, gure

Euskal Autonomi Elkartera etor dadin turistari ematen zaion zerbitzuaren kalitatea hobetzeko bitarteko materialak eskuratzeko helburua betetzen da.

Horiek horrela, Kultura eta Turismo Sailburuaren proposamenez eta

Jaurlaritzako Kontseiluak 1990.eko maiatzaren 2ko bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATU DUT: I. ATALBURUA XEDAPEN OROKORRAK 1. atala.- Xedea.

Euskal Autonomi Elkartean kokatuta egon, Dekretu honetan ezartzen diren baldintzak bete eta turismo alorrekoak diren enpresek, 1990. urtean zehar, aktibo finko materialetan egin ditzaten inbertsioetarako laguntzak ezartzea da Dekretu honen xedea.

2. atala.- Ekitaldirako ezarritako aurrekontua. Euskal Autonomi

Elkarteko Aurrekontu Nagusietan aurtengo ekitaldirako ezarritako aurrekontu zuzkiduraren pentzutan ordainduko dira Dekretu honetan jasotzen diren laguntzak.

3. atala. - Laguntzak.

Autonomi Elkartean diharduten finantza-entitateek, Dekretu honek dioenaren eta Kultura eta Turismo eta Ogasun eta Finantza Sailek aipatu entitateekin horretarako sinaturiko Lankidetza Hitzarmenen arabera eta Dekretu honetan adierazten diren enpresetako titularrekin, izenpetu ditzaten mailegu edo finantz errentamenduko eragiketen finantz kostua gutxitzea da Dekretu honek ezartzen dituen laguntzen xedea. 4. atala.- Baldintzak.

1. Ondoan adierazten diren enpresek eskatu ahal izango dituzte

Dekretu honek arautzen dituen laguntzak: a) Autonomi Elkartean kokaturiko lurzatien jabe izan eta, beroietan, hotel edo turismo kanpamendu bezala sailkatu dadin ostatuketa establezimendu bat eraikitzeko asmoa izan dezaten legez eraturiko enpresek.

b) Autonomi Elkartean kokaturiko eraikinen titularrak izan eta beraiek hotel kategorian sailkalu ahal izan daitezen ostatuketa establezimendu bezala egokitzeko asmoa izan dezaten legez eraturiko enpresek.

c) Hotel establezimenduak sailkatzeko arauak ezartzen dituen ekainaren 15eko 1634/1983 E.D.an eta turismo akanpalekuen antolaketari buruzko martxoaren 16ko 41/1981 Dekretuan eta hori aldatzen duen uztailaren 27ko 183/ 1989 Dekretuan ezarritakoaren arabera turismo akanpaleku edo hotel modura sailkatuak egon eta

Autonomi Elkartean kokaturiko ostatuketa establezimenduetako enpresa titularrek.

d) Uztailaren 3ko 7/1990 Euskal Kultur Ondareari buruzko Legearen arabera kulturaren aldetik ogasun interesgarri gisa inbentariatuta eta kalifikatuta egon edo deklarazioa hasia duten eraikinetan kokaturiko jatetxeen enpresa titularrek.

e) Aurreko idazatalean adierazitako eraikinen batetan jatetxea jarri eta ustiatzeko asmoa izan dezaten legez eraturiko enpresek.

2. Eraikinaz baliatzeko titulua jabetzapekoa, errentamenduzkoa eta emakidazkoa izan daiteke b) eta c) kasuetan. Errentamendu edo emakidaren kasuan, gutxienez 25 urtetakoa izan beharko du epeak.

