199. zk., 1990eko urriaren 3a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak
Kultura eta Turismoa
2830
120/1990 DEKRETUA, Maiatzaren 2(e)koa, Euskal Autonomi Elkarteko argitaletxeentzako laguntzabidea eratzeari buruzkoa.
Autonomi Elkarteko argitaletxeentzako laguntzabide batzu ezarri ziren iaz, beraiek kulturaren aldetik interesgarriak direla kontutan izanik. Laguntzabide horien emaitzak onurakorrak izan direnez, aurten ere beraiekin jarraitzea bidezkoa dela pentsatu da. Zorrik gabeko traiektoria eraman eta Autonomi Elkarteko bi hizkuntzen argitalpen eskakizunarekin bat etorriz beren lanak bi hizkuntzotan argitaratzen dituzten argitaletxeentzako da Dekretu hau.
Orohar, laguntzabideak hiru helburu nagusi ditu: aktibo finko materialetan egin beharreko inbertsioak bultzatzea; egile-eskubideen erosketa sustatzea; eta, tiraden dimentsioetan estockek sortarazten dituzten ondorio negatiboak konpon ditzaten neurriak har ditzatenei laguntzea.
Helburu horiek lortzeko bi laguntzabide eratzen dira: aktibo finkoak erosteko edo kapital ibilkorra finantzatzeko izenpetu ditzaten kredituen interes tasak gutxitzea; eta, itzulerarik gabeko dirulaguntzak.
Kredituen gaineko laguntzak eraginkorrak izatearren,
Lankidetza-Hitzarmen bat izenpetuko da Autonomi Elkartean diharduten Kreditu-Erakundeekin.
Hori horrela, Jaurlaritza Kontseiluak 1990eko Maiatzaren 2an egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, Kultura eta Turismo
Sailburuaren proposamenez,
ERABAKI DUT: I. ATALBURUA ERABAKI OROKORRAK 1. atala.- Xedea
Honako Dekretu honek, Euskal Autonomi Elkartean kokaturiko argitaletxeentzako 1990.urterako laguntzabidea eratzea du xede.
2. atala.- Aurrekontu zuzkidura
Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontu Nagusietan aurtengo ekitaldirako ezarritako aurrekontu zuzkiduraren pentzutan ordainduko dira Dekretu honetan adierazten diren laguntzak.
3. atala.- Baldintzak
Ondoko baldintzak bete ditzaten enpresak baliatu ahal izango dira
Dekretu honetan araututako laguntzez: a) Liburuak argitaratzen, eta ez beste ezertan, dihardutenak.
b) 1987ko urtarrilaren bata baino lehen, elkarte egoitza Euskal
Autonomi Elkartean dutenak.
c) Eskaera aurkeztu aurreko ekitaldian enpresaren fakturazioa, gutxienez, hirurogeitamar milioi pezetakoa izatea.
d) Azkenengo bost urteetan, enpresak egindako argitalpenen %25a euskaraz izatea.
4. atala.- Bazterketak
Dekretu honek ezarritakoaren ondorioetarako, inolaz ere ez da joko liburuen argitalpen ihardueratzat: a) Irakaskuntzarako liburuen argitalpena.
b) Aldizkari, egunkari, faszikulu edo aldizkako argitalpenak argitaratzea.
c) Elkarte bateko bazkideen artean banatzeko liburuak argitaratzea.
5. atala.- Laguntzak
1. Hona hemen Dekretu honek arautzen dituen laguntzen xedea:
a) Dekretu honetan ezarritako baldintzetan, Autonomi Elkarteko
Administrazioarekin Hitzarmena sina dezaten Banketxeekin argitaletxeek egin ditzaten mailegu eragiketen finantz kostua gutxitzea.
b) Itzulerarik gabeko dirulaguntzak ematea.
2. Aurreko idazatalean azaldutako laguntzak bateragarriak izango dira eta, dirulaguntza garbi baliokidearen terminoetan, finantz lagunezak metatzekotan Elkarteko arauek ezarritako mugak errespetatu beharko dituzte.
