Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 1989ko abenduaren 5a, asteartea


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura eta Turismoa
3348

AGINDUA, 1989.eko azaroaren 30ekoa, Kultura eta Turismo Sailarena, Liburu eta Liburutegi eta Ondare Historikoaren arloan ondoko ikerketa-beken deia egiten duena.

Kultura eta Turismo Sailari dagokio, Historia eta Arte Ondarearen

Zuzendaritzaren bidez, EAEko Ondare Historikoa araupetu eta koordinatzea, bai eta Liburua sustatu eta hedatzea ere. Dituen eginkizunak hobeto burutzearren eta aipaturiko arloen ezagutzan eta ikerketan sakontzearren, Historia eta Arte Ondarearen Zuzendaritzatik zuzenduko diren ikerketa-lan batzu egiteko sei beken deialdia egiten da. Zuzendaritza honek, horrela, lan horien garapena bideratu ahal izango du, Sailaren aginpide-esparrura loturiko arlo horien esparruan helburu zehatzak bete daitezen.

1. atala.- Aginduan bertan ezarritako alor eta gaien gainean sei ikerketa-beken deialdia egitea da Agindu honen helburua.

2. atala.- Ikerketa-lanak honako alor hauetan burutuko dira:

2.1.- Liburu eta Liburutegien Alorrean Hiru Beka 2.2.- Ondare

Historikoaren Alorrean Hiru Beka 3. atala.- Liburu eta Liburutegi alorrean egin beharreko ikerketa lanaren gaia honako hau izango da:

- Haurrentzako euskal liburuen bibliografia.

4. atala.- Ondare Historikoaren alorrean egin beharreko ikerketa lanaren gaia honako hau izango da:

- Ondare Historikoari buruzko Agiri-Baltza bat sortzea. (kulturaren aldetik interesgarritzat jo daitezen ondasunei buruzko ikerketa, azterketa eta agiriak biltzea).

5. atala.- Agindu honetan jasotako bekak norbanakoentzako dira eta jaso ahal izateko ezingo da beste Erakunde publiko nahiz pribatuek emandako bekaren baten hartzaile izan.

6. atala.- Agindu honetan jasotako deialdiaren gai diren beken zenbatekoa 1.500.000 pezetatakoa izango da.

7. atala.- Agindu honetan jasotako deialdiaren gai diren beka guztiak

Eusko Jaurlaritzako Ondare Historikoaren Zuzendaritzak zuzenduko ditu.

8. atala.- Deialdi honetaz baliatu ahal izateko eskabideak, 10 astegunetako epea bete baino lehen aurkeztu beharko dira, Kultura eta

Turismoko Lurralde Urdezkaritzetan, Agindu hau EHAAn argitaratzen denetik kontaturik. Eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Inprimakin ofiziala. Aipatu Ordezkaritzetan eskegileen esku egongo da.

b) Eskegilearen nortasun agiri nazionalaren fotokopia.

c) Euskal Autonomi Elkartean administrazio-auzotasuaa izateari buruzko egiaztagiria.

d) Curriculum Vitae, eskegileak egindako ikerketa-lanak bereziki aipatuz.

e) Txostena, gehienez ere 10 orrialdetakoa, non, gutxienez, honako puntu hauek landuko bait dira:

.- Ikerketa nola burutuko den eta honen zenbait puntu adieraziko diren eskema zehatza. .- Lortu nahi diren helburuak .- Jarraituko den metodologia.

9. atala.- Kultura eta Turismo Sailaren Lurralde-Ordezkaritzak eskegileak igorritako agiriak behar adina ez direda ikusiko balu, gehienez ere hamar astegunetako epea emango dio eskatutako agiri guztiak ekartzeko, eta epe horren ondoren eskegileak bere hornetan jarraituko balu, besterik gabe eskabidea artxibatuko du eta igorritako agiri guztiak itzuliko litzaizkioke eskegileari.

10. atala.- Kultura eta Turismo Sailburuaren erabakiz, Agindu honetako 2.atalean adierazitako alor bakoitzerako gutxienez hiru kideez osaturiko Kalifikazio-Epaimahai bat izendatuko da.

11. atala.- 1.- Kalifikazio-Epaimahaiek, aurkeztutako eskabideak eta agiriak azterturik, eskegileei dei egin diezaiekete elkarrizketatzeko, honako puntu hauei dagokienean: beraien prestakuntza, curriculuma, ikerketa-egitasmoari edo

Kalifikazio-Epaimahaiak erabakia hartzeko beharrezko derizkion puntuei buruz.

2.- Era berean, Kalifikazio-Epaimahaiek azterketak egin ahal izango dizkiete eskegileei, hauek agirietan eta txostenetan adierazitako ezaguera maila egiaztatu ahal izateko.

3.- Epaimahaiak, eskegileei prestakuntza maila ikusirik, beka guztiak edo batzuek hutsik utzi ditzake. 12. atala.- 1.- Bekak, osotutako Epaimahai bakoitzak emandako ebazpenaren arabera, Turismo eta Kultura

Sailburuak emango ditu, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den Erabakiaren bitartez.

13. atala.- Beka jasotzaileek ikerketa-lana egiteko gehienez ere urtebeteko epea dute, eta Historia eta Arte Ondarearen Zuzendaritzak emandako azterta nuak jarraitu beharko dituzte. Zuzendaritza honek, hala balegokio, beka-jasotzaileari eska diezaioke bulegoetara etortzeko, lanaren garapena aztertzearren.

14. atala.- Bekak bi epetan ordainduko din: a) Lehen %50a, ikerketa-lana hasterakoan.

b) Bigarren %50a, aurreko ordainkizuna egindako egunetik kontaturik lau hilabetera.

15. atala.- Historia eta Arte Ondarearen Zuzendaritzan utzi beharko dute beka-hartzaileek egindako ikerketa-lana.

16. atala.- Egileari dagokion eskubide moralaren kaltetan gabe,

Euskal Autonomi Elkartea izango da egindako ikerketa-lanaren jabea.

Horretarako, beharrezko agiriak eman beharko dituzte beka-hartzaileek.

17. atala.- Beka-jasotzaileek Agindu honetan ezarritako baldintzak ez balituzkete beteko, doakionari entzunaldia emango zaion espedientea egin ondoren, bekak ematen dituen sailak kendu ditzake beka horiek, dagozkien gainerako ekintzen kaltetan gabe. AZKEN XEDAPENA

Agindu hau, E.H.A.A.n argitaratzen den hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Gasteiz, 1989.eko Azaroak 30. Kultura eta Turismo Sailburua, JOSEBA

ARREGI ARAMBURU.


Azterketa dokumentala