157. zk., 1990eko abuztuaren 6a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
2387
7/1990 LEGEA, uztailaren 3koa, Euskal Kultur Ondarrari Buruzkoa.
Eusko Legebiltzarrak Euskal Kultur Ondareari buruzko 7/1990 Legea onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei. Beraz, Lege horri men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.
Vitoria-Gasteiz, 1900.eko uztailak 19.
Lehendakaria,
JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.
ZIOEN ADIERAZPENA
Euskal kultur ondarea da euskal herriaren nortasun-adierazgarririk nagusiena eta herri honek mundu osoko kulturari kondairan zehar eman dionaren erakusgarririk garrantzitsuena. Kultur ondare honen jabe euskal herria da. Kultur ondarea, honen lege-jaurpidea eta jabetza dena dela, babestea, aldeztea eta aberastea de herri-agintarien iharduneko oinarrizko antolarauetako bat.
Alde honetatik, Euskal Herriko Autonomi Estatutuak Autonomi Elkartearen bakarreango aginpidetzat jotzen ditu Estaduaren jabetzapekoez besteko kultura, kondairatikako ondarea eta agirigordetegiak, liburutegiak eta erakustetxeak. Kondaira-Lurraldeen legeak, bere aldetik, lurralde horietako foruzko erakundeei kondaira eta artezko, monumentu eta arkeologi-aldetikako ondarea zaintzeari, hobetzeari, horri bere onean eusteari eta, hala behar izanez gero, hondalanak egiteari buruzkoan legeak osabideratzeko eta egiteratzeko aginpidea eta bere jabetzapeko agirigordetegi, liburutegi eta erakustetxeei buruzkoan bakarreango aginpidea ematen die.
Euskal Herriko Autonomi Elkarteak bere gain hartutako aginpideak erabiliz onartzen da lege hau, gure kultur ondarearen babes-jaurpideak oinarri izan behar duen legezko eustazpia ezarrizko kultur politika taiutzeko xedez.
Kultur ondarearen Lege izenez aurkeztu, horrek araupetzen dituen gai guztiak, kondaira-ondarea, agirigordetegiak, liburutegi eta erakustetxeak, barne hartzeko kultura hitza egokiagoa eta baliogarritasun haundiagokoa dela uste izateagatik, eta kultura historia baino adierazpen zabalagoa dela uste izateagatik aurkeztu da, kulturaren barruan historia ere osagai bat gehiago izanik sartzen da eta.
Lege honen helburu nagusia hauxe dugu: batetik, euskal herriko kultur ondarearen aldezpen, babes, zabalkuntza zein suztapenerako, eta bestetik, agirigordetegi, liburutegi eta erakustetxeetako azpiegitura garatzeko politika antolatzea eta, hori, euskal kultur ondarea jasotzen duten tegi nagusiak horiek direlako.
Lege honen edukia era honetara egituratzen da.
I. idazpuruak lege honen helburua zehazten du, helburu hori euskal herriko kultur ondarearen aldezpen eta babesari, zein zabalkunde eta suztapenari dagokiola.
Hori ezezik, herri-agintariek euskal herriko kultur ondarea bere osoan gordetzeko ahaleginak egin beharra ere ezartzen da eta, aldi berean, ondare horren alde ekiteko hiritarren aldetikako herri-ekintza aitortzen da.
Autonomi Elkartearen aginpideak mugatu egiten dira, kultur ondarea kanpora saltzeaz zein ebasteaz Estatutuak agintzen duenaren arabera.
II. idazpuruan, ondasun bakoitzari edo ondasun-sail bakoitzari eman behar zaion babes-jaurpidetik abiatuta, kultur ondarearen bigarren sailkapena egiten da, horrela, zermugatutako kultur ondasunek zerrendatutakoek baino jaurpide zehatzagoa dutela.
Kultur ondasunei behar duten zabalkundea egin ahal izateko, Zermugatutako Kultur Ondasunen Erroldea eta Kultur Ondasunen Zerrenda Nagusia sortzen dira, lege honek sortutako Euskal Herriko Ondare-Etxea osatuzko eta jendearentzat zabalik egonezko zerbitzuak izango direla.
Kultur ondasunen babes-jaurpideari dagokionez, III. idazpuruak, guzti horiei ezar liezaiekeen jaurpide nagusia araupetzen du eta ondasun higigarri zein higiezinekoentzako araupeketa bereziak eskaintzen ditu, horien artetik, zermugatutako edo zerrendatutako kultur ondarearen zati diren onibarrak ondamen-egoeran daudela aldarrikatzeko araupeketa berria, horiek botatzeko beharko diren baldintzak, eta lurralde-antolakuntzari zein kultur ondareari buruzko gaietan aginpidea duten ihardutze-sailen arteko beharrezko antolakidekuntza nabarmentzen direla.
Arkeologi, etnografi, agiri eta liburu-ondareentzako ere, bakoitzaren berarizkotasunen arabera, araupeketa bereziak eskeintzen dira, bestelako kultur-ondasunei eta ondasun higigarri zein higiezinekoei ezarri beharreko aginduak horiei ere ezarriko zaizkien ala ez alde batera utziz.
IV. idazpuruan lege honen erabiltze-eremuan sartzen diren eta kultur ondarea jasotzen duten tegiak araupetzen dira. Hau da, Estatuaren zein kondaira-lurraldeen jabetzapeko ez diren agirigordetegi-zerbitzuak, liburutegiak eta erakustetxeak. Horrela, Agirigordetegi, Liburutegi eta Erakustetxeetako Nazio-Mailako Erapidetzak sortzen dira eta, hori, erakidetasunerako, ahaleginei etekinik haundiena atera eta bakoitzari dagokion kultur politika antolatzeko xedez.
Lege honen bidez ahalbideratzen diren babes eta aldezpenerako neurriak suztapenerako neurriei buruzko V. idazpuruan araupetutako beste haiekin osatzen dira, hauen artetik, bere onean eusteko, hobekuntza, eraberrikuntza eta hondalanetarako laguntza zehatzez eta atzera itzultzeko aintzin-ordainketak egin ahal izateaz gainera, kultur hainbatekoa deritzonaren zein lehentasunezko maileguen araupeketa ere nabarmentzen direla.
Kultur ondasunen jabeek izan ditzaketen zerga-hobariei buruzkoan, Eusko Legebiltzarrak emandako barne-egokitasunerako legeetara eta dagozkion foruzko arau zein udal agintarauetara jotzen du.
Azkenik, VI. idazpuruak, legean ohartemandako administrazio-hauspenak egiten diren kasuetan ezarri beharreko zigorrak araupetzen ditu.
Azkenik, gehigarrizko eta aldi baterako erabakietan, lege hau indarrean jartzean, honek hartzen duen gaiari buruzkoan egon dauden egoerak egokitzen dira, eta horiek legez nahiz araudiz garatzeko aldiak ezartzen dira. Azken erabakiek osabideraketa araudiz egiteko gaitasuna Jaurlaritzari ohizko denez ematea, aurkako arauak baliogabetzea eta azkenik, legea indarrean, argitaratu ondorengo egunean jartzeko oharra egitea dute xede.
I. IDAZPURUA
ERABAKI NAGUSIAK
1. Atala.-
1.- Lege honek, Autonomi Estatutuko 10. ataleko 17, 19 eta 20 puntuetan Autonomi Elkarteari izendatzen zaion bakarreango aginpidearen arauera, euskal herriaren kultur ondarea aldeztea, aberastea eta babestea, eta horren zabalkunde eta suztepen egitea du xede. Lege honen erabiltze-eremua Euskal Herriko Autonomi Elkarteko lurraldea da.
2. Atala.-
1.- Duten kondairatikako, artezko, hirigintza, etnografi, zientzi, teknika gizarte-aldetikako balioagatik kultura-interesgarritasuna izanezko eta, beraz, babes eta aldezpena merezi duten ondasun guztiek osatzen dute kultur ondarea.
2.- Lege honen ondoriotarako, euskal herriko kultur ondarea osatzen duten eta zermugatu eta zerrendatu daitezkeen ondasunak, honako maila hauetakoren baten sailkatu beharko dira:
a) Monumentua: honelakotzat, banan-banan hartuta, nolabaiteko kultura-interesa duten ondasun higigarri zein higiezineko guztiak jotzen dira.
b) Monumentu Multzoa: honelakotzat, kultura-batasuna osatzen duten ondasun higigarri zein higiezinekoen multzo guztiak jotzen dira.
c) Kultur gunea: honelakotzat, iraganeko izan eta euskal herriaren kultura eta bizikera-adierazgarri nabariei atxikiriko toki, ekintza, sorkuntza, sinismen, tradizio eta gertakariek osatutakoa jotzen da.
3. Atala.-
Herri-agintariak, beren egiteko eta aginpideetan arituz, euskal kultur ondareak beti ere bere osoan iraun dezan arduratuko dira eta horren babesa, zabalkundea eta hori aberastea suztatuko dute, oraingo eta geroko belaunaldiek hori ezagutu, horretzaz jabetu eta gozatzerik izateko aukerak segurtatzeko behar hainbateko eraginkortasunez jokatuz.
Edonori zilegi zaio, lege honetan agindutakoa betetzea hertsiki eskatuz, Euskal Herriko Autonomi Elkarteko herri-Administrazioen eta/edo gaitasunaren jabe izanezko epaikaritzen aurrean kultur ondarearen alde jokatzea.
4. Atala.-
1.- Lege honen ondoriotarako, honako hauek dira gaitasundun erakunde:
a) Eusko Jaurlaritza
b) Foru Aldundiak
c) Udalak
2.- Udalei dagokie berariz euskal herriko kondairatikako ondarea osatzen duten eta bakoitzaren udal mugartean kokatutako ondasunen kulturazko balioa goraltzeko eta ezagutzera emateko lana. Presako kasuetan, interesgarritasuna arriskuan izan dezaten kondairatikako ondare horretako ondasunei bere onean eusteko beharrezko diren badaezbadako neurriak hartzea ere ba dagokie. Guzti hori, lege honen nahiz legezko beste manuen bidez berariz agintzen zaizkien egitekoen kaltetan gabe.
3.- Euskal Herriko Autonomi Elkarteko herri-Administrazioek, beren egiteko eta aginpideetan kultur ondarearen aldeko lanean arituz, elkarri berri guztiak emanezko, lankide izanezko eta elkarri lagunduzko harremanank izanez, elkar lanean estu-estu ihardungo dute.
5. Atala.-
1.- Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Turismo-Sailari atxikirikoa izango den Euskal Herriko Kultur Ondarearen Etxea sortzen da.
2.- Honako hauek izango dira Euskal Herriko Kultur Ondarearen Etxearen betebeharrak:
a) Euskal Herriko Kultur Ondarearen Agiri-Biltegia eratu eta zaintzea.
b) Zermugatutako Kultur Ondasunen Erroldea, baita Euskal Herriko Kultur Ondarearen Zerrenda Nagusia ere, bere sail berezietan antolatu eta egunera eukitzea.
c) Kultur ondarea hobeto ezagutzeko bide, erakusketa zein argitalpenen bidez zabalkunde-lana egitea.
d) Euskal kultur ondareari buruzko ikerlanak suzpertzea.
e) Euskal kultur ondarea hobeki babesteko ihardun eraginkorra lortu asmoz, Eusko Jaurlaritzako, Aldundietako eta Udaletako Sail bereziei aholkuak eta laguntza ematea.
f) Behar izanez gero, beste herri-Administrazioekin eta herri-mailako nahiz norbanako-jabetzapeko erakundeekin, hauen berarizko egitekoen garapenerako beharrezko diren ituneak egiteko eskaintzak egitea.
g) Herritarrei argibideak ematea eta euskal kultur ondareari buruzko azterlanetarako egin daitezen eskeei erantzuna ematea.
h) Etxearen helburuen arreta izango duten teknikari eta berariz gaitutakoak prestatzeari bultz egitea.
i) Bere helburuak betetzeko, esandako Etxeari berariz izenda dakizkion beste egitekoak.
