189. zk., 1990eko irailaren 20a, osteguna
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Ogasuna eta Finantzak
2711
234/1990 DEKRETUA, irailaren 11koa, Energiaren Euskal Erakundeari «Central Hidroeléctrica de Elordi, S.A.» izeneko elkarte publikoa sortzeko baimena emateko dena.
Euskal Autonomi Elkartearen ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983
Legeak bere 44.2 atalean zera ezartzen du, Ekonomia eta Ogasun
Sailburuak eta aipatutako baltzu instituzional horiek bere pean dituen Sailburuak batera egindako proposamenez, Jaurlaritzak,
Zuzenbide Pribatupeko Baltzu Publikoei baimena eman ahal izango diela edozein eratako baltzuak sortzeko edo horietan partaide izateko, bakoitzak dituen aurrekontuen pentzutan.
Bestalde, Euskal Autonomi Elkartearen Ogasuntza Nagusiaren Printzipio
Antolatzaileei buruz indarrean dauden lege xedapenen bateratutako testua onartzen zuen maiatzaren 17ko 1/1988 Legegintzazko Dekretuaren
19. atalean xedatutakoarekin bat eginik, beren baitako kapitalean
Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioak edo bere Ente
Instituzionalek gehiengozko partaidetza duteneko elkarteak elkarte publiko dira.
Halaber, merkataritza elkarte bat elkarte publikoaren izaeraz sortzea, elkarte publikoaren sorketa kasutzat jotzen du aipatutako legegintzazko dekretu horren 20. ataleko 1 zenbakiko a) apartaduak.
Energiaren Euskal Erakundeko Zuzendaritza Kontseiluak 1990eko uztailaren 4eko bileran «Central Hidroeléctrica de Elordi, S.A.» izena izango duen elkarte anonimo bat eratzeko erabakia hartu zuen eta EEEk gehiengozko partaidetza izango luke elkarte horren kapital sozialean eta horren bidez Elkarte Publiko baten sorketa gertatuko litzateke.
Horrek, aipatutako Legegintzazko Dekretu horren 20 atalaren 3 zenbakian eta Ondareari buruzko Legearen 44 ataleko 2 zenbakian adierazitakoaren arabera, baimena, Jaurlaritzaren Kontseiluaren dekretu bidez eman beharra dakar.
Hori dela bide, Ogasun eta Finantza Sailburuaren eta Industria eta
Merkataritza Sailburuaren batera egindako proposamenez eta
Jaurlaritzaren Kontseiluak 1990eko irailaren 11n egindako bileran aztertu eta onartu ondoren hau
XEDATU DUT:
1. atala.- Energiaren Euskal Erakundeari «Central Hidroeléctrica de
Elordi, S.A.» izeneko elkartea sortzeko baimena ematea Txingudiko
Uren Partzuergoarekin batera.
2. atala.- Hamabost milioi (15.000.000,- PTA) pezetakoa izango da sortzezko kapital soziala, %80,10eko gutxi gorabeherako partaidetzari dagozkion akzioak, hau da hamabi milioi eta ehun mila (12.100.000 -
PTA) pezetari dagokion partaidetza, suskribatzeko ,baimena ematen zaiola Energiaren Euskal
Erakundeari, Akziodunen Batzar Orokorrean zeztu dadin moduan eta epeen barruan egingo dela ordainketa.
3. atala.- Energiaren Euskal Erakundea arautzen duten arauen esanera izendatutako Organuak edo, hala izan behar dadinean, horren legezko ordezkotza egin dezanak, Notariarengana joan beharko du Sortze
Eskritura suskribatzeko xedez, Administrazio Organuen izendapena formalizatuz, beharrezko diren aginteak emanez, eman beharreko zenbatekoak finkatuz, akzioak suskribatuz eta proiektua ihardunean jartzeko beharrezkoak izan daitezen akordioak hartuz. AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen deneko egunaren biharamunean hartuko du indarra.
Gasteiz, 1990.eko irailak 11.
Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ogasun eta Finantza Sailburua,
ALFONSO BASAGOITI ZABALA. Industria eta Merkataritza Sailburua,
RICARDO GONZALEZ-ORUS MARCOS.