90. zk., 1989ko maiatzaren 12a, ostirala
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Industria eta Merkataritza
1301
AGINDUA, 1989.eko maiatzaren 2koa, Industria eta Merkataritza Sailarena, Bizkaiko Lurralde Historikoko Loiu eta Ermua udalerrietan, etxe eta merkatalekuak gas naturalez hornitzeko zerbitzu publikoa egiteko administrazio-baimena «NATURGAS, S.A.» enpresari ematen diona.
«NATURGAS, S.A.» enpresak, Bizkaiko Lurralde Historikoko Loiu eta
Ermua udalerrietan, etxe eta merkatalekuak gas ñaturalez hornitzeko zerbitzu publikoa egiteko administrazio-baimena eskatu zuen
Industriako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzaren aurrean, 1989.eko urtarrilaren 13an.
Espedienteari hasera eman eta baimen horrek eragina izango dueneko
Toki-Erakundeei horren berri eman ondoren, espedienteak hartzen dituen Udalak ez dira baliatu Gas Errekai-arloko Ekintzen Garapen koordinatu bat lortzeko Oinarrizko Xedapenei buruzko 10/87 Legeko 1. ataleko 3 parrafoan aipatzen den erreserbaz.
Honako hauek izango dira instalazioen ezaugarri nagusiak:
/p>
I. Loiu eta Ermua udalerriak hartuko ditu sareak.
2. 4 kgr/zmª2-ko gehienezko presiodun gasa garraiatzeko daude taiututa hodiak.
3. Hoditeriaren eta gainontzeko sareen zernolako teknikoak,
Industriako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan daude bakoitzari dagokion espediente eta guzti.
4. Instalazioen aurrekontua, 49.584.000,- (berrogeita bederatzi milioi, bostehun eta laurogeitalau) pezetakoa da.
Urriaren 26ko 2913/73 Dekretuz onartutako Gas Errekaien Zerbitzu
Publikoari buruzko Arautegi Orokorrak eta ekainaren 15eko 10/87
Legeak diotenaren arabera, Industriako Bizkaiko Lurralde
Ordezkaritzan espedientea instruitu ondoren eta aipatutako erakundearen aldezko proposamena eman duenez, honako hau egitea erabaki dut:
AGINDUA: 1. atala.-«Euskal Autonomi Elkarteko etxe eta merkatalekuak gas naturalez hornitzeko Elkartea (NATURGAS, S.A.)» izena duen enpresari, Bizkaiko Lurralde Historikoko Loiu eta Ermua udalerrietan, etxe eta merkatalekuak gas naturalez hornitzeko zerbitzu publikoa egiteko administrazio-baimena ematen zaio.
2. atala.- Honako baldintza hauei atxikiko zaie baimena:
1. «NATURGAS, S.A.» enpresak, 991.690; (bederatziehun eta laurogeitamaika mila, seiehun eta laurogei) pezetako fidantza edo fidantzak sartu beharko ditu 2 hilabeteko epearen barruan, instalazioarekiko eginbeharrak bete dituenaren berme gisa eta ekainaren 15eko 10/87 Legeko 7. atalean ezartzen denaren arabera.
Fidantza hori, Euskal Herriko Gordailuen Kontu Nagu- sian sartuko da, eskudirutan edo Estatuaren baliotan, edo banketxe-abaletan, uztailaren 21eko 1775/67 Dekretuko 11. ataleko 3. «Partaduan ezartzen denaren arabera. Honako era honetan ere, egin ahal izango da fidantza hori: 1954.eko abenduaren 16ko Legearen eta
Aseguru Pribatuen eraketari buruzko abuztuaren 2ko 33/84 Legearen eta
EEE-ri Espainia Atxikttzeari buruzko Ituneak dakartzan konpromezuei egokitzeari buruzko ekainaren 6ko 1255/86 Legegintza
Erret-Dekretuaren pean dauden Aseguru-Erakundeekin egindako aseguru-kontrato bidez.
Instalazioak egiteko baimena izan eta horien muntaia egiteko baimenak ezar ditzan epeen barruan gauzatu ondoren, eta instalazioak ihardunean jartzeari buruzko akta edo aktak horretan agintea duten
Lurralde-Organuek formalizatu ondoren, itzukiko zaio NATURGAS, S.A. enpresari fidantza.
2. Urriaren 26ko 2913/73 Dekretua onartua izan eta Gas Errekaien
Zerbitzu Publikoari buruzko eta indarrean dagoen Arautegi Orokorreko
8. ataleko a) eta b) apartaduek eta 21.ak diotenaren arabera, baimena jaso duen enpresak, instalazioen taiuketa egiteko baimena eskatu behárko dio Sail honi Agindu hau «Euskal Herriko Agintaritzaren
Aldizkarian» argirara dadin egunetik hasi eta urtebeteko epearen barruan. Baimen hori eskatzean, instalazioei buruzko proiektu zehatza aurkeztu beharko du.
NATURGAS. S.A. enpresak, hilabete barruan eman beharko die hasera gas naturala bideratze-obrei, epe hori, instalazioak ihardunean jartze-akta formaliza dadin egunetik hasita, kontatuko da.
3. Industria eta Energia Ministeritzaren 1983.eko urriaren 26ko eta
1984.eko uztailaren 6ko Aginduez aldatu eta Industria Ministeritzaren
1974.eko azaroaren 18ko Aginduz onartutako Gas Errekaien Sare eta
Estekagunei buruzko Arautegian ezartzen dena bete behar dute instalazioek.