3.- Aurreko atalean aipaturiko egitekoak, agiri eta bibliografi-ondareari buruzkoan, hurrenez-hurren 80 eta 88. ataletan agindutakoaren arabera sor daitezen Etxeei atxikitzen zaizkie.
6. Atala.-
Eusko Jaurlaritzak, gai ezberdinen arabera, aholkularitzako sailak eratu ahal izango ditu, eta hauek, lege honen arabera, eta lege honetan ohartematen diren ondoriotarako, gaitasunaren jabe diren Administrazioen aholkulari-lanetan ihardungo dute.
7. Atala.-
Eusko Jarlaritzako Kultura eta Turismo-Sailburuak euskal kultur ondarea aldezten, aberasten eta ezagutzera ematen lan nabariak egin dituzten eta ospea aitortzen zaien lagunen artean, ondare hori zaintzeko ardura izango dutenak izendatu ahal izango ditu. Arduradun hauek Kultur eta Turismo-Sailari, honen babesa eta arta egiteko lanean, aholkuak emango dizkiote, eta euren jokaera ohozkoa izango da.
8. Atala.-
1.- Jaurlaritzak, euskal kultur ondarea aldezteko, babesteko eta suztatzeko lagungarritarako, Naparroako Foru-Elkartearekin lankidetza-ituneak egin eta harremanak izateari bultz egingo dio.
2.- Halaber, Euskal Herriko Autonomi Elkarteak Estatuko Jaurlaritzari, euskal kultur ondarea osatzen duten ondasunak beren lurretan dituzteneko Estatuekin kultura-harremanetan jartzeko bide emango duten hitzarmen nahiz ituneak egin eta, hala behar izanez gero, horiek onartzeko Gorte Nagusietan aurkez ditzala eskatu ahal izango dio.
9. Atala.-
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo-Sailak, Euskal Herriko Autonomi Estatutuko 10.19 atalean agindutakoari jarraiki, bere gain hartuko du kultur ondarea kanpora saltzetik eta ebastetik gordetzeko Estatuak ezarritako arau eta beharkunak betetzea.
II. IDAZPURUA
KULTUR ONDASUNEZ
I. ATALBURUA
ZERMUGATUTAKO KULTUR ONDASUNEZ
10. Atala.-
1.- Euskal kultur ondareko ondasunak izan eta, duten garrantzi edo berebiziko balioagaitik, babestea herri-zuduzko izan eta berariz horrela erabaki dadinekoak joko dira zermugatutako kultur ondasuntzat.
2.- Honelakoetan, multzoaren osagarri bakoitzaren berarizkotasuna nahitaez aldarrikatu beharrik gabe, multzo osoarena aldarrikatzea aski izango da.
3.- Salbuespenez, ondasun kera, mota edo era bati eman ahal izango zaio zermatutako kultur ondasun-maila, eta izendapen hori, nolanahi ere, legez egin beharko da.
11. Atala.-
1.- Zermugatutako kultur ondasun delako aldarrikapena, Kultura eta Turismo-Sailburuaren saloz, Jaurlaritza-Batzarraren dekretuz onartuko da.
2.- Hala ere, edozein norbanakok nahiz lege-nortasundunek egin ahal izango du zermugapen-bideari ekiteko eskea, eta honi hasiera Administrazioak eman beharko dio, zio eta guztiko ukoa tartean izaten ez bada salbu; eta hau doakienei jakitera eman beharko zaie.
3.- Era berean, zermugapen-txostena jendeak ezagutzeko agerian jarri beharko da, eta bertan, doakion lurraldeko Aldundiari, higiezinezko ondasunak direnetan, ondasun hori kokaturik dagoeneko udalerriko Udalari, eta zermugapena doakien jabe guztiei entzun dakieneko aukera eman beharko zaie, monumentu multzoen kasuan izan ezik, hauetan jakinerazpena norbanakoei egin beharrean, lekuan lekuko Agintaritza-Aldizkarietan argitaratuko bait da.
4.- Zermugatzeko zehaztapidetzari buruzko erabakia horri hasiera eman zitzaionetik gehienez 12 hilabeteko epean eman beharko da. Aldi hori bukatu ondoren, atzerapenaren salaketa, hiru hilabeteko epearen barruan, doakion edonork egin ahal izango du. Administrazioak hiru hilabeteko beste aldi berriaren barruan eman beharko du erabakia. Berarizko erabakirik izan ezean, zehaztapidetza indargabetuta geratuko da.
5.- Emandako zermugapenaren berri, hori higiezinezko ondasunen bati buruzkoa denean, Eusko Jaurlaritzak Jabego-Erroldeari emango dio eta, hori, bahiturei buruzko legeen arauera, dagokion errolderapena egin dadin.
12. Atala.-
1.- Kultur ondasun baten zermugapenak, araudiz osabideratu daitezen esate-modu eta neurritan, honako puntu hauek izango ditu barne:
a) Dagokion maila ematea, 2.2 atalean ezarritakoen arabera.
b) Sartzen den ondasuna edo sartzen diren ondasunak argi eta zehatz, eurenak eta osagarri direnak bereiziz xedatzea, beti ere, ondasunaren nolakoaren arauera, zerrendaketarako zein erroldaketarako indarrean dauden teknikei atxekiz. Higiezinezko ondasunen kasuan, horietatik banandu ezinezkotzat jotako ondasun higigarrien zerrenda ere eman beharko da.
c) Ondasunaren eta hau behar bezala babesteko eta honi balioa emateko beharrezko izan dadin ingurua ere zehaztea, baita horretarako zio izandakoak adieraztea ere. Zehaztutako ingurua, lege honen ondoriotarako, zermugatutako ondasunaren osagai izango da.
d) Zermugatutako ondasunaren babes-jaurpideak, horretan egin ahal edo beharko diren lanak eta debekatzen direnak zehaztuz. Erlijio-ekintzetarako erabiltzen diren kultur ondasunak izanez gero, ekintza horiei datxezkien erlijio-xedeen berarizkotasuna kontutan izan beharko da.
e) Berebiziko garrantzizkotzat jotzen diren ondasunen zerrenda, monumentu-multzoa izan dadinean.
2.- Ondasun bat zermugatuetakoetan sartzeak zermugapen horrek bere baitan duen babes-jaurpidea bertan behera eraginkor izatea eta Udal mailako Hirigintza-Egitamuketa egitea, aldatzea edo berrikustea eta, behar izanez gero, hori osabideratzea ekarriko du; guzti hori Eusko Jaurlaritzaren arioz, administrazio-mailako erakidetasun eta lankidetza helburu izanik.
3.- Babes-jaurpideek, babestutako ondasunari balioa ematearekin batera ezinezko diren osagai, zati nahiz eraikuntza eta eraikinak ere nahitaez bota edo kentzeari buruzko erabakiak hartzea izan dezake barne. Erabaki hauek, jabego-kenketa egiteko, gizarte-zuduzkotasuna egiaztatu behar izateko gai izango dira. Hiri-lurrean egin daitezenean, hirigintza-izapidetarako, ekintza bakantzat hartu ahal izango dira.
13. Atala.-
Zermugatutako eta zerrendatutako kultur ondasunetan zuzeneko nahiz zeharkako eragina izan dezaketen inguru-erasoaren neurketa-biderapenetan, gaitasunaren jabe izanezko Administrazioak beharrezko diren txostenak eskatuko ditu, txosten horietatik ateratako oharpen edo baldintzak inguru-erasoarekiko adierazpenean sartzeko.
14. Atala.-
1.- Zermugatutako kultur ondasunak, Jaurlaritza-Batzarrak eskatuta eta behin horien zermugapena onetsi eta gero, horretarako sortutako eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo-Sailaren menpeko izanezko Zermugatutako Kultur Ondasunen Erroldean sartuko dira.
2.- Zermugatutako ondasunaren jabeak Zermugatutako Kultur Ondasunen Erroldeari ondasun horiek gai izan daitezkeeneko lege-ekintza guztiak eta zermugapen-dekretuan emandako xehetasunetan izandako aldaketa guztiak jakitera eman beharko dizkio.
3.- Erroldeko xehetasunak edonork ikus ditzake, segurantza eta herri-bakearen, pertsona bakoitzaren bizitza eta barnekoitasunaren, legez babestutako merkatal eta zientziazko isilpekoen eretzean, gordeta euki beharreko argibideei buruzkoak salbu. Era berean, errolderako irispidea, bertan errolderatutako ondasunen segurantzaren onetan, araudiz ezarriko diren baldintzetan, mugatua izango da.
15. Atala.-
1.- Zermugatutako kultur ondasun aldarrikatutakoa indarrik gabe uzteko erabakia hartuzko Jaurlaritza-Batzarraren dekretua bere aldarrikatzeko izandako baldintza eta biderapen berberen pean jarri beharko da.
2.- Zermugapena indarrik gabe uzteko erabakia hartuzko administrazio-egintzak zio eta guztikoa izan beharko du.
3.- Zermugapenerako zio izan ziren baldintzak aldatu izana ez da, aurreko zatian ohartemandako ondorioetarako, karia erabakiorra izango, baldin eta doakion ondasuna aurkitzen deneko egoera berria lege honek agintzen diren betebeharrak ez betetzeagatik bada.
II. ATALBURUA
ZERRENDATUTAKO ONDASUNEZ
16. Atala.-
Lege honetako 10. atalean esandako garrantzia edo balioa izan ez arren, euskal kultur ondarearen osagai direnak joko dira zerrendatutako ondasuntzat eta, Lege honen zein hau osabideratuko duten manuen ondoriotarako, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo-Sailaren menpe dagoen Euskal Kultur Ondarearen Zerrenda Nagusian errolderatuko dira.
17. Atala.-
1.- Kultur ondasunak Euskal Kultur Ondarearen Zerrenda Nagusian errolderatu, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo-Sailburuaren aginduz errolderatuko dira. Dagokion zehaztapidetzari hasiera Eusko Jaurlaritzako Kultur-Sailburuordearen erabakiz emango zaio. Horren biderapena lege honetako 11.3 atalean agintzen denez egingo da.
2.- Kultur ondasun bat errolderatzeko hartutako erabakiaren berri, atal honetako 1. zatian agindutakoari jarraiki, horren jabeei eta dagokion Foru Aldundiari eta ondasuna kokaturik dagoeneko udalerriko Udalari eman beharko zaie; gaztigu hau, beti ere, hastetik sei hilabete igaro baino lehenago egin beharko da. Monumentu-multzoak badira, gaztitugua egin-ordez, Euskal Herriko Agintaritza-Aldizkarian eta dagokion Kondaira-Lurraldeko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
18. Atala.-
1.- Euskal Kultur Ondarearen Zerrenda Nagusian agertuko dira legezko egintza eta Zerrendan jasotako kultur ondasunei doazkien itxura-aldaketa guztiak. Lege-aldetikako aldaketen berri ondasun-jabeek eman beharko dute, lege honetako 14.2 atalean araututako neurrietan.
2.- Zerrendarako irispidea nornahirentzakoa izango da, lege honetako 14.2 atalean araututako neurrietan.
3.- Atalburuu honetan arautzen den Zerrendaren antolakuntza eta ihardunbidea araudiz ohartemango dira.
19. Atala.-
1.- Euskal Kultur Ondarearen Zerrenda Nagusiko ondasun bat bertatik kentzeko, errolderatzeko esandako ihardunbide berbera erabili beharko da.
2.- Kultur ondasun bat Zerrenda Nagusitik kentzeko, 15. ataleko 2 eta 3. zatietan agindutakoa izango da kontutan.
III. IDAZPURUA
BABES-JAURPIDEAZ
I. ATALBURUA
JAURPIDE NAGUSIAZ
20. Atala.-
1.- Zermugatutako kultur ondasunen eta zerrendatutakoen jabeak, horiek dituztenak eta gauzekiko eskubideen jabe-izendun guztiak, ondasun horiek bere osoan irautea bermatzeko eta galdu, puskatu edo ondatu ez daitezen, behar bezala zaintzera, babestera eta horiei bere onean eustera behartuta daude.
