Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 1989ko ekainaren 9a, ostirala


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Industria eta Merkataritza
1600

AGINDUA, 1989.eko Ekainaren 7 koa Industria eta Merkataritza Sailarena, Euskal Herriko Industri Ertainetako zuzendaritzan plangintza estrategikoaren sarrera egitaraua artikulatutzen duen ekainaren 6ko 130/1989 Dekretua garatuz.

Euskal Herriko industriazko enpresa ertainetako Iehiakortasunaren suztapenerako lagundutako ekintzen jaurbidea dauka ekainaren 6ko

130/1989 Dekretuak.

Aipatutako Dekretuaren 5. atalak dio, aurkezteko epea, ihardunbide ezargarria eta aurkeztu beharreko agiriak bere garapenerako erabakietan ezarriko direla.

Hau dela eta, aipaturiko Dekretuaren Lehenengo Azken-Erabakian jarritakoaren arabera, hauxe

AGINDU DUT: I. Atalburua

I. Sekzioa

1. Atala.- 1. Ekainaren 6ko 130/1989 Dekretuaren II. Atalburuko I.

Sekzioan zehazten diren dirulaguntzak jasotezko eskaerak, I.

Eranskinean agertzen den eskabide-orri ereduaren arabera egingo dira eta teknologia eta Industria-Estrategirako Sailordetzara zuzenduta eta hurrengo zenbakian azaltzen diren deialdietariko baten epe barruan zuzenki edo Administrazio-Ihardunbide Legearen 66. Atalean ohartemandako moduen bidez.

2. Eskaerak aurkezteko honako deialdi hauek ezartzen dira:

- Lehenengo deialdia: Ekainaren 25a arte. - Bigarren deialdia: Ekainaren 16tik Irailaren 15era. - Hirugarren deialdia: Irailaren 16tik Urriaren 15era.

2. Atala.- Agiriak.

1. Aurreko atalean aipatzen den eskaera-orriarekin batera aurkeztu behar diren agiriak hauexek dira:

A) Zergabidezko Ezagutze-Txartelaren fotokopia edo, bere kasuan, eskatzailearen E.N.A.rena.

B) Zergabide-betebeharrak beteta dituela azaltzen duen gaur egungo ziurtagiria

C) Zergabide-baimena ateratzea.

D) Baltzu-zerga edo azken urteko irabazien aitorpena.

2. Dena den, Industria eta Merkataritza-Sailak eskubidea du aurkeztutako eskaera egokiro ulertzeko eta erabakitzeko beharrezko deritzon beste edozein agiri edo argipide eskatzeko eskatzaileari.

II. Sekzioa

3. Atala.- 1. Ekainaren 6ko 130/1989 Dekretuaren II. Atalburuko II.

Sekzioan zehazten diren diru laguntzak jasotzeko eskaerak, I.

Eranskinean agertzen den eskabide-orri ereduaren arabera egingo dira,

Teknologia eta Industria-Estrategiarako Sailburuordetzara zuzta, aipatutako Dekretuaren II. Atalburuko I. Sekzioan azaltzen diren ekintzen bukaeraren hurrengo egunetik 1989ko Urriaren 30 arteko epe barruan.

4. Atala.- Agiriak .

1. Aurreko atalean aipatzen den eskaera-orriarekin batera aurkeztu behar diren agiriak hauexek dira:

- Txostena, II. Eranskinean agertzen den egitura jarraitu beharko duelarik.

2. Dena den, Industria eta Merkataritza-Sailak eskubidea du aurkeztutako eskaera egokiro ulertzeko eta erabakitzeko beharrezko deritzon beste edozein agiri edo argipide eskatzeko eskatzaileari.

5. Atala.- Egitarau honetan parte hartu nahi duten 1989ko Ekainaren

6ko 130/1989 Dekretuaren 11. atalak aipatzen dituen kontsulta-baltzuak eta norbanakoaren aholkulariek 1989ko Urriaren 30a baino aurretik aurkeztu beharko dute eskaera eta txostena (III.

Eranskinean agertzen den ereduaren arabera).

11. Atalburua

6. Atala.- Teknologia eta Industria-Estrategiarako Sailordetzari dagokio aurkeztutako eskaeren azterketa, baita, bakoitzari adierazitako Erabakia hartzea ere, bere kasuan, eman beharreko dirulaguntzen zenbatekoa ezarriz.

7. Atala.- Bidezkoa denean, dirulaguntzak OnarpenErabakian ezarritako epeetan eta bertako baldintzak bete ondoren ordainduko dira.