5. atala.- Dirulaguntza jaso dezakrten eragiketak. Dekretu honek dioenaren ondorioetarako, honako hau joko da inbertsio laguntzagarrirzat, hau da, enpresaren aktiboei 1990. urtean atxiki eta ondoren aipatzen diren baldintzak bete ditzaten aktibo finkoak erostea alegia:

1. Maileguz finantzaturiko aktibo finko materialetan inbertitzea.

a) Ondoren ezarritako idazpuruetan, Kontabilitate Plan Orokorrak ezartzen duen deiinizioaren arabera ondoko aktiboetako kategoriaren bateko inbertsioak izan daitezenean:

202 Eraikinak eta bestelako eraikuntzak. 203 Makineria, Instalazioak eta Tresneria. 205 Ondasun higigaiak eta gainerakoak. 206 Inforrnazio prozesuetarako ekipoak. 207 Ibilgetutarako birjarpenak.

208 Bestelako ibilgetu materiale batzuk. 209 Instalazio konplexu espezializatuak.

b) 202 idazpurua zenbatzeko honako balio hauek hartuko dira kontutan:

1.- Hotel, kanping edo jatetxe eraiki berrien kasuan, beraien balioaren zenbatekoa, lurraren balioa ezik.

2.- Jadanik dauden eraikinetan kokatu daitezen hotel edo jatetxeen kasuan, establezimendu turistiko bezala egokitzeko egin beharreko lanen zenbatekoa, 1 puntuan ezarritakoaren arabera.

3.- Ostatutegi establezimendu turistiko bat erosteko behar izan dadin diru-kopurua ez da inolaz ere inbertsio bezala kontatuko.

c) Erositako aktiboek Euskal Autonomi Elkarteko lurraldean kokaturik egon beharko dute.

d) Aktibo horiek lehenengo aldiz erabili edo martxan jarri beharko dira.

e) Erositako aktiboen amortizazio-aldia, gutxienez, hiru urtekoa izango da, eta gutxienez denboraldi horretan enpresaren aktiboan egon beharko dute.

Inbertsiogai izan daitezen aktibo finkoak, ezin izango zaizkie hirugarrenei laga erabiltzeko, atal honen 2. idazatalean ezarritakoan ezik.

2. Finantza-errentamenduen bidez finantzaturiko aktibo finkoetako inbertsioa; inbertsio horrek aurreko zenbakian eskatutako baldintzak betetzeaz gain ondoko hauek bete beharko ditu:

a) Laguntzaren onuradun izan dadin enpresak, bere garaian gauzatu dezala erosteko aukera.

b) Ez daitezela izan Kontabilitate Plan Orokorreko 202 idazpuruan jasotako aktibo finkoak.

c) Dekretu honetako 3. atalean aipatzen den Lankidetza Hitzarmena

Erakundeetakoren batek egin dezala finantza arrendamendua.

d) Finantza-errentamenduak gutxienez bi eta gehienez bost urte iraun dezala.

6. atala.- Hautaketa-erizpideak.

Lehentasuna izango dute, ondoan adierazten den hurrenkeran, Dekretu honetako 4. atalean adierazitako Enpresek aurkeztu eta ondoko hauek ekar ditzaten inbertsio proiektuek:

1.- Dekretu honetan ezarritakoaren arabera, hotel, kanping edo jatetxe berriak sortzea.

2.- Hotel eta kanpinetako plaza-kopurua gehitzea. 3.- Segurtasun eta

Suteen Aurrehartze alorretan hobekuntzak sartzea.

4.- Informatika zerbitzuak jartzea. II. ATALBURUA

MAILEGU ETA FINANTZA-ERRENTAMENDU ERAGIKETEI BURUZKOA

I. SEKZIOA

MAILEGU ERAGIKETEI BURUZKOA 7. atala.- Maileguen ezaugarriak.

Dekretu honetan jasotako inbertsioak finantzatzeko maileguek ondoko ezaugarriok izan beharko dituzte:

a) Inbertsioa, gutxienez, zortzi milioi pezetakoa izango da.

b) Maileguaren gehienezko zenbatekoa onartutako inbertsioaren %75a izango da.

c) Enpresa batek hartu ahal izango duen subentzionaturiko maileguaren urteko gehienezko zenbatekoa, hirurehun milioi pezetakoa izango da.

d) Maileguaren epea 5 urtekoa izango da gutxienez eta 7koa gehienez, ondoko mugak gainditu gabe eta ezaldia barne dela:

7 urterako maileguak: 24 hilabete 6 urterako maileguak: 18 hilabete.