2.- Foru Aldundiek, bere aginduz nahiz Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo-Sailak eskatuta, lege hau hautsiz egin daitezen ekintza eta lan guztiak geldierazi ahal izango dituzte, baita, aldi berean, egoki izan dadin ekintzarako agindua ere eman ahal izango dute.
3.- Foru Aldundiek bete arazteko eran agindu ahal izango diete erantzukizundunei, botatzeko, konpontzeko, berriro jartzeko, berriro eraikitzeko nahiz ondasuna lehen zegoenean uzteko beharrezko diren neurriak hartuz, zermugatutako kultur ondasunetan eta zerrendatutakoetan legez kontra egindako kalteak bere oneratzeko, bakoitzean egoki izan dadin zigorra dena dela. Eskatutakoari jaramonik egiten ez bazaio, Aldundiek ordezko gisa egiteratu ahal izango dituzte neurri horiek.
21. Atala.-
1.- Zermugatutako kultur ondasunen eta zerrendatutakoen aldezpena eta babesa, horien jabego-kenketa egiteko, gizarte-zuduzko kariatzat hartuko dira.
2.- Era berean, kultur ondarearen zabalkunderako, agirigordetegiak, liburutegiak eta erakustetxeak sortzea jabego-kenketarako gizarte-zuduzko karia izango da.
3.- Lege hau betetzeko beharrezko izan daitezen jabego-kenketak egiteko gaitasuna dutenak Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak eta Udalak izango dira, bakoitzaren gaitasunen eta jabego-kenketa egiteko arrazoien eretzean.
22. Atala.-
1.- Kultur ondasun bat zermugatzeko zehaztapidetzari ekiteak, doakion ondasunarekiko, lege honetan zermugatutako ondasunentzako ohartemandako babes-jaurpidea behin-behingorako ezartzea ekarriko du. Era berean, eraginpeko aldeetan lur-zatiketak, eraikuntzak eta errausketak egiteko udal baimenak, baita lehenagotik emandakoen ondorioenak ere, bertan behera geratzea ekarriko du. Alde horietan ezinbestean eta geroagorako uzterik ez izaniko lanak egiteko, beti ere, dagokion Foru-Aldundiaren baimena beharko da.
2.- Zehaztapidetza indargabetuta geratu ondoren, bertan behera geratzeak ere ez du eraginik izango. Erabakirik izanez gero, hor erabakitakoa egingo da.
23. Atala.-
Zermugatutako kultur ondasunei eta zerrendatutakoei ematen zaien erabilerak horiei bere onean eustea bermatu beharko du. Babes-jaurpidean agindutakoa hautsiz erabilitzen badira, dagokion Foru Aldundiak, horien jebeei, horiek dituztenei nahiz gauzekiko eskubideen jabe-izendunei, bere aginduz nahiz Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo-Sailak eskatuta, erabilera bere oneratu, baita bestelako baliapideren bat aukera dezatela ere, eskatu ahal izango die.
24. Atala.-
1.- Zermugatutako kultur ondasunen eta zerrendatutakoen jabeek, horiek dituztenek eta horiei buruzko gauzekiko eskubideen jabe-izendunek lege hau egiteratzeko beharrezko diren argipideak eman beharko dizkiete gaitasunaren jabe diren agintariei. Honetarako, esandako agintariok, aldez aurre eskea eginik, ikuskaritza-lanerako beharrezko izan dadin guztietan, zermugatutako eta zerrendatutako kultur ondasunetara iritsi ahal izango dute.
2.- Era berean, ikertzaileek dagokion Foru Aldundiaren aurrean arrazoiak emanezko eskabidea aurkeztu ondoren, hauei ondasunen azterketa egiteko baimena ematera behartuta egongo dira. Baimen hori, kultur ondasunari behar bezalako babesa emateko edo horren ezaugarriak kontutan izanik, baldintzapean eman ahal izango da.
3.- Araudiz finka daitezen baldintzetan, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo-Sailak onartutako egitarauz, edonork ikustekoak izan beharko dute zermugatutako kultur ondasunek. Beren legezko jabe-izendunek edo horiek dituztenek, barnekoitzasun, eta ohore-eskubidean eta funtsezko beste eskubide eta guztientzako jareipideetan, nahiz Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo-Sailak aintzat har litzakeen beste edozein arrazoitan oinarrituz, aski arrazoi ba daudela adieraz dezatenean, kultur ondasunak eta horiek daudeneko aldeak edo horien osagaiak ikustekoak izan beharretik jare geldituko dira. Adierazitako arrazoiak, horretarako hasiera emango zaion administraziobidez egiaztatu beharko dira. Jare geratzeko arrazoiak araudiz garatuko dira.
25. Atala.-
1.- Zermugatutako edo zerrendatutako kultur ondasunik saldu nahi izatekotan, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo-Sailari modu sinistagarriz eman beharko zaio jakitera, salmenta hori zer prezio eta baldintzatan egin nahi den adieraziz, eroslea nor den ere esan beharko dela. Enkante-antolatzaileek, era berean eta behar hainbateko lehentasunez eman beharko dituzte jakitera euskal kultur ondarea osatzen duen edozein ondasun inorentzakotu-asmoz egingo diren nornahirentzako enkanteak.
2.- Gaitasunaren jabe den Eusko Jaurlaritzako ihardutze-sailak, bere alde nahiz herri-erakundeen edo irabazte-xederik gabeko kultur-alorrekoen alde, bi hilabeteko epean, haztaketarako eskubideaz baliatu ahal izango du, erabakitako prezioa ordaintzera bere burua behartuz.
3.- Eusko Jaurlaritzak haztaketarako eskubideaz baliatu ez dadin etan, salmenta gaztigatutako baldintzetan gauzatu ez bada, edo hasierako baldintzak aldatu ez arren, akuraketa gauzatu gabe urtebete igaro bada, inorentzakotzailea, 1. zatian ohartemandako neurrietan, berriro behartuta geratuko da.
4.- Banan-banan zermugatu gabeko monumentu-multzoetan sartutako ondasunak direnean, eskubide horretaz baliatu, multzoaren babes-jaurpidean txit garrantzizkotzat adierazi direnekiko soilik baliatu ahal izango da.
5.- Saltzeko asmoa eta horretako baldintzak behar denez jakinarazi ez badira, egitekoa den salmentaren berri modu sinistagarriz izandako egunetik hasi eta bi hiletako epean, haztaketa-eskubiderako ohartemandako neurri berberetan, atzera-indarrez jabetzeko eskubideaz baliatu ahal izango da.
26. Atala.-
1.- Aurreko ataleko lehenengo idazatian ohartemandako jakin-arazpena eginda dagoela behar denez egiaztatzen ez bazaie, eskribauek, bere ahalpideez baliatuz, zermugatutako kultur ondasunak eta zerrendatutakoak erosteagatikako jabetzak eskribau-agiriz sendesteari uko egingo diote.
2.- Aurreko ataleko lehenengo idazatian ohartemandako jakin-arazpena eginda dagoela behar denez egiaztatzen ez bazaie, jabetza-erroldalariek zermugatutako kultur ondasunei eta zerrendatutakoei buruzko erosketagatikako jabetza errolderatzeari uko egingo diote.
27. Atala.-
Autonomi Elkartea, kondaira-lurraldeak edo Udalak jabe dituzten zermugatutako kultur ondasunak, herri-jaurgopeko jaurpidepean beste gabe babestuta geratuko dira, eta ondorioz, horien norakoa nahiz atxikipena dena dela, aldiaz aldatu eta inorentzakotu ezinekoak izango dira, eta nagusitzapeko ondasunei dagokien erabilpen zein baliapide-jaurpidepean geratuko.
II. ATALBURUA
HIGIEZINEZKO ONDASUNEZ
28. Atala.-
1.- Zermugatutako ondasun higiezinekoak, babes-jaurpideari eta honi egokitu beharreko hirigintza-egitamuketako egiterapideei atxikirik zaindu beharko dira, eta nolanahi ere, araudiz ezar daitezen balditzetan, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo-Sailaren aldeko erizpena beharko dute.
2.- Monumentu-multzoei gagozkiela, babes-jaurpidea garatuzko hirigintza-egiterapideak onartzen ez diren bitartean, ez da oraingo lerroketa eta sestra-aldaketarik onartuko, ez eta eraikigarritasuna areagotzekorik edo eraldatzekorik, lur-zatiketak eta eransketak egitekorik, eta oro har, multzoaren egokitasunari eta euren teknikazko eta artezko konponbideei kalte eginezko bete-neurri, teilatu eta leihoen banaketako aldaketarik ere.
29. Atala.-
1.- Zermugatutako ondasunetan eta hauen inguruan egin beharreko lanak, 33. atalean ohartemandakoak salbu, doakion Foru-Aldundiko gaitasundun ihardutze-sailek baimena ematearen menpe egongo dira. Aintzin-baimen hori udal baimena eman baino lehen eman beharko da. Erlijio-ekintzetarako kultur ondasunak izan daitezenean, erabilera horretarako beharrezko diren baldintzat kontutan izan beharko dira.
2.- Halaber, zermugatutako kultur ondasunen erabilera eta aribidea aldatzeko, aurreko zatian ohartemandako neurrietan, dagokion Foru Aldundiak baimena eman beharko du.
3.- Bi hilabeteko epean berarizko ebazpenik eman ez bada, atal honetan ohartemandako baimenak ukatutzat joko dira. Salbuespenez, Foru Aldundiek, eske egileari jakitera emanez eta luzapenaren zioak adieraziz, epe hau luzatu ahal izango dute.
4.- Foru Aldundiek Zermugatutako ondasun higiezinekoetan lanik egiteari buruz Foru-Aldundiek emandako baimenen berri, doakien beste guztiei emateaz batera, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo-Sailari ere eman beharko zaio.
30. Atala.-
1.- Lege honetan ohartematen denez, lege honetan ohartemandako administrazioko aintzin-baimenetakoren bat behar dezaten lanak egiteko, hori eman arte, ez da baimenik ez agindurik ematerik izango.
2.- Aurreko zatian esandakoa betetzeke egindako lanak legez kontrakoak izango dira eta Udalek edo, hala behar izanez gero, Foru Aldundiek, erantzukizundunaren pentzutan eta hirigintzari buruzko legeetan ohartematen den neurrietan, horiek berriro eraikitzeko edo botatzeko agindu dezakete.
31. Atala.-
Zerrendatutako ondasunei doazkien aintzin-ohartemandako lan guztiak dagokion Foru Aldundiari, egin baino hilabete lehenago gutxienez iragarri beharko zaizkio.
32. Atala.-
1.- Zerrendatutako ondasunetan egin-asmo diren lanak ondasun horiek arriskuan jartzezkoak izan daitezkeela Foru-Aldundiek soma dezatenetan, horien egiterapena gehienez hilabetekoa izango den aldian badaezbada eten ahal izango dute.
2.- Dagokion Foru-Aldundiak salo egindako konponbidea ondasuna zermugatzekoa izango balitz, lan-zehaztapidetza Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo-Sailera igorri beharko da, eta honek zermugapen-zehaztapidetzari ekiteari buruzko erabakia lan-zehaztapidetza jaso ondorengo hiru hilabeteren barruan eman beharko du.
33. Atala.-
Lurralde eta hiri-antolekuntzako egitamuetan eta/edo kultur ondasun delako aldarrikapenak hartzen duen aldea babesteko berarizko egitamuetan ohartemandakoak izan eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo-Sailaren aldeko iritziaren gai izandako monumentu-multzoetan lanak egiteko baimenak Udalek artez emango dituzte. Aintzin-baimen edo baimen horien berri hamar eguneko epean eman beharko zaio dagokion Foru Aldundiari, eta baimenok berariz onartutako babes-jaurpidearen aurkakoak izatea gertatuz gero, horrek kalterik izandako ondasuna berriro jatorrizko egoeran uzteko agindua eman ahal izango du.
