Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

160. zk., 1989ko abuztuaren 30a, asteazkena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
2331

AGINDUA, 1989.eko ekainaren 21ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarena, Orientabide Pedagogikorako Zentruetako pertsonalaren zerbitzu-aldiak 1989-90 ikastusterako luzatzen edo indargabetzen dituena, eta Zentru horietan dauden lanpostu hutsak betetzeko merezimendu-lehiaketarako deia egiten duena.

Orientabide Pedagogikorako Zentruen sorketa eta iharduna araupetzen ditu ekainaren l4eko 154/1988 Dekretuak, eskualdekako hezkuntza-baliabide lez zehaztuz Zentruok unibertsitatekoaz besteko irakaskuntza-mailei laguntzeko, eta hezkuntza berriztatzea eta hobetzea direla horien helbururik nagusienak.

Dekretu horren bigarren atalean xedatutakoaren arabera eta helburuok betetzeko, Orientabide Pedagogikorako Zentruak sortzen dira

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren 1988.eko ekainaren

27ko Aginduz.

Orientabide Pedagogikorako Zentruetako pertsonala, Talde multiprofesionaletakoa izan ezik, zerbitzu-aldian izendatu zen l988-89 ikasturterako, 1988.eko abuztuaren l2ko Erabakiz; zerbitzu-aldiok, gehienora, hiru urtetan luza daitezke, ekainaren l4eko 154/1988 Dekretuaren hamargarren atalean xedatzen denaren arabera.

Datorren ikasturtea behar-bezala antolatzeko eta Zerbitzu-aldien luzapenak edo indargabetzeak finkatu ondoren 1989-90 ikasturterako,

Orientabide Pedagogikorako Zentruetan dauden lanpostu hutsak

Lehiaketa Publikoz betetzea da Agindu honen xedea; guzti hori, ekainaren 14eko 154/1988 Dekretuko zortzigarren atalean ezarritakoarekin bat etorriz.

Hori horrela, honako hau XEDATU DUT:

Lehenengoa.- Agindu honetako I Eraskinean zerrendaratzen den

Orientabide Pedagogikorako Zentruetako pertsonalasen zerbitzu-aldiak indarrik gabe uztea, abuztuaren 31tik izango dituela ondorioak OHOko irakasleentzako eta irailaren 30etik Irakaskuntz Ertainetako irakasleentzako.

Bigarrena. - I Eraskinean zerrendaratzen ez den eta Zentru horietan dagoen pertsonalaren zerbítzu-aldiak luzatzea 1989-90 ikasturterako.

Hirugarrena.- Orientabide Pedagogikorako Zentruetan dauden lanpostu hutsak betetzeko merezi mendu lehiaketarako deia egitea, Zentruon sorkuntza eta iharduna araupetzeari buruzko 154/1988 Dekretuko laugarren atalean ezarritako egitekoak burutzeko.

Laugarrena.- Deiaren gai diren hutsuneak Agindu honetako II

Eraskinean zerrendaratzen dira.

Horiek lortu ahal izateko bete behar diren eskakizunak ere azaltzen dira Eraskin horretan. Bosgarrena.- Honako hauek parte har dezakete merezimendu-lehiaketa honetan, deiaren gai diren plazetarako jarritako baldintza bereziak bete beharko dituztela:

5.1.- Talde Multiprofesionaletako plazak: Unibertsitatekoez besteko irakasle-taldeetakoko karreradun funtzionariak, euren administrazio-egoera dadina dadila, suspendituak salbu, egoera hori gainditzen ez badute.

Behin-betiko destinua duten funtzionariek ere parte har dezakete lehiaketa honetan, lehiaketan parte hartzeko erabiltzen duten

Zentruan behintzat bi urte egon direla egiaztatu beharko dutela.

Borondatezko eszendentzian egon eta lehiaketan parte hartu nahi badute, íharduneko zerbitzura sartzeko baldintzak bete beharko dituzte.

