Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

189. zk., 1990eko irailaren 20a, osteguna


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Ogasuna eta Finantzak
2709

231/1990 DEKRETUA, irailaren 11koa, zeinen bidez «Zamudioko Enpresen Zentrua, A.B.» Baltzu Publikoaren 1990erako aurrekontuak onartzen bait dira.

Irailaren 19ko 242/1989 Dekretuak baimena eman zion Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, A.B. delakoari

Zamudioko Enpresen Zentrua, A.B. delakoa erosteko; horrela, azken honek Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren Baltzu Publiko izaera bereganatu zuen.

Baltzu publiko izaera bereganatua duelarik, eta Euskal Autonomi

Elkartearen 1990erako Aurrekontu Nagusiak onartu zituen abenduaren

22ko 10/1989 Legearen 11-a) atalean ezarritakoaren indarrez, izan ere bertan Jaurlaritza Kontseiluari ematen bait zaio ahalmena aipatutako

Lege hori indarrean jarri ondoren sortzen diren baltzu publikoen aurrekontuak onartzeko, ezinbestekoa gertatzen da 1990erako baltzu horrek izango dituen aurrekontuak onartzea, berori aurtengo ihardunaldirako beharrezko zaizkion legezko baliabideez hornitzearren.

Hori dela-eta, Ogasun eta Finantza Sailburuarn proposamenez, eta

Jaurlaritza Kontseiluak 1990eko apirilaren 3ko bilkuran aztertu eta onartu zuelarik, honako hau

XEDATU DUT:

/p>

Atal bakarra.- «Zamudioko Enpresen Zentrua, A.B.» Baltzu Publikoaren

1990erako aurrekontuak onartzea, 101.828.000 PTAko zuzkidurarekin.

Kopuru berorretara arteko baliabideak izango ditu baltzu horrek ustez. Dekretu honen Eraskinean ageri da zehaztuta aurrekontu horien banaketa, barne direlarik horiei dagozkienez ustez izango direneko finantza-egoerak.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean Dekretu hau.

Gasteiz, 1990.eko irailak 11.

Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ogasun eta Finantza Sailburua,

ALFONSO BASAGOITI ZABALA.

TABLA


Azterketa dokumentala