34. Atala.-
Foru Aldundiek hilabeteko aldikotasunez igorri beharko dute Euskal Kultur Ondare Zerrenda Nagusira zerrendatutako ondasunetan egindako lan guztien zerrenda.
35. Atala.-
1.- Zermugatutako edo zerrendatutako kultur ondasunen bati bere onean eusteko konponketa-lanak egitea beharrezko izan dadinean edo ondasun hori arrisku gorrian egongo balitz, jabeak berak zein horretara behartuta daudenek berehala jakinarazi beharko diote arrisku hori dagokion Foru-Aldundiari, honek neurri egokiak har ditzan.
2.- Zermugatutako ondasunen edo zerrendatutakoen jabeek, horiek dituztenek nahiz horiei buruzko gauzekiko eskubideen jabe-izendunek 20. atalean ohartemandakoak bete ez ditzatenean, dagokion Foru Aldundiak, bere aginduz nahiz Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo-Sailak eskatuta, epe egoki batean horiek betetzera behartu eta, bestela bada, jabearen pentzutan ordezko gisa egiteratzeko agindua eman ahal izango du. Era berean, Foru-Aldundiak berak egin ahal izango ditu ondasunak osorik irautea bermatzeko atzeratu ezinezko izan daitezen lanak. Artezko egiterapena ez da horren gostea, bidezkoa hori izanez gero, jabeak ordaindu behar izateko eragozpen izango.
36. Atala.-
1.- Aurrez ondamen-egoeran daudela aldarrikatu eta dagokion Foru-Aldundiak -honek doakion Udalari iritzia eskatu beharko dio gainera- berarizko baimena eman gabe, ez da zermugatutako kultur ondasunik eta zerrendatutakorik botatzerik izango. Nolanahi ere, ezinbesteko baldintza izango da Eusko Jaurlaritzak zermugatutako kultur ondasun izatetik kentzeari buruz aldez aurre baimena ematea; horretarako, 6. atalean ohartemandakoaren arauera, dagokion aholkaritza-sailari nahitaezkoa izango den txostena emateko eskea egin beharko zaio. Era berean, zerrendatutako ondasunentzat zein monumentu-multzotzat zermugatutakoetan sartzen diren banakako ondasunentzat, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo-Sailaren erabakiz -honek ere, dagokion ahokularitza-sailari, nahitaezkoa izango den txostena eskatu beharko dio-, horiek ondasun izatetik kentzea beharrezko izango da.
2.- Horretarako emandako erabakia aldekoa bada, doakion kultur ondasunari buruzko agirisorta haundia izanezko argipide-txostena aurkeztu behar izatearen baldintzapean emango da baimena.
3.- Zermugatutako eta zerrendatutako kultur ondasunei dagokienez, ondoren ematen diren kasuetako edozeinetan bakarrik izango da bidezko ondamen-egoera aldarrikatzea:
a) Bere oneratu ezinezko ondamen-egoera: segurantzako gutxienezko baldintzak arriskuan jarrizko eta egitura-osagaietan osagai horien ehuneko berrogeita hamar baino gehiago berria jartzera behartuzko kalteak, eta egin beharreko lanen ehuneko berrogeita hamarrekotik bukatu artekoetarako beharrezko izanezko diru-laguntzarik eza batera gertatzen direnean.
b) Esandako kalteen konponketako gostea ondasun higiezinekoa berriro jartzearen egungo balioaren ehuneko berrogeita hamarrekotik gorakoa izan eta ehuneko berrogeita hamarreko mugaren eta aurrekontuko goste osoaren arteko aldea betetzeko behar den diruzko laguntzarik ez izatean. Zehaztutako berriro jartzeko balio-neurketan adinagatik balioa gutxitzeko inolako hainbatekok ez du eraginik izango, bai, ordea balioa areagotzeko hainbatekoek, ondasunak zermugatzeko eta zerrendatzeko gai izan ziren balioek hor dirautelakoa oinarri izanez, hainbateko horiek ezartzeari bidezko eritzi dakionean.
4.- Zermugatutako ondasun higiezineko bat ondamen-egoeran dagoela aldarrikatzeko zehaztapidetzari hasiera eman izanaren berri dagokion Foru-Aldundiari emango zaio, eta honek horri buruzko txostena egingo du.
5.- Ondamen-egoeraren aldarrikapena lege honetako 20. edo 35. ataletan ohartemandako beharrak ez betetzearen ondoriozkoa bada, ez da botatzeko baimenik ematerik izango, eta horri jabearen pentzutan eusteko aginduko da.
6.- Ondasun nahiz pertsonentzako berehalako arriskurik balego, ondamen-egoera aldarrikatzeko gaitasuna duen agintaritzak, agiango kalterik ez izateko behar diren neurriak eratu beharko ditu. Ezin bestean, lanak egitea beharrezko balitz, lan hauetan, kendutako zatiak berriro jartzea oharteman beharko da.
7.- Zermugatutako edo zerrendatutako ondasun higiezineko bat ondamen-egoeran dagoela aldarrikatzeko zehaztapidetzari hasiera eman edo berehala ondamen-egoeran aurkituko dela adierazi izanak nahitaezko jabego-kenketa egiteko bideari hasiera ematea ekarri ahal izango dute.
III. ATALBURUA
ONDASUN HIGIGARRIEZ
37. Atala.-
1.- Zermugatutako ondasun higigarriak, horiek zermugatuz onartutako babes-jaurpidea betez, bere osoan zaindu beharko dira.
2.- Ondasun higiezinekoa zermugatzezko dekretuan horretatik berezi ezinezkotzat jotako ondasun higigarriak zermugatutako kultur ondasuntzat jokoeta higiezinekoa zertako, ondasun higigarriak ere hartako izango dira, baldin eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo-Sailak, salbuespenez eta horretarako zio diren arrazoiak emanez, bereizteko baimena ematen ez badu.
3.- Horiek euskal kultur ondarean sartzeko araudiz ezarriko diren ezaugarriak izanezko ondasun higigarrien jabeak eta horiek dituztenak, ondasun horien berri Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo-Sailari ematera behartuta daude.
38. Atala.-
1.- Zermugatutako ondasun higigarriak ez da, dagokion Foru-Aldundiak aurrez baimenik eman gabe, itxuraldatzerik, konpontzerik edo eraberritzerik izango. Bi hilabeteko epean berarizko erabakirik ematen ez bada, baimen hori ukatutzat joko da, Foru-Aldundiak, salbuespenez, epe hori luzatzea erabakitzen badu salbu; horrela izanez gero, horretarako zio izandako arrazoiak emanez eske egileari jakitera eman beharko zaio.
2.- Foru-Aldundiek, zermugatutako ondasun higigarrietan lanik egiteko emandako baimen guztiak doazkien beste guztiei jakitera emateaz batera, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo-Sailari ere emango diote.
3.- Zerrendatutako ondasun higigarrietan egin beharreko lanen berri, bost egun gutxienez lehenago eman beharko zaio dagokion Foru Aldundiari.
39. Atala.-
1.- Zermugatutako edo zerrendatutako ondasun higigarriren bat zaintzeko edo horri bere onean eusteko presako neurriak hartu behar izanez gero, dagokion Foru-Aldundiak horren jabea beharrezko eritzitako lanak egitera behartu dezake, edo bestela, doakion ondasunaren jabeak agindua bete ezean, lanak ordezko gisa egiteratu ahal izango ditu.
2.- Era berean, Foru Aldundiek, errolderatutako ondasun higigarrien jatorrizko kokalekuak horiek bere onean irauteko beharrezko diren baldintzak bete ez ditzan bitartean, ondasun horiek leku egokietan behin-behingorako gordetzeko agindua eman ahal izango dute, ahal den guztietan, horiek izendaturik duten helburua betetzeari jaramon egiten saiatuz.
40. Atala.-
1.- Zermugatutako eta zerrendatutako ondasun higigarriak erraustea debekatuta geratzen da.
2.- Zermugatu edo zerrendatutako gauza eta kultur ondasun-bildumen jabeek eta horiek dituztenek, horiek eukitze-aldera uzteko hitzarmena egin ahalko dute Administrazioarekin. Nolanahi ere, eukitze-aldera uzte horrek utzitako ondasunak nornahik ikusteko agerian jartzeko Administrazioak eskubidea izatea izango du bere baitan, agerian jartzea inoren nahiz gizarteko taldeen bidezko zuduen kalterakoa izatea gerta balite, eta hori behar denez egiaztatzen bada salbu.
41. Atala.-
Ondasun-jabeek eta horiek legez dauzketenek, zermugatutako eta zerrendatutako ondasunak lekuz aldatzearen berri, hurrenez-hurren, Zermugatutako Kultur Ondasunen Erroldeari eta Kultur Ondasunen Zerrenda Nagusiari eman beharko diote.
42. Atala.-
Euskal kultur ondarea osatzen duten ondasunen salerosketan ibili ohi direnek, ondasun horiek izaten dituzten eskualdaketei buruzko errolde-liburua antolatu beharko dute.
IV. ATALBURUA
ARKEOLOGI ONDAREAZ
43. Atala.-
Lege honetako 2. atalean esandako balioetakoren bat izan eta euren azterlanerako arkeologi metodologia erabiltzea beharrezko izan dadineko ondasun higigarri zein higiezineko guztiek osatzen dute euskal herriko arkeologi ondarea.
44. Atala.-
1.- Euren azterlanerako arkeologi metodologia erabiltzea beharrezko izan dadineko ondasun higigarri edo higiezinekoak daudeneko toki guztiak joko dira arkeologi aldetzat. Edonork bisitatzeko moduan dauden ondakin-multzo eta arkeologi-aztarrenak arkeologitegi direla joko da.
2.- Zermugatutako arkeologi aldeei 28. atalak ematen dien babesaz gainera, lurralde eta hiri-antolakuntzako egitamuek, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo-Sailak bakoitzean ezarri ditzan baldintzetan, Kultur Ondasunen Zerrenda Nagusian errolderatutako arkeologi alde guztiak babestu beharko dituzte, eta Sail horrek egin dezan esandako egitamuek emandako babesaren aldeko txostena, araudiz ezar daitezen baldintzetan, nahitaezkoa izango da. Indarrean dauden legeen arabera, inguru-erasoaren haztaketa eginezkoak izan beharko dute egitasmo guztiak dagokion Foru-Aldundiak egindago arkeologi-mailako txosten eta guztikoak izan beharko dute eta, hori, txosten horretatik ateratako oharpen edo baldintzak aldarrikapenean sartu ahal izateko. 15 egunen barruan berarizko besterik egingo ez balitz, txosten hori aldekoa dela joko da.
45. Atala.-
1.- Euskal Herriko Autonomi Elkartearen lurralde-eremuan arkeologi eta paleontologiazko, lurreko nahiz urpeko lanak egiteko, dagokion Foru-Aldundiak aurrez eman beharko du baimena, lur-ateraketarik gabeko arkeologi bilaketarako salbu, honelakoetan, jakitera ematea aski izango da.
2.- Hurrengo hauek joko dira arkeologi eta paleontologi lantzat: kobazuloetako arteari buruzko ikerketak, bilaketak, sundeaketak, hondalanak, arakaketak eta arkeologi edo paleontologiazko ondasun zein aldeeetan eraginik izanezko bestelako guztiak, hurrengo zehaztapenen arabera:
A) Arkeologi bilaketa: historia edo paleontologi aldetikako aztarna-moeta guztiak bilatzea helburu izanezko lur-miaketa da. Erabili beharreko teknikaren arabera, arkeologi bilaketaa moeta hauetakoa izan daiteke:
a) Lur-ateraketarik gabeko bilaketa; hau, bere aldetik, honako zatitan banatzen da:
- Begiratuzko bilaketa: lurra aztertuzko azaleko miaketa da hau.
- Geofisikazko bilaketa: fisika-zientziak erabilizko lurazpiaren ikerketa da hau.
b) Lurra aterazko bilaketa; hau, bere aldetik, honako zatitan banatzen da:
- Sundeaketazko bilaketa: aurrez mugatutako toki batean arkeologi aztarnategirik dagoen ala ez egiaztatzeko egiten den lurra ateratzea da hau. Lehenengo arkeologi aztarnak agertzen direnean bukatutzat emango da.