6. atala.- Eragiketa subentzionagarriak
Honako Dekretu hunek dioenaren ondorioetarako ondoko eragiketak joko dira subentzionagarritzat:
1.- 1991 ko ekainaren 30a baino lehen, orokortasunez, enpresaren aktibuan sartu eta Dekretu honetan ezarritakoaren arabera aplikagarri izan dakizkien betebeharrez gain, ondoan adierazitako baldintzak bete ditzaten aktibo finko materialak erostea. Hona hemen betebeharreko baldintzak:
a) Ondoren ezarritako idazpuruetan Kontabilitate Plan Orokorrak ezartzen duen definizioaren arabera, dagokion zerbitzuaren ekoizpen, banaketa edo emanketari dagokionez ondorengo kategorietako bat izan daitezenean:
- 202 Eraikinak eta bestelako eraikuntzak. - 203 Makineria,
Instalazioak eta Tresneria. - 204 Garraio elementuak. - 205 Haltzariak eta lanabesak. - 206 Informazio prozesuetarako ekipoak. - 207 Ibilgeturako birjarpenak. - 208 Bestelako ibilgetu materiala. - 209 Instalazio konplexu espezializatuak. Lurzoruak subentzionagarriak izango dira «Eraikinak eta bestelako eraikuntzen» balioari atxekitutakoan eta atxekitutako zatian.
b) Lehendabiziko aldiz erabiliak izatea edo martxan jartzea, non eta ez den eraikin edo bestelako eraikuntza erabiliak erostea.
Horrelakorik gertatuz gero, laguntzagai den inbertsio modura, gainerako aktibo finkoetan onartutako zenbateko bera kontatuko da, gehienez.
c) Gutxienez hiru urteko amortizazio epea ezarrita izatea, denboraldi horretan behintzat enpresaren aktiboan egon beharko dutela.
d) Ordainaren truke edo gabe, hirugarrenei lagaturik ez egotea erabiltzeko. Ez da lagapentzat hartuko laguntzagai diren aktiboen zati bat hirugarrenek erabiltzea, erabilpen hori saltoki integratu eta negozio unitate formula erabiliz bada.
2.- Finantz errentamenduen bidez finantzaturiko aktibo finkoetako inbertsioa; inbertsio horrek aurreko zenbakian eskatutako baldintzak betetzeaz gain ondoko hauek bete beharko ditu:
a) Laguntza onuradun izan dadin enpresak bere garaian egikaritu dezala erosteko aukera.
b) Ez daitezela izan Kontabilitate Plan Orokorreko 202 idazpuruan jasotako aktibo finkoak.
c) Finantz errentamendua Dekretu honetako 5 a) atalean adierazten den
Lankidetza Hitzarmena sina dezan Erakundeetako batek egin dezala.
d) Finantz errentamenduak gutxienez bi eta gehienez bost urte iraun dezala.
3.- Enpresaren argitalpen iharduerak garatzeko, erosketa egin ondorengo bost urteetan, erabil daitezkeen jabego intelektualaren eskubideak gai dituzten aktibo finko ez-materialak erostea.
4.- Dekretu honetan ezarritakoaren arabera aplikagarri izan daitezen manuez gain, ondoko baldintzak bete ditzan kapital ibilkorraren finantzaketa:
a) Mailegu eragiketa formalizatu ondorengo bost urteetan, urtero zortzi izenburu berri argitaratzeko izatea.
b) Zortzi liburuok gutxienez milana aleko tirada izatea.
Salbuespen gisa, zenbaki honetako a) idazatalean ezarritako liburu-kopurua baino txikiagoa argitaratzeko kapital ibilkorraren finantzaketarako eragiketak onetsi ahal izango ditu Kultura eta
Turismo Sailak, baldin eta produktuaren ezaugarri bereziengatik argitalpen kostu haundia duten kultur aldetiko argitalpen interesgarriak badira (arte edo teknika alorreko liburuak, entziklopediak, e.a.).
7. atala.- Hautaketa erizpideak
Aurrekontu aldetiko baliabideak ez balira aski enpresa eskatzaileen eskariei erantzuteko, ondoko erizpideen arabera aukeratuko dira proiektuak:
a) Aktibo finko materialen erosketan:
1.- Argitaratzen den produktuaren kalitatea hobetzeko eta kudeatzeko teknologia aurreratuak gehitzea enpresari.
2.- Inbertsioak zuzenean edo era induktiboan enplegua sortzea.