5.2.- Gainerako plazak:

Unibertsitatekoez besteko irakasle-taldeetako funtzionariak, Euskal

Autonomi Elkartean iharduneko zerbitzuan egon beharko dutela.

5.3.- Euskerako plazatzat hartzen direnetan, EGA edo baliokideko títul:ua izatea derrigorrezkoa izango da.

5.4.- Deialdian eskatzen diren eskakizun guztiak egon beharko dute beteta eskabideak aurkezteko epea amaitu dadin egunerako; hala ere,

3.1 idazatiak agintzen dituen ondoríoetarako eta zerbitzu-aldietani egindako denbora baloratzeko, aurtengo ikasturtea ere konta daiteke.

5.5.- 1988/89 ikasturtean dei egindako TokizAldatzeko lehiaketetan behin-betiko destinua lortuta izan eta deialdi honetan ere Talde

Multiprofesionaletarako lortu, azkeneko honetan geldituko dira halabeharrez, gainerako lehiaketetan lortutako destinuak galdu egingo dituela.

Seigarrena.- Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta 15 eguneko epearen barruan, hori doakienek, honen ondoren adierazten diren agiriak aurkeztu beharko dituzte Saileko Lurralde Ordezkaritzetan edo

A.P.L.ko 66. atalean aipatzen diren bulegoetan. - Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetan lor daitekeen eredu normalizatuaren arabera betetako eskeidazkia, Langilegoaren Kudeaketa

Zuzendari Jaunari zuzendua, eskuratu nahi diren lanpostuak adieraziko direla horretan, lehentasunezko hurrenkeran. - Curriculum vitae. - Gutxi gorabehera 10 orriko txostena; horretan, eskualdearen zernolakoak kontutan izanik eta antzeko proiektuetan norberak eta besteren batzuek izandako esperientzian oinarrituz, lortu nahi duen egitekorako eta sartzea eskatzen dueneko talderako egokienak direla derizkion helburuak, iharduketak eta estrategiak aurkeztuko dituela. - Talde Multiprofesionaleko Psikologo edo Pedagogo plazetarako (Gizarte egokitzapena), gizarte egokitzapenaren garapenari buruzko egitarau berriaz arituko dira txostenok. - Eskatutako betebeharren eta alegatutako merezirnenduen egiaztagiriak, Agindu honetako III Eraskinean datorren baremoarekin bat etorriz.

Zazpigarrena.- Honen ondoren aipatzen diren kidez osatutako

Baloraketa Batzorde batek baloratuko ditu merezimenduak:

- Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaría edo bere ordezkotza izan dezan norbait, lehendakaria izango dela. - Hezkuntza Sailordatzako ordezkari bat. - Lurralde Historikoetako Pedagogi Berrikuntzarako Lurralde Buruek. - Irakaskuntzan ordezkariak dituzten Sindikatuetako hiru ordezkari. - Langilegoaren: Kudeaketa Zuzendaria edo bere urdezkotza izan dezan norbait, Idazkaria izango dela. Zortzigarrrena.- Eskabidean adierazi ez diren merezimenduak ez dira baloratuko; bertan azalduarren, behar-bezala egiaztatu gabekoak ere ez dira baloratuko.

Bederatzigarrena.- Izangaiek alegatutako merezimenduak baloratuko ditu Baloraketa Batzordeak, eta dei egin diezaieke, eurek aurkeztutako Txostenen alde egin dezaten.

Plaza bakoitzera aurkeztutako lehiakideen zerrenda bat prestatuko du

Batzordeak, baremoko alderdi bakoitzarí dagozkion puntuak adieraziz,

Lurralde Ordezkaritzetan jarriko delarik; aurkeztutako lehiakideetatik batek ere ez balu lortuko baremoan adierazitako purrtu guztien %50a, plazok emateke uzteko ahalmena izango du

Baloraketa Batzordeak.

Baloraketa Batzordeak Hezkuntza Administraziorako Sailordetzari igorriko dio Erabakiari buruzko propoamena.

Hamargarrena. - Lehiakideen eskabideak hartuko dira oínarritzat plazak esleitzeko orduan, horiek lortutako puntuak kontutan hartuz.

Hamaikagarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da lehiaketaren behin-betiko erabakia.

Hamabigarrena.- 12.1 Lehiaketa honen ondorioz aukeratutako pertsonala zerbitzu-aldian izendatuko da 1989-90 ikasturterako, híru urtetan luza dakiokeela gehienez ere, eta ordurarte zuen plaza eta behin-betiko destinua gordetzeko eskubidea izango du, Talde

Multiprofesionaletakoak salbuetsiz.

12.2 Talde Multiprofesíonaletarako izendapenak behin-betirakoak izango dira, eta lehendik zuten plazak galdu egingo dituzte.

Ezin zaio uko egin lehiaketan lortutako destinuari eta behintzat bi urtetan iraun beharko da horretan. Irakaskuntzara itzultzeko,

Tokiz-Aldatzeko ohizko Lehiaketetan parte hartu beharko da.

12.3 OHOko Ikastetxe Publikoetan lan egiten duen irakaslegoari eskatzen zaion dedikazioa eskatu ko zaie horiei ere, zerbitzuak sor ditzakeen beharrei egokituko zaiela, eskualdeko Ikuskaritzarekin bat etorriz.

Irakaslegoaren hobekuntzarako Sailak ezar ditzan ikastaroetan parte hartu beharko du aukeratutako pertsonalak.

Udako oporrak abuztuan izango dira. Eguberrirtako eta Aste Santuko oporrak, eskola-egutegiarekin bat etorriko dira.

12.4 Aukeratutako pertsonalak diru-osagarriak eskuratuko ditu;;

26.779 pezeta gordinak hilabetero Zuzendariek, eta 10.083 pezeta gainerako Teknikariek.

Hamairugarrena.- Agindu honen aurka, hori doakienek,

Administrazioarekiko Liskarrauzi-bidezkoaren aurretiko berraztertze errekurtsoa sar dezakete, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa

Sailburu Jn. T. Gorenaren aurrean, Euskal Herriko Agintaritzaren

Aldizkarian argitaraturako egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta hilabeteko epearen barruan.

Gasteiz, 1989.eko ekainak 21. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua,

JOSE RAMON RECALDE DlEZ. I ERASKlNA O.P.Z.-ETARAKO DESTINATUTAKO ETA

KANPOAN UTZlTAKO LANGILEEN ZERRENDA IZENA ETA DEITulRAK LANPOSTUA

JUAN MESANZA Orientabide Teknikaria RlCARDO (1 zk. dun OPZ, ARABA)

TAZON DOMlNGUEZ Talde Multiprofesionaleko ANGEL MANUEL Psikologoa (2 zk. dun

OPZ, ARABA) GARMENDIA SARRlEGUI Zuzendaia (4 zk. dun RAMON OPZ,

GlPUZKOA) SOLANO CHIA Zuzendaria (7 zk. dun JOSE MARIA OPZ, GlPUZKOA)

BERNAOLA LEJARZA Euskalduntze Teknikaria IÑAKI (6 zk. dun OPZ,

BlZKAIA) ARROlTIA ASTELARRA Orientabide Teknikaria NlLE (7 zk. dun

OPZ, BlZKAIA) ASPlAZU IRlBAR Euskalduntze Teknikaria BEGOÑA (10 zk. dun OPZ, BIZKAIA) HIGUET GARClA Zuzendaria MONTSERRAT (11 zk. dun

OPZ, BlZKAlA) JAlO INSUNZA NEREA Euskalduntze Teknikaria (11 zk. dun OPZ, BlZKAlA) II ERASKlNA

DElTUTAKO LANPOSTUAK ARABA Arabako 1 zk.dun OPZ - Egoitzaren herria:

Gasteiz - Lanpostu 1, Talde Multiprofesionaleko Psikologia

Eskakizunak: Psikologian Lizentziatua eta Euskara - Lanpostu 1, Talde Multiprofesionaleko Psikologoa edo Pedagogoa (Gizarte Egokitzapena)