- Mekanikazko bilaketa: mekanikazko sundeaketa bidez lekukoa ateratzea da. Lehenengo arkeoloji aztarnak agertzen direnean hau ere amaitutzat emango da.
B) Arkeologi sundeaketa: lan osoaren eretzean eta heinean neurri txikiko hondalana da hau, eta arkeologi aztarnategi bateko kultur-hurrenkera arakatzeko izaten da.
C) Arkeologi hondalana: Arkeologi eta paleontologi aztarnak, jalkinen geruzakaketari begira ikertu, agiritaratu eta lurpetik ateratzean datzan ekintza da hau.
D) Arkeologi arakaketa: arkeologi aldetik interesgarri izan daitekeen gune bati eragiten dioten edo eragin diezaioketen lanetan eskuhartzea da hau, eta lan horien goren ikuskaritza egitean datza, lan horietan ari-alan azal daitezen aztarnak edo arkeologi-interesgarritasuneko osagaiak agiritaratzeko edo horiei bere onean eusten laguntzeko neurri egokiak ezarriz.
E) Haitzuloetako artearen ikerketa: Arkeologi metodoaz iker daitezkeen haitzuloetako agerpenen zein horien ingurunearen ikerketa, irudizko agiriak eta aldakiak egitera zuzendutako landa-lanek osatzen dute hau.
3.- Aztergai horien iraupena arriskuan dagoenean, ihardun hauek presazko jitea izango dute, eta horretarako, aldarrikapen hori bere baitan izanezko administrazio-ihardunbidea ezarri beharrekoa izango da.
4.- Nahitaezko baimen-ematea, zein hori emateari darizkion erantzunbeharrak, bakoitzean dagokion Foru-Aldundiak araudiz finkatuko ditu. Nolanahi ere, baimenaren jabeak, nahitaezko txosten eta argipide-txostenen, zein lortutako gaien zerrenden aldakiak Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo-Sailari bidaliko dizkio, horiek zein geruzatatik ateratakoak diren adieraziz.
5.- Zermugatutako arkeologi alde edo ondasunetan eta zerrendatutakoetan eragina izanezko edozein eratako lanen ondorioz arkeologi-iharduna beharrezko izan dadinetan, suztatzaileak, dagokion Foru-Aldundiari, lan horiek egiteratu baino lehen onartzeko, dagokion arkeologi egitasmoa aurkeztu beharko dio. Eragina izanezko lanak egingo dituztenak herri-legepeko erakundeak badira, egitasmo horren dirubideak suztatzailearen konturakoak izango dira. Bestelakoetan, laguntzak araudiz finka daitezen neurrietan emanez, gastuak bere gain hartzen partaide izango da dagokion Foru-Aldundia, beharrezko eritzitako egitasmoa artez egiteratzen badu salbu. Dena dela, arkeologi-lanak izango duen goste osoaren ehuneko 50ekoa ordaintzera behartuta dago Foru-Aldundia.
6.- Behar bezalako lanbide-gaitasunik ez izatea edo aurkeztutako arkeologi egitasmoa egin nahi den lanerako egokia ez izatea gertatuz gero, Foru-Aldundiek ukatu egin beharko dute arkeologi eta paleontologi lanak egiteko baimena.
46. Atala.-
Honako arkeologi eta Paleontologi ihardun hauek ez dira zilegi izango:
a) Nahitaezko baimenik gabe egindakoak, baita arkeologi eta paleontologi aldetikako interesgarritasunari buruzko azterlana azkenean izan beharrean, zientzi hauekin zerikusirik ez izanezko beste edozein izanez, arkeologi ondareak eraginik izan, eta lanak egin zituena ondare hori ba zenaren jakitun zela frogatu dadinetan ere.
b) Emandako baimenean esaten direnak hautsiz egindako lanak.
47. Atala.-
1.- Autonomi Elkartearen lurralde-eremuan, ustekabean nahiz horretarako arauz egindako lanaren ondorioz, aurkitutako paleontologi eta arkeologi interesgarritasuneko ondasunak herri-jaurgopekoak izango dira.
2.- Baimen eta guztiko arkeologi eta paleontologi lanak izan daitezenean, aurkitzen dituztenek, egindako aurkikuntzen eta lortutako emaitzen berri, araudiz ohartemango den epean, dagokion Foru-Aldundiari eman beharko diote.
3.- Baimen eta guztiko lanak direla medio aurkitutako ondasunak dagokion lurraldeko erakustetxean edo Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo-Sailak horretarako izenda ditzan etxeeetan jaso beharko dira, eta Sail horrek emandako baimenez eraman ahal izango dira beste etxeetara, beste inola ez. Harik eta gauza horiek esandako etxeetara eramaten ez diren bitartean, aurkitu duenari ezartzeko arauak legezko erroldapenekoak izango dira. Behin gaiok eskuratu eta ihardun bakoitzari buruzko behin-behingo argipide-txostena aurkezteko bi urteko aldia igaro ondoren, gai hauek,azterlan eta ikerketa gehiago egiteko bideak errezteko, edonorentzako eskuera geratuko dira.
48. Atala.-
1.- Lege honen ondoriotarako, euskal kultur ondareak bere dituen balio eta guztikoak izan, eta halabeharrez zein horiek egon zitezkeenik inork ez zekieneko tokitan edonolako lur-mugiketa, errausketa nahiz edozein eratako lanen ondorioz aurkitutako gauza eta gai-aztarnak ustekabeko aurkikuntzatzat joko dira. Horrelako aurkikuntzen berri berehala eman beharko zaio dagokion Foru Aldundiari edo Udalari. Dena dela, Udalak Foru-Aldundiari berrogeita zortzi orduren barruan eman beharko dio jakitera.
2.- Aurkikuntza lurrak mugitzekoan zein edozein motatako lanak egitekoan izan bada, Foru-Aldundiak edo, presakoa izanez gero, dagokien udaletako Alkateek, Aldundiari berrogeita zortzi orduren barruan jakitera emanez, gehienez hamabost egunekoa izango den aldirako, lanak bertan behera uzteko agindua eman ahal izango dute. Geldi-arazte horrek ez du inolako kalte-ordainetarako eskubiderik sortuko. Beharrezko izanez gero, dagokion arkeologi lana egiteko, etenaldi horri eutsi ahal izango dio Foru-Aldundiak. Honelakoan, herri-Administrazioen erantzun beharrei buruz legeetan agintzen dena egingo da.
Halaber, Foru-Aldundiek bere gain hartuko dituzte arkeologi egitasmoa gertatzeko eta egiteratzeko gosteak, doakion ondasuna zermugatzeko edo zerrendatzeko zehaztapidetzari hasiera Eusko Jaurlaritzak ematen badio salbu; honelakoan, 45.5 atalean agindutakoa egingo da.
3.- Ustekabean aurkitutako arkeologi edo paleontologi interesgarritasuneko gauza eta gai-aztarnak, Foru-Aldundiak horri buruzko erizpena egin arte, aurkitutako tokian euki beharko dira. Salbuespenez, horiek galtzeko edo ondatzeko arrisku larria badago, ondasunaren nolakoa dela eta ahal bada behintzat, dagokion lurralde-erakustetxera edo Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo-Sailak horretarako izenda dezan etxera eraman baharko dira. Horiek eramaten ez diren bitartean, aurkitu duenari ezartzeko arauak legezko erroldapenekoak izango dira.
4.- Aurkitu duenak eta gauza ustekabean aurkitu deneko toki-jabeak, dirutango sari gisa, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo-Sailarengandik, legezko balio-neurketa eginez eman dakion balioaren erdia hainbat diru jasotzeko eskubidea dute, eta banaketa beren artean erdi bana egingo da. Aurkitzaileak zein jabeak bi edo gehiago izanez gero, hein berdinez jokatuko da. Zermugatutako Kultur Ondasunen Erroldean edo Kultur Ondarearen Zerrenda Nagusian sartutako higiezinekoren baten arkitektura-egituraren osagai-zatiak aurkitzea salbuetsi egiten da.
5.- Atal honetan ohartemandako erantzunbeharrei huts egiteak, aurkitzailea eta, hala badagokio, eskubidea-jabea esandako saririk gabe geratzea ekarriko du eta, hala behar izanez gero, jarri beharreko zigorrak izango direnak izango direla, gauzak 2. zatian esandako etxeetan jasota geratuko dira.
49. Atala.-
1.- Arkeologi aztarnak daudela uste deneko alde, orube edo etxeetan, jabeak edo egin nahi diren lanen suztatzaileak orube edo etxearen arkeologi aldetikako balioari eta lanen egitasmoan izan dezakeen eraginari buruzko azterlana egin beharko du.
2.- Azterlana egin ondoren, Foru-Aldundiak erabakiko du arkeologi egitasmoa beharrezkoa den ala ez eta, guztia ikusirik, lanak egiteko baimena eman baino lehenagoko aintzin-baimena emango du. Arkeologi egitasmoa gertatu eta egiteratzeari buruzkoan, 45.5 atalean ohartemandako dirulaguntza-jaurpidean agindutakoa egingo da.
50. Atala.-
1.- Arkeologi edo paleontologi interesgarritasuneko azternak ezagunak direneko edo egon daitezkeela uste deneko tokietan Foru-Aldundiek artez egin ahal izango dituzte edozein eratako arkeologi lanak, horretarako bizkortasun-arauari jarraiki jokatuz eta ahalik eta kalterik gutxien egiten saiatuz. Ihardun hauetan aritzean egindako kalteak diruz neurtu daitezkeenak izanez gero, kalte-ordainketak aldi baterako hartzeetarako Nahitaezko Jabego-kenketarako legean ohartemandakoaren arauera egingo dira.
2.- Foru-Aldundiek, era berean, 45.5 atalean agindutakoa bete ez izanagatik, beren zaingoa edo agiri-sorta arriskuan aurkitzen deneko zermugatutako edo zerrendatutako arkeologi aldeekiko, dagokion arkeologi egitasmoa aurkeztu eta onartu ondoren, beharrezko izan daitezen arkeologi lanak egiteratzeko agindua eman ahal izango dute. Honelakoetan, arkeologi egitasmoaren dirubideketa osoa lege-hauslearen konturakoa izango da. Bitartean, arkeologi ondarea arriskuan jartzen duten ihardun guztiak badaezbada etenda utzi ahal izango dira. Ondorio hauek ez dute, hala behar izanez gero jarri behar daitekeen zigorrarekin zerikusirik izango.
V. ATALBURUA
ETNOGRAFI ONDAREAZ
51. Atala.-
Euskal Herriaren tradiziozko kultura horietan azaltzen deneko gauzazko eta gauzazkoez besteko ondasun guztiak jotzen dira etnografi ondaretzat.
52. Atala.-
Gauzazko eta gauzazkoez besteko etnografi ondasunek lege honetan agintzen den jaurpide nagusia izango dute jaurpide.
53. Atala.-
Gauzazkoez besteko etnografi ondasunak, hona nola, ekandu, ohitura, sorkuntza edo jokaerak, hauek aurkitu daitezkeeneko gauzazko aztarnak baino garrantzizkoago direnak, lege honen arabera gaitasunaren jabe den Administrazioak zainduko ditu, horretarako, horien ikerketa eta bilketa zehatza horiek etorkizuneko belaunaldienganaino ailegatzea bermatuko duten gauzazko euskarrietan egitea suztatuz.
54. Atala.-
52. eta 53. ataletan agindutakoa betetzeko beharrezkoak diren suztapenezko, diruzko eta bestelako neurriak araudiz ezarriko dira.
VI. ATALBURUA
AGIRIZKO ONDAREAZ
55. Atala.-
1.- Orain duen eta eta etorkizunean izango dituen jabea eta kokagunea direnek direla, historian zehar beren eskumen, egiteko edo lanak Euskal Herrian egin dituen edozein Administrazio, erakunde edo norbanakok egin edo jasotako interesgarritasunezko agiri-sortak osatzen du euskal herriaren agirizko ondarea.
