189. zk., 1990eko irailaren 20a, osteguna
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Ogasuna eta Finantzak
2713
AGINDUA, 1990eko uztailaren 30ekoa, Ogasun eta Finantza Sailburuarena, Bilboko Balore Burtsan hori kontratatu ahal izateko, Euskal Autonomi Elkartearen bonotan egindako 1990eko uztailaren 13ko barneko eta kitagarria den Zor Publikoaren izenpetutako tituluen zenbakiketa eta beste ezaugarri batzu emateko dena.
Maiatzaren 29ko 146/1990 Dekretuaren eta Ogasun eta Finantza Sailaren
1990eko ekainaren 6ko
Aginduaren arabera % 13,80an jaulki, eta bonotan egindako Euskal
Autonomi Elkartearen barneko eta kitagarria den Zor Publikoaren jaulkipena, kotizazio ofizialean onartua izan dadin, Merkatal Burtsen indarrean dagoen Arautegiaren 24. atalean ezarritako eskakizuna bete asmoz, izenpetutako tituluen zenbakiketa eta beste ezaugarriak argitara ematen dira.
Aurrekoari jarraiki eta adierazitakoa beteaz, hau XEDATU DUT:
1. atala.- Euskal Autonomi Elkartearen 1990eko uztailaren 13ko
Bonotan egindako Zor Publiko jaulkipenaren zenbateko nominalak 11.400 milioi pezeta jotzen du.
2. atala.- Bono bakoitzak 10.000 PTAko balio nominala dauka.
Jaulkipena serie bakar batez osatuta dago. Jaulkipen honetako tituluen zenbakiketa 1etik 1.140.000ra doa.
3. atala.- Kupoi bakoitzeko, 690 pezeta gordin ordainduko da sei hilabetetik behin. 1991ko urtarrilaren 13an egingo da erredituen lehenengo ordainketa. 1995eko urtarrilaren 13ari eta 1995eko uztailaren 13ari dagozkien kupoietako bakoitzak 345 pezetako kopuru gordina izango du.
4. atala.- Bono bakoitza, nominala erdira gutxituz, bi alditan kitatuko da 1994eko uztailaren 13an eta 1995eko uztailaren 13an.
Gasteiz, 1990.eko irailak 12. Ugasun eta Finantza Sailburua, ALFONSO
BASAGOITI ZABALA.