Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

90. zk., 1989ko maiatzaren 12a, ostirala


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura eta Turismoa
1300

ERABAKlAm 1989ko apirilaren 19koa, Historia-Arte Ondarearen Zuzendaritzarena, Durangoko Alde Zaharra, Kulturaren aldetik Ogasun Interesgarri modura, Gune Historiko aldarrikatzeko espedientea hasitzat ematea xedatzen duena.

Zerbitzu Teknikoek egindako proposamena ikusirik, Zuzendaritza honek jarraian aditzera ematen dena ERABAKI DU:

1. Durangoko Alde Zaharra, Gune Historiko kategoriaz, Kulturaren aldetik Ogasun Interesgarri aldarrikatzeko espedientea hastea, ondoko mugapenaren arabera: 1.- Mañaria ibaia, Santanoste kaletik Andra Mari kaleko zubiraino. 2.- Andra Mari kaleko ardatza, zubitik Uribarri kalearen ardátzarekin elkartzen deneraino, hortik Kanpatorrosteta kaleko ardatzetik Komentu kalearekin elkartzen deneraino. 3.- Komentu kaleko ardatza, Kanpatorrosteta kalearen ardatzarekin elkartzen denetik Balbino Garitaonaindia Plazaraino. 4.- Santanoste kaleko ardatza, Balbino Garitaonaindia Plazarekin elkartzen denetik Mañaria ibairaino.

2. Indarrean dauden xedapenek diotena betez, espedientearen tramitazioarekin jarraitzea.

3. Durangoko Udalari eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura eta

Hirigintza Departamentuari erabaki horren berri ematea eta jakinaraztea, aurrerantzean Durangoko Alde Zaharrean 1. idazatalean ezarritakoaren arabera mugatutakoan, iharduketaren bat egin behar izanez gero, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Saileko

Historia-Arte Ondarearen Zuzendaritzak emandako baimen adierazia bebarko dela.

4. Kultur Ministraritzako Arte Ederretako Zuzendaritza Nagusiari atxekiriko Kulturaren aldetik Ogasun Interesgarrien Errejistro

Nagusiari erabaki honen berri ematea.

5. Honako Erabaki hau, Bizkaiko Lurralde Historikoaren Egunkari

Ofizialean eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Gasteiz, 1989ko apirilak 25 Historia-Arte Ondarearen Zuzendaria,

JAlONE GAMINDE OTAZUA.


Azterketa dokumentala