2.- 50 urtetik gorako antxinatasuna izanezko nornahiren jabetzapeko agiri, gordetegiko ondasun eta agiri-bilduma guztiak kondaira-mailakotzat jotzen dira eta horrelako direnez geratzen dira sartuta, 16. eta 59.2 ataletan ohartemandako eran, Euskal Agirizko Ondareko Zerrendan.
3.- Eusko Jaurlaritzak, hori egitea dagokien aholkaritza-sailek txostena egin ondoren, aurreko zatien esandako antxinakotasunik izan ez arren, maila horretako izatea merezi duten agiriak euskal agirizko ondarearen zati direla aldarrikatu ahal izango du.
56. Atala.-
Lege honen ondoriotarako, beren era eta itxurazko ezaugarriak direnak direla, edozein erakunde, izaiki edo norbanakok errolderatutako, jasotako, sortutako edo zaindutako argipide guztiak, horien era eta itxurazko ezaugarriak direnak direla, jotzen dira gordetegiko agiritzat.
57. Atala.-
Lege honen ondoriotarako, horietako argipideen behar bezalako zabalkunde egitea bermatu eran antolatuta zaindu diren erazko agiri-multzo guztiak jotzen dira gordetegiko ondasuntzat.
58. Atala.-
Lege honen ondoriotarako, aurreko atalean jasotako ezaugarriak ez dituzten agiri-multzo guztiak jotzen dira agiri-bildumatzat.
59. Atala.-
1.- Ondoren esaten direnen agiri-sortak, gordetegiko ondasunak eta agiri-bildumak herri-mailakoak izango dira:
a) Autonomi, Foru eta Udal Erakundeenak.
b) Aurreko zatian esandako erakundeen artezko nahiz zeharkako artapeko izaiki, antolakunde eta erakundeenak.
c) Beste edozein jatorritatikako izan eta nornahirentzako gordetegi-zerbitzuren batean sartutakoak.
2.- Estatuaren jabetzapeko euskal agiri-ondareari buruzkoan lege hau ezartzeko, euskal erakundeek Estatuarekin elkar lanean aritzeko bide egokiak ezarriko dituzte.
60. Atala.-
1.- Edonork izango du nornahirentzako gordetegiko ondasunetarako irispidea. Ondoren ematen diren kasuetan baino ez zaio jarriko mugarik irispideari:
a) Oro har, isilpeko ofizialei buruz indarrean dauden legeen indarrez sailkatutakotzat aldarrikatutako argipideak izanezko agiri-sailak, aldarrikapen hori indarrik gabe utzi ez bada, edo nor bakoitzaren bizitza eta barnekoitasunari buruzko argipideak eta merkataritza, industri eta zizentzi-aldetikako legez babestutako isilpekoak izan daitezenean.
b) Aldi baterakotasunez, agiri-paperak ondatuta edo zainketa-egoera txarrean eukizko agiriak, agiri-sortak eta gordetegiko ondasunak izan daitezenean.
2.- Irispide-modu eta irizpideak araudiz eratuko dira.
61. Atala.-
Herri-mailako ez diren agiriak, gordetegiko ondasunak eta agiri-sortak kasu bakoitzean gaitasunaren jabe den herri-administrazioaren ikuskaritzaren menpe geratzen dira.
62. Atala.-
1.- Herri-mailako ez diren agiri, gordetegiko ondasun eta agiri-sorten jabeak, horiek behar denez zaintzera eta ez apurtzera, ez zatitzera nahiz ez urritzera behartuta daude. Erantzun behar hauek ez betetzea jabetza-kenketarako zio izan daiteke.
2.- Aurreko manua egoki betetzeko behar diren bitartekoez lagunduko du Administrazioak eta beharrezko izanezko ekonomi eta teknika-aldetikako laguntzak antolatu ahal izango ditu; beren antolapideak hobetzearen eta dagokion zerrenda egitearen eretzean, behar denezko zainketa egiteko asmoa egiazta dezaten norbanako jabeek laguntza horiek eskuratu ahal izango dituzte.
63. Atala.-
Herri-mailako ez diren agiri, gordetegiko ondasun eta agiri-sortak, jabeek egoki deritzen baldintzetan, gordetegi-zerbitzuen esku jarri ahal izango dira, indarrean dauden legeeetan ohartematen diren akurapeneratako edozein hautatu ahal izango dela.
64. Atala.-
Herri-mailako agirien aldakiak eta argitarapenak nahi bezala egin ahal izango dira eta horri mugak jarri, aldaki horiek egiteak, 60. atalean agindutakoaz gainera, jatorrizkoak ondatzeko arriskua izan dezanean soilik jarriko zaizkio.
65. Atala.-
Administrazioak, behar diren bitarteko guztiak erabiltzea bultzatu eta suztatuko du honako hauetarako:
a) Euskal herriko agiri-ondarea osatzen duten agirien aldaki guztiak mikrofilmez edo beste edonolako idatzizko nahiz dijital-euskarriz egiteko eta, hori, horiek biltegiratzea eta horien zabalkunde bermapiderik haundienez egitea seguratzeko.
b) Ondatutako agiriak bere oneratzeko eta euskal herriko agiri-ondarea bere onean behar denez zaintzeko.
VII. ATALBURUA
BIBLIOGRAFI-ONDAREAZ
66. Atala.-
Argipidetarako, hezkuntza eta ikerkuntzarako eta kultura orokorra eta, oso bereziki, euskal herriaren kultura, ezagutu eta garatzeko duten balioagatik horiek zaintzea interesgarri deneko, banakako nahiz sailkako, irarritako, eskuz idatzitako edo beste edozein eratara emandako liburutegiek, bibliografi, hemerografi-bildumek eta literatura, zizentzi eta arte-lanek osatzen dute euskal bibliografi-ondarea.
67. Atala.-
Erazko, errolderatutako eta eskuerango batasuna duten bibliografi eta hemerografiazko eta banakako gai-bildumen sorta jotzen da liburutegitzat.
68. Atala.-
Beren teknika-errolderapena dena dela, arauzko, gai aldetikako edo beste edozein eratako nolabaiteko batasuna duten banakako edo sailkako argitalpenak jotzen dira bibliografi eta hemerografi-bildumatzat.
69. Atala.-
1.- Lege honetako 84. ataleko b) zatiaren arabera nornahik erabiltzekoetan zehazturik dauden liburutegietan bildutako ondasunak izango dira herri-mailakoak. Irizpide hori sarpidea nornahik izatearen ondorioetarako izango da, eta sarpide horri mugak jarri, ondasunaren segurtasunari eta liburutegiaren helburuari bere onean eusteko, behin-behingotasunez soilik jarriko zaizkio.
2.- Sarpide hori bermatzeko, Lege honen erabilera-eremuan sartzen diren nornahik erabiltzeko liburutegiek horko ondasun-erabiltzaileei argibideak eman beharko dizkiete, baita horiek doan erabiltzeko eta ikusteko aukerak ere eman beharko dituzte.
Xede honetarako beretarako, eskuerango baliabideei gizarte eta kultur-aldetikako etekin hobea ateratzeko, argipideak trukatzeko eta teknikabide berriez baliatzeko, Autonomi Elkarteaz kanpoko beste tegi eta sareekin lankidetzan arituz, liburutegien arteko lankidetza-bideak ezarriko dira.
70. Atala.-
1.- Lege honetako 84. ataleko a) zatiaren arabera, nor bakoitzaren erabilerarako liburutegietan bildutako norbanako-jabetzapeko ondasunen jabeak, gaiak behar denez zaintzera, eta horiek ez apurtzera, ez zatitzera eta urritzera behartuta daude, horretarako gaitasundun Administrazioaren ikuskaritzapean geratzen direla.
2.- Norbanako-jabetzapeko ondasunak, horien jabeek egoki eritzitako baldintzetan, nornahik erabiltzeko liburutegien esku jarri edo horietan utzi ahal izango dira, indarrean dauden legeeetan ohartematen diren akurapeneratako edozein hautatu ahal izango dela.
3.- Atal hinetan agindutakoa bete ahal izateko, laguntza-egitarauak araudiz finkatuko dira.
71. Atala.-
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo-Sailak egokiak diren baliabideak jarriko ditu nornahirentzako zuduzkoak izanezko bibliografi zein hemerografi-ondasunak mikrofilmez nahiz euskal bibliografi-ondarea ahalik eta ondoen zaintzeko eta horren ahalik eta zabalkunderik onena egiteko bide emango duen beste edozein euskarriz emateko.
72. Atala.-
Euskadiko kultur gordailutegiak ondasunez hornitzeko eta nazio mailako bibliografi-zaingoa egin asmoz, legezko erroldapenaren antolamendu eta ihardunbidea zein I.S.B.N. delakoa izendatzea araudiz finkatuko dira eta, hori, euskal bibliografi-ondarea ezagutzeko, zaintzeko eta horren zabalkunderako errolde garrantzitsuenak direlako.
IV. IDAZPURUA
GORDETEGI ETA LIBURUTEGI-ZERBITZUEZ ERAKUSTETXEEZ
I. ATALBURUA
GORDETEGI-ZERBITZUEZ
73. Atala.-
Gordetegi-zerbitzutzat, lege honen ondoriotarako, zerbitzu hori osatzen duten gordetegiko ondasunen gordetegi-mailako erabilera emateko eta horien zabalkundea egiteko ardura duen administrazio-batasuna jotzen da.
74. Atala.-
Estatuaren zein Autonomi Elkartean dauden kondaira-lurraldeen jabetzapeko gordetegi-zerbitzuak lege honen ezarpen-eremutik at geratzen dira.
75. Atala.-
Gordetegi-zerbitzu guztien zeregin izango dira:
a) Egokia den gordetegi-erapidetza taiutzea eta horren eraenpidea.
b) Agiri-antolakuntzaren eta eskuraketa-moduen arta.
c) Araudiz ezarriko diren irizpide eta ihardunbideen arauera, okerren zuzenketak egitea.
d) Zerbitzu hori osatzen duten agirien zabalkunde beharrezko izanezko bide guztiez egitea.
76. Atala.-
Gordetegi-zerbitzua sortu eta horri eustera behartuta daude:
a) Autonomi eta udal erakundeak.
b) Aurreko zatian adierazitako erakundeen artezko nahiz zeharkako artapean dauden izaiki, antolakuntza eta erakundeak.
77. Atala.-
Gordetegi-zerbitzu guztiek, aurreko atalean esandako egitekoak beteko direla bermatzeko, teknika-aldetik berariz gaitutako behar hainbat lanari izan beharko dituzte.
Lehenengo Sailatala: Nazio mailako Gordetegi-Erapidetzaz
78. Atala.-
1.- Euskadiko Nazio Mailako Gordetegi-Erapidetza sortzen da, eta ondorengo hauek osatuko dute:
a) 74. atalaren arauera, Autonomi Elkarteko lurraldearen eremuan kokatutako herri-jabetzapeko gordetegi-zerbitzuek.
b) Gordetegiko zerbitzu gisa eratuta egon ez arren, zerbitzu horretan, bakoitzean jarriko diren baldintzetan, itune bidez sartzeko eskea egin dezaten herri-jabetzapekoez besteko gordetegi-ondasunak.
2.- Kondaira-lurraldeen edo Estatuaren jabetzapeko gordetegiek Euskadiko Nazio Mailako Gordetegi-Erapidetzan Eusko Jaurlaritzako Kultur eta Turismo-Sailarekin hitzarmenak eginez sartu ahal izango dute.
79. Atala.-
Honako hauek dira Euskadiko Nazio Mailako Gordetegi-Erapidetzaren egiteko nagusiak:
1.- Erapidetza hori osatzen duten gordetegi-zerbitzuei, bai azalpen-irizpideei buruzkoan, baita eman beharreko erabilerari buruzkoan ere, legezko balioa ematea.
2.- Hori osatzen duten gordetegi-zerbitzuetako errolderatze, zabalkunde-egitamuak eta bestelakoak erakidetzea.