8. Atala.- Industria eta Merkataritza-Sailak plangintza estrategiko ihardunbidearen ezarpena balioesteko eta jarraitzeko bide egokiak ezarriko ditu.

9. Atala.- Teknologia eta Industria-Estrategiarako Sailordetzari dagokio ez-betetzeagatiko espedientei ekitea, doakienari entzun ondoren, ihardute-sail hurrek erabakiz.

AZKEN ERABAKIA

Agindu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aidizkarian agertu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean. Gasteiz, 1989.eko Ekainak 7.

Industria eta Merkataritza Sailburua, RICARDO GONZALEZ-ORUS MARCOS.

I. ERANSKINA ESKABIDE-ORRIA

TABLA

II ERANSKINA TXOSTENA 0. Ezagutze-zehaztasunak 0.1. Enpresa edo titularra 0.2. Enpresa-zuzendaritza 0.3. Udalerria

0.4. Zergabide-Egoitza 0.5. Z.N.A. edo E.N.A.

0.6. Kontu-korrontearen zenbakia, dirulanguntza jasotzekotan.

0.7. Industria-Erroldaren zenbakian, bere kasuan. 1. Enpresa

1.1 Enpresaren azalpen laburra eta bilakaera historikoa.

1.2. Enpresa domuaren egitura: zenbarekoa, akziodunen eta

Administraritza-Batzordearen osakera.

1.3. Enpresaren arloko difinizioa, baltzu-helburua, Eratze-agiriaren arabera, ekintzen azalpena, eta zergapide-baimena motak.

1.4. Organigrama: Enpresaren sailetako arduradunak.

1.5. Langilegoa:

- Langile-zerrenda usoa. - Zeharkako eskubeharra. - Zuzeneko eskubeharra. Mailaka:

- Zuzendariak - Teknikariak - Administrariak - Langileak

2. Ekoizkin-Merkatua

Merkatal-bide eta geografi aldeeako erosketen egitura, ekoizkako salketa-egitura, merkatal-bidea, bezero eta geografi aldeak eta konpetentziaren analisia.

3. Diru-ezarketa egitamuak.

Azken bost urtetan egindako diru-ezarketen kopurua, eta hurrengo bost urtetan egitakoak zehaztea, estrategia-helburu osoak bereiztuz.

4. I-G ekintzak burutzea.

Teknologia-berrikuntza arloan egindako ekintzak azaltzea; lortutakoak, izena emandako patenteak, erositako patenteak, lortutako teknologia tresnaldaketak, etab.

5. Gaur eguneko kudeaketa-tresna erabiltzea: Hasierako urtea zehaztea, lortutako hobekuntzak, enpresaren zuzendaritzarako benetazko erabilgarritasuna, etab., honako tresna hauetan:

- Epe laburrera kudeaketa-egitamuak. - Epe luzerako kudeaketa-egitamuak. - Informazio-kudeakeearako egitamuak. ' - Informatikako egitamuak - Giza-baliabide egitamuak. - Dirubide-egitamuak.

6. Kanpoko aholkulariak erabilezea.

Azken bost urtetan enpresak akuratutako kanpoko aholkularieri lanak azaltzea, atseginketa-maila, kalitate salneurrien zerikusia, etab.

7. Enpresaren informatizazio-maila.

Enpresaren informatika-hornidura aipatzea, eginkizunak, aintzintasuna, osotze-maila, etab.

8. Ekonomia-dirubide egoera.

Azken bi urtetako eta hurrengo hiru urtetako kitapena eta ustiapen-kontua.

III. ERANSKINA AHOLKU-ENPRESEN TXOSTENA 0. Ezagutze-zehaztasunak

0.1. Enpresa edo titularra. 0.2. Enpresa-zuzendaritza. 0.3. Udalerria.

0.4. Zergapide-Egoitza. 0.5. Z.N.A. edo E.N.A. 1. Enpresa

1.1. Enpresaren bilakaera historikoaren azalpen laburra.

1.2. Enpresa-domuaren egitura: zenbatekoa, akziodunen eta

Administrazio Batzordearen osakera. .

1.3. Organigrama: Enpresaren sailetako arduradunak.

1:4. Taldeko aholkularien gaitasuna, euren prestakuntza eta lanbide-esperientzia azalduz.

2. Azken 5 urtetan agindutako ekoizkinak eta euren bilakaera.

3. Euskal Herrian lan egin duten enpresa-zerrendak, egindako lanak azalduz.

4. Azken 3 urtetako salmenta, ekoizkinka.


Azterketa dokumentala