Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

189. zk., 1990eko irailaren 20a, osteguna


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Ogasuna eta Finantzak
2708

230/1990 DEKRETUA, irailaren 11koa, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren Aurrekontuko 95030 eta 03052 programetarako, kredituak prestatzeko dena.

Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 22ko 10/1989 Legean, zera ezartzen da, hau da, aurrekontu horietako gastuen egoerak, ordainketa kredituei dagokienetan, 425.900.000.000 pezeta jotzen duela eta dirusarreren egoerak ere diruzenbateko berdina jotzen duela.

Esnea eta esnekiak ikastetxeetako ikasleek har ditzateneko laguntza-programaren finantzaketa gastuei aurre egiteko Fondo Europeo de Orientación y Garantía Agrícola delakoak 169.499.895 pezetako laguntza eman izanaren ondorioz, 1990.eko aurrekontu ekitaldirako aurrikusi gabeko dirusarrerak lortu direnez, habilitatu egiten dira diru horiek abenduaren 20ko 31/1983 Legeko 93. atalean ezartzen denaren arabera.

Horiek horrela, Ogasun eta Finantza eta Nekazaritza eta Arrantza

Sailburuek, biak batera egindako proposamenez eta Jaurlaritzako

Kontseiluak 1990.eko irailaren 11an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATU DUT:

1. atala.- Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren Aurrekontuko dirusarreren egoeran, 95030 programako 704 kontzeptuan, 169.499.895 pezetako zenbatekoz, kreditu habilitazio bat onartzea; honek, aipatutako aurrekontuko gastuen egoerako 03052 programako 760 kontzeptuan, balio berdineko ordainketa-kredituak sortzen ditu.

2. atala.- Esnea eta esnekiak ikastetxeetako ikasleek har ditzateneko laguntza-programaren finantzaketa gastuei aurre egiteko aplikatuko dira habilitatutako kreditu horiek.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egun berean jarriko da indarrean.

Gasteiz, 1990.eko irailak 11.

Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ogasun eta Finantza Sailburua,

ALFONSO BASAGOITI ZABALA. Nekazaritza eta Arrantza Sailburua, JOSE

MANUEL GOIKOETXEA ASKORBE.


Azterketa dokumentala