Eskakizunak: Pedagogia edo Psikologian Lizentziatua - Lanpostu 1, Orientabideko Teknikaria Eskakizunak: Pedagogia edo

Psikologian Lizentziatua Arabako 2 zk.dun OPZ - Egoitzaren herria:

Gasteiz - Lanpostu l, Talde Multiprofesionaleko Psikologoa

Eskakizuna: Psikologian Lizentzitua - Lanpostu 1, Talde Multiprofesionaleko Psikologo edo Pedagogoa (Gizarte Egokitzapena)

Eskakizunak: Pedagogia eta Psikologian Lizentziatua GI PUZKOA

Gipuzkoako 1 zk.dun OPZ - Egoitzaren herria: Irun - Lanpostu l, Talde

Multiprofesionaleko Psikologo edo Pedagogoa (Gízarte Egokitzapena)

Eskakizunak: Pedagogia eta Psikologian Lizentziatua Gipuzkoako 2 zk.dun OPZ - Egoitzaren herria: Eibar - Lanpostu 1, OPZko Zuzendaria

Eskakizunak: Goi-mailako Titulazioa eta Euskara - Lanpostu 1, Talde Multiprofesionaleko Pedagogoa Eskakizunak:

Pedagogian Lizentziatua -- Lanpostu 1, Orientabideko Teknikaria Eskakizunak: Pedagogia edo

Psikologian Lizentziatua - Lanpostu 1, Talde Multiprofesionaleko Psikologo edo Pedagogoa (Gizarte Egokitzapena)

Eskakizunak: Psikologia edo Pedagogian Lizentziatua eta Euskara

Gipuzkoako 3 zk.dun OPZ - Egoitzaren herria: Ordi zia - Lampostu 1, Talde Multiprofesionaleko Pedagogoa Eskakizunak:

Pedagogian Lizentziatua eta Euskara - Lanpostu 1, Talde »Multiprofesionaleko Psikologoa Eskakizunak:

Psikologian Lizentziatua eta Euskara - Lanpostu 1, Euskalduntze Teknikaria Eskakizuna: Euskara - Lanpostu 1, Orientabideko Teknikaria Eskakizunak: Psikologia edo

Pedagogian Lizentziatua eta Euskara - Lanpostu 1, Talde Multiprofesionaleko Psikologo edo Pedagogoa

Eskakizunak: Pedagogia edo Psikologian Lizentziatua eta Euskara

Gipuzkoako 4 zk.dun OPZ - Egoitzaren herria: Tolosa - Lanpostu 1, OPZ-ko Zuzendaria

Eskakizunak: Goi-Mailako Titulazioa eta Euskara - Lanpostu l,

Orientabideko Teknikaria Eskakizunak: Pedagogia eta Psikologian

Lizentziatua eta Euskara - Lanpostu 1, Talde Multiprofesionaleko Psikologo edo Pedagogoa (Gizarte Egokitzapena)

Eskakizunak: Pedagogia eta Psikologian Lizentziatua Gipuzkoako 5 zk.dun OPZ - Egoitzaren herria: Zarautz. - Lanpostu l, OPZ-ko Zuzendaria

Eskakizunak: Goi-mailako Titulaizoa eta Euskara - Lanpostu 1, ikusentzunezko, informatíia eta teknologia berrietako teknikaria

Eskakizuna: Euskara - Lanpostu 1, orientabideko teknikoa

Eskaizunak: Pedagogia eta Psikologian Lizentziatua eta Euskara - Lanpostu 1, Talde Muliprofesionaleko. Psikologoa edo Pedagogoa (Gizarte Egokitzapena)

Eskakizunak: Pedagogia edo Psikologian Lizentziatua eta Euskara

Gipuzkoako 6 zk.dun OPZ - Egoitzaren herria: Lasarte - Lanpostu 1, OPZ-ko Zuzendaria Eskakizunak: Goi-mailako Titulua eta Euskara - Lanpostu 1, ikusentzunezko, informatika eta teknologi berrietako teknikaria

