Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 1989ko abenduaren 5a, asteartea


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura eta Turismoa
3347

AGINDUA, 1989.eko azaroaren 27koa, gazteleraz argitaratutako lanak erosiz euskal argitalpen-produkzioari laguntzak ematea araupetzen duena eta 1989. urterako laguntzen deialdia egiten duena.

Kultura eta Turismo Saila, Autonomi Elkarteko argitalpen-produkzioari bere laguntza eskainiz, euskal argitaletxeengan eragin baikorra duten beste programa batzuekin batera, euskaraz nahiz gazteleraz argitaratutako lanei laguntzak emateko deialdiak egiten ari da. Hori dela eta, egokia iruditzen zaio xedapen honetan jasotako kalitate-erizpideei jarraiki epaimahaiaren ustez laguntzak jaso ditzaketeen lanak erostea. Horrela, liburuak erostearekin argitaratzaileari zuzen-zuzenean laguntzeaz gain, beste helburu bat ere lortzen da: irakurleengan lanak zabal ditzaten Euskal

Herriko liburutegi eta beste zentru batzuek ondasunez hornitzen laguntzea.

Horren ondorioz,

ERABAKI DUT:

1. atala.- Agindu honek, bertan ezarritako baldintzak bete ditzaten gaztelerazko lanak erosiz, argitalpen-produkzioari laguntzak ematea araupetzen du, eta 1989. urterako laguntza horien deialdia egiten du.

2. atala.- Dagoen diru-izendapena, Agindu honen ondorioetarako, hamar milioi pezetatakoa da. Laguntza-jasotzaileak.

3. atala.- Legezko baldintzak betez, laguntza hauek jaso ditzaketeen argitalpenak argitaratu ditzaten Euskal Autonomi Elkartearen lurralde-esparruan bizi diren pertsona fisiko edo juridikoek jaso ahal izango dituzte laguntzak.

Laguntzagaiak. 4. atala.- 1988ko abenduaren 10etik 1989ko abenduaren

10era bitartean argitaratuak izan daitezen gazteleraz idatzitako ale bakarreko argitalpenak izango dira laguntzagai.

Argitalpenean bidezko baldintza administratibo guztiak bete beharko dira, lege-gordailuaren zenbakia eman zitzaioneko eguna joko delarik argitalpen-datatzat.

5. atala.- Agindu honetatik kanpo geratuko dira ondoko liburuak:

a) Ente publiko eta organismo ofizialek argitaratutakoak.

b) Dohainik banatzeko izan daitezenak.

c) Bezeroen artean saltzeko liburu-klubek eta antzekoek argitaratutakoak.

d) Urtekariak, aldizkako argitalpenek kaleratutako zenbaki monografikoak eta separatak.

e) Testuliburuak eta bereziki irakaskuntzarako izan daitezenak.

f) Testu idatzirik gabe haurrentzako izan daitezenak.

6. atala.- Laguntzarik jasotzeko, literatura edo zientziaren aldetik

Euskal Herriko Autonomi Elkarterako interesgarritzat jo beharko dira aurkeztutako liburuak, jenero batekoak edo bestekoak izan.

7. atala.- Behin aurreko atalean aipatutako kalitate maila ziurtatutakoan, lehentasuna izango dute Euskadiren historiari eta gaur egungo errealitateari buruz hitzegin dezaten lanek, hala nola, euskal kultura ezagutarazi eta zabaltzeko balio dezatenek ere.

Era berean, eta kasu guztietan, laguntza hauen ondorioetarako aldeko baremotzat joko da:

- egilea euskalduna izatea, - idazle hasiberria izatea, - idazlanaren irakurlego potentzialaren kopurua altua izatea, - argitalpena ondo osatu eta aurkezturik egotea. 8. atala.- Bestalde, laguntza murrizteko arrazoiak izango dira aurkeztutako liburuak ondoko ezaugarriak izanez gero:

- berrargitalpena izatea (beste argitaletxeren batek ateratakoak barne direla), - bi tomo edo gehiagoz osatutako lana izatea eta, hala balegokio, epekako salmentari buruzko jaurbideren baten objetu, - ale bakoitzaren salneurria 2.000 pezetatik gorakoa izatea, BEZ barne.

Laguntzaren izaera.