3.- Inbertsioa eraikinak edo bestelako eraikuntzak erosteko bada, eraikuntza horiek almazen edo merkatal bulegoak instalatzeko izatea.
b) Aktibo ez-materialen erosketan:
1.- Erosketak enpresaren salmentak gehitzen laguntzea.
2.- Erositako aktiboaren kultur interesa, Euskal Autonomi Elkarteko argitalpen merkatuaren kultur eskaintza aberastearen aldetik.
c) Kapital ibilkorraren finantzaketan:
1.- Enpresa eskatzailearen finantz egitura.
2.- Dekretu honen 6.4. ataleko b) idazatalean gutxiezkotasunez ezarritakoa baino tirada haundiagoko argitalpena ateratzen laguntzea eragiketak.
3.- Argitaratzekoak diren izenburuak saltzeko igurikapenak.
II. ATALBURUA
MAILEGU ERAGIKETAK ETA DIRULAGUNTZAK I. SEKZIOA
AKTIBOAK EROSTEKO MAILEGU ERAGIKETAK 8. atala.- Gutxieneko inbertsioak.
1.- Aktibo finko materialak erosteko inbertsioek gutxienez hamar milioi pezetakoak izan beharko dute.
2.- Aktibo finko ez-materialak erosteko inbertsioek gutxienez bi milioi t'erdikoak izan beharko dute.
9. atala.- Maileguen ezaugarriak.
Argitaletxeek formaliza ditzaten mailegu eragiketek ondoko ezaugarriak izan beharko dituzte:
a) Inbertsio subentzionagarriaren %75ekoa izango da maileguaren gehienezko zenbatekoa.
b) Enpresa batek eskuratu ahal izango duen maileguaren urteko gehienezko zenbatekoa 70 milioitakoa izango da.
c) Maileguaren epea 5etik 7 urtera bitartekoa izango da, hasierako ezaldia barne dela. Hasierako ezaldia ez da inola ere 12 hilabete baino gutxiagokoa izango eta ezingo ditu ondoko mugapenak gainditu:
7 urterako mailegua: 24 hilabete. 6 urterako mailegua: 18 hilabete. 5 urterako mailegua: 12 hilabete.
d) Epemuga hiruhilabetekoa izango da tronkoa eta interesak amortizatzeko, hiruhilabeteak igaro ondorengoa hain zuzen.
e) Aplikagarri den gehienezko interes tasa Dekretu honen 5.a) atalean adierazten den Hitzarmeneau ezarriko da.
10. atala.- Interes tasa hobaritua
1. Aurreko ataleko e) idazatalean adierazten den gehienezko interes aplikagarriaren tasa ondoan esaten den moduan hobaritzean datzate laguntzak:
a) orokortasunez, 4 puntu.
b) 6 punturaino, proposaturiko inbertsioak ondoko baldintzak betetzen baditu:
1.- Aktibo finko materialen inbertsioan, enpresarako teknologia aurreratua ekartzea eta egonkortasunez lanpostu berri bat sortzea inbertsio horrek.
2.- Aktibo finko ez-materialen inbertsioan, gutxienez inbertsioaren %25a euskal idazleen edo euskaraz idatzitako literatur idazlanen eskubideak edo salmenta arrakastatsuak dituzten beste hizkuntzetako idazlanak euskaratzeko eskubideak erosteko izatea.
2.- Mailegu eragiketan Elkarrekiko Berme Elkarte batek partehartzen badu, ondoko xehetasunak hartuko dira kontutan:
a) Maileguaren gehienezko interes tasa puntuko 3/ 4etan gutxituko da.
b) Atal honetan ezarritakoaren arabera aplikagarri izan daitezen hobaritze-tasak -atal honetan adierazitakoakpuntu batean gehituko dira.
II. SEKZIOA FINANTZ ERRENTAMENDUA 11. atala.- Maileguen ezaugarriak
Egin daitezen finantz errentamendu eragiketek ondoko ezaugarriok izan beharko dituzte:
a) Maileguaren gehienezko zenbatekoa onarturiko inbertsioaren %100a izango da. Horretarako, enpresa errentatzailearentzat erositako ogasunen prezioa hartuko da inbertsiotzat.
h) Enpresa batek hartu ahal izango duen finantz errentamenduzko eragiketen bidez finantzaturiko urteko gehienezko zenbatekoa hirurogeitamar milioi pezetakoa izango da.
c) 6.ataleko 2 d) idazatalean ezarritakoaren arabera, epea ez da izango 2 urte baino gutxiagokoa ezta 5 baino gehiagokoa.
d) Tronkoa eta interesak hartuko dituen amortizazioaren sortzapena hiruhilabeteak bete ondorengokoa izango da.
e) Aplikagarri den gehienezko tarifaren tasa Dekretu honen 5 a) atalean aurrikusitako Lankidetza Hitzarmenean ezarriko da.
