Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

189. zk., 1990eko irailaren 20a, osteguna


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasuna eta Finantzak
2712

233/1990 DEKRETUA, irailaren 11koa, Energiaren Euskal Erakundeari «Bioartigas, S.A.» izeneko elkarte publikoa sortzeko baimena emateko dena.

Euskal Autonomi Elkartearen ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legeak bere 44.2 atalean zera ezartzen du,

Ekonomia eta Ogasun Sailburuak eta aipatutako baltzu instituzional horiek bere pean dituen Sailburuak batera egindako proposamenez, jaurlaritzak, Zuzenbide Pribatupeko Baltzu Publikoei baimena eman ahal izango diela edozein eratako baltzuak sortzeko edo horietan partaide izateko, bakoitzak dituen aurrekontuen pentzutan.

Bestalde, Euskal Autonomi Elkartearen Ogasuntza Nagusiaren Printzipio

Antolatzaileei buruz indarrean dauden lege xedapenen bateratutako testua onartzen zuen maiatzaren 17ko 1/1988 Legegintzazko Dekretuaren

19. atalean xedatutakoarekin bat eginik, beren baitako kapitalean

Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioak edo bere Ente

Instituzionalek gehiengozko partaidetza duteneko elkarteak elkarte publiko dira.

Halaber, merkataritza elkarte bat elkarte publikoaren izaeraz sortzea, elkarte publikoaren sorketa kasutzat jotzen du aipatutako legegintzazko dekretu horren 20. ataleko 1 zenbakiko a) apartaduak.

Energiaren Euskal Erakundeko Zuzendaritza Kontseiluak 1990eko uztailaren 4eko bileran «Bioartigas, S.A.» izena izango duen elkarte anonimo bat eratzeko erabakia hartu zuen eta EEEk gehiengozko partaidetza izango luke elkarte horren kapital sozialean eta horren bidez Elkarte Publiko baten sorketa gertatuko litzateke.

Horrek, aipatutako Legegintzazko Dekretu horren 20 atalaren 3 zenbakian eta Ondareari buruzko Legearen 44 ataleko 2 zenbakian adierazitakoaren arabera, baimena, Jaurlaritzaren Kontseiluaren dekretu bidez eman beharra dakar.

Hori dela bide, Ogasun eta Finantza Sailburuaren eta Industria eta

Merkataritza Sailburuaren batera egindako proposamenez eta

Jaurlaritzaren Kontseiluak 1990eko irailaren 11n egindako bileran aztertu eta onartu ondoren hau

XEDATU DUT:

1. atala.- Energiaren Euskal Erakundeari «Bioartigas, S.A.» izeneko elkartea sortzeko baimena ematea Bilboko Udal Txit Gorenarekin batera.

2. atala.- Ehun eta hiru milioi eta zazpiehun mila ( 103.700.000,-

PTA) pezetakoa izango da sortzezko kapital soziala, %75,40ko gutxi gorabeherako partaidetzari dagozkion akzioak, hau da hirurogeitamazortzi milioi, berrehun eta laurogei mila (78.280.000,-

PTA) pezetari dagokion partaidetza, suskribatzeko baimena ematen zaiola Energiaren Euskal Erakundeari, Akziodunen Batzar Orokorrean zeztu dadin moduan eta epeen barruan egingo dela ordainketa.

3. atala. - Energiaren Euskal Erakundea arautzen duten arauen esanera izendatutako Organuak edo, hala izan behar dadinean, horren legezko ordezkotza egin dezanak, Notariarengana joan beharko du Sortze

Eskritura suskribatzeko xedez, Administrazio Organuen izendapena formalizatuz, beharrezko diren aginteak emanez, eman beharreko zenbatekoak finkatuz, akzioak suskribatuz eta proiektua ihardunean jartzeko beharrezkoak izan daitezen akordioak hartuz. AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen deneko egunaren biharamunean hartuko du indarra.

Gasteiz, 1990.eko irailak 11.

Lehendakaria, JOSE ANTONlO ARDANZA GARRO. Ogasun eta Finantza Sailburua,

ALFONSO BASAGOITI ZABALA. Industria eta Merkataritza Sailburua,

RICARDO GONZALEZ-ORUS MARCOS.


Azterketa dokumentala