5 urterako maileguak: 12 hilabete.

Ezaldia ez da inola ere 12 hilabete baino gutxiagokoa izango.

e) Amortizazioaren ordainketa -tronkoa eta interesak hartuko dituena, hiruhilabete bete ondoren egingo da.

f) Gehienezko interes tasa aplikagarria Kultura eta Turismo eta

Ogasun eta Finantza Sailek Finantz Entitateekin sina ditzaten

Lankidetza Hitzarmenetan ezarritakoa izango da.

8. atala.- Hobaritutako erreditu-neurria.

Dekretu honetan ezartzen diren laguntzak, ondoren adierazten diren puntuetan interes izendatuaren tasaren hobaritzean datzate:

1.- Orokortasunez, maileguen interes izendatuaren tasaren lau puntu t'erdiraino.

2.- Finantzaturiko inbertsioak ondoko ezaugarriak izandakoan maileguen interes izendatuaren tasaren bost puntu t'erdiraino:

Inbertsioaren ondorioz mugarik gabeko 10 lanpostu sortzea.

3.- Maileguaren eragiketan Elkarrekiko Berme Baltzuren batek parte hartzen badu, puntu batean gehituko da atal honetako 1) eta 2) idazataletan ezarritakoaren araberako maileguaren interes izendatuaren tasari egin dakiokeen hobaria. Halaber, maileguaren interes tasa gutxitu egingo da, puntuko 3/4etan.

II. SEKZIOA FINANTZA-ERRENTAMENDUEI BURUZKOA 9. atala.- Maileguen ezaugarriak.

Egin daitezen finantza-errentamendu eragiketek, ondoko ezaugarriok izan beharko dituzte:

a) Maileguaren gehienezko zenbatekoa onarturiko inbertsioaren %100a izango da. Horretarako, enpresa errentatzailearentzat erositako ogasunen prezioa hartuko da inbertsiotzat.

b) Enpresa batek hartu ahal izango duen finantza- errentamenduzko eragiketen bidez finantzaturiko urteko gehienezko zenbatekoa hirurehun milioi pezetakoa izango da.

c) 5. ataleko 2 d) idazatalean ezarritakoaren arabera, epea ez da izango 2 urte baino gutxiagokoa ezta 5 baino gehiagokoa ere.

d) Tronkoa eta interesak hartuko dituen amortizazioaren ordainketa, hiruhilabete bete ondoren egingo da.

e) Aplikagarri den gehienezko tarifaren tasa Dekretu honen 3. atalean aurrikusitako Lankidetza Hitzarmenean ezarriko da.

10. atala.- Hobaritutako erreditu-neurria.

1. Finantza-errentamenduko eragiketei aplikagarri zaien hobaritze tasa 2'7 puntukoa izango da orokortasunez.

2. Eragiketan Elkarrekiko Berme Batzuren batek parte hartzen badu, hobaritze tasa 0,6 puntutan gebituko da. Finantza-errentamenduzko interesaren tasa. halaber, puntuko 3/4etan gutxituko da.

III. ATALBURUA PROZEDURARI BURUZKOA II. atala.- Eskabidea.

Dekretu honek arautzen dituen laguntzez baliatzeko eskabideak,

Dekretu honen 3. atalean aditzera ematen den Lankidetza Hitzarmena izenpetu duten Finantza-Erakundeetan aurkeztu beharko dira.

12. atala.- Epea.

1. Kultura eta Turismo Sailean eskabideak aurkezteko epea 1990.eko azaroaren 30ean amaituko da.

2. Finantza-Erakundeek, ezarritako epearen barruan, laguntzen eskabide-espedienteak bidali beharko dituzte Kultura eta Turismo Sailera.