Eskakizuna: Euskara - Lanpostu 1, orientabideko teknikaria Eskakizunak: Pedagogía edo

Psikologian Lizentziatua eta Euskara - Lanpostu 1, Talde Multiprofesionaleko Psikologo edo Pedagogoa (Gizarte Egokitzapena)

Eskakizunak: Pedagogia edo Psikologian Lizentziatua Gipuzkoako 7 zk.dun OPZ - Egoitzaren herria: Errenteria - Lanpostu 1, OPZ-ko Zuzendaria Eskakizunak: Goimailako Titulua - Lanpostu 1, Talde Multiprofesionaleko Psikologo ede Pedagogoa (Gizarte Egokitzapena)

Eskakizunak: Psikoloia edo Pedagogian Lizentziatua Gipuzkoako 8 zk.dun OPZ - Egoitzaren herria: Donostia - Lanpostu 1, OPZ-ko Zuzendaria Eskakizunak: Goimailako Titulua eta Euskara - Lanpostu 1, Talde Multiprofesionaleko Psikologo edo Pedagogoa (Gizarte Egokitzapena)

Eskakizunak: Pedagogia edo Psikologian Lizentziatua BIZKAIA Bizkaiko

1 zk.dun OPZ - Egoitzaren herria: Gernika - Lanpostu l, Talde

Multiprofesionaleko Pedagogoa Eskakizunak: Pedagogian Lizentziatua eta Euskara - Lanpostu 1, ikusentzunezko, informatika eta teknologia berrietako teknikaria

Eskakizuna: Euskara - Lanpostu 1, orientabideko tekikaria Eskakizunak: Pedagogia edo

Psikologian Lizentziatua eta Euskara - Lanpostu 1, Talde Multiprofesionaleko Psikologo edo Pedagogoa (Gizarte Egokitzapena)

Eskakizunak: Pedagogia edo Psikologian Lizentziatua eta Euskara

Bizkaiko 2 zk.dun OPZ - Egoitzaren herria: Durango - Lanpostu 1,

OPZ-ko Zuzendaria

Eskakizunak: Goimailako Titulua eta Euskara - Lanpostu 1, Talde Multiprofesionaleko Psikologoa Eskakizunak:

Psikologian Lizentziatua eta Euskara . - Lanpostu 1, orientabideko teknikaria

Eskakizunak: Pedagogia edo Psikologian Lizentziatua eta Euskara. - Lanpostu 1, Talde Multiprofesionaleko Psikologo edo Pedagogoa (Gizarte egokitzapena)

Eskakizunak: Pedagogia edo Psikologiako Lizentziaduna

Bizkiko 3 zkdun OPZ - Egoitzaren herria: Ortuella - Lanpostu 1, OPZko Zuzendaria

Eskakizuna: Goi mailako titulua - Lanpostu 1, ikusentzunezko, informatika eta teknologia berrietako teknikaria - Lanpostu 1, orientabideko teknikaria Eskakizunak: Pedagagia edo

Psikologiako Lizentziaduna - Lanpostu 1, euskalduntzerako teknikaria Eskakizuna: Euskara - Lanpostu 1, Talde Multiprofesionaleko Psikologo edo Pedagogoa (Gizarte egokitzapena)

Eskakizunak: Pedagogia edo Psikologiako Lizentziduna

Bizkaiko 4 zkdun OPZ - Egoitzaren herria: Galdakao - Lanpostu 1, euskalduntzerako teknikaria Eskakizuna: Euskara - Lanpostu 1, Talde Multiprofesionaleko Psikologo edo Pedagogoa (Gizarte egokitzapena)

ESkakizunak: Pedagogia edo Psikologiako Lizentziaduna eta euskara

Bizkaiko 5 zkdun OPZ - Egoitzaren herria: Basauri - Lanpostu 1, Talde

Multiprofesionaleko Psikologo edo Pedagogoa (Gizarte egokitzapena)

