Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 1989ko ekainaren 9a, ostirala


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
1605

ERABAKIA, 1989.eko ekainaren 6koa, ingeles irakasgairako Industria-Maisutzako Eskoletako Irakasle Numerarien Kidegora sartzeko Oposaketako Epaimahaiarena, lehiatzaileei dei egiten diona.

Ingeles irakasgairako Industria-Maisutzako Eskoletako Irakasle

Numerarien Kidegora sartzeko Oposaketarako dei egin zuen 1989.eko apirilaren 17ko (maiatzaren 3ko E.H.A.A.) Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Aginduaren denentzako oinarri-arauetatik

6.3.arekin bat etorriz, argitara ematen da lehiatzaileen aurkezpena egiteko eguna, ordua eta tokia, hori 1989.eko ekainaren 26ko goizeko

10etan izango delarik, Durango-Iurretako L.H.I.n.

Aurkezpenera aurkeztu ez dadin lehiatzailea hautaketa saioetatik kanpo utziko da.

Lehenengo saioa ekainaren 27ko goizeko 10etan egingo da, aurkezpena egindako toki berean.

Saio honetako egitebidezko aldirako oinarri-arauak honakoak dira:

- Egitebidezko ariketak burutzea, honakoak izango direlarik:

Itzulpena, idazketa, fonetika ariketak eta ariketa morfo-sintaktikoak.

Gasteiz, 1989.eko ekainak 6. Epaimahaiko Lehendakaria, ANA AGUIRRE IDIRIN.


Azterketa dokumentala