Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

90. zk., 1989ko maiatzaren 12a, ostirala


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Industria eta Merkataritza
1295

111/1989 DEKRETUA, Apirilaren 4ekoa, enpresen arteko iharduketetarako eta merkatal integraziokoetarako diren laguntza batzu artikulatuz.

Euskal Autonomi Elkarteko merkataritza alorra gaurkoratzera bideratutako Industria eta Merkataritza Sailaren helburuekin bat eginik, bai merkatal enpresaren giza faktor. aren profesionalizaziorako elkartze iharduketak, zein guztion intereseko proiektu ezberdinak gauzatzearen inguruan merkataritza enpresen bateratutako elkarlana lagunduz, Dekretu honek laguntzen esparru bat ezartzen du.

Bestalde, zera eduki behar da kontutan, helburu horien eginkortasunak, laguntzarako tresna ezberdinen koordinaketa eskatzen duela. Bide horretan, orain arte sakabanaturik zeuden tresna ezberdinak sistematizatzen ditu Dekretu honek eta aktibo material finkoetan inbertitzeko aurrikusitakoekin lotzen ditu eta, bide batez, izaera espresu eta araututakoa duen merkataritza alorraren gaurkoraketarako laguntzen politika bat gauzatzea bait litzan, bide juridiko bat prestatzen di.

Horrela, guztientzako zerbitzuen kudeaketarako egiturak sortuz edo merkataritza enpresei alor horren modernizaketarako baliabide espezifikoak eskainiz, bai informaziozko eta dibulgaziozko izaeraz, iharduketak burutzen erraztera zein enpresen arteko elkarlaneko iniziatibak laguntzera doazen laguntzak hartzen dira kontutan Dekretu honetan.

Horren indarrez, Industria eta Merkataritza Sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzako Kontseiluak 1989.eko apirilaren 4eko bere bileran aztertu eta onartu ondoren zera,

XEDATU DUT:

1. Atala.- Dekretu honek, enpresen arteko iharduketa ezberdinetarako eta merkataritza enpresen integraziorako laguntzen esparru bat ezartzen du honako hauetan: '

a) Enpresari eta zabalketari buruzko gaietan dibulgaziozko eta informaziozko izaera duten iharduketetan. b) Merkataritza enpresez eratutako Enpresa arteko

Egiturak Ezartzeko Ikerketetan.

c) Merkatal Distribuzioaren alor informatizazioa errezteko proiektuetan.

2. Atala.- Aurreko atalean ádierazitako iharduketak finanzatzeko diren ekonomi baliabideak, Euskal Autonomi F.lkartearen Aurrekontu

Nagusietan horretarako jarritako aurrekontu izendapenetatik etorriko dira.

3. Atala.- Onuradun enpresa eta entitateek, Euskal Autonomi Elkartean kokatuak izan beharko dute eta Ogasun eta Finantza Sailak horretarako ezar dezan arauteriarekin bat eginik, beren zergarekiko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete dituztela egiaztatu beharko dute.

I SEKZlOA Dibulgaziozko eta informaziozko izaera duten iharduketak.

4. Atala.- Irabazte xederik gabeko entitateak izan eta beren estatutozko helburua distribuzio iharduketari eta, funtsean, merkataritza enpresari lotua duten entitateek izango dira dibulgaziozko eta informaziozko izaera duten iharduketak finanzatzeko laguntzetarako aukera izan ahal dutenak.

5. Atala.- Berari dagozkion gizarte eta ekonomiazko eta juridikozko alderdietan, merkatal enpresaren kudeaketari buruzko gaiak azaltzea eta garatzea dakarten iharduketak jotzen dira alor honetan adierazitako laguntzak jasotzeko gai.

1. Iharduketak, hiru egun baino iraupen luzeagorik ezingo du izan funtsean hitzezko azalpena denean, esate baterako, Jornadak, kolokioak, hitzaldiak, etab.

2. Ibarduketak, inolako kasuan, erabilitako zabalpen baliabidea dena dela ere, ezingo du errepikagarrizko izaera eduki.

6. Atala.- Laguntzen zenbatekoak, iharduketaren aurrekontu defizitaren %100 lortu ahal izango du eta bere mugak 500.000 pezeta izango dira, iharduketa hori, eskatzen duen entitatez kanpoko baliabidez antola eta gara dadinean.

