Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

90. zk., 1989ko maiatzaren 12a, ostirala


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Lehendakaritza, Justizia eta Autonomia-Garapena
1298

112/ 1989 DEKRETUA, apirilaren 25ekoa, «lbai-Eder urtegitik ura hornitu. 7. Proiektua. Zumaia eta Getaria hornitzeao izeueko Projektua gauzatu ahal izateko beharrezko izan daitezen ondasun eta eskubideez Gipuzkoako Foru Diputazio T. G. jabetzea, nahitaezko desjabetzapena egin ahal dezan, presakotzat deklaratuz.

Gipuzkoako Foru Diputazio T. G.-eko Diputatuen Kontseiluak, 1988.eko otsailaren 2an egindako osoko bileran, albai-Eder urtegitik ura hornitu. 7. Proiektua. Zumaia eta Getaria hornitzea» izeneko

Projektua gauzatzeak hartzen dituen ondasun eta eskubideak, derrigo= rrezko desjabetzapena egin ahal izateko, informazio publikora atera zituen eta, geroztik, Derrigorrezko Desjabetzapen Legearen berrogeitamabigarren atalean eta Autonomia Estatutoaren Zazpigarren

Aldibaterako Xedapen agindutakoaren babespean, Eusko Jaurlaritzari presaz atzematekotzat aitortu zezala eskatzea erabaki zuen.

Presako desjabetzearen deklarazioaren xede diren ondasun eta eskubideak, beren ezagupenerako, behar hainbat xehetasunez zehaztuta eta banakatuta gelditu dira horretarako egindako espedientean azaltzen den zerrendan eta, zerrenda hori, bere garaian, informazio publikora atera zen eta alegazio idazki batzu agertu ziren eta, horiek direla bide, ondasun eta eskubideen zerrendari eta proiektuko taiuketari ere aldaketak egin zitzaizkien.

Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak, proposatutako lur erabilpenen eta indarrean dirauen hirigintza legeriaren artean dagoen adostasunari buruz aldezko informe bat eman zuen.

Getariko eta Zumaiako ur eskasiaren arazoei irtenbide bat emateko, jabegohartze hori luza ezinezkotzat jotzen da.

Hori dela bide, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako

Sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1989.eko apirilaren 25ean egin zuen bilkuran aztertu ondoren, zera

XEDATU DUT:

/p>

Atal bakarra.- Derrigorrezko Desjabe·zapen Legearen berrogeita hamabigarren atalak dioenaren arauera, <clbai-Eder urtegitik ura hornitu. 7. Proiektua. Zumaia eta Getaria hornitzeao izeneko

Projektua gauzatzeko beharrezko izan eta horretarako egindako administrazio espedientean dagoen ondasunen zerrendan zehaztuta eta banakatuta ageri diren ondasun eta eskubideez

Gipuzkoako Foru Diputazio T. G.a jabetzea presakotzat deklaratzen da.

Gasteiz, 1989.eko apirilak 25. Lehendakaria,

JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailburua, JUAN RAMON GUEVARA SALETA.


Azterketa dokumentala