12. atala.- Interes tasa hobaritua
1.- Finantz errentamenduko eragiketei aplikagarri zaien hobaritze tasa 2`7 puntukoa izango da orokortasunez.
2.-- Eragiketan Elkarrekiko Berme Elkarte batek parte hartzen badu, hobaritze tasa 0,6 puntutan gehituko da. Finantz errentamenduzko interesaren tasa, halaber, puntuko 3/4etan gutxituko da.
III. SEKZIOA
AKTIBO IBILKORRA FINANTZATZEKO MAILEGU ERAGIKETAK
13. atala.- Gutxieneko bolumena
Kapital ibilkorraren finantzaketa gutxienez 10 milioi pezetakoa izango da.
14. atala.- Maileguen ezaugarriak.
Kapital ibilkorraren finantzaketarako argitaletxeek formaliza ditzaten mailegu eragiketek ondoko ezaugarriak izan beharko dituzte:
a) Enpresa batek hartu ahal izango duen maileguaren urteko gehienezko zenbatekoa 50 milioi pezetakoa izango da.
b) Maileguaren epea, hasierako ezaldia barne dela, 18 hilabetekoa izango da. Hasierako ezaldia ez da inola ere 6 hilabete baino gutxiagokoa izango.
c) Tronkoa eta interesak amortizatzeko epemuga hiruhilabetekoa izango da, hiruhilabeteak igaro ondorengoa hain zuzen.
d) Aplikagarri den gehienezko interes tasa, Dekretu honen 5 a) atalean ezarritako Hitzarmenean finkatuko da.
15. atala.- Interes tasa hobaritua
1. Aurreko ataleko d) idazatalean adierazten den gehienezko interes aplikagarriaren tasa ondoan esaten den moduan hobaritzean datzate laguntzak:
a) Orokortasunez, 4 puntu.
b) 6 punturaino, proposaturiko eragiketak ondoko baldintzak betetzen baditu:
1.- Mailegua formalizatu ondorengo bost urteetan, urteko hamabi liburu berri argitaratzeko izatea kapital ibilkorraren finantzaketa.
2.- Mailegua formalizatu ondorengo bost urteetan argitaratzekoak diren liburuen %25ak, gutxienez, kultur aldetiko interes haundia izatea.
2. Mailegu eragiketan abalemaile modura Elkarrekiko Berme Elkarte batek partehartzen badu ondoko xehetasunak izango dira kontutan:
a) Maileguaren gehienezko interes tasa puntuko 3/ 4etan gutxituko da.
b) Atal honetan ezarritakoaren arabera aplikagarri izan daitezen hobaritze-tasak -atal honetan adierazitakoakpuntu batean gehituko dira.
IV SEKZIOA
ITZULERARIK GABEKO DIRULAGUNTZAK 16. Atala.- Xedea
6.1 eta 6.2 atalean zehaztutako eta Dekretu honek arautzen dituen maileguak formalizatzearen bidez finantzaturiko inbertsioak, itzulerarik gabeko dirulaguntzen gai izan daitezke.
17. Atala.- Zenbatekoa
9.atalean ezarritakoaren arabera, aktibo finkoetan inbertsio subentzionagarriaren %25aren %10 izango da gehienez dirulaguntzak hartu ahal izango duen zenbatekoa eta, ez du inola ere, 5.000.000 pezetako kopurua gaindituko.
18. Atala.- Zenbatekoa zehaztea
Aurreko atalean ezarritako mugapenak errespetatuz, dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko Dekretu honen 6.atalean ezarritako erizpide berberak jarraituko dira.