Iharduketak, eskatzen duen entitate beraren baliabidez .egin daitezen kasuetan, porzentaia eta aurreko lerroaldian ezarritako gehienerako zenbatekoen ondorioetarako, diharduteneko aurrekontu-ekitaldiaren zehar gauzatutako iharduketen multzoa ebaluatuko da:

7. Atala.- Gastu konputaketaren ondorioetarako, hauek joko dira konputagarri:

a) Hizlari edo adituak kontratatzekoak.

b) Inprimatutako materialaren argitaratze gastuak, horrelako izaera duenean dibulgazio iharduketak.

c) Iharduketa gauzatzeari zuzenean lotzen zaion ohizko izaerako beste edozein.

8. Atala.- Sekzio honetan adierazitako ekonomi laguntzak, tratatutako gaien garrantziaren, hizlarien edo informaziozko eta dibulgaziozko materialaren egileen curriculumaren eta iharduketetara etorritakoen edo beroien dibulgazioaren onuradunen kopuruaren arauera kuantifikatuko dira.

II SEKZlOA Enpresa arteko egitura ezartzea

9. Atala.- Merkatal alorrari laguntzeko inbertsioa sustatzeko arauterian adierazitako mugen barruan, jadanik ihardunean dauden enpresek eratuko dituzten enpresa arteko egiturak ezartzeko ikerlanak izango dira finantzagarri beren diruzenbatekoaren %50n eta 2.000.000 pezeta arteko mugabarruan.

Sekzio honetan adierazitako laguntzarako eskabidea, horri dagokion egitura susta dezaten enpresek, bateratuz, egin beharko dute.

Eskatzen duteu enpresei laguntza hori ematea, horietako bakoitzak ikerketaren finantzaketarako eman dezanaren araherakoa izango da.

III SEKZIOA Merkatal Distribuzioaren alor informatizaziorako proiektuak

10. Atala.- Beren iharduketa nagusiena Ekonomi Iharduketen Sailkaketa

Nazionaleko 61 eta 64 epigrafeen barruan sartuta izan dezaten enpresei eta arauz erabakitzen diren modu eta baldintzetan, alor horretako enpresek informatika programak erostearen edo erabilpena uztearen kostua izango da finantzagarri beren diruzenbatekoaren %50n eta 2.000.000 pezeta arteko mugabarruan.

Sekzio honetan adierazitako laguntzaren eskabidea, irabazte xederik gabeko entitateek, enpresa arteko egiturek edo merkatal alor batetan sartuta dauden enpresa batzuk egin ahal izango dute; azken kasu horretan, guztiok batera egingo dute eskabidea eta, laguntza ematea, aurreko atalean adierazitako moduan erabakiko da.

Laguntzaren onuradun direnek, Industria eta Merkataritza Sailak eskatuta, eskatzen duen entitatean sartu gabeko enpresei edo batean egindako eskabidea egin ez zutenei, erabaki daitezen baldintzez eta erabakitako konpentsaketak egin ondoren, programa horietarako sarrera erraztu beharko diete.

IV SEKZIOA Guztientzako Xedapenak

11. Atala.- Merkataritza Sailordetzako titularrari dagokio aurkeztutako eskabideen Erabakia.

12. Atala.- Eskabideak aurkezteko epeak eta erabilgarri den prozedura ere, Industria eta Merkataritza Sailaren Agindu baten bidez arautuko dira.

13. Atala.- Horretan erabiltzeko den arauteria edo Erabakian ezarritako baldintzak ez betetzeak, horri dagokion espedientea hasierazi ondoren, emandako laguntza galtzea ekarriko du. Hori ez betetzeak, behar ez bezala hartutako diruzenbatekoak itzuli beharra suposa dezan kasuetan, horiek borondatezko aldian itzultzea, horri doakion Erabakiaren egunaren óurrengo hilabetearen barruan egingo da.

Ezbetetze espedienteak, hamabost eguneko alegazio aldi baten ondoren,

Merkataritza Sailordetzak erahakiko ditu. 14. Atala.- Laguntzen zertarakoa egiazta ahal izateko, Industria eta Merkataritza Sailak, bidezkotzat jo ditzan ikuskaketen bidez, diruz lagundutako iharduketen kontrol eta jarraipena egingo du.

Nolanahi ere, aurreko idazatiaren ondorioetarako beharrezkotzat jo dadin informazio guztia aurkeztu beharko dute onuradunek.

AZKEN XEDAPENAK

Lekenengoa.- Dekretu hau garatzeko eta gauzatzeko beharrezko izan daitezen xedapenak ezartzeko ahalmena ematen zaio Industria eta

Merkataritza Sailburuari.

Bigarrena.- Dekretu honek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamonean hartuko du oindarra.

Gasteiz, 1989.eko apirilak 4. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA

GARRO. Industria eta Merkataritza Saila, RICARDO GONZALEZ-ORUS MARCOS.


Azterketa dokumentala