Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

90. zk., 1989ko maiatzaren 12a, ostirala


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Nekazaritza eta Arrantza
1296

AGINDUA, 1989ko maiatzaren 10ekoa, Nekazaritza eta Arrantza Sailarena, Euskal Autonomi Elkartean behi-haragi ekoizleen aldeko diruemendio bereziaren aplikatzeari buruz.

Nekazaritza eta Arrantza Sailaren 1987ko ekainaren 24eko Aginduak arautzen du nola eman behi-haragi ekoizleen aldeko diruemendio bereziak Euskal Autonomi Elkartean. Diruemendio berezi horiek

Kontseiluaren EEE 805/68 Arautegiak, ekainaren 27koak, behi-haragirako Merkatu Antolaketa Amankomuna ezartzen duenak finkatzen ditu 1987ko apirilaren 6 eta 1989ko apirilaren 2 bitarteko aldirako.

Kontseiluko EEE 571/89 Arautegiak, martxoaren 2koak, EEE 805/68

Arantegia eraldatzen du, diruemendioaren zenbatekoa handitzean, 90 abere urteko eta hustiakuntzako jarriz, 1989ko apirilaren 3tik aurrera.

Kontseiluko EEE 468/87 Arautegiak, EEE 572/89 Arautegiak eraldatua izan zenak, eta Batzordeko EEE 714/89 Arautegiak, hurrenez hurren aipaturiko diruemendioaren arau orokorrak eta aplikatze erak ezartzen dituzte.

Ondorioz, eta Euskal Autonomi Elkarteari arlo hortan dagozkion eskurantzen barruan eta arauteria emankomuna aplikatzeagatik, honako hau

XEDATU DUT:

1. atala.- Behi-haragi ekoizleen aldeko diruemendio bereziaren aplikazioa Euskal Autonomi Elkartean, Kontseiluko EEE ekainaren 27ko

805/68 Arautegiaren 4-bis atalean bildurikoa, Eusko Jaurlaritzako

Nekazaritza eta Arrantza Sailari dagokio, bera Estatukidearen aginte ahalduntzat hartuko da Autonomi Elkarteko lurralde eremuan, aurreko guztia Kontseiluko EEE 468/87 eta Batzordeko 714/89 Arautegien ondorioetarako.

2. atala.- EEE 468/87 Arautegiaren 4. atalean ezarritakoarekin adostasunean, abereen hilketa burutzerakoan emango da diruemendioa.

3. atala.- Diruemendioaren zenbateko bateratua 40 ECU abereko izango da. Aplikatuko den trukea eskabideak aurkezten diren egunean indarrean dagoena izango da.

4. atala.- 1.- Betabereen artean arrak izango dira laguntzagai,

1989ko apirilaren 3az geroztik hilgo diren betabere arrak izango dira laguntzagai, beren pisua kanalean 200 kilotik gorakoa bada, EEE

714/89 Arautegiaren 5. atalaren 2. puntuan ezarritakoaren arabera kalkulatua.

2.- Ekoizlearen eskaeragatik emango da diruemendioa, bere hustiakuntzan gizentzeko dauden betabereentzat, honako muga hau dagoelarik: 90 abere urte naturaleko eta hustiakuntzako. Abereen batuketan, 1989ko urtarrilaren 2tik apirilaren 2ra artekoan laguntza-eskabidedun abereak sartuko dira, Nekazaritza eta Arrantza

Sailaren 1987ko ekainaren 24eko Aginduan ezarritakoaren arabera.

5. atala.- 1.- Diruemendio berezia eskuratu nahi duen ekoizleak jaiotza edo erosketaren berri eman beharko du, alta identifikatu edo ziurtatzeko, hala izanez gero, identifikazio zenbakiaren bidez.

2.- Identifikazioa xafla berezi bidez égingo da.

