90. zk., 1989ko maiatzaren 12a, ostirala
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Lehendakaritza, Justizia eta Autonomia-Garapena
1299
113/ 1989 DEKRETUA, apirilaren 25ekoa, «Askizu Auzategira sartzeko errepidea» izeneko Projektua gauzatu ahal izateko beharrezko izan daitezen ondasun eta eskubideez Gipuzkoa Lurralde Historikoko Getariko Udala jabetzea, nahitaezko desjabetzapena egin ahal dezan, presakotzat deklaratuz.
Gipuzkoa Lurralde Historikoko Getariko Udalak, 1988.eko azaroaren
24ean egindako osoko bileran, «Askizu Auzategira sartzeko errepidea» izeneko Projektua gauzatzeak hartzen dituen ondasun eta eskubideak, derrigorrezko desjabetzapena egin ahal izateko, informazio publikora atera zituen eta, geroztik, Derrigorrezko Desjabetzapen Legearen berrogeitamabigarren atalean eta Autonomia Estatutoaren Zazpigarren
Aldibaterako Xedapen agindutakoaren babespean, Eusko Jaurlaritzari presaz atzematekotzat aitortu zezala eskatzea erabakizuen.
Presako desjabetzearen deklarazioaren xede diren ondasun eta eskubideak, beren ezagupenerako, behar hainbat xehetasunez zehaztuta eta banakatuta gelditu dira horretarako egindako espedientean azaltzen den zerrendan eta, zerrenda hori, bere garaian, informazio publikora atera zen eta alegazio idazkirik ez zen agertu.
Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak, proposatutako lur erabilpenen eta indarrean dirauen hirigintza legeriaren artean dagoen adostasunari buruz aldezko informe bat eman zuen.
Bai taiuketari buruz zein bisibilitateari buruz Askizu Auzategirako sarrera hobetzeko, jabegohartze hori luza ezinezkotzat jotzen da.
Hori dela bide, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako
Sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak mila bederatzirehun eta larogeitemeretziko apirilaren hogeitabostean egin zuen bilkuran aztertu ondoren, zera
XEDATU DUT:
/p>
Atal bakarra.- Derrigorrezko Desjabetzapen Legearen berrogeita hamabigarren atalak dioenaren arauera, «Askizu Auzategira sartzeko errepidea» izeneko Projektua gauzatzeko beharrezko izan eta horretarako egindako administrazio espedientean dagoen ondasunen zerrendan zehaztuta eta banakatuta ageri diren ondasun eta eskubideez
Gipuzkoako Lurralde Historikoko Getaria Udala jabetzea presakotzat deklaratzen da.
Gasteiz, 1989.eko apirilak 25. Lehendakaria,
JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailburua, JUAN RAMON GUEVARA SALETA.