Gas-arloan ematen ari diren aurrerapenei erantzuteko eta hornidura malguagoak eta seguruak lortzeko modukoak izan behar dute instalazioek. Ondorio hauetarako, gasa eramateko sistemak, poliki-poliki gaurkotu eta hobetu egin behar dira, horretan agintea duten erakundeek eman ditzaten arauei egokituko zaizkiela.
Horniketaren gai den gasaren zernolakoak aldatzeko edo horren ordez beste bat sartzeko, beharrezkoa izango da Sail honen baimena eskuratzea, urriaren 26ko 2913/73 Dekretuz onartutako Gas Errekaien
Zerbitzu Publikoari buruzko Arautegi Orokorreko 8. ataleko c) apartaduan ezartzen duenaren arabera.
4. Horniketa egoki bati eutsi beharko dio baimendunak eta honako hauek ere bete beharko ditu: Instalazioen Mantenimendu-zerbitzu egoki eta emankorra zaindu, matxurak konpondu, jazarpenei erantzun eta, orohar, bezeroei atenditzea alegia. Horietaz aparte, honako honen ardura ere izango du, hau da, instalazioak zaindu eta ongi ihardun dezatenarena, Gas Errekaien Zerbitzu Publikoari buruzko Arautegi
Orokorreko 27. atalak dioenaren arabera. Arautegi honek, baimendunak eta instalazio edo horniketarekin lotura duten pertsona fisiko edo
Erakundeek dituzten betebeHar eta erantzukizunak finkatzen ditu.
5. Gasa saltzeari ezarriko zaizkion tarifak finkatzea, arloari buruz une bakoitzean indarrean dauden xedapenen arabera egingo da.
6. Aipatu den Arautegi Orokor horrek ezartzen dituen- arauei, horren eraskin gisa ematen den poliza-modeloan ezartzen direnei eta gas errekaien eta horien instalazioen gain agintea duten Erakundeek eman dituzten eta emango dituzten arauei atxikita dago baimenduna.
7. Hirurogeitamabost urtetarako ematen da baimena, baimen hau Euskal
Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunetik kontatuko dela epealdia.
Baimena ematen deneko epealdia igarotzean, Administrazioa jabetuko da aurkezpenaren gai izan den proiektuak hartzen dituen obrez.
8. Industriako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak zainduko du, Agindu honen bidez ezartzen diren baldintzak erabat bete daitezen.
Instalazioei baimena eman eta egin daitezenean, horretan agintea duten Lurralde-Organuek, egin diren obra eta muntaia guztiak ikuskatu beharko dituzte. Ihardunean jarri aurreko akta egin baino lehen,
Lurralde Erakundeek, gaitasuna duen Teknikari batek izenpetutako eta
Kolegio Ofizialak bisatutako azken-ziurtagiria eskatuko dute, honako hauek utziko direla erasota bertan: Proiektuan jasotzen diren arauen,
Lurralde Erakundeek onartutako zehaztasun-arauen eta indarrean dauden eta aplikagarri diren arauen arabera egin direla alegia. Indarrean dauden xedapenen arabera, baimenak hartzen duen eskualdeko instalazioetan egin behar diren ikuskaketa, entsaiu eta saioen berri eman beharko dio baimendunak Lurralde-Erakundeari behar bezalako aurrerapenez. Era berean, obrei hasera eman baino lehen, egite-plan zehatz bat aurkeztu beharko du baimendunak.
9. Gas errekaien arloko ekintzen garapen koordinatu bat lortzeko oinarrizko xeda.penei buruzko ekainaren 15eko 10/87 Legeko 7. ataleal. zehazten diren kausak izango dira baimen hau indargabetze-zergatiak.
10. Beste batzuren kaltetan gabe ematen da baimen hau eta norbanakoen eskubideak errespetatuz.
11. Orohar aplikagarriak izan daitezkeen xedapen eta arau teknikoak bete beharko dituzte instalazioek eta, bereziki honako hauek: Gas
Errekaien Zerbitzu Publikoari buruzko Arautegi Orokorrean ezartzen direnak, garapen edo osatzebidezko arauak, Presiodun Gailuei buruzko
Arautegiak eta Arautegi Elektroteknikoetan ezartzen direnak.
12. Udal-haizugo, lizentzia eta baimen, aldibaterako eta gas-instalazio abrak egiteko beharrezkoak diren beste batzuren kaltetan gabe ematen da baimen hau eta ez du zerikusirik baimen-moeta horiekin.
13. Gas errekaien arloko ekintzen garapen koordinatu bat lortzeko oinarrizko xedapenei buruzko ekainaren 15eko 10/87 Legeko 10. atalean ezartzen denaren arabera, baimen hau eta administrazio-instalazioetarako beharrezkoak diren baimenak emateak, bere baitan darama, instalazioak egin ahal izateko beharrezkoak diren ondásun eta eskubideak onurakortasun publikotzat eta presaz jabetu beharrekotzat deklaratzea nabitaezko desjabetzapena egin ahal izateko eta, borietaz gainera, hotiako hauek ere bai, hots; igarobide-zorra ezartzea eta erabiltzea eta bai jabegotzarekiko mugapenak ere.
AZKEN XEDAPENA
Agindu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egun berean, jarriko da indarrean. Gasteiz, 1989.eko maiatzak 2.
Industria eta Merkataritza Sailburua, RlCARDO GONZALEZ-ORUS MARCOS.