90. zk., 1989ko maiatzaren 12a, ostirala
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileak
Herrizaingoa
1297
AGINDUA, 1989.eko apirilaren 14ekoa, Barne Sailarena, Euskal Autonomi Elkarteko Ertzaintzan lanpostu hutsak betetzeko deialdia egiten duena.
Euskal Autonomi Elkarteko Ertzaintzan lanpostu hutsak egon eta aurrekontuetan diruizendapenak eginak dituztenez, kontuan izanik zerbitzuaren beharrizanen arabera horiek betetzea komeni dela, Sail honek, bai I Eraskinean zerrendatzen diren lanpostuak betetzeko, zein aipatu eraskinean zerrendatutako lanpostuei dagozkien esleipenak egiterakoan hoien titularrak aldatzetik hutsik gera daitezen lanpostuetarako deialdia egiten du.
Lanpostu hoiek betetzerakoan, borondatezko izendapen eta aintzinatasun txanda sistemak erabiliko dira, Oinarri-arau hauei jarraituz:
Lehenengoa.- Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute honako egoeretan aurkitzen diren Euskal Autonomi Elkarteko Ertzaintzaren funtzionariek: Iharduneango zerbitzuan, zerbitzu berezietan, nahitaezko utzialdian, geldialdi egoeratik etorriak eta borondatezko utzialdiangoak.
Geldialdi egoeratik etorritako funtzionariek, eskabidearekin batera geldialdia bukatu dela egiaztatzen duen ágiria aurkeztuko dute.
Bigarrena.- Aintzinatasun Txanda sistema bidez bete beharreko lanpostuen esleipena lerrun-zerrendari jarraituz egingo da, indarrean dagoen legedian ezarritako lehentasun eskubideen kaltetan izan gabe; eskabidearekin batera alegatu eta egiaztatu beharko direlarik eskubideok.
Hirugarrena.-. Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek, eskatzaileoi bere zerbitzuak betetzen dituzten ertzain-etxean emango zaien eske-idazkiaren eredua bete beharko dute, eta arauzko bideak jarraituz E.U.T.L.ko Langilegoaren Arlora bidali, (Asuako plaza z/g.,
Sondika - Bizkaia).
Eske-idazkiak aurkezteko epea, Euskal Herriko Agintaritzaren
Aldizkarian Agindu hau argitara dadin biharamunetik kontetan hasi eta hamabost egunekoa izango da.
Laugarrena.- Doakienei ez zaie eskatuko aurreko destinoan gutxieneko egonaldirik egiterik deialdi honetan parte hartzeko.
Bostgarrena.- 1.- Deialdi hau erabakitzetik sor daitezen toki-aldaketak borondatezkotzat joko dira.
2. Esleitutako destinoak ukaezinekoak izango dira. Seigarrena.-
Deialdi honen erabakia eman dezan Aginduak arautuko du destino berriaren jabetzea, deialdi honetan parte hartu eta esleipendun gerta daitezen funtzionarientzat.
Zazpigarrena.- Administrazioarekiko liskarrauzi errekurtsoaren aurretiko berraztertze errekurtoa tartejarri ahal izango da Agindu honen aurka, Administrazio Bidearen Legean ohartemandako epe eta moduetan.
Gasteiz, 1989.eko apirilak 14. Barne Sailburua,
JUAN LASA JAUREGI.