III. ATALBURUA PROZEDURARI BURUZKOA 19. Atala.- Eskabideak
1. Dekretu honek arautzen dituen laguntzez baliatzeko eskaerak,
Dekretu honen 5 a) atalean aditzera ematen diren Lankidetza
Hitzarmena izenpetu duten Finantz Entitateetan aurkeztu beharko dira.
Eskaera horiek I. ERASKINean azaltzen den ereduaren arabera egin beharko dira, bertan eskatzen den dokumentazioa atxikitu beharko zaiolarik.
20. Atala.- Epea
1.- Kultura eta Turismo Sailean eskaerak aurkezteko epea 1990eko azaroaren 30ean amaituko da.
2.- Finantz Entitateek laguntza eskaeren espedienteak bidali beharko dituzte Kultura eta Turismo Sailera.
21. Atala.-- Informazio osagarria
Kultura eta Turismo Sailak espedientea ebazteko beharrezko jo ditzan agiri osagarri guztiak eskatu ahal izango dizkio enpresa eskatzaileari.
22. Atala.- Industria eta Merkataritza Sailaren txostena
Aurkeztutako eskabidean aurre-argitalpen, argitalpen eta azaleztapen aldiei loturiko aktibo finko materialetan inbertitzea ohartemango balitz, Kultura eta Turismo Sailak Enpresa eta Merkataritza Sailari igorriko dio eskabide hori. Honek, eskabideari buruzko derrigorrezko txostena egingo du, gehienez ere hamar eguneko epean. Epe hori igaro eta gero, txostena oraindik ere egiteko balego, ihardunbidearekin jarraitzeko oztoporik ez dagoela ulertuko da.
23. Atala.- Erabaki-Proposamena
Espedienteak aztertu eta Erabaki-Proposamena egiteko, gutxienez hiru kidez osatua egon eta funtzionamendu eta erabakiak hartzeko errejimena organu kolegiatuentzako Administrazio Prozeduraren Legean ezarritakoa izango duen Balioneurtze Batzordea eratuko da Kultura eta
Turismo Sailean.
24. Atala.- Erabakia
Kultura eta Turismo Sailburuak, espedienteak eta Batzordeak aurkeztutako Erabaki-Proposamena ikusi ondoren, eskatutako laguntza ematea ala ukatzea erabakiko du.
25. Atala.- Jakinerazpena
1. Hartutako Erabakia Enpresa eskatzaileari eta eskaera formalizatu zeneko Finantz Entitateari jakinaraziko zaie.
2. Erabaki horietan, aktibo finkoetako inbertsioak benetan egin edo kapital ibilkorra finantzatzeko laguntzentzako Dekretu honetan ezarritako baldintzak bete direla egiaztatzeko, enpresa onuradunak bere gain hartzen dituen betebeharrak finkatuko dira.
IV. ATALBURUA XEDAPEN OROKORRAK 26. Atala.- Ez-betetzeak
Dekretu honetan eta aplikagarri izan daitezen gainerako arauetan ezarritako betebeharrak eta, hala badagokio, Erabakian ezar daitezen baldintzak beteko ez balitu enpresa onuradunak, Organo emaileak, interesdunari entzunaldia emango zaioneko ezbetetzeespedientearen ondoren, dirulaguntza jasotzeko eskubidea galdu eta, hala badagokio,
Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari jasotako laguntzak itzuli beharra aldarrikatuko du Erabaki bidez, egoki izan daitezen gainerako ekintzen kalterik gabe. Legezko ondorio guztietarako diru-sarrera publikotzat joko dira aipatu diru-kopuruak.
27. Atala.- Bateraezintasunak
Dekretu honek arautzen dituen laguntza modalitateetako bat jasoz gero ezin izango da hartu beste Administrazio Publikoek emandako mota bereko lagunizarik.
AZKEN ERABAKIAK
Lehena.- Kultura eta Turismo Sailburuari ahalmena ematen zaio Dekretu honen garapenerako xedapenak emateko.
Bigarrena.- Dekretu honen eta bere garapenerako arauen burutzapenean sor litezkeen arazoak konpontzeko baimena ematen zaio Kultura ea
Turismo Sailburuari.
Hirugarrena.- Honako Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren
Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 1990.eko maiatzak 2
Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Kultura eta Turismo Sailburua,
JOSEBA ARREGI ARANBURU.
I. ERANSKlNA ESKABIDE-ORRI ETA AGIRI OSAGARRIAK
TAULA