6. atala.- 1.- Diruemendio eskabidea aberea hil ondoren aurkeztuko da, hustiakuntza beraren atalak diren ekoizpen unitateari edo unitateei dagokien Autonomi Elkarteko Nekazal Eskualde-Bulegoan, honako agiri hauekin batera:

- Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia. - Ekoizlearen aitorpena, gutxienez 2 hilabetetan aberea gizentzen egon dela ziurtatzen duena. - Hilketa egin deneko hiltegiak emandako ziurtagiria non azaltzen bait da zenbat laguntzagai abere hil diren, beren pisua kanalean zein den eta krotal edo xafla-zenbakia, guzti horrekin batera xafladun belarria bidaliko da.

Ziurtagiria hiltegiak baimenduriko ordezkariak sinatuko du.

2. Baliteke ekoizpen unitateak egotea, bustirakuntza beraren atalak izanik, hein batean Euskal Autonomi

Elkartetik at daudenak, orduan eskabidea dagokion Foru Aldundian aurkeztuko da, han izapidatuko delarik hustiakuntza osoaz agintedun

Administrazioak emango duen behi'n-behingo erabakiaren ·kalterik gabe.

7. atala.- 1.- Diruemendio eskabideak jasotzeko dauden Nekazal

Eskualde Bulegoek 5. atalean esandako dokumentazioaz osaturiko espedientea bidaliko diote Foru Aldundiko agintedun Organuari, horrek erabaki dezan.

2. Autonomi Elkartean egoitza duten ekoizpen unitateek Euskaditik kanpo aurkezten badituzte beren eskabideak, kanpoko Administrazioak horien kopia bidaliko digu, Euskal Herrian dauden ekoizpen unitateak kontrolatu ahal izateko.

8. atala.- 1.- Neurri hauez balia daitekeen gehienezko abere-kopurua kontroltzeko ondorioetarako, dagokion foru organuak erregistroa eramango du eta bertan idatziko zenbat aberek jaso duen laguntza, ekoizle bakoitzeko.

2.- Era berean, Foru Organu bera EEE 714/89 Arautegiaren 8. atalean aginduriko kontrolak egiteko arduraduna izango da.

3. Diruemendioa eskatu duten ekoizleen hustiakuntzen gaineko kontrola, gutxienez, %10etan egimgo da.

9. atala.- 1.- Aurreko atalean ezarrakoaren araberako kontrolak hurutu ondoren, okerren bat erideiten bada aurkezturiko eskabidean, ekoizleak jasoriko diruemendiorako eskubidea galduko luke eta, beraz, bihurtzeko beharra erakarriko lioke, jasorikoaz gain, ordaintze egunetik bihurtze egunera arteko diruaren lege-korrituak ere bai.

2. Aitorpenean aurkituriko faltsukeria nahita jarrita badago, edo zuhurgabekeria larria izateagatik gertatu bada, aurreko atalean ohartemandakoaz gain, ekoizlea bazterturik geratuko da diruemendio sailetik egiaztatze egunetik hasi eta hamabi hilabetetan zehar.

10. atala.- l.- Foru Aldundiek hurrengo informazioa igorriko diote aldian-aldian Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Saileko

Nekazaritza Zuzendaritzari, euskarri magnetikoan, 1. eraskinaren ereduaren arabera:

a) Aldeko ebazpena lortu duten diruemendio eskabideen xehetasunak.

b) Laguntzagai den abere-kopuruan egiten diren emendakinei buruzko ebazpenak edo horiei dagozkien espedienteen zenbatekoei buruzkoak,

Agindu honen 9. atalean ezarritakoa betez emango diren ebazpenak ere sartuko dira baita.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta egunean bertan hartuko du indarra.

Gasteizen, 1989ko maiatzak 10. Nekazaritza eta Arrantza Sailburua.

JOSE MANUEL GOIKOETXEA ASKORBE.

I ERASKINA

BEHI-HARAGI EKOIZLEEN ALDEKO DIRUEMENDIOA ORDAINTZEKO ERREGISTRO

INFORMATIKOAREN AZALPENA

Soportearen zernolakoak: 9 pistako mintza magnetikoak, dentsitatez:

800, 1.600 ó 6.250 b.p.i. eta kodea: EBCDlC edo ASClI; etiketarik gabe eta kontuaren hasiera eta amaierako ezaugarriak; blokeko 10 erregistro.


Azterketa dokumentala