13. atala.- Argibide osagarriak.

1. Finantza-Erakundeek laguntza eskaeren espedienteak bidali beharko dituzte Kultura eta Turismo Sailera. ,

2. Kultura eta Turismo Sailak dagokion Lurralde Ordezkaritzara bidaliko du espedientea, Ikuskapen Zerbitzuak indarrean dagoen turismo-legediari proiektua egokitzen zaion ala ez esan dezan.

3. Kultura eta Turismo Sailak espedientea ebazteko beharrezko jo ditzan agiri osagarri guztiak eskatu ahal izango dizkio enpresa eskatzaileari.

14. atala.- Erabaki proposamena.

Espedientea osatu ondoren Turismo Sailordetzak aztertu eta eskatutako laguntza eman edo ukatzeari buruzko Erabaki-Proposamena aurkeztuko du.

15. atala.- Erabakia.

Kultura eta Turismo Sailburuak, egindako Erabaki-Proposamena ikusi otidoren, eskatutako laguntza ematea ala ukatzea erabakiko du.

16. atala. - Jakinerazpena.

Hartutako Erabakia Enpresa eskatzaileari eta eskaera egin zeneko

Finantza-Erakundeari jakinaraziko zaie.

17. atala.- Ikuskapena.

Kultura eta Turismo Sailak, berak subentzionaturiko inbertsio proiektu hautatuei dagokienez, diruz lagunduriko proiektuen garapen eta burutzapenerako egokitzat jo ditzan ikuskapen eta egiaztapenak egin ahal izango ditu.

Nolanahi ere, aurreko idazatalean azaltzen denerako beharrezkotzat jotako argibide guztiak aurkeztu beharko dituzte onuradunek.

18. Atala.- Betebeharrak haustea.

Dekretu honetan eta aplikagarri izan daitezen gainerako arauetan ezarritako betebeharrak eta, hala badagokio, Erabakian ezar daitezen baldiatzak beteko ez balitu onuradunak, Organo emaileak, interesdunari entzunaldia emango zaioneko ezbetetze-espedientearen ondoren, dirulaguntza jasotzeko eskubidea galdu eta, hala badagokio,

Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari jasotako laguntzak itzuli beharra aldarrikatuko du Erabaki bidez, egoki izan daitezen gainerako ekintzen kalterik gabe. Legezko ondorio guztietarako0diru sarrera publikotzat joko dira aipatu diru-kopuruak.

19. atala.- Elkartezintasuna.

Dekretu honek arautzen dituen laguntzetako bat jasoz gero ezin izango da hartu beste Administrazio Publikoek emandako mota bereko laguntzarik. AZKEN XEDAPENAK

Lehena.- Kultura eta Turismo Sailburuari ahalmena ematen zaio Dekretu honen garapenerako xedapenak emateko.

Bigarrena.- Dekretu honen eta bere garapenerako arauen burutzapenean sor litezkeen arazoak konpontzeko baimena ematen zaio Kultura eta

Turismo Sailburuari.

Hirugarrena.- Honako Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren

Aldizkarian argitara dadin egunarPn biharamunean jarriko da indarrean.

Gasteiz, 1990.eko maiatzak 2.

Lehendakaria, JOSE ANTONlO ARDANZA GARRO. Kultura eta Turismo Sailburua,

JOSEBA ARREGI ARANBURU.

I. ERASKINA

FUNTZIONAMENDUAN DAUDEN HOTELETAN, JATETXEETAN ETA TURISMO

KANPAMENDUETAN INBERTITZEKO ESKABIDE-ORRI ETA AGIRI OSAGARRIAK

TAULA

Ill. ERASKlNA

Eskabide-orri guztiekin batera aurkeztu beharreko agiriak

TAULA


Azterketa dokumentala