157. zk., 1990eko abuztuaren 6a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Lana eta Gizarte Segurantza
2394
ERABAKIA, 1990.eko uztailaren 17koa, Lan eta Gizarte Segurantza Administraziorako Sailburuordearena, 21/86 zenbakiko gorajotze errekurtsoaren gainean Euskal Autonomi Elkarteko Zuzentza-Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Liskarrauzi Sailak emandako Epaia betetzea agintzen duena.
736/86 zenbakiko Administrazioarekiko liskarrauzi errekurtsoaren gainean 1989.eko azaroaren 18an Euskal Autonomi Elkarteko Zuzentza-Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Liskarrauzi Sailak emandako Epai finkoa ikusi da eta honela dio Ebazpenak:
«Ebazten dut: Epaitegietako Prokuradorea den Arana Vidarte jaunak, Banco Español de Crédito, S.A. delakoaren ordezkotza eginez, Lan Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkariaren 1985.eko abenduaren 12ko erabakiaren aurka tartejarritako gorajotze errekurtsoa rzezten zuen jaurlaritzako Lan Zuzendariaren 1986.eko maiatzaren 22ko erabakiaren aurka tartejarritako 736/86 zenbakiko Administrazioarekiko liskarrauzi errekurtsoa zati baten ontzat ematen dela. Eta aldarrikatu beharrean nagoela eta horrela egiten dudala: Lehenengoa.- Errekurtsopean jarri zen erabakia zati baten ez datorrela bat zuzenbidearekin eta zati baten baliogabetuta uzten dudala. Bigarrena.Ekintza haiek maila apaleneko hauspen larritzat sailkatzen direla eta beraz, 25.000 PTAko izuna ezartzen dela. Hirugarrena.- Errekurtsogileari ez zaiola kosturik ezartzrnu.
Lan eta Gizarte Segurantza Administraziorako Sailburuordeak Epai hori betetzea erabaki du, erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea aginduz.
Gastriz, 1990.eko uztailak 17.
Lan eta Gizarte Segurantza Administrazioarako Sailburuordea.
JUAN LUIS MARTINEZ ORDORICA.