80. Atala.-
Euskadiko Nazio Mailako Gordetegi-Erapidetza ihardunean jartzeko, Eusko Jaurlaritzak berarizko tegia sortuko du, eta horren eraenpidea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo-Sailaren menpe egongo dela.
81. Atala.-
Eusko Jaurlaritzaren Kondairazko Gordetegia sortzen da, eta horren ihardunbidea eta antolakuntza araudiz osabideratuko dira.
II. ATALBURUA
LUBURUTEGIEZ
82. Atala.-
Lege honen ondoriotarako, liburutegitzat honako hau ere hartzen da: 66. atalean bibliografi-ondarearen osagarritzat adierazten diren gaiak biltzen, eratzen, zaintzen direneko eta horien zabalkunde egiten deneko, eta argipide, hezkuntza, kultura eta atseden-beharrei arreta eginez, horietarako irispidea errazteko eta emateko behar diren zerbitzu eta teknika-lanarigoa dituen kultura-etxea.
83. Atala.-
Kondaira-lurraldeen eta Estatuaren jabetzapeko liburutegiak, euren izapidetarako Eusko Jaurlaritzak hitzarmena izenpetu dezanekoak salbu, lege honen ezarpen-eremutik at geratzen dira.
84. Atala.-
Liburutegiak nor bakoitzak erabiltzekoak zein nornahirentzakoak izan daitezke:
a) Nor bakoitzak erabiltzeko liburutegiak, beren jabeek erabiltzeko dauden norbanako-jabetzapekoak dira, jabetza hori nor batena zein talde batena izan.
b) Herri-jabetzapeko liburutegiak eta, herri-zerbitzua egiten dutelako, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo-Sailarekin ihardunbiderako araudia ezarrizko itunea izenpetu duten norbanako-jabetzapekoak dira nornahik erabiltzekoak.
85. Atala.-
1.- Eusko Jaurlaritzak izango du 3.000 biztanletik gorako udalerrietan, araudiz erabakiko den eran, jendearentzat zabalik egonezko liburutegi-zerbitzuak izateko ardura.
2.- Era berean, 30.000 biztanletik gorako hirietan tokian-tokiko liburutegi-zerbitzuak izateko ardura ere izango du, baita 3.000 biztanletik beherako udalerrietan liburutegi zerbitzu higikorra bederen izan dezatenekoa ere.
Lehenengo Sailatala: Nazio Mailako Liburutegi-Erapidetzaz
86. Atala.-
1.- Euskadiko Nazio Mailako Liburutegi-Erapidetza sortzen da. Hau, 84. ataleko b) zatian esaten diren eta kondaira-lurraldeen edo Estatuaren jabetzapekoez besteko -euren izapidetarako Eusko Jaurlaritzak itunea izenpetu dezanekoak salbu- nornahik erabiltzeko liburutegiek osatzen dute.
2.- Norbanako-jabetzapeko liburutegiak zein kondaira-lurraldeen edo Estatuaren jabetzapekoak, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo-Sailarekin egindako hitzarmenen bidez, Euskadiko Nazio Mailako Liburutegi-Erapidetzan sartu ahal izango dira.
87. Atala.-
Euskadiko Nazio Mailako Liburutegi-Erapidetzaren egiteko nagusi, erapidetzan sartutako liburutegien egitarauak eta lanak erakidetzea eta liburutegietarako zein herri honetako bibliografi-ondarearekiko politika taiutzea izango dira.
88. Atala.-
Nazio Mailako Liburutegi Zerbitzua lanean jartzeko, Eusko Jaurlaritzak berarizko tegia sortuko du, eta horren eraenpidea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo-Sailaren menpe egongo da.
III. ATALBURUA
ERAKUSTETXEEZ
89. Atala.-
1.- Lege honen ondoriotarako, eten gabe gizartearen eta honen garapenaren zerbitzurako izanezko, nornahirentzako zabalik egonezko, gizakiaren eta honen inguruneko aztarnak ikertzen, horiek eskuratzen eta zaintzen, ezagutzera ematen eta, ikasketak egiteko, hezkuntzarako eta horietaz gozatzeko agerian jartzen dituzten erakundeak dira erakustoki.
2.- Autonomi Elkartean dauden kondaira-lurraldeen zein Estatuaren jabetzapeko erakustetxeak lege honen ezartze-eremutik kanpo geratzen dira.
90. Atala.-
Kondaira herritarrari honen hurbileneko inguruaren bidez hurbiltzeko xedez, Eusko Jaurlaritzak, 10.000 biztanletik gorako udalerri eta eskualdeetan hiriari buruzko erakustetxea sor dadineko ardura izango du. Erakustetxe hauen berarizko egitekoa hiri bakoitzeko historiaren argipidetarako izanezko osagai edo alderdiak eskuratzea, zaintzea, erakustea eta horien zabalkunde egitea izango da.
91. Atala.-
Autonomi jabetzapeko erakustetxeetara nornahi askatasunez eta doan sartzea bermatuko du Eusko Jaurlaritzak, horietan jasota dauden ondasunei bere onean eusteko edo erakundearen beraren ihardunerako ezarri daitezkeen murrizketen kaltetan gabe.
92. Atala.-
Lege honetan ezarritakoa betetzearen bermapidetarako, erakustetxeek teknika-gaitasunez osatutako lanarigoa izan beharko dute.
Lehenengo Sailatala: Nazio Mailako Erakustetxe-Erapidetzaz
93. Atala.-
1.- Une bakoitzean Autonomi Elkartean izan daitezen jabe bakar Estatua izanezkoek eta kondaira-lurraldeen jabetzapekoek ez beste Herri-jabetzapeko erakustetxe guztiek osatuko duten Euskadiko Nazio Mailako Erakustetxe-Erapidetza sortzen da.
2.- Norbanako-jabetzapeko erakustetxeek eta kondaira-lurraldeen zein Estatuaren jabetzapekoek, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo-Sailarekin ituneak eginez, Euskadiko Nazio Mailako Erakustetxe-Erapidetzan sartu ahal izango dute.
94. Atala.-
Euskadiko Nazio Mailako Erakustetxe-Erapidetzaren egiteko nagusi, erapidetzan sartutako erakustetxeen lanak eta egitarauak erakidetzea eta herri honetako erakustetxeekiko politika taiutzea izango dira.
95. Atala.-
Euskadiko Nazio Mailako Erakustetxe-Erapidetza lanean jartzeko, Eusko Jaurlaritzak berarizko tegia sortuko du, eta horren eraenpidea Kultura eta Turismo-Sailaren menpe egongo da.
96. Atala.-
Nazio Mailako Erapidetzan sartutako erakustetxe guztiek, kasuan kasuko gaiaz berariz gaitutako teknika-lanarigoa izan beharko dute.
Bigarren Sailatala: Bildumez eta museografi ondasunez
97. Atala.-
Argipidetarako, ezagutzera emateko eta hezkuntzako xedez, eraz batu eta erakusten diren gizakiaren eta honen inguruneko aztarnak jotzen dira Bilduma edo museografi ondasuntzat.
98. Atala.-
1.- Erakustetxeren bat ezabatu edo itxiz gero, horko ondasun guztiak, araudiz ezarri dadinaren arauera, agerian eukitako kultura ondasunen nolakoarekin baterakoa izanezko eta ahal bada kondaira-lurralde berean kokaturik egongo den beste baten jasoko dira.
2.- Erakustetxea berriro zabalduko balitz, horkoak ziren ondasun guztiak atzera bertara itzuliko dira.
99. Atala.-
1.- Salbuespenez, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo-Sailak Erakustetxeko ondasunak beste etxeren baten edo gehiagotan jaso ditzatela erabaki ahal izango du, presazko, segurantza edo irisgarritasuntasun-arrazoiengaitik aholkagarri gertatzen denean eta leku-aldaketa hori ekarri zuten zioak izkutatu arte.
2.- Era berean, antolapideetako akatsegatik edo izaikiak zein arduradunek ezarri beharreko legeak bete ez izanagatik, erakustetxeko ondasunen segurtasuna edo irisgarritasuna arriskuan jarri dezatenean, harik eta erabaki hori hartzera eraman zuten zioak izkutatu arte, ondasun horiek beste erakustetxe baten eukitzeko agindu ahal izango da.
100. Atala.-
1.- Autonomi Elkarteko Erakustetxeetako ondasunak ez da horietatik, araudiz horrela ezarri dadin kasuetarako, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo-Sailaren berarizko baimenik gabe, ez eta uzte-aldera ere, ateratzerik izango.
2.- Autonomi Elkarteko erakustetxeetan jasota dauden norbanako-jabetzapeko ondasunekin, araudiz erabakitzen denez eta dagokion uztea finkatzekoan jarritako baldintzen arabera jokatuko da.
101. Atala.-
Euskal erakustetxeetako ondasunak, herri-mailakoak zein norbanako-jabetzapekoak, agiriz behar denez osatuta egongo dira. Horien arduradunek, Euskal Herriko erakustetxeetako ondarearen zerrenda eratu ahal izateko, urteoro abenduz, bertan agerian nahiz jasota dauden ale guztien eguneratutako gordetegi-aldakia eta errolde-liburuaren aldakia eskuratu beharko dizkiote Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo-Sailari.
V. IDAZPURUA
SUZTAPEN NEURRIEZ
102. Atala.-
1.- Lege honetako I. idazpuruan ezarritako oinarri-irizpideen arabera, kasu bakoitzean gaitasuna duen Administrazioak, ondasun horiei bere onean eusteko, horiek bere oneratzeko eta horien zabalkunde egiteko, horretarako behar diren teknikazko aholkuak eta ekonomi dirubidezko laguntzak emanez, lege honetan babesten diren ondasunekiko eskubideak izanezko jabe eta jabe-izenekoekin batera jokatuko du. Laguntza hauek diruzkoak izan daitezke, nahiz beste Administrazio edo izaikiekin hitzarmenak eginezkoak.
2.- Atal honetan ohartemandakoetarako, Foru-Aldundiek urteoro zermugatutako kultur ondasunei eta zerrendatutakoei bere onean eusteko, horiek hobetzeko eta bere oneratzeko, hondalanetarako laguntza-egitarauak onartuko dituzte, et horietan eman-asmo izanezko laguntzak eta horiek emateko irizpideak eta baldintzak ezarriko dira. Nolanahi ere, emandako diruetan ez dira lege hau nahiz erabili beharreko beste manuen ondoriozko zaintze-neurriak bete ez izanari darizkion gosteak sartutzat emango.
3.- Ahalik eta azkarren egin beharreko konponketa-lanak izan daitezenean, dagokion Foru-Aldundiak, atzera itzuli beharreko aurrerapen gisa, laguntza eman ahal izango du, eta hau Jabego-erroldean erasoko da, araudiz garatu daitezen neurrietan.
Lege honetan ohartemandako laguntzak ematetik aurrera bost urte igaro baino lehen, Administrazioa, haztaketarako, atzera-indarrez baliatzeko eskubidearen, edo jabego-kenketaren indarrez, diruzko edo bestelako laguntzak ematen jardun deneko kultur ondasunen jabe egingo balitz, erosketako prezioari laguntza horien kopurua hainbatekoa kenduko zaio, laguntza horiek ordainketarako diru-aurrerapentzat joz.
103. Atala.-
1.- Zermugatutako ondasun higiezinekoen eta zerrendatutakoen babesa segurtatuzko erabilera emateko, horien erosketarako dirubideak, mailegu ofiziala araupetzezko arauetan jarritako eran eta baldintzetan, mailegu hori eskuratzeko lehentasuna izateko beharrezko izan daitezen neurriak hartuko ditu Jaurlaritzak. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak, nor banakoekin eta herri-mailako zein norbanako-alorreko izaikiekin hitzarmenak eginez, maileguen abantailez gozatzeko baldintzak ezarri ahal izango ditu.
2.- Horiek emateko baldintzak araudiz finkatuko dira.
