157. zk., 1990eko abuztuaren 6a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileak
Osasuna eta Kontsumoa
2388
AGINDUA, 1990.eko uztailaren 26koa, Osasun eta Kontsumo Sailburuarena, jakineko zenbait agintebide Osasun eta Kontsumo Sailburuordearen eta Lege Koordinazio eta Errekurtsoetarako Zuzendariaren esku aldibaterako uzten dituena.
Ekainaren 30eko 7/1981 Legeak bere 39.4 atalean jarritakoaren indarrez eta, hala badagokio, apirilaren 7ko 78/1987 Dekretuak bere 3. atalean jarritakoaren indarrez, Osasun eta Kontsumo Sailaren ihardutze egiturazkoa hori, alegtiahonako hau
XEDATU DUT:
Lehenengo atala.- Abuztuaren letik abuztuaren 3lra bitartean, Osasun eta Kontsumo Sailburuordearen eta Lege Koordinazio eta Errekurtsoetarako Zuzendariaren esku uzten dira ondoko agintepideen egiterapena:
- Saileko ordezkotza, artezpena, iharduna eta ikerpena egitea.
- Uztekoak izan eta indarreango legeez ematen zaizkien eskubide guztiak egiteratzea, eta batez ere, zigortzeko ahalmenari dagozkionak eta Sailarekin egindako kontratuen esleipenak, betiere Sailaren agintepidekoak baldin badira.
Bigarren atala.- Lehenengo atalean esandako epea bukatu ondoren, indargabetuta geldituko da agintebideen esku ematea.
AZKEN XEDAPENA
1990eko uztailaren 31tik hasita izango du Agindu honek eragite indarra.
Gasteiz, 1990.eko uztailak 26.
Osasun eta Kontsumo Sailburua,
JOSE MANUEL FREIRE CAMPO.