Eskakizunak: Pedagogia edo Psikologiako Lizentziaduna

Bizkaiko 6 zk.dun OPZ - Egoitzaren herria: Getxo - Lanpostu 1, OPZko Zuzendaria

Eskakizunak: Goi mailako titulua eta euskara - Lanpostu 1, ikusentzunezko, informatika eta teknologia berrietako teknikaria - Lanpostu 1, oríentabideko teknikaria Eskakizunak: Pedagogía edo

Psikologiako Lizentziaduna eta euskara - Lanpostu 1, euskalduntzerako teknikaria Eskakizuna: Euskara - Lanpostu 1, Talde Multiprofesionaleko Pedagogoa Eskakizunak:

Pedagogiako Lizentziaduna eta euskara - Lanpostu 1, Talde Multiprofesionaleko Psikologoa Eskakizunak:

Psikologiako Lizentziaduna eta euskara - Lanpostu l, Talde

Multiprofesionaleko Psikologo edo Pedagogoa (Gizarte egokitzapena)

Eskakizunak: Pedagogia edo Psikologiako Lizentziaduna Bizkaiko 7 zk.dun OPZ - Egoitzaren herria: Leioa - Lanpostu 1, Talde Multiprofesionaleko Psikologoa Eskakizunak:

Psikologiako Lizentziaduna eta euskara - Lanpostu 1, orientabideko teknikaria Eskakizunak: Pedagogia edo Psikologiako Lizentziaduna eta euskara - Lanpostu 1, Talde Multiprofesionaleko Psikologo edo Pedagogoa (Gizarte egokitzapena)

Eskakizunak: Pedagogia edo Psikologiako Lizentziaduna Bizkaiko 8 zk.dun OPZ - Egoitzaren herria: Barakaldo - Lanpostu 1, Talde Multiprofesionaleko Pedagogoa Eskakizunak:

Pedagogiako Lizentziaduna eta euskara - Lanpostu 1, Talde

Multiprofesionaleko Psikologoa Eskakizunak: Psikologiako

Lizentziaduna eta euskara - Lampostu 1, euskalduntzerako teknikaria

Eskakizuna: Euskara - Lanpostu 1, Talde Multiprofesionaleko Psikologo edo Pedagogoa (Gizarte egokitzapena)

Eskakizunak: Pedagogia edo Psikologiako Lizentziaduna

Bizkaiko 9 zk.dun OPZ - Egoitzaren herria: Santurtzi - Lanpostu 2,

Talde Multiprofesionaleko Pedagogoak

Eskakizunak: Pedagogiako Lizentziaduna (batarako EGA behar da) - Lanpostu 2, Talde Multiprofesionaleko Psikologoak

Eskakizunak: Psikologiako Lizentziaduna (batarako EGA behar da) - Lanpostu 1, euskalduntzerako teknikaria Eskakizuna: Euskara - Lanpostu 1, orientabideko teknikaria Eskakizunak: Pedagogia edo

Psikologiako Lizentziaduna eta euskara - Lanpostu 1, Talde Multiprofesionaleko Psikologoa edo Pedagogoa (Gizarte egokitzapena)

Eskakizunak: Pedagogia edo Psikologiako Lizentziaduna

Bizkaiko 10 zk.dun OPZ - Egoitzaren herria: Bilbo (Rekalde) - Lanpostu 1, Talde Multiprofesionaleko Pedagogoa Eskakizunak:

Pedagogiako Lizentziaduna eta euskara - Lanpostu 1, euskalduntzerako teknikaria Eskakizuna: Euskara - Lanpostu l, Talde Multiprofesíonaleko Psikologo edo Pedagogoa (Gizarte egokitzapena)

Eskakizunak: Pedagogia edo Psikologiako Lizentziaduna

Bizkaiko 11 zk.dun OPZ - Egoitzaren herria: Bilbo (Txurdinaga) - Lanpostu 1, OPZko Zuzendaria Eskakizunak: Goi mailako titulua eta euskara - Lanpostu 1, euskalduntzerako teknikaria Eskakizuna: Euskara - Lanpostu 1, Talde Multiprofesionaleko Pedagogoa Eskakizunak:

Pedagogiako Lizentziaduna eta euskara - Lanpostu 1, Talde

Multiprofesionaleko Psikologo edo Pedagogoa (Gizarte egokitzapena)

Eskakizunak: Pedagogia edo Psikologiako Lizentziaduna

Bizkaiko 12 zk.dun OPZ - Egoitzaren herria: Bilbo (Deustu) - Lanpostu 1, OPZko Zuzendaria Eskakizunak: Goi mailako titulua eta euskara - Lanpostu 1, ikusentzunezko, informatika eta teknologia berrietako teknikaria - Lanpostu 1, orientabideko teknikaria Eskakizunak: Pedagogia edo

Psikologia Lizentziaduna - Lanpostu 1, Talde Multiprofesionaleko

Pedagogoa Eskakizunak: Pedagogiako Lizentziaduna eta euskara -

Lanpostu 1, Talde Multiprofesionaleko Psikologo edo Pedagogoa (Gizarte egokitzapena)

Eskakizunak: Pedagogia edo Psikologiako Lizentziaduna

IlI ERASKlNA BAREMOA 1.- BETETAKO ZERBITZUAK

1.1.- Karrerako funtzionari lez zerbitzu aktiboan egindako urte bakoitzeko, gehienez 3 puntu direlarik .............................................. 0,5 puntu/urteko

Hori ziurtatzeko, bakoitzari dagokion Lurralde Ordezkaritzak egiaztatu eta sigiluz jotako zerbitzu orria erabiliko da.

1.2.- Kualifikazio berezia eskatzen duten lanpostuetan aritzeagatik:

a) Administrazio pedagogikoko kudeaketa lanpostuak betetzea.

b) Eskatzen den lanpostuarekin zerikusia duen lanbide esperientzia, irakasle lez.

Bi hauek ziurtatzeko, dagokion izendapen edo egiaztagiriaren fotokopia erkatua behar da.

c) Dagokion eremu geografikoan lanpostua bete izana.

Hori ziurtatzeko, bakoitzari dagokion Lurralde Ordezkaritzak egiaztatu eta sigiluz jotako zerbitzu orria erabiliko da.

Kontzeptu guzti hoiengatik gehienez 2 puntu eman ahal izango dira.

2.- IKASKETA MAlLAKO MEREZlMENDUAK

2.1.- Administrazioak homologaturiko prestakuntza eta hobekuntza ikastaroengatik, eskatutako lanpostuarekin zerikusirik badute:

........................................ Gehienez 2 puntu.

2.2.- Kidegora eta/edo eskatutako lanpostura iristeko aurkeztutako ikasketa mailako tituluengandik desberdinak diren beste tituluengatik: ............................ Gehienez 2 puntu.

Kontzeptu biok ziurtatzeko, dagozkien titulu, diploma edo egiaztagirien aldaki erkatuak erabiliko dira.

3.- BESTE MEREZlMENDU BATZUK

3.1.- Hezkuntz berrikuntza programetan parte hartzeagatik:

.................................................... Gehienez 3 puntu. Hauek ziurtatzeko, dagokien izendapen edo egiaztagiriaren fotokopia erkatua behar da.

3.2.- Euskara ezagutzeagatik, ezinbesteko eskakizuna ez den lanpostuetarako: Gehienez 3 puntu.

Hoiek ziurtatzeko, izan daitezen titulu edo egiaztagirien aldaki erkatuak erabiliko dira eta, behar balitz, elkarrizketa egingo da.

4.- TXOSTENA

Honen edukina eta aldezpena, kasua balitz, gehienez 10 puntuz balioetsiko da.

Oharra: Ikusentzunezko, informatika eta teknologia berrietako teknikarien lanpostuetarako, informatika arloko ezagupenak eta esperientzia balioetsiko dira batez ere. Gasteizko OPZ lanpostuen kasuan, erizpen hori kasu baten bakarrik izango da kontuan.


Azterketa dokumentala