104. Atala.-
Zermugatutako eta zerrendatutako kultur ondasunen jabe-izendunek edo horiek dituztenek, maiatzaren 30.eko 3/1989 Legea osabideratuz onartutako erakidetzarako legeetan, kondaira-lurraldeetako foru arauetan eta dagokien udalerrien agintarauetan horretarako erabakitako zerga-hobariak izango dituzte.
105. Atala.-
1.- Kultur ondasunen jabeek, Euskal Kultur Ondare-Etxeak perito-txostena egin ondoren, dituzten zigorrezko zorren ordainetan, ondasun horien jabetza Administrazioari ematea honekin hitzartu ahal izango dute.
2.- Kultur ondasunen jabetza, uzteen eta hirigintzako legeak egiteratzeari darizkion nahitaez bete beharreko beharkunen ordezko gisa, Udalei emateko hitzarmena ere egin ahal izango da, beti ere, uzte hauek guztien onari ekartzen dizkieten onurak aseko direla bermatu beharko dela.
106. Atala.-
1.- Euskal Herriko Autonomi Elkarteko eta horko kondaira-lurraldeetako Administrazioek, erabat edo zati baten eurek ordaindu dituzten berrogeita hamar miloitik gorako herri-lanen aurrekontuetan, lege honetan babestutako ondasunei bere onean eusten, arte-sorkuntza suztatzen, balioa ematen eta horien zabalkunde egiten xahutzeko, aurrekontu horien ehuneko batenaren balioko diru-atala, gutxienez, gordeko dute.
2.- Aurreko idazatian esandako zenbatekoari itzuri egiteko ez da akurapena zatikatzerik izango.
3.- Herri-lana administrazio-baimenez egiteratzen bada, aurreko zatian araupetutako gutxieneko hainbatekoa lanaren aurrekontu osoari ezarriko zaio.
4.- Lege honetako helburuak betetzeko egin daitezen lanak betebehar horretatik kanpo geratzen dira.
5.- Atal honetako lehenengo zatian ezarritakotikako ondasunen ezarpena, Administrazio bakoitzak lege honetan babestutako ondasunetan egiteratuko du eta, bereziki, herri-lanaren inguruan kokatutakoetan. Nolanahi ere, herri-lanak zuzeneko eragina dueneko ondasunen ardura izan beharko da.
6.- Aurreko zatian ohartemandako diruezarketak egiteko ardura duten ihardutze-sailek, ehuneko bateko horri dagozkion diruak, bakoitzak bere Kultura-Sailari eskuratu ahal izango dizkiete eta, hori, euskal kultura ondareari bere onean eusteko eta hori aberasteko lanak aurrera eramateaz Administrazio hauek ardura daitezen.
7.- Eusko Jaurlaritzari dagozkion ondasunen ezarpena, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo-Sailak araudiz ezarri ditzan erizpideen arabera egin beharko da.
8.- Urtero urtarrilez, Eusko Jaurlaritzak eta Foru-Aldundiek, gordetako diru hauek behar denez erabiltzeko beharrezko diren argipideak elkarri emango dizkiete.
107. Atala.-
V idazpuru honetako aurreko ataletan ohartemandako laguntzak arautuzko manuetan, herri-diruen laguntzaz erosi, zaindu, bere oneratu, hobetu, hondalan bidez agerian utzi diren ondasunekin jukutriaz jokatzea eragozteko, behar hainbat bermapide ezarri beharko dira.
VI. IDAZPURUA
ZIGORRAK
108. Atala.-
1.- Delitu direnak salbu, ondoren aipatzen diren gertakariak administrazio-hutsak dira, eta idazpuru honetan agindutakoaren arabera zigortuko:
a) Zermugatutako kultur ondasunen eta zerrendatutakoeen jabeek, horiek dituztenek eta horiei buruzko gauzekiko eskubideen jabe-izendunek, 23, 24, 28, 30, 35.1 eta 3, 41, 42, 45.4 eta 101. ataletan agindutakoaren aurka egindako lanak eta egin gabe utzitakoak.
b) 20.1, 29, 30, 37.2, 38, 45.1 eta 5, 46, 47.2, 62.1 eta 100.1 ataletan ohartemandakoa hautsiz egindako lanak.
c) 36, 40, 47.3 eta 46. atalak hautsiz egindako lanak.
2.- Euskal kultur ondareari egindako kaltea diruz neurtu daitekeena izanez gero, hauspen hori egindako kaltearen lau biderrezko isunaz zigortuko da.
3.- Gainontzeko kasuetan honako zigor hauek jarriko dira:
a) 1.a) zatian ohartemandako kasuetan, 10.000.000 pezetarainoko isuna.
b) 1.b) zatian ohartemandako kasuetan, 25.000.000 pezetarainoko isuna.
c) 1.c) zatian ohartemandako kasuetan, 100.000.000 pezetarainoko isuna.
4.- 24.3, 36, 37.2, 37.3, 41, 42, 45.4, 47.3, 100.1 eta 101. ataletan esandako bete beharrak hausteagatikako isunak Eusko Jaurlaritzak jarriko eta gauzatuko ditu. 36. atalari gagozkiola, errausketa Eusko Jaurlaritzako Kultur eta Turismo-Sailak zertakoa aurrez kendu gabe egin baldin bada, isuna jarri beharko da.
5.- 20.1, 23, 24.2, 28, 29, 30, 31, 35, 36, 37.1, 38, 40, 45.1 eta 5, 47.2, 46, 48 eta 62.1 ataletan esandako hauspenei dagozkien isunak Foru-Aldundiek jarriko eta gauzatuko dituzte. 36. ataleko arau-hausteari buruzkoan, Foru-Aldundiak izango du zigorra jartzeko gaitasuna, beti ere, errausketa horrek aurrez baimenik eman gabe edo atal horren 7. zatiko azkenean ohartemandakoa bete gabe egin bada.
109. Atala.-
Administrazio-zigorrak zehazteko izango diren gertakariak finkatzeko, doakionari entzunez, zehaztapidetza bideratu beharko da, eta horiek gertakarien astunaren, zigorra jartzen zaionaren zernolakoen eta Euskal Herriko kultur ondareari egindako edo egin zekiokeen kaltearen heinekoak izango dira.
Hauspen bat beragatik, gizabanako ezberdinei jarri dakizkien isunek ez dute elkarrekin zer ikusirik izango.
110. Atala.-
Lege honetan agindutakoaren aurkako administrazio-hutsak, egitetik bost urtera indarrik gabe geratuko dira, 108. ataleko 1.c) zatian esaten direnak izan ezik, hauek 10 urtera geratuko bait dira indarrik gabe.
Idazpuru honetan oharteman gabeko guztitan, Administrazio-bideko legearen VI. idazpuruko II. atalburuan ohartemandakoa ezarriko da.
ERABAKI GEHIGARRIAK
Lehenengoa.- Euskal Herriko Autonomi Elkartearen lurralde-eremuan kokatuta dauden eta lege hau indarrean jarri baino lehen kulturarako baliagarri direlako aldarrikapena egin zitzaien ondasun higigarri zein higiezineko guztiak euskal herriaren zermugatutako kultur ondasun bilakatuko dira, eta hauei ezarri beharreko babes-jaurpide beraren menpe geratuko.
Era berean, kobazuloak, aterpeak eta beren baitan haitzuloetako arte-agerkaiak izanezko tokiak zermugatutako ondasunentzat lege honetan ohartemandako jaurpidearen menpe geratzen dira.
Bigarrena.- Eusko Jaurlaritza, hitzarmen eta ituneen bidez, Euskal kultur ondarearen osagarri izan eta Euskal Herriko Autonomi Elkarteko lurraldetik at dauden ondasunak berriro hona ekartzen saiatuko da.
Hirugarrena.- Lege hau indarrean jartzean kondaira-lurralderen bat jabekide duten erakustetxeak, dagozkien ituneen bidez, Nazio mailako Erakustetxe-Erapidetzan sartuta geratuko dira. Lege hau indarrean jartzetik aurrera jabekide-jaurpidez eratu daitezen erakustetxeak, erapidetza horretan berez eta besterik gabe sartuta geratuko dira.
Laugarrena.- Euskal Herriko Autonomi Elkartearen onetan opariak, oinordekotzak edo hilburuko emaitzak hartzea, nahiz eta onuraduntzat autonomi Administrazioko beste ihardutze-sailen bat adierazi, horiek euskal kultur ondarearen osagarri direnean, Kultura eta Turismo-Sailari dagokio, oinordekotzaa zerrendaren onerako onartuko dela.
Boskarrena.- Lege hau indarrean jarri baino lehen Autonomi Elkartean kokatutako erakustetxeetan utzitako arkeologi interesgarritasuneko ondasunei 47. atalaren 3. zatiko azken lerroaldian ohartemandakoa ezarriko zaie.
ALDI BATERAKO ERABAKIAK
Lehena.- Lege hau indarrean jari ondorengo urtebeteren barruan, Eusko Jaurlaritzak, Kultura eta Turismo-Sailaren saloz, Nazio Mailako Liburutegi, Gordetegi eta Erakustetxe-Erapidetzen antolakuntza eta ihardunbiderako araudiak egingo ditu, baita Euskal Herriko Kultur Ondarearen Zerrenda eta Eroldearen antolakuntza eta ihardunbiderako araudia ere. Era berean, eta urtebeteko epean, lege honetako 80, 88, eta 95. ataletan ohartemandako tegiak sortzeko dekretuak ere onartuko ditu.
Bigarrena.- Lege hau indarrean jarri baino lehen hasiera emandako kultur interesgarritasuneko ondasun aldarrikatzeari buruzko zehaztapidetzen bideraketa eta ondorioak lege honetan agindutakoaren menpe geratuko dira.
Hirugarrena.- Lege hau indarrean jarri baino lehen kultur interesgarritasuneko aldarrikatutako ondasun higiezinekoentzako ohartemandako hirigintza-antolakuntzako egiterapideen bidezko babesa, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo-Sailaren txosten eta onarpenaren menpe jarri beharko da, txosten hori Sail horrek dagoenekoz emana duenetan salbu. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo-Sailak, doakien Udal eta Foru-Aldundiei, dagokion hirigintza-agiria aurkezteko eska diezaieke. Sail horrek egitamuak ikuskatu ondoren, bakoitzean gaitasuna duen ihardutze-sailak urtebeteko epea izango du horiek Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo-Sailaren txostenetara egokitzeko.
INDARGABETZEKO ERABAKIA
1.- Indargabetuta geratzen dira: Junta Asesora del Libro/Liburuaren Aholku Batzordea sortzeko abenduaren 15eko 379/1987 Dekretua; Junta Asesora de Arte de Euskadi/Euskadiko Artearen Aholku Batzordea sortzeko abenduaren 15eko 382/1987 Dekretua; Junta Asesora del Patrimonio Monumental de Euskadi/Euskadiko Monumentu Ondarearen Aholku Batzordea berregituratzeko abenduaren 15eko 384/1987 Dekretua; Junta Asesora de Arqueolog¡a de Euskadi/Euskadiko Arkeologiaren Aholku Batzordea berregituratzeko abenduaren 15eko 385/1987 Dekretua eta Euskal Herriko Autonomi Elkartean egiten diren arkeologi egintzak erregulatzeko 1987.eko abenduaren 17ko Agindua.
2.- Halaber, lege honetan agintzen denaren aurkako izanezko manu guztiak indargabetuta geratzen dira.
AZKEN ERABAKIAK
Lehenengoa.- 1.- Ezar dadin aldizkotasunez, Eusko Jaurlaritzak onartuko ditu kultur ondarea hobeto babesteko eta aldezteko arteztarau nagusiak.
2.- Lege honetan berariz ohartemandako araudizko manuez gainera, horiek bete erazteko beharrezko izan daitezenak emateko baimena ematen zaio Eusko Jaurlaritzari.
3.- Lege honetako 108 atalean finkatzen diren isunen kopurua araudiz eguneratzeko baimena du Eusko Jaurlaritzak.
Bigarrena.- Lege hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamonean jarriko da indarrean.