9. atala. - Dagokion aurrekontuan izendatutako kredituaren muga izanik, argitalpen-proiektu bakoitzean egindako inbertsioaren estaldura partzialari erantzungo dio laguntzak eta, esandakoaren ondorioetarako, aukeratuak izan daitezen liburuak erostean oinarrituko da, hauek zabaltzen lagun dezaten zentruetan banatzeko.

10. atala.- Liburu-erosketa bakoitzaren zenbatekoan, 6, 7, eta 8. ataletan jasotako erizpideez gain, kontutan hartuko dira salneurria eta liburu bakoitzaren tirada, eta nolanahi ere, erabilgarri dagoen hamar milioitako zenbatekoa.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

11. atala.- Deialdi honetara bildu nahi izan dezatenek, ondoko dokumentazioa aurkeztu beharko dute egoitza izan dezateneko Lurraldeko Kultura eta Turismo Ordezkaritzan

1989ko abenduaren 15a baino lehen:

a) eraskineko ereduari loturiko eskaera bana liburuko; bertan, editore, egile eta argitalpenaren ezaugarriei buruzko datu guztiak behar bezala bete beharko direla, tirada eta salneurria barne. Aipatu inprimakia Lurralde Ordezkaritzetan jaso ahal izango da eta argitaletxeko ordezkari legalak edo liburua argitara eman dezan pertsona fisiko zein juridikoak izenpetu behar izango du; horrela, emandako datuen egiazkotasuna frogatuz.

b) liburuak argitaratzeko Lizentzia Fiskaleko alta; eskatzaile guztiek aurkeztu beharrekoa.

c) dagokion Foru-Ogasunak egindako egiaztagiriaren bitartez eta, nolanahi ere, 1986ko otsailaren 28ko Ekonomia eta Ogasun Sailaren

Aginduan (86-3-18ko EHAA) ezarritakoaren arabera, zor-betebeharrak betetzen direla frogatzen den egiaztagiria.

d) laguntzagai izango d(ir)en Iiburu edo liburuen bi ale.

Deialdiaren erabakiaz

12. atala.- Agindu honetan jasotako baremoen balioespena eta balorazioa egin eta erosi beharreko lanak hautatzeko Aholku-Batzorde bat sortuko da, literatur eta zientzia gaitasun nahikoa duten pertsonez osatutakoa.

Historia-Arte Ondarearen Zuzendaritzak, aurkeztutako eskaerak eta dokumentazioa aztertu eta aipatutako aholku-batzordearen erizpideak agertu daitezen txosten bat egingo du. Hori beharrezkoa balitz, egoki derizkion argibide eta dokumentazioa eskatu ahal izango die eskatzaileei.

13. atala.- Aurreko atalean aditzera ematen den erizpena jaso eta aztertu ondoren, Kultura eta Turismo Sailburuak dagokion erabakia hartuko du, eta 1989ko abenduaren 31a baino lehen, argitaratu eta doakienei jakin eraziko zaie.

2. Editore onuradunek laguntza jaso duten lanei dagokien aleak igortzeko epeak eta moduak erabaki horretan zehaztuko dira.

3. Era berean, Laguntza jaso duten liburuetan, horren aipamen espresua nola egin behar den ere Erabakian zehaztuko da.

14. atala.- Laguntza-jasotzaileak xedapen eta emakida-erabakian jarritako eginbeharrak ez betez gero, edo eskaera bakoitzean jarritako datuak benetakoak ez emanez gero, Kultura eta Turismo

Sailburuak, dagokion espedientea izapidetu ondoren, ezbetetzezko kausan erori dela aldarrikatuko du eta horrek, bidezko izan daitezen gainerako ekintzen kaltetan gabe, jasotako diru-kopuruak Euskal

Herriko Diruzaintza Nagusira itzuli beharra ekarriko du.

AZKEN ERABAKIA

Erabaki hau E.H.A.A.n argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Gasteiz, 1989.eko azaroak 27. Kultura eta Turismo Sailburua, JOSEBA

ARREGI ARANBURU.

ERASKINA/ANEXO

GAZTELERAZKO EUSKAL ARGITALPEN-PRODUKZIOARI LAGUNTZAK

1989ko azaroaren 27ko AGINDUA

HISTORIA-ARTE ONDAREAREN ZUZENDARITZA

ESKE-AGIRI OFIZIALA

TAULA


Azterketa dokumentala